Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4177

226/2023 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Imanol Castillo Iturralde jauna Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko Burua kargutik kentzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

450/2018 Ebazpenaren bidez, Imanol Castillo Iturralde jauna izendatu zen Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buru, Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan (2018ko uztailaren 26ko EHAA 143. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Imanol Castillo Iturralde jauna Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko Burua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko irailaren 17ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2023ko uztailaren 24a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

Laura AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala