172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4185
AGINDUA, 2023ko abuztuaren 31koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Arabako Espetxeko «Tratamenduko zuzendariorde» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 23ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2023ko uztailaren 13ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Arabako Espetxeko «Tratamenduko zuzendariorde» lanpostua (kodea: 8357, dotazioa: 1) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 31.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.