Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4176

AGINDUA, 2023ko abuztuaren 31koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Arabako Espetxeko «Kudeaketako zuzendariordea» lanpostua (kodea: 8356; dotazioa: 1) izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2023ko uztailaren 13ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Carlos Nieto Ferrero jauna Arabako Espetxeko Kudeaketako zuzendariorde (kodea: 8356, dotazioa: 1) izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2023ko irailaren 5etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 31.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala