Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4187

948/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia hutsik uzten den.

Ikusi da, alde batetik, deialdia egin zela Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko (Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 21eko 610/2023 Ebazpenaren bidez, 2023ko apirilaren 12ko EHAAn argitaratuta), eta, bestetik, eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskabide bakarra aurkeztu zela eta aurkezteko bateraezintasunagatik baztertu egin zela; hain zuzen ere, aurretik hautatua izan den beste prozesu batean parte hartu izateagatik.

Hori dela eta, Zuzendaritza honek erabaki du deialdia hutsik uztea, bat etorrita Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean jasotakoarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

María Rosa Pérez Esquerdo.


Azterketa dokumentala