Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4195

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Elmubas Ibérica SL enpresaren ingurumen-baimen bateratua berrikusteko espedientea.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera, ingurumen-baimen bateratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko edo lekualdatzeko, bai eta funtsezko aldaketak egiteko ere.

Ingurumen-baimen bateratuaren xedea da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura murriztu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratuak ezarriz; horrela, ingurumen osoa ahalik eta hoberen babestu ahal izango da.

Testu bategin horren 26. artikuluak agintzen du ingurumen-baimen bateratuak ofizioz berrikusi behar direla instalazio baten jarduera nagusiari lotutako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak argitaratzen badira. 2019ko abenduaren 4an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko betearazpen-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira elikagaien (edaria: esnea) teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.

Testu bategineko 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamenduak –zeina, aldi berean, industriako emisioei buruzkoa baita– (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartu zuen) 16. eta 15. artikuluetan arautzen du berrikusteko prozedura; gutxienez hogei eguneko epea ezartzen du aldatu den hori jendaurrean erakusteko.

Adierazitako guztiagatik, eranskinean jasotzen diren espedienteak jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten. Espediente horiek Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko dira, jendeak eskura izan ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 29a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria ez dagoenez, (otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren lehen xedapen gehigarria).

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

ERANSKINA
Elikadura-, edari- eta esne-ezarpena; haren berrikuspen-espedientea jendaurrean jartzen da.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala