172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4181
1694/2023 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María José Esnaola Aguirrezabala andrea Onkologia Planeko Erizain Ondoko Koordinatzailea kargutik kentzen den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urriaren 23ko 2144/2019 Ebazpenaren bidez, María José Esnaola Aguirrezabala andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Planeko erizain ondoko koordinatzaile izendatu zuten (2019ko azaroaren 8ko EHAA).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María José Esnaola Aguirrezabala andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Planeko Erizain Ondoko Koordinatzailea lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko abuztuaren 6ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko abuztuaren 18a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria,
MARÍA SOLEDAD BLANCO SESMA.