Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4190

683/2023 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIan Administrazioko Taldeburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Tolosaldeko ESIko Administrazioko Taldeburua lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea C2/3 lanbide-taldean.

b) Titulazio hau edukitzea: C titulazio-taldea.

c) Lan-esperientzia hau edukitzea: 5 urte gutxienez.

d) Hizkuntza-eskakizuna: 2 hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data 2010/06/01.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

– Osakidetza/Tolosaldeko ESIko Intraneten edukiak administratzea eta argitaratzea.

– Tolosaldeko ESIko telefonia mugikorreko parkea instalatzea eta haren jarraipena egitea.

– Plexus aplikazioa ezagutzea, osasun zentroetan kartelak ezartzeko.

– Inkestagune aplikazioa ezagutzea, era guztietako inkestak egiteko.

– Erabiltzaileen administrazioa eta kudeaketa laguntza-aplikazioetan.

– Qliksense aplikazioaren lizentziak eta erabiltzaileak administratzea eta kudeatzea eta aginte-koadroa kudeatze.

– Ezagutza: Solpheo aplikazioa giza baliabideen eta kudeaketa ekonomikoaren dokumentuak kudeatzeko.

– Osabide AP, E-Osabide, Gestilab eta Osabide Global aplikazio asistentzialak menderatzea.

– Ezagutza: pazienteen historia klinikoak eskatzeko aplikazioa.

– Ezagutza: kudeaketa sanitarioa erauzteko OAS aplikazioa.

– Ezagutza: Service manager parke mugikorreko eta elektromedikuntzako intzidentziak sortzeko.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Kudeaketako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (San Esteban auzoa, z.g. 20400). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

– Batzordeburua: Tolosako Lehen Mailako Arretako unitateburua edo hark eskuordetzen duena.

– Batzordekidea: Tolosaldeko ESIko Osasun Kudeaketako Unitateko medikua edo hark eskuordetzen duena.

– Idazkaria: Administrazioko eta Kudeaketako goi-mailako teknikaria (hitza eta botoa izango ditu) edo hark eskuordetutako pertsona.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean zein web-orri korporatiboan ere argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tolosa, 2023ko abuztuaren 28a.

Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentea,

M.ª LUZ JAUREGUI GARCIA.


Azterketa dokumentala