Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2023ko irailaren 13a, asteazkena

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4237

EBAZPENA, 2023ko irailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ebazpen honetan zeuden hutsak zuzentzeko dena: Ebazpena, 2023ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdia argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Mota horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdia argitaratzeko den 2023ko uztailaren 27ko Ebazpenean (2023ko irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 167. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2023/4089 (55/14) orrialdean, 8. artikuluko 2.3 apartatuan, hau dio:

«2.3.– 9.2 artikuluko e) apartatuan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, genero-berdintasunarekiko konpromisoa tartean, txosten hauek aurkeztu beharko dira:

– Prestakuntza-erakundeak dituen kotizazio-kontuen kode guztietako lan-bizitzaren txostenak, administratzaileei dagozkienak barne, halakorik bada; eta, kooperatiba-sozietateen kasuan, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emandako langile bazkide guztiena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina).

– Merkataritza-sozietateek, horrez gainera, administratzaileen kotizazio-kontuen kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, halakorik badute, edota administratzaile guztien lan-bizitzen txostenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eginak).

– Deialdira aurkezten diren kooperatiba-sozietateek, langile bazkideak autonomoen araubidean izena emanda badaude, ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bazkideen liburuaren kopia erantsita, bai eta langile horien kopurua adierazi ere».

Baina hau esan behar du:

– Erakundeak dituen kotizazio-kontuen kode guztietako lan-bizitzaren txostenak, administratzaileei dagozkienak barne, halakorik bada; eta, kooperatiba-sozietateen kasuan, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emandako langile bazkide guztiena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina). Bestela, erakundearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena edo, administrazio publikoen kasuan, idazkariaren ziurtagiria, 2022an plantillan zeuden lanaldi osoko lan-kontratu mugagabeko emakumeen eta gizonen ehunekoari buruzkoa.

– Merkataritza-sozietateek, horrez gainera, administratzaileen kotizazio-kontuen kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, halakorik badute, edota administratzaile guztien lan-bizitzen txostenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eginak). Bestela, sozietatearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, 2022an plantillan zeuden lanaldi osoko lan-kontratu mugagabeko emakumeen eta gizonen ehunekoari buruzkoa.

– Deialdira aurkezten diren kooperatiba-sozietateek, langile bazkideak autonomoen araubidean izena emanda badaude, ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bazkideen liburuaren kopia erantsita, bai eta langile horien kopurua adierazita ere. Bestela, sozietatearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat, 2022an plantillan zeuden lanaldi osoko lan-kontratu mugagabeko emakumeen eta gizonen ehunekoari buruzkoa».

– 2023/4089 (55/16) orrialdean, 9.2 artikuluko e) apartatuan, hau dio:

«e) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.

2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzio honetan baloratuta:

– % 51 eta % 60 artean: 3 puntu.

– % 61 eta % 75 artean: 4 puntu.

– % 75etik gora: 5 puntu.

Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:

Lan-kontratuaren kodea duten emakume kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak) / lan-kontratuaren kodea duten gizonen kopurua (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak).

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 8. artikuluko 2.3. apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du».

Baina hau esan behar du:

«e) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.

2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzio honetan baloratuta:

– % 40 eta % 49 artean: 3 puntu.

– % 50 eta % 59 artean: 4 puntu.

– % 60tik gora: 5 puntu.

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, 8. artikuluko 2.3 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde eskatzaileak».

– 2023/4089 (55/27) orrialdean, 15. artikuluko 2.8 apartatuan, hau dio:

«2.8.– 16. artikuluko 1.2.d) apartatuan eta 16. artikuluko 2.2.g) apartatuan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, genero-berdintasunarekiko konpromisoa tartean, txosten hauek aurkeztu beharko dira:

– Prestakuntza-erakundeak dituen kotizazio-kontuen kode guztietako lan-bizitzaren txostenak, administratzaileei dagozkienak barne, halakorik bada; eta, kooperatiba-sozietateen kasuan, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emandako langile bazkide guztiena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina).

– Merkataritza-sozietateek, horrez gainera, administratzaileen kotizazio-kontuen kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, halakorik badute, edota administratzaile guztien lan-bizitzen txostenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eginak).

– Deialdira aurkezten diren kooperatiba-sozietateek, langile bazkideak autonomoen araubidean izena emanda badaude, ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bazkideen liburuaren kopia erantsita, bai eta langile horien kopurua adierazi ere».

Baina hau esan behar du:

«2.8.– 16. artikuluko 1.2.d) apartatuan eta 16. artikuluko 2.2.g) apartatuan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, genero-berdintasunarekiko konpromisoa tartean, txosten hauek aurkeztu beharko dira:

– Erakundeak dituen kotizazio-kontuen kode guztietako lan-bizitzaren txostenak, administratzaileei dagozkienak barne, halakorik bada; eta, kooperatiba-sozietateen kasuan, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emandako langile bazkide guztiena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina). Bestela, sozietatearen ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena edo, administrazio publikoen kasuan, idazkariaren ziurtagiria, 2022an plantillan zeuden lanaldi osoko lan-kontratu mugagabeko emakumeen eta gizonen ehunekoari buruzkoa.

– Merkataritza-sozietateek, horrez gainera, administratzaileen kotizazio-kontuen kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, halakorik badute, edota administratzaile guztien lan-bizitzen txostenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eginak). Bestela, sozietatearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, 2022an plantillan zeuden lanaldi osoko lan-kontratu mugagabeko emakumeen eta gizonen ehunekoari buruzkoa.

– Deialdira aurkezten diren kooperatiba-sozietateek, langile bazkideak autonomoen araubidean izena emanda badaude, ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bazkideen liburuaren kopia erantsita, bai eta langile horien kopurua adierazita ere. Bestela, sozietatearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat, 2022an plantillan zeuden lanaldi osoko lan-kontratu mugagabeko emakumeen eta gizonen ehunekoari buruzkoa».

– 2023/4089 (55/30) orrialdean, 16.1.2 artikuluko d) apartatuan, hau dio:

«d) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.

2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzio honetan baloratuta:

– % 51 eta % 60 artean: 3 puntu.

– % 61 eta % 75 artean: 4 puntu.

– % 75etik gora: 5 puntu.

Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:

Lan-kontratuaren kodea duten emakume kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak) / lan-kontratuaren kodea duten gizonen kopurua (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak).

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, 15. artikuluko 2.8 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde eskatzaileak».

Baina hau esan behar du:

«e) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.

2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzio honetan baloratuta:

– % 40 eta % 49 artean: 3 puntu.

– % 50 eta % 59 artean: 4 puntu.

– % 60tik gora: 5 puntu.

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, 15. artikuluko 2.8 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde eskatzaileak».

– 2023/4089 (55/32) eta (55/33) orrialdeetan, 16.2.2 artikuluko g) apartatuan, hau dio:

«g) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.

2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzio honetan baloratuta:

– % 51 eta % 60 artean: 3 puntu.

– % 61 eta % 75 artean: 4 puntu.

– % 75etik gora: 5 puntu.

Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:

Lan-kontratuaren kodea duten emakume kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak) / lan-kontratuaren kodea duten gizonen kopurua (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak).

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, 15. artikuluko 2.8 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde eskatzaileak».

Baina hau esan behar du:

«g) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.

2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzio honetan baloratuta:

– % 40 eta % 49 artean: 3 puntu.

– % 50 eta % 59 artean: 4 puntu.

– % 60tik gora: 5 puntu.

Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, 15. artikuluko 2.8 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde eskatzaileak».

– 2023/4089 (55/51) orrialdean, V. eranskinean, lurralde-eremuetako bitan zenbait alderdi zuzendu behar dira. Hau dio:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

– 2023/4089 (55/52) eta 2023/4089 (55/54) orrialdeetan, VI. eranskinean, lurralde-eremuetako lautan zenbait alderdi zuzendu behar dira. Hau dio:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

Azterketa dokumentala