Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4178

222/2023 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Luis Deza Carrillo jauna izendatzen den, izendapen askez, Administrazioko taldeburu (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.

Maiatzaren 24ko 186/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean Administrazioko Taldeburua lanpostua (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Juan Luis Deza Carrillo jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Administrazioko taldeburu (Kudeaketa sanitarioko Unitatea).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Luis Deza Carrillo jauna izendatzea Administrazioko taldeburu (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko azaroaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari.

Bostgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 7a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

MIREN EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala