172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4193
EBAZPENA, 2023ko irailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 2023ko udaberri-udan Araban izandako ekaitz-fenomenoak salbuespenezko eta ezinbesteko kasutzat jotzen dituena.
1049/2022 Errege Dekretuak, abenduaren 27koak, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten eta laguntzen onuradunek bete behar dituzten baldintzazkotasun indartua eta gizarte-baldintzazkotasuna aplikatzeko arauak ezartzen dituenak, landa-garapeneko urteko ordainketa jakin batzuek eta Urruntasunaren eta Uhartetasunaren aldeko Aukera Espezifikoen Programak (POSEI) lurraren nekazaritza- eta ingurumen-baldintza onak zehazten ditu, klimari eta ingurumenari, osasun publikoari, fitoosasunari eta animalien ongizateari dagokienez.
6. NIBOaren arabera (ikus II. eranskina), neguko belarki-laboreekin ereiten diren nekazaritza-lurzatietan, ez da lurra irauliko eta ez da laborantza bertikalik egingo uzta biltzen denetik irailaren 1era arte, data hori ezartzen baita ereiten hasteko erreferentzia gisa.
Lurra iraulketa bidez lantzea da goldeen laguntzaz landutako lurzoruaren geruzarik azalekoenaren lurra alderantzikatzea eta beheko geruza bateko lurraren zati bat goiko geruza batean jartzea. Lurzorua etengabe estalita mantendu beharko da, aurreko uzta kendu eta berria ereiteko denbora artean izan ezik, hurrengo laborearen ezaugarriak kontuan hartuta.
Hala ere, Errege Dekretu horren 14.5 artikuluak zehazten du ez dela zigorrik ezarriko ez-betetzea ezinbesteko kasuen edo salbuespenezko inguruabarren ondorio bada.
Ildo beretik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamenduak, 2021eko abenduaren 2koak, nekazaritza-politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoak eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duenak, 3. artikuluan ezartzen duenez, NPBa finantzatu, kudeatu eta haren jarraipena egiteko, ezinbesteko kausak eta salbuespenezko inguruabarrak daudela aitortu ahal izango da, ustiapenari larriki eragiten dion hondamendi natural larriaren edo fenomeno meteorologiko larriaren kasuan.
Ondorioz, Araban 2023ko udaberriaren amaieran eta udan erregistratutako txingor-ekaitzak eta prezipitazio handiak salbuespenezkoak dira kasu hauetan:
– Ekainaren 11tik 17ra bitartean, eurite bortitzak eta txingorra izan ziren, eta bereziki eragin zieten Gaubeako, Erriberagoitiko, Urizaharreko, Lagrango, Bernedoko, Arraia-Maeztuko eta Haraneko udalerriei.
– Uztailaren 6ko ekaitzak, salbuespen gisa, eragin handia izan zuen udalerri hauetan: Gaubea, Añana, Erriberagoitia, Kuartango, Iruña Oka, Vitoria-Gasteiz, Arratzua-Ubarrundia, Zigoitia, Burgelu, Barrundia, Alegria-Dulantzi, Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Donemiliaga, Agurain eta Bastida. Eta, horren ondorioz, nekazaritza-azalera oso handia kaltetu zen.
Aurrekoarekin lotuta, harrikatz-ekaitzek eta euri-ekaitzek kalte larriak eragin dituzte zereal, koltza, ekilore, lekale edo labore ureztatuetan (hala nola patata, erremolatxa edo bazka-artoan). Zereal-laboreak izan du eraginik handiena, neguko zerealek (garia, oloa, garagarra, zekalea) pairatu dituzte kalterik handienak, uzta bildu gabe zegoelako, berantiarra izanik.
Era berean, txingorrak eragin du ale kopuru handia erortzea uzta bildu aurretik. Azal-laborantza bidez edo fitosanitarioak (herbizidak) behin eta berriz aplikatuz soilik egin daiteke ernamuindu diren belar adbentizioen aparteko kantitatearen kontrola, eta lurrean eroritako ale guztia kentzeko ereite faltsuen gauzatzea.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan esleitutako eskumenei jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Araban 2023ko udaberri-udan gertatutako ekaitz-fenomenoak salbuespenezko egoeratzat eta ezinbesteko arrazoitzat hartzea.
Bigarrena.– Sakontasun txikiko (5 cm baino gutxiagoko) lanak egitea baimentzea, areaz pasaera azkar bat eginda edo erdiselak bezalako lanabesekin, landaredi arrotza ernatu ahal izateko eta metatutako alea lurzoruan sartzeko, udalerri hauetan dauden neguko belarki-laboreen azaleretan:
– Gaubea.
– Añana.
– Lantarón.
– Erriberagoitia.
– Kuartango.
– Iruña Oka.
– Vitoria-Gasteiz.
– Zigoitia.
– Arratzua-Ubarrundia.
– Barrundia.
– Burgelu.
– Alegria-Dulantzi.
– Iruraiz-Gauna.
– San Millan.
– Agurain.
– Bastida.
– Peñacerrada-Urizaharra.
– Lagrán.
– Bernedo.
– Arraia-Maeztu.
– Harana.
– Kanpezu.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da organoari beraren edo Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45., 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 1a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.