Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4194

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 19koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; dirulaguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira eta laguntza-eskaerak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.

Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten du 2023. urterako. Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoa betez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio dirulaguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, balorazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Ebazpena jakinarazi ondoren, EHAAn argitaratu behar da orain.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Guztiek jakin dezaten, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduan deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerei dagokionez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako dirulaguntzen zerrenda (I., II. eta III. eranskinak), eta, bestetik, ukatutako eskaeren zerrenda (IV., V. eta VI. eranskinak). Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2023rako.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 19a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala