172. zk., 2023ko irailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (514 KB - 74 orri.)
- EPUB (165 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4164
4/2023 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, uztailaren 26koa, Zerga Bereziena.
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunak, maiatzaren 13ko 12/1981 Legearen bidez onetsiak, lehen kapituluko 6. sekzioan zeharkako zergak zituen hizpide, eta horien artean zerga bereziak. Bertan jasotzen zenez, zerga bereziak, enpresen trafikoaren gaineko zergaren errekargu probintziala barne, Estatuak une bakoitzean ezarritako oinarrizko printzipio, arau substantibo, zerga egitate, sortzapen, oinarri, tasa eta tarifa berberak aplikatuta arautzen ziren.
Aurreko paragrafoan xedatutakotik kanpo geratzen zen ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Izan ere, zerga hori araudi autonomoko tributu itundutzat hartzen zen, sozietate eragiketetan, kanbio letretan eta ordezko balioa edo igorpen funtzio bat duten agirietan izan ezik, horiek araudi erkidearen arabera arautzekoak baitziren.
Bestalde, hogeita hamabigarren artikuluak ezartzen zuen ezen, alkohol etilikoak eta edari alkoholdunak eta petrolioa, horien eratorriak eta antzekoak zergapetzen zituztenak kenduta, gainerako zerga bereziak foru aldundiek exijitu behar zituztela, erregela hauen arabera: telefonoaren erabileraren gaineko zerga Euskal Autonomia Erkidegoan ordainaraztea foru aldundiei zegokien, eta hura likidatu eta biltzea, berriz, Compańia Telefónicari, mila bederatziehun eta hirurogeita zazpiko martxoaren 2ko testu bateginak berrogeita laugarren artikuluan xedatutako eran; Telefonicaren ardura zen, orobat, likidazioaren zenbatekoa zuzenean ingresatzea foru aldundi eskudunean; edari freskagarrien gaineko zergaren kasuan, tributua Euskal Autonomia Erkidegoan ordainaraztea foru aldundien zeregina zen fabrikatzailearen salmenta edo entrega Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako fabrika, tailer edo biltegietako erosleei zuzenduta ateratzen zenean.
1993. urtean, abenduaren 13ko 11/1993 Legea dela medio, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna egokitu zen bai Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legera eta bai Zerga Berezien Legera. Zehazki, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia itundu zen lege horren bitartez. 1997. urtean, abuztuaren 4ko 38/1997 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren aldaketa onesten duenak, fabrikazioko zerga bereziak ordainarazteko erregelak aldatu zituen, eta 27. artikuluan ezarrita utzi zuen ezen Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek zerga horiek ordainarazteko garaian Estatuak une bakoitzean ezarritako arau substantibo eta formal berberak aplikatu behar zituztela, Ekonomia Itunaren 32. artikuluan aurreikusitako salbuespenei kalterik egin gabe.
2002an, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itun berria 12/2002 Legearen bidez onartu zenean, jasota geratu zen espresuki zerga bereziei buruzko I. kapituluko 10. sekzioaren 33. artikuluan lurralde historikoetako erakunde eskudunek ahalmena dutela zerga horiek arautzeko, betiere Estatuak une bakoitzean ezartzen dituen arau substantibo eta formal berberak errespetatuz. Azken esandako horren salbuespen gisa, argitzen da, hala ere, lurralde historikoetako erakunde eskudunek zilegi izango dutela zerga horien karga tasak ezartzea, lurralde erkidean unean-unean indarrean dauden arauek ezarritako mugen eta baldintzen barruan. Era berean, eta lehendik hasitako bide beretik jarraituz, bertan lurralde historikoei ahalmena ematen zaie aitorpen eta ordainketa ereduak onesteko eta likidazio aldi bakoitzeko ordainketa epeak zein izango diren zehazteko; baina eredu horietako datuak, gutxienez, lurralde erkidean erabiltzen diren berberak izan behar dira; eta epe horiek, berriz, ezingo dira izan Estatuko Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak.
Gaikuntza horien babesean, 1992an Gipuzkoako Lurralde Historikoan onetsi eta indarrean jarri zen abenduaren 29ko 103/1992 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legera egokitzen duena. Bertan, alabaina, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia baino ez zen arautu, aipatutako 38/1992 Legearen barruan jasota datorrena. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legean xedatutakora egokitzen duen martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretua onetsi zenean lortu zen guztiz arautzea gure lurraldean zerga berezien erregulazioa, azken xedapen hori onartu zen unean Estatuan indarrean zegoen araudiarekin bat.
Testuinguru horretan, martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretuak hainbat aldaketa izan ditu harrez gero, haren edukia Estatuak une bakoitzean sartu dituen aldaketetara egokitzeko.
Komeni da argi uztea ezen Gipuzkoako Foru Aldundiak onetsi zuen erregulazioak, geroago, Gipuzkoako Batzar Nagusien oniritzia jaso zuela, aurrenik Zergei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1985 Foru Arau Orokorraren 13. artikuluan, gero martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 8. artikuluan, eta, azkenik, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren 14. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Egokitzapen hori, hala ere, 2012tik aurrera eten zen. Une hartan, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak, aurrekontu egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoak, besteak beste, tabako laboreen gaineko zergaren zerga tasak aldatu zituen, bai eta balio erantsiaren gaineko zergaren tasa orokorra eta murriztua igo ere: 100eko 18tik 100eko 21era eta 100eko 8tik 100eko 10era, hurrenez hurren.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, ordura arte segitutako bidetik jarraituz, Gipuzkoako zerga ordenamendura ekarri zuen aldaketa hori, eta, horretarako, abuztuaren 28ko 4/2012 Foru Dekretu-Araua onetsi zuen, balio erantsiaren gaineko zerga eta tabako laboreen gaineko zerga berezia aldatzen dituena. Hala ere, foru dekretu-arau hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko Batzar Nagusietan aurkeztu zenean bertan baliozkotu edo indargabetu zedin, batzar nagusiak ez ziren ados agertu testuan jasotako neurriekin, eta, batik bat, balio erantsiaren gaineko zergaren tasak igotzearekin, eta 2012ko irailaren 19ko ebazpenaren bidez hura indargabetzea erabaki zuten.
Horrek berekin ekarri zuen Gipuzkoan desoreka bat egotea zerga bereziei buruz indarrean zegoen foru araudiaren eta Ekonomia Itunaren arabera aplikatu behar zenaren artean. Harrez gero, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga berezien erregulazioak bi arau esparru izan ditu erreferentzia gisa: alde batetik, 20/1998 Foru Dekretua, eta, bestetik, 38/1992 Legea bera.
Egoera hori konpontzeko, urtarrilaren 17ko 1/2023 Foru Arauak, 2023. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituenak, bi foru arau aldatu zituen, hain zuzen ere, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra, eta uztailaren 12ko 6/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoa, eta horren helburua izan zen Gipuzkoako ordenamendu juridikoan zuzenbidearen beste figura bat sartzea gure zerga araudia Ekonomia Itunaren arabera lurralde erkidean ezarritako arau substantibo eta formal berberei jarraituz arautu behar diren zergetara egokitu ahal izan dadin.
Horrela, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren 13. artikuluko 5. apartatuak xedatzen du ezen Foru Aldundiak foru dekretu arauemaileak eman ahal izango dituela, haien xede bakarra Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia egokitzea denean, baldin eta, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera, lurralde historiko horretan araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberak bete behar badira.
Bestalde, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 8. artikuluak xedatzen du ezen, Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eskuordetuta, zerga arloko xedapen arauemaileak eman ahal izango dituela, foru arau baten mailarekin, haien xede bakarra Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia egokitzea denean, baldin eta, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera, lurralde historiko horretan araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberak bete behar badira.
Horri dagokionez, gorago aipatutako urtarrilaren 17ko 1/2023 Foru Arauak honako hau dio lehen xedapen gehigarrian: Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2/2005 Foru Arauaren 8. artikuluan eta 6/2005 Foru Arauaren 13. artikuluan aurreikusten diren zerga arloko foru dekretu arauemaileen bidez, urtebeteko epean, 1/2023 Foru Araua indarrean jartzen denetik aurrera, egokitu behar du maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberei jarraituz arautu behar diren zergen erregulazioa.
Hortaz, agindu hori betez, proiektuaren helburua da zerga berezien araudi eguneratua jasoko duen foru dekretu arauemaile bat onestea, Estatuan indarrean dagoen araudiaren termino berdinetan. Funtsezkoenean, araudi hori Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legean jasotzen da.
Erregulazio berriari heltzen zaion unean arau testuingurua zein den kontuan hartuta, komenigarritzat jo da egitura erregulatorioa ahalik eta gutxien aldatzea, eta, horren ondorioz, foru dekretu arauemaileak 20/1998 Foru Dekretuan aurreikusita dauden titulu, kapitulu, sekzio, artikulu eta apartatuen korrelazio bera jasotzen du, baita 38/1992 Legean jasotzen direnena ere, dekretu hori lege horretara egokituta ez dagoen partean. Horrek berekin dakar foru dekretu arauemailean edukirik gabeko parte batzuk agertzea indarrean dauden gainerako edukien korrelazioa mantentzeko, nahiz eta horrek, aldi berean, erraztu egiten duen zergaren araudi substantiboa garatzen duten xedapenetan konkordantzia egotea igorpenen artean (ereduak onesteko foru aginduetan, interpretazio ebazpenetan eta gainerako erregelamenduzko xedapenetan, esate baterako).
Horrenbestez, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak proposaturik, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
ATARIKO TITULUA
1. artikulua.– Zerga berezien izaera.
1.– Foru dekretu arauemaile honetan arautzen diren zerga bereziak zeharkako tributuak dira, kontsumo espezifiko batzuen gainean aplikatzen direnak. Zehazki, ondasun jakin batzuk barruko lurralde eremuan fabrikatzea, modu irregularrean fabrikatzea, inportatzea, sartzea eta, kasua bada, modu irregularrean sartzea kargatzen ditu fase bakarrean, bai eta zenbait garraiobide matrikulatzea, energia elektrikoa hornitzea eta ikatza kontsumora jartzea ere, hori guztia foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoari jarraituz.
2.– Honako hauek dira zerga bereziak: fabrikazio zerga bereziak, elektrizitatearen gaineko zerga berezia, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia eta ikatzaren gaineko zerga.
2. artikulua.– Aplikazio eremua.
1.– Zerga bereziak foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren arabera exijituko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoan, hargatik eragotzi gabe Ekonomia Itunaren 5.1 artikuluan ezarritakoa eta Espainiako Estatuak sinatu eta berretsitako nazioarteko hitzarmen eta itunetan edo haren atxikimendua jasotzen dutenetan xedatutakoa.
2.– Gipuzkoako Foru Aldundiak kasu hauetan ordainaraziko ditu zerga bereziak:
a) Fabrikazio zerga berezien kasuan, zerga horien sortzapena Gipuzkoako Lurralde Historikoan gertatzen denean.
Fabrikazio zerga berezien itzulketak Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo ditu, itzultzeko eskatzen diren kuotak bertan ordaindu direnean. Dena dela, kuotak zein administraziotan ordaindu diren jakiterik ez dagoenean, itzulketarako eskubidea sortu den lurraldeko Administrazioak egingo du itzulketa.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden establezimenduak kontrolatzea eta horiei baimena ematea, araubidea edozein dela ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eginkizuna izango da. Dena dela, aurretik horren berri eman beharko zaie bai Estatuko Administrazioari eta bai Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeari.
b) Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kasuan, zerga egitatea gauzatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren zerga egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoenean.
c) Ikatzaren gaineko zerga bereziaren kasuan, sortzapena Gipuzkoako Lurralde Historikoan gertatzen denean.
d) Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren kasuan, une hauetan: energia elektrikoa hornitzen den kasuetan, elektrizitatea kontsumo propiorako eskuratzen duen pertsona edo entitatearen hornidura puntua Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoenean, eta ekoizleek sortutako elektrizitatea ekoizleek berek kontsumitzen duten kasuetan, kontsumo hori Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten denean.
I. TITULUA
FABRIKAZIO ZERGA BEREZIAK
I. KAPITULUA
XEDAPEN KOMUNAK
3. artikulua.– Fabrikazio zerga bereziak.
Fabrikazio zerga berezitzat hartzen dira honako hauek:
1.– Alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga berezi hauek:
a) Garagardoaren gaineko zerga.
b) Ardoaren eta edari hartzituen gaineko zerga.
c) Tarteko produktuen gaineko zerga.
d) Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zerga.
2.– Hidrokarburoen gaineko zerga.
3.– Tabako laboreen gaineko zerga.
4. artikulua.– Kontzeptuak eta definizioak.
Titulu honen ondorioetarako, kontzeptu hauek definitzen dira:
1.– «Barruko lurralde eremua»: Espainiako lurralde osoa da, Kanariak, Ceuta eta Melilla izan ezik. Nolanahi ere, garagardoaren gaineko zerga, tarteko produktuen gaineko zerga, eta alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zerga Kanarietan exijitu ahal izango dira, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legean ezarritako baldintzetan. Aurrekoak ez du eragotziko nazioarteko hitzarmen eta itunetan ezarritakoa, ezta lurraldearen araberako zerga araubide bereziak ere.
2.– Batasunaren gainerako lurralde eremua: batasunaren lurraldea, barruko lurralde eremua kanpo utzita.
3.– «Autokontsumoa»: fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak kontsumitzea edo erabiltzea produktu horiek etendura araubidean dauden establezimenduetan.
4.– «Aisiako abiazio pribatua»: titularitate publikokoa ez den hegazkin bat erabiliz jabeak edo, errentamenduz zein beste edozein tituluz, hura erabil dezakeen beste pertsona batek egiten duen abiazioa, helburuak merkataritzakoak ez direnean eta, batez ere, bidaiariak nahiz merkantziak garraiatzeko edo kostu bidezko zerbitzuak emateko egiten ez denean.
5.– «Erreferentziako administrazio kodea»: estatu kide igorleko agintari eskudunak, zirriborroko datuak ontzat eman ondoren, administrazio agiri elektronikoari esleitzen dion erreferentzia zenbakia. Kode honen erreferentziak «ARC» siglen bidez egingo dira.
6.– «NC kodeak»: 1987ko uztailaren 23ko 2658/87/EEE Erregelamenduak ezarritako nomenklatura konbinatuko kodeak. Fabrikazio zerga berezien aplikazio eremu objektiboa zehazteko, aplikatzekoak izango dira, izaera orokorrez, nomenklatura konbinatuan merkantziak sailkatzeko ezarritako irizpideak, eta, bereziki, baita honako hauek ere: nomenklatura konbinatua interpretatzeko arau orokorrak, nomenklatura horretako atal eta kapituluetako oharrak, Aduanetako Lankidetza Kontseiluak merkantziak izendatu eta kodetzeko erabiltzen duen sistema harmonizatuari buruzko oharrak, Kontseilu horrek sailkapenerako finkatutako irizpideak, eta, azkenik, Europar Batasunaren nomenklatura konbinatua azaltzen duten oharrak.
Hala ere, alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga berezietan aipatzen diren NC kodeak Batzordearen 2018/1602 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren nomenklatura konbinatuko kodeei buruzkoak direla ulertuko da (2018/1602 Exekuzio Erregelamendua, nomenklatura arantzelario eta estatistikoari eta aduanako tarifa bateratuari buruz Kontseiluak onetsitako 2658/87/EEE Erregelamenduaren I. eranskina aldatzen duena). Hidrokarburoen gaineko zergaren kasuan, aipatzen diren NC kodeak Batzordearen 2001eko abuztuaren 6ko 2031/2001 (EE) Erregelamendukoak izango dira (2031/2001 Erregelamendua, nomenklatura arantzelario eta estatistikoari eta aduanako tarifa bateratuari buruz Kontseiluak onetsitako 2658/87/EEE Erregelamenduaren I. eranskina aldatzen duena).
7.– «Gordailuzain baimendua»: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den pertsona eta entitatea, fabrika baten edo gordailu fiskal baten titular dena.
8.– «Harrerako gordailua»: hartzaile erregistratu baten titulartasun pean dagoen establezimendua, noizbehinkakoa ez dena, non estatu kide hartzaileko agintariek emandako baimenaz baliatuta eta bere lanbidean diharduela, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak jaso baititzake beste estatu kide bateko lurraldetik iritsita eta etendura araubidean.
9.– «Gordailu fiskala»: fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak etendura araubidean biltegiratu, jaso, bidali, eta, hala dagokionean, eraldatzeko baimena duen establezimendua edo oliobide nahiz gasbide sarea, horretan aritzeko erregelamenduz ezarritako baldintzak eta beharkizunak bete behar dituena.
10.– «Hartzaile ziurtatua»: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den edozein pertsona edo entitate, zeina helmugako estatu kideko agintari eskudunen aurrean erregistratuta baitago zerga bereziei lotutako produktuak jasotzeko, eta, bere lanbidean jardunez, horiek kontsumora bideratzeko estatu kide bateko lurraldean, beste estatu kide bateko lurraldera eramateko gero.
11. «Hartzaile erregistratua»: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 35. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den edozein pertsona edo entitate, zeinari, erregelamenduz ezarritako baldintzetan eta bere lanbidearen barruan diharduela, baimena eman baitzaio fabrikazio zerga bereziei lotuta dauden produktuak bere titulartasun peko harrera gordailu batean jasotzeko, etendura araubidean eta beste estatu kide bateko lurraldetik iritsita. Erregelamenduz ezarritako baldintzak eta beharkizunak betez gero, hartzaile erregistratuari, oso kasu bakanetan soilik, baimena eman ahal izango zaio fabrikazio zerga bereziei lotuta dauden produktuen bidalketa jakin bat beste estatu kide bateko lurraldetik jasotzeko etendura araubidean. Horrelakoetan, ez du nahitaez zertan izan bidalketa jasotzen duen gordailuaren titularra.
12.– «Zuzeneko entrega»: fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuek etendura araubidean zirkulatzea helmugako estatu kideko agintariek zuzenean entregatzeko baimendu duten tokiraino, erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera, baldin eta toki hori estatu kide horretako gordailuzain baimenduak edo hartzaile erregistratuak adierazitakoa bada.
13.– «Sarrera irregularra»: zirkulazio askeko araubidearen barruan ez dauden produktuak Batasunaren lurraldean sartzea 952/2013/EB Erregelamenduaren 201. artikuluarekin bat, haiengatik aduana zor bat sortu denean Erregelamendu horren 79. artikuluko 1. apartatuaren arabera, edo zor bat sortzea gerta daitekeenean aduana eskubideen mende egon izan balira.
14.– «Bidalketa bermatuak»: fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Batasunaren barruan zirkulatzeko prozedura, non produktuek sorburuko estatu kidean baitute zerga sortzapena, eta helmugako estatu kideko hartzaile ziurtatu batek jasotzen baititu, foru dekretu arauemaile honen 63. artikuluan barruko lurralde eremuan produktuak jasotzeari buruz ezartzen diren murriztapenekin, baldin eta produktu horiek ez baditu bidaltzen edo garraiatzen, zuzenean edo zeharka, bidaltzaileak berak edo haren konturako beste batek, eta erregelamenduz ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badira.
15.– «Bidaltzaile ziurtatua»: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den edozein pertsona edo entitate, zeina estatu kide igorleko agintari eskudunen aurrean erregistratu baita zerga bereziei lotutako produktuak bidaltzeko, eta, bere lanbidean jardunez, horiek kontsumora bideratzeko estatu kide bateko lurraldean, beste estatu kide bateko lurraldera eramateko gero.
16.– «Bidaltzaile erregistratua»: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den edozein pertsona edo entitate, zeinari inportazioa jasotzen duen estatu kideko agintari eskudunek baimena eman baitiote bere lanbidean jardutean eta agintari horiek ezarritako baldintzen arabera, zerga bereziei lotutako produktuak etendura araubidean bidaltzeko, inportazio lekutik bakarrik eta aduanako izapidearen unean, 952/2013/EB Erregelamenduaren 201.artikuluaren arabera.
17.– «Esportazioa»: fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak barruko lurralde eremutik irtetea Batasunaren lurraldetik kanpora bidaltzeko. Hala ere, ibilgailuen depositu arruntetan eta edukiontzi berezietan gordetzen den erregaia Batasunaren lurraldetik irtetea ez da joko esportaziotzat, eremu horretatik irteteko zirkulatzen duten ibilgailuen funtzionamendurako erabiltzen denean.
18.– «Fabrika»: emandako baimenaz baliatuta eta erregelamenduz ezartzen diren baldintzak eta betekizunak betez fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak etendura araubidean ateratzeko, fabrikatzeko, eraldatzeko, biltegiratzeko, jasotzeko eta bidaltzeko erabil daitekeen establezimendua.
19.– «Fabrikazioa»: fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak sortzea eta produktu horiek beste batzuetatik abiatuta lortzeko beste edozein prozesu egitea, eraldaketa barne, artikulu honen 33. apartatuan definitzen den eran, hori guztia foru dekretu arauemaile honen 15. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe.
Fabrikazio irregulartzat hartuko da foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzeko araudian ezarritako baldintzak bete gabe egiten dena.
20.– «Inportazioa»: zirkulazio askerako izapidea, 952/2013/EB Erregelamenduaren 201. artikuluaren arabera.
21.– «Nazioarteko itsas edo aire nabigazioa»: barruko lurralde eremua hasi eta eremu horretatik kanpo amaitzen dena, edo alderantziz. Orobat, nazioarteko itsas nabigaziotzat hartzen da itsas zabaleko nabigazioan dabiltzan itsasontziek egindakoa, baldin eta industria, merkataritza edo arrantza jardueran aritzen badira (garraioa alde batera utzita) eta nabigazioaren iraupena, eskalarik gabe, berrogeita zortzi ordutik gorakoa bada.
22.– «Aisiako nabigazio pribatua»: titularitate publikokoa ez den itsasontzi bat erabiliz jabeak edo, errentamenduz zein beste edozein tituluz, beste pertsona batek egiten duen nabigazioa, helburuak merkataritzakoak ez direnean eta, batik bat, haren xedea bidaiariak edo merkantziak garraiatzea edo kostu bidezko zerbitzuak ematea ez denean.
23.– «Hornidurako gauzak»: ontzi barruko bizigaiak, karburanteak, erregaiak, labaingarriak eta erabilera teknikoko gainerako olioak.
24.– «Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak»: zerga horietako bakoitzaren eremu objektiboan sartzen diren produktuak.
25.– «Ontzi barruko bizigaiak»: eskifaiaren eta bidaiarien kontsumora bakarrik zuzendutako produktuak.
26.– «Etendura araubidea»: fabrikazio zerga berezien xede diren produktuen fabrikazio, eraldaketa, edukitza, biltegiratze eta zirkulazioari aplikagarria zaien zerga araubidea, zerga berezien aplikazioa etetea dakarrena.
27.– «Zerga ordezkaria»: batasuneko beste estatu bateko lurraldean finkatuta dagoen bidaltzaile batek urrutiko salmenten sisteman izendatzen duen pertsona edo entitatea, zeinari Espainiako Zerga Administrazioak baimena eman baitio, erregelamenduz ezarritako baldintzak bete ondoren, ordezkatutako bidaltzaileak igorritako produktuen fabrikazio zerga berezien ordainketa bermatzeko eta, horren ondoren, ordainketa hori urrutiko bidaltzailearen ordez egiteko.
28.– «Hirugarren herrialdeak»: tratatuak aplikatzen ez zaizkion estatu edo lurralde oro.
29.– «Hirugarren lurraldeak»:
a) Batasunaren aduana eremuan sartzen diren lurralde hauek:
1.a Espainiako Erresuman: Kanaria uharteak.
2.a Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 349. artikuluan eta 355. artikuluko 1. apartatuan aipatzen diren Frantziako lurraldeak.
3.a Finlandiako Errepublikan: Aland uharteak.
b) Batasunaren aduana eremuan sartzen ez diren lurralde hauek:
1.a Alemaniako Errepublika Federalean: Helgoland uhartea eta Büsingengo lurraldea.
2.a Espainiako Erresuman: Ceuta eta Melilla.
3.a Italiako Errepublikan: Livigno.
c) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 355. artikuluko 3. apartatuaren aplikazio eremuan sartzen diren lurraldeak.
30.– «Estatu kide bateko lurraldea»: estatu kideetako bateko lurraldea, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 349. eta 355. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera Tratatuak aplikagarri dituena, hirugarren lurraldeak kenduta.
31.– «Batasunaren lurraldea»: estatu kideetako lurraldeak.
32.– «Zergarik gabeko dendak»: Espainiako lurralde penintsularreko edo Balear uharteetako portu edo aireportuetan, segurtasun eta pasaporte kontrolak gaindu ondoren bidaiariak aduanaren kontrolpean ontziratzeko, igarotzeko edo iristeko eremuan kokatuta dauden establezimenduak, erregelamenduz ezarritako baldintzak betez edari alkoholdunak edo tabako laboreak zergarik gabe saldu ditzaketenak hirugarren herrialde edo lurralde bat helmuga duten hegaldi edo itsasaldietako bidaiariek beren ekipajean eramateko.
Aurreko paragrafoan aipatu diren establezimenduek ezingo diete bidaiariei zergarik gabe saldu ez garagardorik, ez tarteko produkturik eta ez edari deribaturik, beren ekipaje pertsonalean eramaten dutenean Kanaria uharteetara joateko.
Zergarik gabeko dendatzat hartzen dira, orobat, Kanaria uharteetako portu edo aireportuetan kokatuta dauden establezimenduak, baldin eta, erregelamenduz ezarritako baldintzak betez, barruko lurralde eremutik kanpora doazen bidaiariei garagardoa, tarteko produktuak edo edari deribatuak saltzen badizkiete, hegaldian edo itsasaldian zehar beren ekipajean eramateko.
Aurreko paragrafoetan adierazitako hegaldi edo itsasaldiak dirauen bitartean aireontzi edo itsasontziaren barruan egiten diren salmentak zergarik gabeko dendek egindako salmentekin parekatuko dira.
33.– «Eraldaketa»: fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak lortzea helburu duen edozein fabrikazio prozesu, zerga horiei ere lotuta dauden produktuetatik osorik edo partez abiatuta egiten dena, prozesu horretan zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen denean:
a) Abiapuntuko produktua eta lortzen den produktua fabrikazio zerga berezien eremu objektibo desberdinetan sartzen dira.
b) Abiapuntuko produktua eta lortzen den produktua fabrikazio zerga berezi bereko eremu objektiboan sartzen dira, baina dagokien epigrafea edo zerga tasa desberdinak dira.
c) Abiapuntuko produktua eta lortzen den produktua fabrikazio zerga berezi bereko eremu objektiboan sartzen dira eta epigrafe eta zerga tasa berdina aplikatzen zaie, baina, prozesutik lortzen den produktu kantitatea handiagoa da erabili den abiapuntuko produktuarena baino.
d) Produktuak desnaturalizatzea edo trazatzaileak edo markatzaileak gehitzea da eragiketaren xedea.
34.– «Urrutiko salmentak»: fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuek Batasunaren barruan zirkulatzeko sistema, non zergaren sortzapena dagoeneko gertatu baita sorburuko estatu kideko lurraldean, eta eskuratzailea ezin baita izan beste estatu kide batean finkatutako gordailuzain baimendu bat, hartzaile erregistratu bat edo hartzaile erregistratu bat, produktu horiei dagokienez jarduera ekonomiko independenteak egiten ez dituena, foru dekretu arauemaile honen 63. artikuluan ezartzen diren murriztapenekin, baldin eta produktu horiek zuzenean edo zeharka bidali edo garraiatzen dituena jarduera ekonomiko independente bat egiten duen bidaltzaile bat edo haren kontura diharduen norbait bada, eta erregelamenduz ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badira.
5. artikulua.– Zerga egitatea.
1.– Fabrikazio zerga bereziei lotuta daude Batasunaren lurralde eremuan zerga horien xede diren produktuak fabrikatzea, inportatzea edo modu irregularrean sartzea.
2.– Aurreko apartatuan xedatutakoa zerga bakoitzaren barruko lurralde eremuan dauden produktuei dagokienez aplikatuko da.
3.– Aurreko apartatuetan ezarritakoak ez du eragotziko foru dekretu arauemaile honen 23. eta 40. artikuluetan xedatutakoa.
6. artikulua.– Zergari ez lotzeko kasuak.
Ez dira egongo zergari lotuta fabrikazio edo inportazio gisa, honako hauek:
1.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen izaeragatik gerta daitezkeen galera partzialak, fabrikazio, eraldaketa, edukitza, biltegiratze eta garraiatze prozesuetan zehar etendura araubidean gertatutakoak, baldin eta erregelamenduz ezarriko diren arauekin bat, aurrez finkatutako portzentajeak gainditu ez eta horretarako ezarritako baldintzak betetzen badira.
Hala ere, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen izaeragatik sortzen diren galera partzialak etendu araubidean egindako batasun barruko zirkulazio batean gertatu badira, galera horiei ez zaizkie aplikatuko arauzko portzentajeak, agintari eskudunek iruzurra edo irregulartasuna dagoela egiaztatzen dutenean.
Irregulartasuntzat hartzen da zerga bereziei lotutako produktuek etendura araubidean zirkulatzean gerta daitekeen edozein egoera, apartatu honetan eta hurrengoan aipatutakoak izan ezik, zeinaren ondorioz zerga bereziei lotutako produktuen zirkulazio bat, edo haren parte bat, amaitu gabe geratzen baita erregelamenduz ezarritakoaren arabera.
2.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak etendura araubidean daudela erabat suntsitzea edo ezin berreskuratzeko moduan galtzea osorik edo partez, ezusteko kasuetan edo ezinbestean, erregelamenduz ezarriko diren portzentajeak gainditzen ez dituztenean edo, horiek gaindituta ere, Zerga Administrazioari haien existentzia frogatu zaionean zuzenbidean onartutako frogabideetako edozein erabiliz.
3.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak erabat suntsitzea edo ezin berreskuratzeko moduan galtzea osorik edo partez, suntsipena edo galera gertatu den estatu kideko agintari eskudunek horiek baimendu dituenean, baldin eta produktuak etendura araubidean badaude.
Produktuak erabat suntsitu direla edo behin betiko galdu direla joko da zerga bereziei lotutako produktu gisa erabili ezin direnean eta egoera hori suntsipena edo galera gertatu den estatu kideko agintariei behar den eran frogatzen zaienean.
7. artikulua.– Sortzapena.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 23., 28., 37. eta 40. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe, zergaren sortzapena une hauetan gertatuko da:
a) Fabrikazio kasuetan, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak fabrikatik edo gordailu fiskaletik irteten direnean edo autokontsumoa gertatzen denean.
Dena den, produktu horiek etendura araubidean irtengo dira fabrikatik edo gordailu fiskaletik, irteerak xede hauetako bat duenean:
1.a Beste fabrika edo beste gordailu fiskal batera bidaltzea zuzenean, zuzeneko entrega bat egitea, hartzaile erregistratu bati ematea, edo esportatzea;
2.a Fabrikazio zerga bereziei lotu gabeko produktuak fabrikatzea, xedea esportazioa denean, baldin eta erregelamenduz ezarriko diren baldintzak betetzen badira;
3.a Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko 2020/262 (EB) Zuzentarauak, zerga berezien araubide orokorra ezartzen duenak, 16. artikuluaren 1. apartatuko a) letraren iv) tartekian aipatzen dituen hartzaileetako bati entregatzea.
4.a Irteerako aduanan entregatzea, baldin eta 2015/2447 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 329. artikuluko 5. apartatuarekin bat aurreikusten bada aduana hori, aldi berean, abiapuntuko aduana izango dela kanpo igarobidearen araubiderako, 2015/2446 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 189. artikuluko 4. apartatuaren indarrez. Kasu horretan, etendura araubidea amaituko da produktuak kanpo igarobidearen araubidean sartzen direnean.
b) Inportazio kasuetan, aduana izapideak egiten diren unean, 952/2013 (EB) Erregelamenduaren 201. artikuluaren arabera. Dena den, inportatutako produktuak zuzenean sartzen badira fabrika batean edo gordailu fiskal batean, edo horiek inportatzen badira zuzeneko entrega bat egiteko edo hartzaile erregistratu batek zerga bereziei lotutako produktuak Batasunaren lurraldetik irtetea ahalbidetzen duen toki batean jasotzeko, edo Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko 2020/262/EB Zuzentarauak, zerga berezien araubide orokorra ezartzen duenak, 16. artikuluaren 1. apartatuko a) letraren iv) tartekian aipatzen dituen hartzaileetako bati entregatzeko, edo irteerako aduanan entregatzeko, azken kasu horretan, baldin eta 2015/2447 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 329. artikuluko 5. apartatuarekin bat aurreikusten bada aduana hori, aldi berean, abiapuntuko aduana izango dela kanpo igarobidearen araubiderako, 2015/2446 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 189. artikuluko 4. apartatuaren indarrez, inportazioa etendura araubidean egingo da.
c) Hartzaile erregistratu bati egindako bidalketak direnean, hark destinoan jasotzen dituen momentuan.
d) Zuzeneko entregen kasuan, sortzapena gertatuko da lotutako produktuak zuzeneko entregaren lekuan jasotzen diren momentuan.
e) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak etendura araubidean eduki, biltegiratu edo zirkulatzen badute, sortzapena gertatuko da produktuak zergapetu gabe geratzea dakartenak ez bezalako galerak gertatzen diren momentuan, eta, une hori ezagutzen ez bada, galera horiek egiaztatzen direnean.
f) Urrutiko salmenten kasuan, produktuak hartzaileari ematen zaizkion momentuan.
g) Hartzaile ziurtatu bati egindako bidalketak direnean, hark destinoan jasotzen dituen momentuan.
h) Etendura araubidean egindako zirkulazioak irregulartasunak izan baditu, zirkulazioa hasi den egunean gertatuko da sortzapena, betiere irregulartasuna noiz gertatu den frogatzen ez bada, horrelakoetan une hori izango baita sortzapenaren unea.
i) Irregulartasunak gertatzen badira fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen batasun barruko zirkulazioan eta haien zerga beste estatu kide batean sortu bada, irregulartasunak gertatzen diren unean sortuko da zerga, eta une hori ezezaguna bada, horiek atzematen diren unean.
j) Fabrikazioaren gaineko zerga bereziei lotutako produktuen zirkulazioan destinoa justifikatzen ez bada edo bidegabeko erabilera egin bada, eta produktu horien destinoa dela-eta salbuespen bat edo tasa murriztu bat aplikatu bada, produktuak jasotzeko ahalmena duen hartzaileari entregatzen zaizkion unean gertatuko da sortzapena, salbu eta bidegabeko erabilera egin den eguna modu sinesgarrian frogatzen bada. Horrelakoetan, orduantxe izango da sortzapenaren unea. Produktuak ematen bazaizkio horiek jasotzeko baimenduta ez dagoen hartzaile bati, zirkulazioa hasten den unean izango da sortzapena.
k) Foru dekretu arauemaile honen 8. artikuluko 2. apartatuaren h) letran aipatutako kasuetan, aurreko apartatuetan ezarritakoaren arabera dagokion unean gertatuko da sortzapena; une hori ezagutzen ez bada, zerga sortuko da zergapekoak produktuak eskuratu dituen egunean edo horiek edukitzen hasten den egunean, eta hori ere ezagutzen ez bada, horren berri jakiten denean.
l) Batasunaren lurraldean modu irregularrean sartzen badira, aduana zorra sortzen den unean, non eta aduana zorra ez den azkentzen 952/2013 (EB) Erregelamenduaren 124. artikuluak 1. apartatuko e), f), g) edo k) letretan jasotakoaren indarrez.
m) Batasuneko beste estatu bateko lurraldetik irten eta Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko 2020/262 Zuzentarauaren 16.1 artikuluak a) letraren iv) apartatuan aipatzen dituen hartzaileei zuzenduta dauden bidalketak direnean, jasotzen diren unean.
n) Fabrikazio irregularraren kasuan, fabrikazio zerga berezien xede diren produktuak lortu direla jakiten den unean.
2.– Artikulu honen 1. apartatuko a) letran xedatutakoa xedatuta ere, fabrikatik edo gordailu fiskaletik etendura araubidetik kanpo irtendako produktuak hartzaileak ezin izan baditu jaso, osorik edo zati batean, baimendutako gordailuzain igorleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, produktuak irteerako establezimenduetan sartu ahal izango dira berriro, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak betetzen badira, eta irteera horretan zergaren sortzapenik ez dela izan joko da.
3.– Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritakoa gorabehera, gas naturala fabrika edo gordailu fiskaltzat hartutako instalazioetatik irteten bada eta irteera hori kostu bidezko hornidura kontratu baten barruan gertatzen bada, fakturazio aldi bakoitzean hornitutako gas naturalari dagokion prezioaren zatia exiji daitekeen momentuan gertatuko da hidrokarburoen gaineko zergaren sortzapena. Aurrekoa ez da aplikatuko gas naturala beste fabrika bati, gordailu fiskal bati edo hartzaile erregistratu bati bidaltzen zaionean, ezta hornidura hori hodi finkoak ez diren bitartekoen bidez egiten denean ere.
Artikulu honen 1. apartatuko a) letran aurreikusitakoa aplikatzeko, aurreko paragrafoan aipatutakoez besteko bitartekoekin egiten diren gas horniduretan, subjektu pasiboek jo ahal izango dute ezen hirurogei egun jarraiturainoko epealdietan zehar hornitutako gas natural guztia aipatutako epealdi hori amaitu eta hurrengo hilabete naturaleko lehen egunean atera dela fabrikatik edo gordailu fiskaletik.
8. artikulua.– Zergapekoak.
1.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, zergapekoak izango dira dekretu honetan bertan ezarritakoagatik zerga obligazioak dituzten entitateak eta pertsona fisiko zein juridikoak.
2.– Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, honako hauek:
a) Gordailuzain baimenduak, sortzapena produktua fabrikatik edo gordailu fiskal batetik irtetean edo autokontsumoa egiten denean.
b) Aitortzailea, 952/2013/EB Erregelamenduaren 5. artikuluko 15. puntuan definitzen den bezala, edo Erregelamendu horren 77. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den beste edozein pertsona, sortzapena inportazio baten ondorioz gertatzen denean.
c) Hartzaile erregistratuak, produktuak jasotzean sortutako zergari dagokionez.
d) Hartzaile ziurtatuak, beraiei zuzendutako produktuak jasotzean sortutako zergari dagokionez.
e) Gordailuzain baimenduak eta hartzaile erregistratuak, zuzeneko entregak direnean.
f) Batasunaren lurraldean merkantziak modu irregularrean sartzen dituen edo sarrera horretan parte hartzen duen edozein pertsona.
g) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak modu irregularrean fabrikatzen dituen edo fabrikazio horretan parte hartzen duen edozein pertsona.
h) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak foru dekretu arauemaile honen 16. artikuluan aurreikusitako kasuetatik kanpo eduki, biltegiratu, erabili, merkaturatu edo garraiatzen dituztenak, zerga horiek Batasuneko Zuzenbidearen eta legeria nazionalaren xedapen aplikagarrien arabera ordaindu direla frogatzen ez badute.
3.– Subjektu pasiboak dira, zergadunaren ordezko gisa, foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 27. apartatuan aipatzen diren zerga ordezkariak.
Halaber, zerga honen subjektu pasiboak dira, zergadunaren ordezko gisa, foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 3. apartatuaren lehen paragrafoan ezarritako kasuan, gas naturala kostu bidez hornitzen dutenak.
4.– Gordailuzain baimenduak behartuta egongo dira zerga zorra ordaintzera edozein estatu kidetara etendura araubidean bidali diren produktuei dagokienez, hartzaileak jasotzen ez dituenean. Horretarako, bermea eratu beharko dute, erregelamenduz ezarriko den moduan eta zenbatekoan, eta hark Europar Batasun osoan izango du balioa. Halaber, beste estatu kide batzuetakoak izanik estatu horietan bermea eratzen duten zergapekoek Espainian ordaindu beharko dute, beraiek igorritako ondasunei dagokienez, horiek batasunaren barruan zirkulatzean barruko lurralde eremuan gertatutako irregulartasunei dagokien zerga zorra.
Gordailuzain baimenduak eta garraiolariak apartatu honetan aipatzen den erantzukizuna partekatzea adostu badute, Zerga Administrazioak garraiolari horren aurka jo ahal izango du erantzule solidario gisa.
Erantzukizuna amaituko da hartzaileak produktuak jaso dituela edo esportazioa egin dela frogatzen denean.
5.– Inportazioen kasuan, zergaren ordainketaren erantzule solidario izango dira, arlo horretako araudiaren arabera aduana zorra modu solidarioan ordaindu behar duten entitateak edo pertsona fisiko zein juridikoak.
6.– Foru dekretu arauemaile honen 17. artikuluan aipatzen diren irregulartasun kasuetan, zergaren ordainketaren erantzule solidarioak izango dira irregulartasunak gertatu diren batasun barruko zirkulazio modalitatearen arabera hura bermatu behar duten entitateak edo pertsona fisiko zein juridikoak.
7.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen zirkulazioan edo haiei emandako erabileraren edo destinoaren justifikazioan irregulartasunak gertatzen badira, eta destinoa dela eta produktu horiei zerga salbuespenen bat edo tasa murrizturen bat aplikatu bazaie, bidaltzaileak ordaindu beharko ditu zerga eta ezar litezkeen zehapenak, harik eta produktuak jasotzeko ahalmena duen hartzaileak produktuak jaso dituela justifikatu arte; behin jasotakoan, ordaindu beharra hartzaileek izango dute.
8.– Zerga berezien zor baterako zordun bat baino gehiago badaude, solidarioki ordaindu beharko dute zorra.
9.– Igorle baimenduek zerga zorra ordaindu beharko dute etendura araubidean bidalitako produktuei dagokienez, hartzaileak produktuak jaso ez dituenean. Erantzukizuna amaituko da hartzaileak produktuak jaso dituela edo esportazioa egin dela frogatzen denean.
9. artikulua.– Salbuespenak.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 21., 23., 42., 51. eta 61. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen fabrikazioa eta inportazioa salbuetsita egongo dira, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan, produktu horiek xede hau dutenean:
a) Harreman diplomatiko edo kontsularren esparruan entregatzea.
b) Espainian nazioarteko erakunde gisa aitortutako erakundeei eta haien kideei entregatzea, erakunde horiek eratzeko nazioarteko hitzarmenetan edo egoitza akordioetan jarritako muga eta baldintzen barruan.
c) Ipar Atlantikoko Tratatuaren kide den Espainiaz besteko edozein estatutako indar armatuei entregatzea, baita 90/6407/EEE Erabakiaren 1. artikuluan aipatzen diren indar armatuei ematea ere, indar horiek edo haien zerbitzuko langile zibilek erabiltzeko edo haien jantokiak eta kantinak hornitzeko denean.
d) Hirugarren herrialdeekin edo nazioarteko erakundeekin egindako akordio baten esparruan kontsumitzea, baldin eta akordio hori onartzen edo baimentzen bada balio erantsiaren gaineko zergaren salbuespen gaietan.
e) Hurrengo itsasontziak hornitzea, aisiako nabigazio pribaturako erabilitakoak izan ezik:
1.a Nazioarteko itsas nabigazioa egiten dutenak.
2.a Itsas salbamendua edo laguntza eskaintzen dutenak, ontzi barruko hornigaien horniketa alde batera utzita, nabigazioaren iraupena, eskalarik gabe, berrogeita zortzi ordutik gorakoa ez denean.
f) Nazioarteko aire nabigazioa egiten duten aireontziak hornitzea, aisiako abiazio pribatuan jarduten ez dutenean.
g) Espainia ez den beste edozein estatu kidetako indar armatuei entregatzea, indar horiek eta haien zerbitzuko langile zibilek erabiltzeko edo haien jantokiak edo kantinak hornitzeko denean, baldin eta indar horiek, segurtasun eta defentsa politika erkidearen esparruan, Batasunaren jarduera bat gauzatu behar badute defentsa ahalegin bati atxikita.
2.– Erregelamenduz ezarri ahal izango da aurreko apartatuan aipatzen diren salbuespenak aurrez ordaindutako zergak itzulita eman ahal izango direla, eta, orobat, itzuli beharreko kuota kalkulatzeko eskurapen prezioaren portzentaje bat hartu ahal izango dela, kuota eta prezio horiek aurreko epealdietan izandako balioen arabera.
10. artikulua.– Itzulketak.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 9., 17., 22., 23., 40., 43., 52. eta 62. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe, honako hauek izango dute, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan, fabrikazio zerga berezien itzulketarako eskubidea:
a) Zerga hauen xede diren produktuak esportatzen dituztenak, edo, zerga horien xede izan gabe ere, haiei lotutako beste batzuk barruan daramatzaten produktuen esportatzaileak direnak, esportatutako produktuen ondorioz aurrez ordaindutako kuotengatik.
b) Zerga hauen xede ez diren produktuak eta barruan horrelakorik ez daramatenak esportatzen dituztenak, haien produkziorako, zuzenean edo zeharka, zerga hauen xede diren beste batzuk kontsumitu direnean, esportatutako produktu horietan jasanarazpen bidez edo haien prezioan sartuta aurrez ordaindutako kuotengatik. Erregai edo karburante gisa erabilitako produktuek ez dute inola ere itzulketarako eskubiderik emango.
c) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak fabrika batean edo gordailu fiskal batean sartzen dituzten enpresaburuak, zergaren sortzapena barruko lurralde eremuan gertatu denean, haien xedea produktu horiek geroago Europar Batasuneko beste estatu kide batera bidaltzea bada. Itzulketak sartutako produktuei dagozkien kuotak hartuko ditu, eta hura jasotzeko ezinbesteko baldintza izango da frogatzea produktuak helmugako estatuan jaso direla Batasunaren barruko zirkulazioa etendura araubidean erregulatzen duten arauekin bat.
d) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Europar Batasuneko beste estatu kide batean helbideratutako hartzaile ziurtatuei entregatzen dizkieten bidaltzaile ziurtatuak, produktu horien zerga sortzapena barruko lurralde eremuan gertatu denean. Itzulketak entregatutako produktuei dagozkien kuotak hartuko ditu, eta hura jasotzeko ezinbestekoa izango da zerga helmugako estatu kidean ordaintzea.
e) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak, beren kabuz edo haien kontura, zuzenean edo zeharka bidaltzen edo garraiatzen dituzten enpresaburuak, produktu horien zerga sortzapena barruko lurralde eremuan gertatu denean eta jasotzaileak beste estatu kide batean helbideratuta daudenean, Batasunaren barruko urrutiko salmenten zirkulazio sistemaren esparruan. Itzulketak bidalitako edo garraiatutako produktuei dagozkien kuotak hartuko ditu, eta hura jasotzeko ezinbestekoa izango da zerga helmugako estatu kidean ordaintzea. Produktuak fabrika batetik edo gordailu fiskal batetik bidaltzen badira, itzulketa erregelamenduz ezarriko den konpentsazio automatikoko prozedura sinplifikatuaren bidez egin ahal izango da.
2.– Foru dekretu arauemaile honetan aitortutako itzulketa kasu guztietan, itzultzen diren kuoten zenbatekoa jasandako kuoten zenbateko bera izango da. Dena den, zenbateko hori zehatz-mehatz zehazterik ez dagoenean, kuotak kalkulatuko dira itzulketa eskubidea dakarren eragiketaren data baino hiru hilabete lehenago indarrean zegoen tasa aplikatuta.
3.– Foru dekretu arauemaile honetan aurreikusitako kasu guztietan, itzulketa behin-behineko izaeraz baimendu ahal izango da. Behin-behineko likidazioak behin betiko bihurtuko dira Ikuskaritzak haien egiaztapena egiten duenean, edo itzulketarako eskubidea sortu duen eragiketaren egunetik hasita bost urteko epean, oraindik egiaztatu ez direnean.
11. artikulua.– Etendura araubidea azkentzea.
Foru dekretu arauemaile honen 23., 28. eta 37. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe, etendura araubidea kasu hauetan azkenduko da, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak betez gero:
a) Zergaren sortzapena dakarten kasuetako edozein gertatzen denean.
b) Produktuak esportatzen direnean.
12. artikulua.– Oinarrien zehaztapena.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 40. artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe, zerga oinarriak zuzeneko zenbatespena aplikatuta zehaztuko dira.
2.– Zerga oinarrien zeharkako zenbatespena Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 52. artikuluan aurreikusitako kasuetan eta moduan aplikatu ahal izango da.
13. artikulua.– Zerga tasak.
1.– Aplikatuko diren zerga tasak sortzapenaren unean indarrean daudenak izango dira.
2.– Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, foru dekretu arauemaile honen 17.A).2 artikuluan aipatzen diren kasuetan, tasa aplikagarria produktuak bidaltzeko unean indarrean dagoena izango da.
14. artikulua.– Jasanarazpena.
1.– Subjektu pasiboek sortzen diren kuoten zenbatekoa jasanarazi beharko diete fabrikazio zerga berezien mende dauden produktuak eskuratzen dituztenei, eta horiek behartuta daude haiek jasatera.
Foru dekretu arauemaile honen 50. artikuluko 4. apartatuan ezarritako moduan egiten diren gas naturaleko horniduretan, sortutako kuoten zenbatekoa azken erabiltzaileak komunikatutako behin-behineko portzentajearen arabera jasanarazi duten subjektu pasiboek, jasanarazitako kuoten zenbatekoa erregularizatu beharko dute gas naturalaren destinoaren behin betiko portzentajearen arabera, horren berri jakin eta gero, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz.
2.– Etendura araubidean egindako fabrikazio, eraldaketa edo biltegiratzea besteren konturakoa denean, subjektu pasiboak eragiketa norentzat egiten duen eta hari jasanarazi beharko dio sortutako kuoten zenbatekoa.
3.– Ikuskapen aktetatik ondorioztatzen diren likidazioetan eta oinarrien zeharkako balioespenetan, ateratzen diren kuotak ez dira jasanaraziko.
4.– Fabrikazio zerga bereziei dagozkien zerga kuotak ordaindu dituzten subjektu pasiboek Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrak 75. eta 77. artikuluetan Ogasun Publikoari aitortzen dizkion eskubide eta berme berberak izango dituzte zerga kuota horiek jasatera behartuta daudenekiko, epemugara iritsi diren eta behartutako horiek ordaindu ez dituzten kredituetan integratutako kuota horien zenbatekoagatik.
15. artikulua.– Fabrikazioa, eraldaketa eta edukitza.
1.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak fabriketan fabrikatuko dira, etendura araubidean.
2.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, gordailu fiskalen barruan trazatzaileak edo markatzaileak desnaturalizatzeko edo gehitzeko eragiketak egin ahal izango dira, erregelamendu bidez zehaztuko diren beste eraldaketa eragiketa batzuk ere barne.
3.– Aurreko apartatuetan ezarritakoa gorabehera, posible izango da fabriketatik eta gordailu fiskaletatik kanpo foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako fabrikaziotzat joko ez diren eraldaketa eragiketak egitea fabrikazio zerga bereziei lotuta dauden eta zerga sortuta duten produktuetatik abiatuta, baldin eta eraldaketan erabilitako produktuei dagozkien kuoten batura lortutako produktuei legokiokeena baino txikiagoa ez bada.
4.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen fabrikazioa, eraldaketa, manipulazioa, biltegiraketa edo salmenta, eta era berean, eragiketa guzti horiek egiteko erabiltzen diren establezimenduak, kontrol pean jarri ahal izango dira modu iraunkorrean.
5.– Foru dekretu arauemaile honen 10. artikuluko 1. apartatuaren c) letran, 22. artikuluko c) letran, 40. artikuluko 3. apartatuan, 52. artikuluko d) letran eta 62. artikuluko b) letran ezarritakoa eragotzi gabe, produktuak berriro sartzen direnean jatorrizko establezimenduan hartzaileari ezin izan zaizkiolako entregatu bidalketa egin duen gordailuzain baimenduari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, eta salbuespena aplikatuta duten produktuen establezimenduak jarduera uzten duenean, ez da utziko fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak fabriketan eta gordailu fiskaletan sartzen, haien zerga sortzapena jada gertatu bada.
6.– Fabriketan eta gordailu fiskaletan beherantz gertatzen diren diferentziek, izan lehengaietan izan produktu amaituetan, erregelamenduz ezarriko diren portzentajeak gainditzen badituzte, fabrikatutako eta fabrikatik edo gordailu fiskaletik irtendako produktutzat hartuko dira foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, baita establezimendu horietan autokontsumitutako produktutzat ere, kontrakoa frogatzen denean izan ezik.
7.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen zirkulazioa eta edukitza merkataritza helburuekin egiten bada, erregelamenduz ezarriko diren dokumentuen babesa izan beharko dute, eta horietan frogatu beharko da zerga Espainian ordainduta dagoela edo, salbuespen baten edo Batasunaren barruko zein barneko zirkulazio sistema baten babesean, etendura araubidea aplikatu zaiela, eta zerga sortuta dagoela; horrek ez du eragotziko, hala ere, foru dekretu arauemaile honen 44. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoa.
8.– Artikulu honetako 7. apartatuan eta hurrengo 16. artikuluko 1. apartatuan aipatzen diren produktuak merkataritza helburuetarako direla zehazteko, elementu hauek hartuko dira kontuan, besteak beste:
a) Zerga bereziei lotutako produktuen edukitzailearen merkataritza izaera eta produktu horiek bere esku izateko arrazoiak;
b) produktu horiek non dauden zerga bereziei lotuta edo, hala badagokio, zein garraiobide erabili den;
c) zerga bereziei lotutako produktuei buruzko agiri guztiak;
d) zerga bereziei lotutako produktuen izaera;
e) zerga bereziei lotutako produktuen kantitatea.
9.– Aurreko apartatuko e) letra aplikatzeko, produktuak merkataritza helburuetarako direla joko da, aurkako frogarik ezean, honako kantitateak gainditzen badituzte:
a) Tabako laboreak:
1.a Zigarretak, 800 unitate.
2.a Zigarrotxoak, 400 unitate.
3.a Zigarroak, 200 unitate.
4.a Gainerako tabako laboreak, kilogramo 1.
b) Edari alkoholdunak:
1.a Edari deribatuak, 10 litro.
2.a Tarteko produktuak, 20 litro.
3.a Ardoak eta edari hartzituak, 90 litro.
4.a Garagardoak, 110 litro.
10.– Hidrokarburoen gaineko zergari lotutako produktuei dagokienez, ulertuko da produktu horiek merkataritza helburuekin edukitzen direla haien garraioa partikularrek edo haien konturako batzuek egiten dutenean garraio modu atipikoak erabilita. Garraio modu atipikoak honako hauek izango dira: karburanteak ez garraiatzea ibilgailuen deposituan sartuta edo larrialdietako bidoi egokietan, edo erregai likidoak operadore ekonomikoen kontura erabilitako zisterna kamioietatik kanpo garraiatzea.
11.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuei emandako erabilera edo xedea justifikatzen ez bada, eta xede horren ondorioz salbuespen bat edo zerga tasa murriztu bat aplikatu bazaie, produktu horiek foru dekretu arauemaile honetan inolako zerga onurarik ez duten helburuetarako erabili direla joko da.
16. artikulua.– Batasunaren barruko zirkulazioa.
1.– Partikularrek, beren beharrak asetzeko, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak eskuratzen badituzte Batasuneko beste estatu bateko lurraldean, bertan indarrean zegoen zerga ordainduta, eta beraiek garraiatzen badituzte, produktu horiek ez dira zergapetuko barruko lurralde eremuan indarrean dagoen zergarekin, eta eremu horretan zirkulatzeari eta edukitzeari ez zaio inolako baldintzarik ezarriko, betiere merkataritza helburuetarako erabiltzen ez badira.
2.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak erabat suntsitzen edo ezin berreskuratzeko moduan galtzen badira osorik edo partez, ezusteko kasuetan edo ezinbestean, zergaren sortzapena gertatu den estatu kidea ez den beste baten lurraldean zehar garraiatzean, edo produktu horien suntsitzen badira estatu kide horretako agintari eskudunek horretarako baimena eman dutelako, estatu horretan ez da gertatuko zerga berezien sortzapena.
Produktuak erabat suntsituta edo ezin berreskuratzeko moduan galduta egongo dira zerga bereziei lotutako produktu bezala dagoeneko erabili ezin direnean.
Produktuen berezko izaeragatik haien garraioan zehar galera partzial bat gertatzen bada zergaren sortzapena gertatu den estatu kidea ez den beste batean, zerga berezia ez da estatu kide horretan exijituko galeraren zenbatekoa erregelamenduz ezarritako portzentajearen azpitik dagoenean, estatu kideko agintari eskudunek iruzurra edo irregulartasuna dagoela frogatzen dutenean izan ezik.
3.– Aurreko 1. apartatuan aurreikusitako kasuak eragotzi gabe, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuek jatorria edo helmuga beste estatu kide bateko lurraldean dutenean, barruko lurralde eremuaren barruan zirkulatuko dute erregelamenduz ezarriko diren baldintzak betez, prozedura hauetako baten babesean:
a) Etendura araubidean, fabriken edo gordailu fiskalen artean.
b) Etendura araubidean, hartzaile erregistratu bati zuzenduta daudenean.
c) Etendura araubidean, gordailuzain baimendu baten izenean dagoen establezimendu batetik Batasunaren lurraldetik irteteko edozein tokitara, foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 31. apartatuan definituta dagoen bezala.
d) Etendura araubidean, onuradunaren egoitzakoa ez den estatu kide bateko lurraldean finkatutako gordailuzain baimendu baten establezimendutik Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko 2020/262/EB Zuzentarauak, zerga berezien araubide orokorrari buruzkoak, 11.1 artikuluan aipatzen dituen helmugetara.
e) Etendura araubidean, gordailuzain baimendu baten establezimendutik irteerako aduanara, baldin eta 2015/2447 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 329. artikuluko 5. apartatuarekin bat aurreikusten bada aduana hori, aldi berean, abiapuntuko aduana izango dela kanpo igarobidearen araubiderako, 2015/2446 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 189. artikuluko 4. apartatuaren indarrez. Kasu horretan, etendura araubidea amaituko da produktuak kanpo igarobideraren araubidean sartzen direnean.
f) Etendura araubidean, bidaltzaile erregistratu batek bidalitako produktuen inportazio tokitik produktu horiek araubide horretan jasotzea baimenduta dagoen toki batera. Artikulu honen ondorioetarako, «inportazio tokitzat» hartuko da 952/2013/EB Erregelamendukoen 201. artikuluaren arabera produktuak zirkulazio askean jartzeko izapidetzen diren lekua.
g) Etendura araubidean, gordailuzain baimendu baten establezimendutik zuzeneko entrega egiten den toki batera.
h) Etendura araubidetik kanpo, hartzaile ziurtatu bati zuzenduta daudenean.
i) Etendura araubidetik kanpo, urrutiko salmenten sistemaren barruan.
4.– Batasunaren barruko zirkulazioa etendura araubidean egingo da, bakar-bakarrik, erregelamenduz ezarriko diren baldintzen arabera tramitatu behar den administrazio agiri elektroniko batek babestuta egiten bada. Dena den, horrek ez du eragotziko zirkulazioa larrialdiko agiri laguntzaile batekin hastea sistema informatizatua erabilgarri ez dagoenean eta erregelamenduz ezarriko diren baldintzak beteta.
17. artikulua.– Irregulartasunak Batasunaren barruko zirkulazioan.
Bi estatu kidetako lurraldeen arteko zirkulazioan, edo estatu kide bateko lurraldearen eta hirugarren herrialde edo lurralde baten artean egindakoan (baina beste estatu kide baten lurraldetik barna), gertatzen bada ezen fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen bidalketa bat (edo haren parte bat) ez dela iristen hartzailearen eskuetara Batasunaren lurraldean edo, esportazio kasuetan, bidalketa ez bada benetan ateratzen Batasunaren lurraldetik, eta horren arrazoiak ez badira foru dekretu arauemaile honen 6. artikuluan edo 16. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan aipatutakoak (zerga hauei ez lotzea dakartenak), irregulartasun bat gertatu dela ulertuko da.
A) Zirkulazioa etendura araubidean.
1.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen batasun barruko zirkulazio batean, etendura araubidean egindakoan, hau gertatzen bada:
a) Barruko lurralde eremuan izandako irregulartasun batek fabrikazio zerga berezien sortzapena dakarrela, zerga horiek Espainiako Zerga Administrazioak exijituko ditu.
b) Izandako irregulartasun batek fabrikazio zerga berezien sortzapena ekarri duela, ezinezkoa dela zehaztea irregulartasun hori zein estatu kidetan gertatu den eta barruko lurralde eremuan detektatzen dela, ondorioztatuko da irregulartasuna lurralde eremu horretan eta detektatu den unean gertatu dela, eta zerga bereziak Espainiako Zerga Administrazioak exijituko ditu.
2.– Zerga bereziei lotuta dauden produktuak, barruko lurralde eremutik etendura araubidean zirkulatzen dutenak, ez badira iritsi helmugara eta haien zirkulazioan ez bada detektatu zerga berezien sortzapena dakarren ezein irregulartasunik, estatu kide igorlean irregulartasun bat gertatu dela joko da, eta zerga bereziak Espainiako Zerga Administrazioak exijituko ditu, salbu eta, zirkulazioa hasi eta lau hilabeteko epean, Administrazioari modu egokian frogatzen bazaio produktuak hartzaileari entregatu zaizkiola edo irregulartasuna barruko lurralde eremutik kanpo gertatu dela.
3.– Aurreko 1. apartatuko a) eta b) letretan aurreikusitako kasuetan, Espainiako Zerga Administrazioak irregulartasunen berri emango die estatu kide igorleko agintari eskudunei.
4.– Dena den, aurreko 1. apartatuko b) letran edo 2. apartatuan jasotako kasuetan, gertatzen bada zirkulazioa hasi ondorengo hiru urteko epea igaro baino lehen zehazten dela zer estatu kidetan (Espainia kenduta) gertatu den benetan irregulartasuna, zerga bereziak estatu kide horrek exijituko ditu. Horrelakoetan, Espainiako Zerga Administrazioak atzera bueltatuko ditu jasotako zerga bereziak, betiere behar den eran frogatzen bada zerga horiek irregulartasuna gertatu den estatu kidean jaso direla.
5.– Aurreko 1. apartatuko b) letran edo 2. apartatuan aipatu diren kasu berdinetan, presuntzioa egin bada Batasunaren gainerako lurralde eremuan irregulartasun bat gertatu dela, eta, azkenean, zirkulazioa hasi ondorengo hiru urteko epea igaro baino lehen, argitzen bada irregulartasun hori, benetan, barruko lurralde eremuan gertatu dela, zerga bereziak Espainiako Zerga Administrazioak exijituko ditu, eta zerga horiek hasiera batean jaso zituen estatu kideko agintari eskudunei horren berri emango die.
B) Zirkulazioa etendura araubidetik kanpo.
1.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen batasunaren barruko zirkulazio batean, non produktuei dagokien zerga sortzapena Batasunaren gainerako lurralde eremuko estatu kide igorlean sortu baita, hau gertatzen bada:
a) Barruko lurralde eremuan izandako irregulartasun batek fabrikazio zerga berezien sortzapena dakarrela, zerga horiek Espainiako Zerga Administrazioak exijituko ditu.
b) Izandako irregulartasun batek fabrikazio zerga berezien sortzapena ekarri duela, ezinezkoa dela zehaztea irregulartasun hori zein estatu kidetan gertatu den eta barruko lurralde eremuan detektatzen dela, ondorioztatuko da irregulartasuna lurralde eremu horretan gertatu dela, eta zerga bereziak Espainiako Zerga Administrazioak exijituko ditu.
2.– Dena den, aurreko 1. apartatuko b) letran jasotako kasuetan, gertatzen bada zirkulazioa hasi ondorengo hiru urteko epea igaro baino lehen zehazten dela zer estatu kidetan (Espainia kenduta) gertatu den benetan irregulartasuna, zerga bereziak estatu kide horrek exijituko ditu. Horrelakoetan, Espainiako Zerga Administrazioak atzera bueltatuko ditu jasotako zerga bereziak, betiere behar den eran frogatzen bada zerga horiek irregulartasuna gertatu den estatu kidean jaso direla.
3.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen zerga sortzapena barruko lurralde eremuan izan den kasuetan gertatzen bada ezen horiek lurralde eremu horretatik Batasunaren gainerako lurralde eremura bidali ondoren, irregulartasun bat antzematen dela barruko lurralde eremutik kanpo, eta horrek berekin badakar zerga bereziak ordaindu beharra irregulartasuna gertatu edo egiaztatu den estatu kidean, Espainiako Zerga Administrazioak bueltan itzuliko ditu jasotako zerga bereziak, betiere estatu kide horretan zerga horiek jaso direla behar den eran frogatu eta gero.
18. artikulua.– Kudeaketako arau orokorrak.
1.– Fabrikazio zerga berezien subjektu pasiboek eta haiek ordaintzera behartuta dauden gainerakoek behar diren zerga aitorpenak aurkeztu beharko dituzte, eta bidezko diren autolikidazioak egin, baita bermeak aurkeztu ere, beren zerga betebeharrei aurre egiteko.
2.– Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak formalki eguneratuko ditu foru dekretu arauemaile honen testuan NC kodeei egindako erreferentziak, nomenklatura konbinatuaren egituran aldaketak egonez gero.
3.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktu suntsikorrak batera biltegiratzen diren kasuetan, haiei dagozkien zergak tasa desberdinak aplikatuta ordaindu badira, aurkakoa frogatzen ez den bitartean ulertuko da establezimenduan sartu diren lehenengo produktuak bertatik ateratzen diren lehenengoak direla.
4.– Hurrengo apartatuan xedatutakoan izan ezik, fabrikazio zerga berezien subjektu pasiboek eta horiek ordaintzera behartuta dauden gainerakoek zerga zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak ezarritako prozeduran, eran eta epeetan.
5.– Inportazioetan edo sarrera irregularretan, zerga likidatuko da aduana zorrerako aurreikusita dagoen eran, aduanei buruzko araudian xedatutakoaren arabera.
6.– Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak enkante publikoan saltzen direnean, haiekin merkaturatzeko lege gaitasuna dutenen alde baino ezingo dira adjudikatu, erregelamenduz ezarriko diren baldintzekin bat.
7.– Erregelamendu bidez honako hauek ezarriko dira:
a) Subjektu pasiboek bermeak emateko modua eta zenbatekoak.
b) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak fabrikatzen, eraldatzen, jasotzen, biltegiratzen, merkaturatzen eta bidaltzen dituzten establezimenduak nola kontrolatuko diren, haien etengabeko kontu-hartzea ere barne.
c) Zer beharkizun exijituko diren produktu hauen zirkulazioan eta, bereziki, zein baldintza bete beharko diren Batasunaren barruko zirkulazioa eta barruko lurralde eremukoa babestu behar duten dokumentuak erabiltzeko.
d) Etendura araubidean, fabrikazio eta eraldaketa prozesuetan, eta biltegiraketan eta garraioan onartzen diren galera portzentajeak.
e) Fabrikazio zerga berezien itzulketa eskaerak aurkezteko epeak.
19. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.
1.– Fabrikazio zerga berezien inguruko arau-hausteen eta zehapenen araubidean aplikatzekoak izango dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrean xedatutakoa, foru dekretu arauemaile honetan fabrikazio zerga bakoitzari buruz ezarritako arau espezifikoak, eta hurrengo apartatuetan jasotakoak.
Zehazki, foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren arabera ezartzen diren zehapenak zergapekoaren zerga egoera erregularizatzearen ondorio badira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 192. artikuluan aurreikusten den murriztapena aplikatuko da.
2.– Zerga arloko arau-hausteak dira honako hauek:
a) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak fabrikatzea eta inportatzea, foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzeko erregelamenduan ezarritako baldintzak eta betekizunak bete gabe.
b) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuek merkataritza helburuekin zirkulatzea barruko lurralde eremuan, baldin eta zirkulazio hori dokumentu administratibo elektroniko batek babesteko obligazioa egon arren, agintari eskudunek horretarako eman behar duen erreferentziako kode administratiborik gabe zirkulatzen bada.
c) Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak merkataritza helburuekin edukitzea, sortutako zerga ordaindu dela, etendura araubidea aplikatu dela edo salbuetsita dagoela frogatu gabe.
d) Fabriketan eta gordailu fiskaletan, lehengaiek, fabrikazioan dauden produktuek edo produktu bukatuek beheranzko diferentziak izatea, diferentzia horiek erregelamenduz baimendutako portzentajeak gainditzea, eta izakinen zenbaketetan Administrazioak agerian jarritakoak izatea.
e) Zergapekoek ez betetzea foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzeko araudian ezarritako baldintzak eta betekizunak, bertan aurreikusitako salbuespenak edo tasa murriztuak aplikatzeko beharrezkoak direnean eta onura horien xede diren produktuak zertarako edo nola erabili diren justifikatzen ez denean.
3.– Aurreko zenbakiko a), b) eta c) letretan aipatzen diren arau-hausteengatik produktuen kantitateei legozkiekeen kuoten 100eko 100eko isun proportzionala ezarriko da; kuota horiek arau-haustea agerian jarritako egunean indarrean zegoen tasa aplikatuta kalkulatuko dira, eta isuna 1.200 eurokoa izango da gutxienez.
Aurreko zenbakiko d) letran aipatzen den arau-haustea egiteagatik, zerga bereziaren kuoten 100eko 50eko diruzko isuna ezarriko da. Diferentzia produktu bukatuetan egiaztatu bada, egiaztatutako diferentziari legozkiokeen kuoten gainean kalkulatuko da zehapena, eta diferentzia lehengaietan edo fabrikazioan dauden produktuetan egiaztatu bada, horietatik lortu zitezkeen produktu bukatuen kantitateari legozkiokeen kuoten gainean; kuota horiek arau-haustea agerian jarritako egunean indarra zegoen zerga tasa aplikatuta kalkulatuko dira, eta isuna 300 eurokoa izango da gutxienez.
Aurreko zenbakiko e) letran aipatzen den arau-hausteagatik, legez edo erregelamenduz ezarritako baldintzak bete gabe utzi diren produktuei aplikatutako zerga onuraren 100eko 50eko isun proportzionala aplikatuko da.
Aurreko zenbakiko a), b), c) eta e) letretan adierazitakoaren arabera dagokion zehapena 100eko 25 handituko da zerga arloko arau-hausteak errepikatzen direnean. Zirkunstantzia hori gertatzen dela joko da arau-hausleak, arau-hauste berria egin aurreko bi urteetan, ebazpen irmo baten bidez zehapena jaso badu bide administratiboan, aurreko 2. zenbakian ezarritako debekuetako edozein urratzeagatik.
4.– 2. apartatuan aipatutako zerga arloko arau-hausteak egiteagatik, zehapen hauek ere ezarri ahal izango dira:
a) Arau-hausleak bere titulartasun pean dituen establezimenduak aldi baterako ixtea, sei hilabetez –Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuaren erabakia beharko da–, edo establezimendu horiek behin betiko ixtea –kasu horretan, Diputatuen Kontseiluak erabakita–. Establezimendu bat behin betiko ixtea erabaki ahal izango da, baldin eta subjektu arau-hausleari, administrazio bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, zehapena ezarri bazaio aurreko bi urteetan mota bereko arau-hauste bat egiteagatik, eta arau-hauste horren ondorioz establezimendua aldi baterako ixteko zehapena jarri bazaio.
b) Salmenta automatikoko aparatuak sei hilabetez zigilatzea edo horiek behin betiko konfiskatzea, arau-hausteak gailu horien bitartez egiten direnean. Aparatu horiek behin betiko konfiskatzea erabaki ahal izango da, baldin eta subjektu arau-hausleari, administrazio bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, zehazpena ezarri bazaio aurreko bi urteetan salmenta automatikoko aparatu horiekin izaera bereko arau-hauste bat egiteagatik, eta arau-hauste horrek gailu hori zigilatzeko zehapena ezartzea ekarri badu.
Letra honetan aurreikusitako zehapenak ezartzearen ondorioetarako, arau-hausletzat hartuko dira bai salmenta automatikorako aparatuaren titularra, bai hura kokatuta dagoen establezimenduaren titularra.
Hurrengo c) letran ezarritako kasuetan izan ezik, zehapen horiek ezartzea zehapen nagusia ezartzeko eskumena duen organoak erabakiko du.
c) Hala ere, b) letran aurreikusitako zehapenak aurreko a) letran aurreikusitakoekin batera ezartzen direnean, salmenta automatikoko aparatua behin betiko konfiskatuko da, betiere establezimendua behin betiko ixtea erabakitzen bada. Zirkunstantzia hori gertatzen denean, a) letran aurreikusitako organoek erabakiko dute zehapenak ezartzea.
5.– Zerga arloko arau-haustea izango da fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak merkataritza helburuekin zirkulatzea barruko lurralde eremuan zehar, baldin eta zirkulazio hori babestu behar duten agirietan funtsezko datuak aipatu gabe utzi edo okerrak badira, eta aurreko 2. apartatuan aipatzen den zerga arloko arau-haustea ez bada. Arau-hauste honengatik, zirkulazioan dauden produktuei legokiekeen kuotaren 100eko 10eko diruzko isun proportzionala ezarriko da, eta isuna 600 eurokoa izango da gutxienez.
Honako datu hauek izango dira funtsezkoak zirkulazio agirietan:
1.a Garraiatutako merkantziaren izaera eta kopurua zuzen identifikatzeko behar diren datuak.
2.a Bidaltzailea, hartzailea edo produktuak zuzen identifikatzeko behar diren datuak, zirkulazio agiriaren zenbakia barne.
3.a Zirkulazio zigiluen kasuan, bakoitzaren zenbakia edo edukiera, eta horiek jarrita dauden ontziekiko korrespondentzia.
4.a Bidalketa noiz hasi den adierazten duen datua.
6.– Zerga arloko arau-haustea izango da edari alkoholdunak edo tabako laboreak merkataritza helburuekin edukitzea marka fiskalik ez dutenean edo, edukita ere, horiek erregelamenduz ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenean, salbu eta jokabide horri 2. apartatuan ezarritakoa aplikatzekoa bazaio.
Arau-hauste hori honela zehatuko da:
a) 150 euroko isuna 1.000 zigarretako, eta gutxienez 600 euro arau-hauste bakoitzeko.
b) 90 euroko isuna biltzeko tabako xehearen kilogramo bakoitzeko, eta gutxienez 600 euro arau-hauste bakoitzeko.
c) 10 euroko isuna edari litro bakoitzeko, eta gutxienez 600 euro arau-hauste bakoitzeko.
Aurreko a), b) eta c) letretan ezarritako zehapenak 100eko 25 handituko dira, horrelako arau-hausteak errepikatuz gero. Arau-haustea errepikatutzat joko da baldin eta arau-hausleak, azken arau-haustea egin aurreko bi urteetan, ebazpen irmo baten bidez zehapena jaso badu bide administratiboan, zenbaki honetan aurreikusitako arau-hausteagatik egiteagatik.
7.– Zerga arloko arau-haustetzat hartuko da marka fiskal faltsuak, birsortuak edo berreskuratuak edukitzea. Arau-hauste horrengatik 10 euroko diruzko isun finkoa ezarriko da marka fiskal faltsu, birsortu edo berreskuratu bakoitzeko.
8.– Zerga arloko arau-haustea izango da zergapekoek ez betetzea foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzeko araudian ezarritako baldintzak eta beharkizunak, zerga bereziei lotutako produktuen xedeagatik horiek beharrezkoak badira salbuespen kasu bat edo tasa murriztu bata aplikatzeko, eta, betiere, aurreko 2. apartatuan aurreikusitako arau-hausteetako bat egitea ez badakar.
Apartatu honetan tipifikatzen den arau-haustearengatik aplikatuko den zehapena, legez edo erregelamenduz ezarritako baldintzak bete gabe utzi diren produktuei aplikatutako zerga onuraren 100eko 10eko diruzko isuna izango da.
II. KAPITULUA
ALKOHOLAREN ETA EDARI ALKOHOLDUNEN GAINEKO ZERGA BEREZI GUZTIETARAKO XEDAPEN KOMUNAK
20. artikulua.– Kontzeptuak eta definizioak.
Alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga berezien ondorioetarako, kontzeptu hauek definitzen dira:
1.– «Alkohola». 2207 edo 2208 NC kodeetan sailkatutako alkohol etilikoa edo etanola.
2.– Erabat desnaturalizatutako alkohola. Propio onesten diren substantzia desnaturalitzaileak erabakitzen den gutxieneko proportzioan dituen alkohola, usain, kolore eta zapore aldetik dauzkan ezaugarri organoleptikoak nabarmen aldatzen dituena, eta gizakiak ingestioz ezin kontsumitzea dakarrena.
3.– «Partzialki desnaturalizatutako alkohola». Propio onesten diren substantzia desnaturalizatzaileak erabakitzen den gutxieneko proportzioan dituen alkohola, gizakiak ingestioz ezin kontsumitzea dakarrena, eta aldez aurretik industria prozesu jakin batean erabiltzeko baimenduta dagoena, erregelamenduz ezartzen diren eran eta baldintzetan.
4.– «Edari analkoholikoa». Bereganatutako alkohol gradu bolumetrikoa % 1,2tik gorakoa ez duen alkohola.
5.– «Ardogilea». Ardoa egiteko jardueran bere kabuz aritzen den pertsona fisikoa, mahats lapetatik eratortzen den alkohola edo edari deribatua egiteko erabilitako mahaztiaren jabea ere badena.
6.– «Artisau distilatzailea». Alanbike edo antzeko gailuak erabilita eta zuzeneko distilazio intermitente bidez edari deribatuak fabrikatzen dituen pertsona, urtean 10 hektolitro alkohol puru baino gehiago ekoizten ez duena.
7.– «Garagardoaren jatorrizko muztioaren hasierako aterakin lehorra». Ehotutako maltatik eta ehotutako zein ehotu gabeko beste produktu batzuetatik sortzen den materia lehor naturala, liseriketa entzimatikoaren bidez muztioan dagoen kontzentratu azukreduna ematen duena. Alkoholaren hartziduraren bidez, muztio horretatik garagardoa sortuko litzateke.
8.– «Bereganatutako alkohol gradu bolumetrikoa». 20.ŗ C-ko tenperaturan, dena delako produktuaren 100 bolumenetan dagoen alkohol puruko bolumen kopurua.
9.– «Plato gradua». Garagardoaren hasierako muztioaren lehenbiziko aterakin lehorraren gramo kopurua, muztio horren 100 gramotan dagoena, 20.ŗ C-ko tenperaturan.
21. artikulua.– Salbuespenak.
Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluan aipatutako eragiketez gain, honako hauek ere egongo dira salbuetsita, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak betetzen badira:
1.– Ozpina egiteko alkohola eta edari alkoholdunak fabrikatu eta inportatzea. Ozpina 2209 NC kodean sailkatuta dagoen produktua izango da.
Nekazaritza jatorriko alkohol distilatua erabiltzen den kasuetan, salbuespena aplikatzeko, alkohol horrek alkohol ozpina eman behar du markadore gisa, erregelamenduz exijitutako baldintzetan eta portzentajeetan.
2.– Edari alkoholdunen inportazio hauek:
a) Hirugarren herrialdeetatik datozen hamazazpi urtetik gorako bidaiariek zuzenean egiten dituztenak, betiere honako muga kuantitatibo hauek gainditzen ez badituzte:
1.a Litro bat alkohol edo edari deribatu; edo
2.a Bi litro tarteko produktu, ardo apardun eta edari hartzitu, eta
3.a Lau litro ardo bare eta hamasei litro garagardo.
b) Partikular batek hirugarren herrialde batetik beste partikular bati lantzean behin egindako bidalketa txikiak, tartean inolako ordainketarik ez badago eta muga kuantitatibo hauek gainditzen ez badira:
1.a Gehienez litro bat alkohol edo edari deribatu duen botila bat; edo
2.a Gehienez litro bat tarteko produktu, ardo edo edari hartzitu edo edari apardun duen botila bat, eta
3.a Bi litro ardo eta edari hartzitu bare.
3.– Zergarik gabeko dendetan saltzeko diren edari alkoholdunak, hain zuzen ere hegazkinez edo itsasontziz beste herrialde edo lurralde batera (Kanaria uharteak kenduta) doazen bidaiariek ekipaje pertsonalean eramaten dituztenak.
22. artikulua.– Itzulketak.
10. artikuluan zehaztutako kasuetan ez ezik, honako hauetan ere aitortuko da zergaren itzulketarako eskubidea dagoela erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan:
a) Alkohola edo edari alkoholdunak elikagaietan eta edari analkoholikoetan gehitzen diren aromatizatzaileak prestatzeko erabiltzen direnean.
b) Alkohola edo edari alkoholdunak elikagai beteak edo bestelakoak ekoizteko erabiltzen direnean, dela zuzenean, dela produktu erdilanduen osagai bezala, baldin eta alkohol edukia, kasu bakoitzean, ez bada 8,5 litro alkohol purutik gorakoa 100 kilo produktuko, bonboien kasuan, eta 5 litro alkohol purutik gorakoa 100 kilo produktuko, bestelako produktuen kasuan.
c) Pertsonen kontsumorako egokiak izateari utzi dioten edari alkoholdunak fabrikara edo gordailu fiskalera itzultzen direnean, eta horiek Zerga Administrazioaren kontrolpean suntsitzen direnean.
23. artikulua.– Xedapen bereziak Kanaria uharteei dagokienez.
1.– Garagardoaren, tarteko produktuen eta alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergen eremu objektiboetako produktuak penintsulan eta Balear uharteetan sartzen badira, eta zerga horiei dagokien sortzapena Kanarietan gertatu bada, kontzeptu horiengatik likidatu eta ordaindu behar diren kuotak kalkulatuko dira produktuak sartzeko unean lurralde horietan dauden zerga tasen arteko diferentzia aplikatuta.
2.– Foru dekretu arauemaile honen 10. eta 43. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe, tarteko produktuen eta alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergen xede diren produktuak penintsulatik eta Balear uharteetatik Kanarietara bidaltzen dituztenek eskubidea izango dute, erregelamenduz ezarriko diren baldintzen barruan, ordaindu dituzten kuotak osorik edo partez bueltan jasotzeko, bidalketa hasten den unean lurralde horietan dauden zerga tasen arteko diferentzia aplikatuta ateratzen diren kuoten zenbatekoagatik.
3.– Garagardoaren gaineko zerga foru dekretu arauemaile honen 26. artikuluan ezarritako tasetan exijituko da Kanarietan.
4.– Tarteko produktuen gaineko zerga tasa hauen arabera exijituko da Kanarietan:
a) Tarteko produktuak, bereganatutako alkohol gradu bolumetrikoa 100eko 15etik gorakoa ez dutenak: 30,14 euro hektolitroko.
b) Gainerako tarteko produktuak: 50,21 euro hektolitroko.
5.– Kanarietan, alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zerga 750,36 euroko tasan exijituko da hektolitro alkohol puru bakoitzeko, foru dekretu arauemaile honen 40. eta 41. artikuluetan xedatutakoa eragotzi gabe.
6.– Penintsulan eta Balear uharteetan kokatutako fabriketatik edo gordailu fiskaletatik Kanarietara etendura araubidetik kanpo zuzenean bidaltzen diren garagardoei, tarteko produktuei eta alkoholari eta edari deribatuei ere aurreko hiru apartatuetan aipatzen diren tasak aplikatuko zaizkie, hurrenez hurren.
7.– Zerga arloko arau-haustea izango da:
a) Artikulu honen 6. apartatuan aipatzen diren produktuak Kanarietan sartzea, foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzeko erregelamenduan ezarritako baldintzak eta betekizunak bete gabe. Arau-haustea lurraldean sartutako produktu kantitateei dagozkien kuotak hiru halako isunaz zehatuko da, eta kuota horiek kalkulatuko dira artikulu honen 4., 5. eta 6. apartatuetan aipatzen diren eta arau-haustea antzeman den egunean indarrean dauden tasak aplikatuta..
b) Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen diren produktuak penintsulan eta Balear uharteetan sartzea, foru dekretu arauemaile honetan eta hura garatzeko erregelamenduan ezarritako baldintzak eta betekizunak bete gabe. Arau-haustea lurraldean sartutako produktu kantitateei dagozkien kuotak hiru halako isunaz zehatuko da, eta kuota horiek kalkulatuko dira produktuak bidaltzeko unean lurralde horietan dauden zerga tasen arteko diferentzia aplikatuta.
III. KAPITULUA
GARAGARDOAREN GAINEKO ZERGA.
24. artikulua.– Eremu objektiboa.
1.– Garagardoaren gaineko zergaren eremu objektiboan sartzen dira garagardoa eta garagardoaren eta edari analkoholikoen arteko nahasketak diren produktuak, 2206 NC kodean sailkatuak, baldin eta, bi kasuetan, bereganatutako alkohol gradu bolumetrikoa % 0,5etik gorakoa bada.
2.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, 2203 NC kodean sailkatutako produktu oro hartuko da garagardotzat.
25. artikulua.– Zerga oinarria.
Zergaren eremu objektiboaren barruan sartzen diren produktuen bolumena, 20.ŗC-ko tenperaturan neurtua eta produktu amaituko hektolitrotan adierazia, izango da oinarria.
26. artikulua.– Zerga tasak.
1.– Zerga honen eremu objektiboan sartzen diren produktuei ondorengo epigrafeetan azaltzen diren zerga tasak aplikatuko zaizkie:
1.a) epigrafea. Gehienez 100eko 1,2ko alkohol gradu bolumetriko bereganatua duten produktuak: 0 euro hektolitroko.
1 b) epigrafea. 100eko 1,2tik gorako eta 100eko 2,8 bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua duten produktuak: 2,75 euro hektolitroko.
2. epigrafea. 100eko 2,8tik gorako alkohol gradu bolumetriko bereganatua eta 100eko 11tik beherako Plato gradua duten produktuak: 7,48 euro hektolitroko.
3. epigrafea. 11 eta 15 bitarteko Plato gradua duten produktuak: 9,96 euro hektolitroko.
4. epigrafea. 15etik gorako eta gehienez 19ko Plato gradua duten produktuak: 13,56 euro hektolitroko.
5. epigrafea. 19tik gorako Plato gradua duten produktuak: 0,91 euro hektolitroko eta Plato gradu bakoitzeko.
2.– Aurreko apartatuan ezarritakoaren ondorioetarako, Plato gradua zehazterakoan 0,2 gradu bitarteko tolerantzia onartuko da.
IV. KAPITULUA
ARDOAREN ETA EDARI HARTZITUEN GAINEKO ZERGA
27. artikulua.– Eremu objektiboa.
1.– Zergaren eremu objektiboan sartzen dira ardo barea, ardo aparduna, edari hartzitu bareak eta edari hartzitu apardunak..
2.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, ardo baretzat hartuko dira 2204 eta 2205 NC kodeetan sailkatutako produktu guztiak, ardo apardunak izan ezik, honako hau dutenean:
a) 100eko 1,2tik gorako eta 100eko 15era bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua, baldin eta amaitutako produktuan dagoen alkohola bere osoan hartziduratik badator, edo
b) 100eko 15etik gorako eta 100eko 18ra bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua, baldin eta graduazioa artifizialki handitu gabe lortu badira eta amaitutako produktuan dagoen alkohola bere osoan hartziduratik badator.
3.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, ardo aparduntzat hartuko dira 2204.10, 2204.21.06, 2204.21.07, 2204.21.08, 2204.21.09 eta 2205 NC kodeetan sailkatutako produktu guztiak, baldin eta:
a) Estekailuz edo lokarriz lotutako barrengorri erako tapoidun botiletan ontziraturik badaude, edo disolbaturiko anhidrido karbonikoaren ondorioz 3 bar-eko edo gorako gainpresioa badute, eta
b) 100eko 1,2tik gorako eta 100eko 15era bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua badute, eta amaitutako produktuan dagoen alkohola bere osoan hartziduratik badator.
4.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, edari hartzitu baretzat hartuko dira 2204 eta 2205 NCkodeetan sailkatutako produktu guztiak, aurreko 2. eta 3. apartatuetan jaso gabeak, bai eta 2206 NC kodean sailkatutako produktuak ere, edari hartzitu apardunak eta garagardoaren gaineko zergaren eremu objektiboan sartutako produktuak izan ezik, honako hau dutenean:
a) 100eko 1,2tik gorako eta 100eko 5,5era bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua, edo
b) 100eko 5,5etik gorako eta 100eko 15era bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua, baldin eta amaitutako produktuan dagoen alkohola bere osoan hartziduratik badator.
5.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, edari hartzitu aparduntzat hartuko dira 2206.00.31 eta 2206.00.39 NC kodeetan sailkatuta dauden produktu guztiak, bai eta 2204.10, 2204.21.06, 2204.21.07, 2204.21.08, 2204.21.09 2204.29.10 eta 2205 NC kodeetan sartutakoak ere, aurreko 2. eta 3. apartatuetan jaso gabeak, baldin eta:
a) Estekailuz edo lokarriz lotutako barrengorri erako tapoidun botiletan ontziraturik badaude, edo disolbaturiko anhidrido karbonikoaren ondorioz 3 bar-eko edo gorako gainpresioa badute, eta
b) 100eko 1,2tik gorako eta 100eko 8,5era bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua badute, edo
c) 100eko 8,5etik gorako eta 100eko 15era bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua badute, eta amaitutako produktuan dagoen alkohola bere osoan hartziduratik badator.
28. artikulua.– Sortzapena.
Foru dekretu arauemaile honen 7. eta 11. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe, ardoaren eta edari hartzituen gaineko zergaren sortzapena, tarteko produktuen fabriketan etendura araubidean jasotzen den eta foru dekretu arauemaile honen 32. artikuluan aipatutako produktuen fabrikazioan erabiltzen den ardoari dagokionez, tarteko produktuak fabrikatik irteten direnean gertatuko da, eta etendura araubideak ez du aurrera jarraituko produktu horiek barruko lurralde eremuan kokatuta dauden beste fabriketan edo gordailu fiskaletan sartzen direnean ere.
29. artikulua.– Zerga oinarria.
Zerga honen eremu objektiboaren barruan sartzen diren produktuen bolumena, 20.ŗC-ko tenperaturan neurtua eta produktu amaituko hektolitrotan adierazia, izango da oinarria.
30. artikulua.– Zerga tasak.
Epigrafe hauei jarraituz exijituko da zerga:
1. epigrafea. Ardo bareak. 0 euro hektolitroko.
2. epigrafea. Ardo apardunak. 0 euro hektolitroko.
3. epigrafea. Edari hartzitu bareak. 0 euro hektolitroko.
4. epigrafea. Edari hartzitu apardunak. 0 euro hektolitroko.
V. KAPITULUA
TARTEKO PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA.
31. artikulua.– Eremu objektiboa.
Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, tarteko produktutzat hartuko dira % 1,2tik gorako eta % 22ra bitarteko alkohol gradu bolumetriko bereganatua duten eta 2204, 2205 eta 2206 kodeetan sailkatuta dauden produktu guztiak, betiere, ez badira sartzen garagardoaren gaineko zergaren eremu objektiboan edo alkoholaren eta edari hartzituen gaineko zergari dagokionean.
32. artikulua.– Zergari ez lotzeko kasuak.
Foru dekretu arauemaile honen 6. artikuluan aurreikusitako kasuetan ez ezik, honako honetan ere ez da geratuko eragiketa bat tarteko produktuen gaineko zergari lotuta: horrelako produktuak Moriles-Montilla, Tarragona, Priorato eta Terra Alta jatorri deiturekin fabrikatzen direnean, baldin eta gehitzen den alkoholak ez badu % 1etik gora handitzen bereganatutako alkohol gradu bolumetrikoa, eta fabrikazio hori erregelamenduz ezarriko diren baldintzen barruan egiten bada.
33. artikulua.– Zerga oinarria.
Zerga honen eremu objektiboaren barruan sartzen diren produktuen bolumena, 20.ŗC-ko tenperaturan neurtua eta produktu amaituko hektolitrotan adierazia, izango da oinarria.
34. artikulua.– Zerga tasa.
Foru dekretu arauemaile honen 23. artikuluan xedatutakoa eragotzi gabe, honako zerga tasak aplikatuko dira:
1.– a) Bereganatutako alkohol gradu bolumetrikoa 100eko 15etik gorakoa ez duten tarteko produktuak: 38,48 euro hektolitroko.
2.– Gainerako tarteko produktuak: 64,13 euro hektolitroko.
35. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.
Zerga arloko arau-hauste hauek bereizten dira:
a) Tarteko produktuen fabrika bateko izakinetan edo bertan erabilitako produktuetan goranzko diferentziak agertzea ardoaren edo edari hartzituen alkohol gradu bolumetriko bereganatuari dagokionez.
Zehapena kuotaren 100eko 100eko diruzko isun proportzionala izango da, eta kuota hori kalkulatuko da hektolitro alkohol purutan adierazitako diferentziari alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergarako ezarrita dagoen zerga tasa aplikatuta.
b) Fabrikatzen ari diren tarteko produktuetan, fabrikako izakinetan edo irtendakoetan beherazko diferentziak agertzea alkohol gradu bolumetriko bereganatuari dagokionez.
Zehapena kuotaren 100eko 100eko diruzko isun proportzionala izango da, eta kuota hori kalkulatuko da hektolitro alkohol purutan adierazitako diferentziari alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergarako ezarrita dagoen zerga tasa aplikatuta.
c) Tarteko produktuen fabriketan erregelamenduz baimendutako portzentajeak gainditzen dituzten diferentziak agertzea ardoa eta edari deribatuak ez diren lehengaietan.
Zehapena diruzko isun proportzional bat izango da, hain zuzen ere, lehengaiek xede dituzten produktuei dagokien kuotaren 100eko 100ekoa, eta presuntzio egingo da ezen, kontrako frogarik ezean, lehengaiek xede zituzten tarteko produktuen alkohol gradu bolumetriko bereganatua 100eko 15etik gorakoa zela.
VI. KAPITULUA
ALKOHOLAREN ETA EDARI DERIBATUEN GAINEKO ZERGA
36. artikulua.– Eremu objektiboa.
Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren eremu objektiboan honako hauek sartzen dira:
a) % 1,2tik gorako alkohol gradu bolumetriko bereganatua duten produktu guztiak, 2207 eta 2208 NC kodeetan sailkatuta daudenak, baita produktu horiek nomenklatura konbinatuko 22a ez den kapitulu batean sailkatutako produktu baten parte direnean ere.
b) 2204, 2205 eta 2206 NC kodeetan sailkatutako produktuak, % 22tik gorako alkohol gradu bolumetriko bereganatua dutenean.
c) Produktu solidoak edo disoluzioan dauden beste landare produktu batzuk dituen alkohola.
37. artikulua.– Sortzapena.
Foru dekretu arauemaile honen 7. eta 11. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe, alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren sortzapena, tarteko produktuen fabriketan etendura araubidean jasotzen den eta foru dekretu arauemaile honen 32. artikuluan aipatutako produktuen fabrikazioan erabiltzen den ardoari dagokionez, tarteko produktuak fabrikatik irteten direnean gertatuko da, eta etendura araubideak ez du aurrera jarraituko produktu horiek barruko lurralde eremuan kokatuta dauden beste fabrika edo gordailu fiskal batzuetan sartzen direnean ere.
38. artikulua.– Zerga oinarria.
Zergaren xede diren produktuetan dagoen alkohol puruko bolumena, 20.ŗC-ko tenperaturan neurtua eta hektolitrotan adierazia, izango da zergaren oinarria.
39. artikulua.– Zerga tasa.
Zerga tasa 958,94 eurokoa izango da hektolitro alkohol puru bakoitzeko, foru dekretu arauemaile honen 23., 40. eta 41. artikuluetan xedatutakoa eragotzi gabe.
40. artikulua.– Artisau destilazioaren araubidea.
1.– Artisau destilazioaren araubidea alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren zergapetze sistema sinplifikatu bat da, erregelamenduz zehaztuko diren baldintzak betez gero artisau destilatzaileek aplika dezaketena. Foru dekretu arauemaile honen I. tituluko I., II. eta VI. kapituluetan jasotzen diren xedapenak aplikatzekoak izango dira araubide honetan, artikulu honetan ezarritakoari kontra egiten ez dioten bitartean.
2.– Lortutako edarien tributazioa.
Artisau destilazioaren sisteman lortutako edariek tarifa hauek izango dituzte:
a) Artisau destilazioaren araubideko lehen tarifa.
1.a Zerga egitatea. Destilagailuak erabiltzeko gaitasuna dago tarifa honi lotuta.
2.a Sortzapena. Zerga Administrazioari destilatzeko baimena eskatzen zaion unean gertatuko da zergaren sortzapena.
3.a Subjektu pasiboa. Artisau destilatzailea izango da subjektu pasiboa, zergadun gisa.
4.a Zerga oinarria. Zerga oinarria, hektolitro alkohol purutan adierazia, eragiketa honen emaitza izango da: destilazio aparatuaren galdararen edukiera adierazten duen litro kopurua bider 0,016 koefizientea, bider destilatu behar den lehen gaiaren alkohol gradu bolumetriko bereganatua, bateko hainbestetan adierazia, bider destilatzeko baimena eskatzen den egun kopurua.
5.a) Karga tasa. Zerga 839,15 euroko tasan exijituko da hektolitro alkohol puru bakoitzeko. Zerga Kanarietan exijitu behar denean, tasa hori 653,34 eurokoa izango da hektolitro alkohol puru bakoitzeko. Zenbaki honetan xedatutakoak ez du ezertan eragozten foru dekretu arauemaile honen 41. artikuluan ezarritakoa.
b) Artisau destilazioaren araubideko bigarren tarifa.
1.a Zerga egitatea. Tarifa honen pean egongo da destilatzaile batek, araubide honen babesean, zuzeneko destilazio intermitente bidez edari deribatuak fabrikatzea, fabrikatzen den kantitateak lehen tarifako zerga oinarria eratzen duena gainditzen duenean.
2.a Sortzapena. Tarifa honen xede diren edari deribatuak fabrikatzen diren unean gertatuko da zergaren sortzapena.
3.a Subjektu pasiboa. Artisau destilatzailea izango da subjektu pasiboa, zergadun gisa.
4.a Zerga oinarria. Araubide honetako lehen tarifako zerga oinarria gainditzen duten alkohol puru hektolitroak izango dira zerga oinarria.
5.a) Karga tasa. Zerga 839,15 euroko tasan exijituko da hektolitro alkohol puru bakoitzeko. Zerga Kanarietan exijitu behar denean, tasa hori 653,34 eurokoa izango da hektolitro alkohol puru bakoitzeko. Zenbaki honetan xedatutakoak ez du ezertan eragozten foru dekretu arauemaile honen 41. artikuluan ezarritakoa.
3.– Zergaren itzulketa.
Foru dekretu arauemaile honen 15. artikuluko 5. apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe, artisau destilatzaileek zilegi izango dute beraiek ekoizten dituzten edariak edari deribatuen beste fabrika batzuen esku uztea, baina, kasu horietan, eskubidea izango dute horiengatik ordaindutako kuoten itzulketa jasotzeko, erregelamenduz ezarritako baldintzak betetzen badira.
4.– Destilatzaile txikiek beste estatu kide batzuetan fabrikatutako edari deribatuak sartzea.
Beste estatu kide batzuetako ekoizle independenteek, urtean 10 hektolitro alkohol puru baino gehiago ekoizten ez dutenek, egindako edari deribatuei 839,15 euroko tasa aplikatuko zaie hektolitro alkohol puru bakoitzeko. Zerga Kanarietan exijitu behar denean, tasa hori 653,34 eurokoa izango da hektolitro alkohol puru bakoitzeko.
5.– Arau-hausteak eta zehapenak.
a) Destilazioan erabiltzen diren lehengaien alkohol graduazioa destilatzeko baimen eskaeran adierazitakoa baino handiagoa izatea izango da zerga arloko arau-haustea. Arau-hauste horrengatik zehapen gisa ezarriko den isuna foru dekretu arauemaile honen 35. artikuluko a) letran ezarritako prozedurari jarraituz zehaztuko da, eta gutxienez 1.202,02 eurokoa izango da.
b) Zerga arloko arau-hausteak errepikatzen badira edo foru dekretu arauemaile honen 45. artikuluko zehapen bereziekin zigortzen diren arau-hausteak behin eta berriz egiten badira, artisau destilazioaren araubideaz baliatzeko debekua ere ezarri ahal izango da, dela aldi baterako dela behin betiko..
41. artikulua.– Ardogileen araubidea.
Artisau destilazioaren araubidean lortutako edari deribatuak zuzenean bideratzen badira fabrikatik ardogileen kontsumora, erregelamenduz ezarriko den moduan eta baldintzetan, 226,36 euroko zerga tasa aplikatuko da hektolitro alkohol puru bakoitzeko. Zerga Kanarietan exijitu behar denean, tasa hori 175,40 eurokoa izango da hektolitro alkohol puru bakoitzeko. Tasa horien aplikazioak 16 litro alkohol pururen baliokidea den edari kantitatea izango du muga ardogileko eta urte bakoitzeko.
42. artikulua.– Salbuespenak.
Foru dekretu arauemaile honen 9. eta 21. artikuluetan aipatzen diren eragiketez gain, honako hauek ere egongo dira salbuetsita, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan:
1.– Erabat desnaturalizatua izateko bideratuko den alkohola fabrikatzea eta inportatzea, bai eta erabat desnaturalizatutako alkohola inportatzea ere, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz, edo, batasunaren barruko zirkulazio kasuetan, Europar Batasuneko beste estatu bateko xedapenekin bat.
2.– Partzialki desnaturalizatzeko bideratuko den alkohola fabrikatzea eta inportatzea, bai eta partzialki desnaturalizatutako alkohola inportatzea ere, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz, gizakiak ingestioz kontsumitzea ez den beste helburu baimendu baterako erabiltzekoa denean.
3.– Aurreko apartatuetan aurreikusitako kasuetan, salbuespena aplikatzeko behar-beharrezkoa izango zirkulazio arloan ezarrita dauden betekizunak betetzea eta desnaturalizatutako alkoholari emandako erabilera edo xedea justifikatzea.
4.– Medikamentuen fabrikazioan erabiltzen den alkohola fabrikatu eta inportatzea, bi zuzentarau hauetan aipatzen diren medikamentuak direnean: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko azaroaren 6ko 2001/82/EE Zuzentaraua, animalientzako botiken batasuneko kodea ezartzen duena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko azaroaren 6ko 2001/83/EE Zuzentaraua, gizakientzako botiken batasuneko kodea ezartzen duena.
5.– Osasun zentroetan erabiltzekoa den alkohola fabrikatzea eta inportatzea.
6.– Nomenklatura konbinatuko 22. kapitulutik kanpo sailkatuta dauden produktuak inportatzea, horietan zergaren xede diren produktuak daudenean, baldin eta barruko lurralde eremuan horiek fabrikatzeari foru dekretu arauemaile honetan ezarritako salbuespen edo itzulketa kasuren bat aplikagarri bazaio.
7.– Alkohola ofizialki aitortutako zentroetan fabrikatzea, irakaskuntza edo zientzia helburuetarako soil-soilik, betiere haietatik ateratzen ez bada.
8.– Behar den baimena lortu ondoren ikerketa zientifikora bideratzen den alkohola fabrikatu eta inportatzea.
43. artikulua.– Itzulketak.
Foru dekretu arauemaile honen 10. eta 22. artikuluetan aurreikusitako kasuetan ez ezik, zergaren itzulketarako eskubidea aitortuko da, halaber, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan, alkohol desnaturalizatua erabili ezin den fabrikazio prozesuetan alkohola erabiltzen denean, baldin eta alkohola prozesutik ateratzen den produktuari gehitzen ez bazaio.
44. artikulua.– Kudeaketako arau bereziak.
1.– Debekatu egiten da gailu eramangarriak erabiltzea alkohola fabrikatzeko.
2.– Artikulu debekatuak izango dira, Kontrabandoaren errepresioari buruzko abenduaren 12ko 12/1995 Lege Organikoaren 1. artikuluko 7. apartatuan aurreikusitakoaren ondorioetarako, alkohola destilatu edo zuzentzeko balio duten aparatuak, horiek fabrikatu, merkaturatu, zirkulatu eta edukitzeko erregelamenduz ezarritako baldintzak betetzen ez direnean.
3.– Foru dekretu arauemaile honen 15. artikuluko 7. apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe, espezialitate farmazeutikoetan eta nomenklatura konbinatuko 22a ez diren kapituluetan sailkatutako produktuetan erabat edo partzialki desnaturalizatutako alkohola badute edo horiei alkohola gehitu bazaie eta, horregatik, foru dekretu arauemaile honen 22. eta 42. artikuluetan aurreikusitako salbuespen edo itzulketa kasuren bat aplikatu bada, espezialitate eta produktu horien zirkulazioak eta edukitzak ez du inolako baldintza formalik bete beharko zergari dagokionez.
45. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.
1.– Ondoren adierazten diren kasuak zerga arloko arau-haustetzat hartuko dira, eta, horrelakoetan, bakoitzerako zehazten diren zehapen berezi hauek ezarriko dira:
a) Alkohola produzitzeko aparatuak abian jartzea erregelamenduz ezarritako izapideak bete gabe edo aitortutako lan denbora gaindituta. Arau-hauste honengatik ezarriko den zehapena produkzio bolumenari arau-haustea antzeman den unean indarrean dagoen zerga tasa aplikatuta aterako litzatekeen kuotaren 100eko 150eko diruzko isun proportzionala izango da. Ekoizpen bolumen hori, zeina hektolitro alkohol purutan adieraziko baita 20.ŗC-ko tenperaturan, azken lan aitorpenetik, halakorik bada, arau-haustea gertatu arte etengabe lan eginez, eta hiru hilabetetan gehienez, lortu litekeena izango da.
b) Zigiluak apurtzea alkohola produzitzen duten aparatuak funtzionamenduan jartzeko edo deposituen zigilua apurtzea alkohola hortik ateratzeko. Arau-hauste honengatik ezarriko den zehapena aurreko apartatuaren arabera kalkulatutako kuoten edo deposituaren edukiera osoari dagokionaren 100eko 100eko diruzko isun proportzionala izango da, salbu eta Administrazioari apurketa horren berri eman bazaio hura antzeman baino lehen.
c) Alkohol fabriketako lehengaietan goranzko diferentziak agertzea eta horiek erregelamenduz baimendutako portzentajeak gainditzea. Horrelakoetan, lehengai horiek erabiliz fabrikatu litekeen alkohol puruari legokiokeen kuotaren 100eko 100eko diruzko isun proportzionala ezarriko da.
d) Edari deribatuak botilaratzeko baimena duten establezimenduetan egindako zenbaketetan, botilen 1.000ko 0,5 baino gehiagotan marka edo ezaugarri fiskalik ez agertzea. Horrelakoetan, zehapen hau ezarriko da: marka horiekin merkaturatuko ziren edarien alkohol puruko bolumenari arau-haustea antzeman denean indarrean dagoen zerga tasa aplikatuta aterako liratekeen kuoten 100eko 150eko diruzko isun proportzionala. Kalkuluak egiteko, presuntzio egingo da edarien alkohol gradu bolumetrikoa 100eko 40 dela eta edariak edukiera handieneko ontzietan botilaratzen direla, marka motaren arabera.
2.– Erabat edo partzialki desnaturalizatutako alkoholak lehengoratzea zerga arloko arau-haustea izango da, eta, horrelakoetan, honako isuna ezarriko da, zerga kuota exijitzea hargatik eragotzi gabe: lehengoratutako alkohol bolumenari (hektolitro alkohol purutan adierazia, 20 ŗ C-ko tenperaturan) arau-haustea antzeman den unean indarrean zegoen zerga tasa aplikatuta ateratzen den zenbatekoaren hiru halako diruzko isun proportzionala. Horrez gain, lehengoratze hori egin den establezimendua ixteko zehapena ere ezarri ahal izango da, foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluko 4. apartatuan aurreikusitakoaren arabera. Erabat edo partzialki desnaturalizatutako alkohola lehengoratu egin dela joko da zertarako edo nola erabili den justifikatzen ez denean.
VII. KAPITULUA
HIDROKARBUROEN GAINEKO ZERGA
46. artikulua.– Eremu objektiboa.
1.– Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, hidrokarburoen gaineko zergaren eremu objektiboan produktu hauek sartzen dira:
a) 2705, 2706, 2707, 2709, 2710, 2711, 2712 eta 2715 NC kodeetan sailkatutako produktuak.
b) 2901 eta 2902 NC kodeetan sailkatutako produktuak.
c) 3403 NC kodean sailkatutako produktuak.
d) 3811 NC kodean sailkatutako produktuak.
e) 3817 NC kodean sailkatutako produktuak.
f) Nekazaritzako eta landare jatorriko produktuetatik abiatuta ekoizten den alkohol etilikoa, 2207.20.00 NC kodean sailkatua, karburante gisa erabiltzen denean, dela bere horretan dela kimikoki aldatu edo eraldatuta.
g) Ondoren aipatzen diren produktuak, erregai edo karburante gisa erabiltzen direnean:
1.a 2905.11.00 NC kodean sailkatutako alkohol metilikoa, nekazaritzako edo landare jatorriko produktuetatik abiatuta lortutakoa, bere horretan nahiz kimikoki aldatuta edo eraldatuta erabiltzen bada.
2.a 1507tik 1518ra bitarteko NC kodeetan sailkatutako produktuak, bere horretan erabili edo kimikoki aldatuta edo eraldatuta erabili, bai eta 2710.20, 3826.00.10 eta 3826.00.90 NC kodeetan sailkatutakoak ere, beste horietatik abiatuta lortzen direnean.
2.– Zergaren eremu objektiboaren barruan sartuko dira, halaber, aurreko apartatuan aipatuta ez egonik ere, karburante gisa, karburanteetarako gehigarri gisa edo karburante jakin batzuen amaierako bolumenaren handigarri gisa erabiltzeko diren produktuak.
3.– Era berean, zergaren eremu objektiboaren barruan sartuko dira 1. apartatuan jaso ez diren hidrokarburoak, salbu eta ikatza, lignitoa, zohikatza edo bestelako hidrokarburo solidoak, erregai gisa erabiltzeko direnean.
47. artikulua.– Zergari ez lotzeko kasuak.
1.– Autokontsumo eragiketak ez dira zergapeturik egongo honako hau gertatzea dakartenean:
a) Etendura araubidean dauden hidrokarburoak erregai edo karburantea ez den xedeetarako erabiltzea.
b) Hidrokarburoak erregai gisa erabiltzea hidrokarburoak etendura araubidean fabrikatzeko prozesuan.
2.– Batasunaren gainerako lurralde eremuan kontsumora jarrita dauden hidrokarburoak, ibilgailu automobil komertzialen depositu arruntetan bildu eta ibilgailu horien karburante gisa erabiltzeko direnak, eta edukiontzi berezietan bildu diren eta, garraioaldian zehar, edukiontzi horiek ekipatzen dituzten sistemen funtzionamendurako direnak, ez dira hidrokarburoen gaineko zergaren mende egongo barruko lurralde eremuan.
Prezeptu honetan eta foru dekretu arauemaile honen 51. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan jasotakoaren ondorioetarako, honako hauek bereizten dira:
a) «Depositu arruntak»:
– Aintzat hartutakoa bezalako garraiobideetan fabrikatzaileak modu iraunkorrean eratutako deposituak, zeinen kokapen iraunkorrak posible egiten baitu erregaia zuzenean erabiltzea bai ibilgailuen trakziorako, bai, egonez gero, hozte sistemek edo beste sistema batzuek garraio aldian zehar funtzionatzeko. Era berean, depositu arruntzat hartuko dira garraiobideetara egokitutako gas deposituak, gasa karburante gisa zuzenean erabiltzeko aukera ematen dutenean, bai eta garraiobideak izan ditzakeen beste sistema batzuetara egokitutako deposituak ere.
– Aintzat hartutakoa bezalako edukiontzietan fabrikatzaileak modu iraunkorrean eratutako deposituak, haien kokapen iraunkorrak ahalbidetzen duenean karburantea zuzenean erabiltzea erabilera berezietarako edukiontziek dituzten hozte edo bestelako sistemek garraio aldian zehar funtziona dezaten.
b) «Edukiontzi bereziak»: hozkuntza, oxigenazio, isolamendu termiko edo antzeko sistemetara bereziki egokitutako gailuak dituzten edukiontziak.
48. artikulua.– Zerga oinarria.
1.– Zergaren xede diren produktuen bolumena, 15.ŗC-ko tenperaturan neurtua eta mila litrokotan adierazia, izango da zerga oinarria. Hala ere, zerga tasa pisu edo energia unitateak erreferentzia hartuta zehazten diren produktuen kasuetan, hauetako bat izango da oinarria: produktuaren pisua, tonatan adierazia, edo energia ahalmena, gigajuliotan (GJ) adierazia.
2.– Bolumena tenperaturaren arabera zehazteko, Nomenklaturaren Nazioarteko Erakundearen taulak erabiliko dira, ISO 91/1-1982 erreferentziarekin.
49. artikulua.– Kontzeptuak eta definizioak.
1.– Zerga honen ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:
a) Gasolina berunduna: 2710.12.31, 2710.12.51 eta 2710.12.59 NC kodeetan sailkatutako produktuak, erabilera zeinahi dutela ere.
b) Berunik gabeko gasolina: 2710.12.41, 2710.12.45 eta 2710.12.49 NC kodeetan sailkatutako produktuak, erabilera zeinahi dutela ere.
c) Gainerako olio arinak: 2710.12.11tik 2710.12.90era bitarteko NC kodeetan sailkatutako produktuak, gasolina berunduna edo berunik gabekoa ez badira. 2710.12.21 eta 2710.12.25 NC kodeetan sailkatutako produktuak direnean, horiek apartatu honetan sartzeagatik ondorioztatzen diren xedapenak handizkako merkataritza mugimenduei bakarrik aplikatuko zaizkie.
d) Kerosenoa: 2710.19.21 eta 2710.19.25 NC kodeetan sailkatutako produktuak.
e) Gainerako olio ertainak: 2710.19.11tik 2710.19.29ra bitarteko NC kodeetan sailkatutako produktuak, kerosenoa ez direnak. 2710.19.29 NC kodean sailkatutako produktuak direnean, horiek apartatu honetan sartzeagatik ondorioztatzen diren xedapenak handizkako merkataritza mugimenduei bakarrik aplikatuko zaizkie.
f) Gasolioa: 2710.19.31tik 2710.19.48ra eta 2710.20.11tik 2710.20.19ra bitarteko NC kodeetan sailkatutako produktuak.
g) Fuel-olioa: 2710.19.51tik 2710.19.68ra eta 2710.20.31tik 2710.20.39ra bitarteko NC kodeetan sailkatutako produktuak.
h) Petrolio gas likidotua (PGL): 2711.12.11tik 2711.19.00ra bitarteko NC kodeetan sailkatutako produktuak.
i) Gas naturala: 2711.11.00 eta 2711.21.00 NC kodeetan sailkatutako produktuak.
j) Bioetanola: 46.1 artikuluko f) letran aipatzen diren produktuak.
k) Biometanola: 46.1.g) artikuluko 1. ordinalean aipatzen diren produktuak.
l) Biodiesela: 46.1.g) artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren produktuak.
m) Biokarburanteak: biometanola eta biodiesela, karburante gisa erabiltzen direnean, eta bioetanola.
n) Bioerregaiak: biometanola eta biodiesela, erregai gisa erabiltzen direnean.
ń) Kontrolpean dauden beste hidrokarburo batzuk: 2707.10, 2707.20, 2707.30, 2707.50, 2901.10, 2902.20, 2902.30, 2902.41, 2902.42, 2902.43 eta 2902.44 NC kodeetan sailkatutako produktuak.
o) Artikulu honen barruan definitutzat hartuko dira Kontseiluaren 2003ko urriaren 27ko 2003/96/EE Zuzentarauak, energia eta elektrizitate produktuak Erkidegoan zergapetzeko araubidea berregituratzen duenak, 20.2 artikuluan jasotakoagatik 2008/118/EE Zuzentarauaren kontrol eta zirkulazio xedapenak aplikagarri dituzten produktu guztiak (Kontseiluaren 2008ko abenduaren 16ko 2008/118/EE Zuzentaraua, zerga berezien araubide orokorra ezarri eta 92/12/EE Zuzentaraua indargabetzen duena).
2.– Zerga honen ondorioetarako, honako hau ulertuko da:
a) Karburante gisa erabiltzea: hidrokarburoen gaineko zergaren eremu objektiboko produktu bat errekuntzarako erabiltzea edozein motatako motorretan.
b) Erregai gisa erabiltzea: hidrokarburo bat berokuntzarako erabiltzea errekuntza bidez, karburante erabilera izan gabe.
50. artikulua.– Zerga tasak.
1.– Karga tasa aplikagarria tasa orokorraren eta tasa bereziaren baturatik aterako da. Epigrafeetan tasa orokorra eta tasa berezia zehazten ez badira, karga tasa epigrafean zehazten dena izango da. Tasa horiek hurrengo tarifa eta epigrafeetan agertzen direnak dira:
– 1. tarifa.
1.1 epigrafea.– Gasolina berundunak: 433,79 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.2.1 epigrafea.– 98 O.I. (oktanaje indizea) edo handiagoa duten berunik gabeko gasolinak: 431,92 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.2.2 epigrafea.– Berunik gabeko gainerako gasolinak: 400,69 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.3 epigrafea.– Erabilera orokorreko gasolioak: 307 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.4 epigrafea.– Foru dekretu arauemaile honen 54. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako erabileretan karburante gisa erabiltzekoak diren gasolioak eta, oro har, erregai gisa erabiltzekoak direnak: 78,71 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 18 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.5 epigrafea.– Fuel-olioak: 14 euro tonako (tasa orokorra) eta 3 euro tonako (tasa berezia).
1.6 epigrafea.– Erabilera orokorreko PGLak: 57,47 euro tonako.
1.8 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako PGLak: 15 euro tonako.
1.9 epigrafea.– Erabilera orokorreko gas naturala: 1,15 euro gigajulioko..
1.10.1 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako gas naturala, eta motor finkoetan karburante gisa erabiltzeko gas naturala: 0,65 euro gigajulioko.
1.10.2 epigrafea.– Erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturala, betiere energia elektrikoa zuzenean edo zeharka produzitzeko edo kogenerazioz sortzeko prozesuetan erabiltzen ez bada: 0,15 euro gigajulioko.
Epigrafe honetan aurreikusten denaren ondorioetarako, erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturaltzat hartuko da planta eta instalazio industrialetan kontsumitzeko egiten diren gas naturaleko hornidurak. Kanpoan geratzen da energia termiko erabilgarria ekoizteko erabiltzen dena, haren amaierako aprobetxamendua planta edo instalazio industrialak ez diren establezimendu edo lokaletan egiten denean. Era berean, erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturaltzat hartuko da nekazaritzako laboreetan erabilitako gas naturala.
1.11 epigrafea.– Erabilera orokorreko kerosenoa: 306 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.12 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako kerosenoa: 78,71 euro 1.000 litroko.
1.13 epigrafea.– Karburante gisa erabiltzekoak diren bioetanola eta biometanola:
a) 98 O.I. edo handiagoa duten berunik gabeko gasolinekin nahastutako bioetanola eta biometanola: 431,92 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
b) Berunik gabeko gainerako gasolinekin nahastutako edo nahastu gabeko bioetanola eta biometanola: 400,69 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.14 epigrafea.– Karburante gisa erabiltzeko biodiesela: 307 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.15 epigrafea.– 54. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako erabileretan karburante gisa eta, oro har, erregai gisa erabiltzekoa den biodiesela, eta erregai gisa erabiltzekoa den biometanola: 78,71 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 18 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
– 2. tarifa.
2.1 epigrafea.– Harrikatz mundrunak eta 2706 NC kodean sailkatutako gainerako produktuak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.2 epigrafea.– Bentzolak eta 2707.10, 2707.20, 2707.30 eta 2707.50 NC kodeetan sailkatutako gainerako produktuak: 1.1 epigraferako ezarritako tasa.
2.3 epigrafea.– 2707.91.00 NC kodean sailkatutako kreosota olioak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.4 epigrafea.– Olio gordinak eta 2707 NC kodean sailkatuta dauden gainerako produktuak, 2.2 eta 2.3 epigrafeetan jaso gabeak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.5 epigrafea.– Gas naturaleko olio gordin kondentsatuak, erabilera orokorrekoak, 2709 NC kodean sailkatuak: 1.11 epigraferako ezarritako tasa.
2.6 epigrafea.– Gas naturaleko olio gordin kondentsatuak, karburantea ez den erabileretara zuzenduak, 2709 NC kodean sailkatuak: 1.12 epigraferako ezarritako tasa.
2.7 epigrafea.– 2709 NC kodean sailkatutako gainerako produktuak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.8 epigrafea.– Gasolina bereziak eta 2710.12.11, 2710.12.15, 2710.12.21, 2710.12.25, 2710.12.70 eta 2710.12.90 NC kodeetan sailkatutako beste produktu batzuk, haien xedea edozein dela: 1.1 epigraferako ezarritako tasa.
2.9 epigrafea.– Erabilera orokorreko olio ertainak, 2710.19.11, 2710.19.15 eta 2710.19.29 NC kodeetan sailkatutako kerosenoak ez direnak, horien xedea edozein dela: 1.11 epigraferako ezarritako tasa.
2.10 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako olio ertainak, 2710.19.11, 2710.19.15 eta 2710.19.29 NC kodeetan sailkatutako kerosenoak ez direnak, horien xedea edozein dela: 1.12 epigraferako ezarritako tasa.
2.11 epigrafea.– 2710.19.71, 2710.19.75, 2710.19.81, 2710.19.83, 2710.19.85, 2710.19.87, 2710.19.91, 2710.19.93, 2710.19.99 eta 2710.20.90 NC kodeetan sailkatutako olio astunak eta prestakinak, horien xedea edozein dela: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.12 epigrafea.– 2711.29.00 NC kodean sailkatutako hidrokarburo gaseosoak eta 2705 NC kodean sailkatutako produktuak, erabilera orokorrekoak: 1.9 epigraferako ezarritako tasa.
2.13.1 epigrafea.– 2711.29.00 NC kodean sailkatutako hidrokarburo gaseosoak eta 2705 NC kodean sailkatutako produktuak, baita biogasa ere, karburantea ez den erabileretarako edo motor geldikorretan erregai gisa erabiltzeko zuzenduak: 1.10.1 epigraferako ezarritako tasa.
2.13.2 epigrafea.– 2711.29.00 NC kodean sailkatutako hidrokarburo gaseosoak eta 2705 kodean sailkatutako produktuak, baita biogasa ere, helburu profesionaletara bideratzen direnean, betiere elektrizitatea produzitzeko edo koproduzitzeko prozesuetan erabiltzen ez badira: 1.10.2 epigraferako ezarritako tasa.
Azken bi epigrafe horien aplikaziorako, «biogas» gisa hartzen da biomasatik edo hondakinen zatiki biodegradagarritik sortutako erregai gaseosoa, gas naturalaren antzeko kalitatea lortzeraino purifikatu eta bioerregai gisa erabili daitekeena, edo egurretik sortutako gasa.
2.14 epigrafea.– Baselina eta 2712 NC kodean sailkatutako gainerako produktuak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.15 epigrafea.– 2715 kodean sailkatutako nahastura bituminosoak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.16 epigrafea.– Osaera kimiko jakineko hidrokarburoak, zergaren eremu objektiboan sartu eta 2901 eta 2902 NC kodeetan sailkatuta daudenak: 1.1 epigraferako ezarritako tasa.
2.17 epigrafea.– 3403 NC kodean sailkatutako prestakinak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.18 epigrafea.– 3811 kodean sailkatutako prestakin antidetonatzaileak eta gehigarriak: 1.1 epigraferako ezarritako tasa.
2.19 epigrafea.– 3817 NC kodean sailkatutako alkilbentzeno nahasturak eta alkilnaftaleno nahasturak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.20 epigrafea.– 2710.91.00 eta 2710.99.00 NC kodeetan sailkatutako olioen hondakinak: 1.5 epigraferako ezarritako tasa.
2.– Foru dekretu arauemaile honen 46. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasotzen diren produktuei zergaren 1. tarifan hidrokarburoei dagozkien zerga tasak aplikatuko zaizkie, hidrokarburo horiek erabiltzeko gaitasuna beste horiek dutenaren baliokidea bada foru dekretu arauemaile honen 54. artikuluko 1. apartatuan erabilerari buruz aipatzen den baimen espedientetik ondorioztatzen denaren arabera.
3.– Foru dekretu arauemaile honen 8. artikuluko 7. apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe, artikulu honetan zehazten diren zerga tasak aplikatzeko, erregelamenduz aurreikusitako baldintzak bete beharko dira, eta horien artean egongo dira, hala dagokionean, trazatzaileak eta markatzaileak gehitzea, produktuei eman behar zitzaien erabilera benetan ematea edo ordainbide espezifikoak baliatzea.
4.– Hornidura puntu bakarreko instalazioei gas naturala hornitzen zaienean erregai gisa erabiltzeko, izan erabilera profesionaletarako izan beste erabilera batzuetarako, artikulu honen 1. apartatuko 1.10.1 eta 1.10.2 epigrafeetan arautzen diren zerga tasak erabilera bakoitzean erabilitako portzentajearen arabera aplikatuko dira, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz.
50 bis artikulua. Biokarburante eta bioerregaietarako zerga tasak.
1.– Biokarburante eta bioerregaiei foru dekretu arauemaile honen 50. artikuluko 1. apartatuan ezarritako 1. tarifako 1.13tik 1.15era bitarteko epigrafeetan zehaztu diren zerga tasak aplikatuko zaizkie. Tasa horiek biokarburante edo bioerregaiaren bolumenari baino ez zaio aplikatuko, eta, beraz, beste produktu batzuekin nahastuta etorriz gero, produktu horien bolumenari ez zaio aplikatuko.
2.Petrolio produktuen eta biokarburante eta bioerregaien ekoizpen kostuen bilakaera konparatiboak gomendagarri egiten duen guztietan, posible izango da, esandako zirkunstantzia horiek aintzat hartuta, 1.13tik 1.15era bitarteko epigrafeetan aurreikusitako zerga tasen zenbatekoa foru arau mailako xedapen baten bidez finkatzea, eta hala badagokio, zenbateko positiboko karga tasak ere ezarri ahal izango dira.
51. artikulua.– Salbuespenak
Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluan aipatzen diren eragiketez gain, salbuetsita egongo dira, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan eta foru dekretu arauemaile honen 53. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe, honako eragiketak:
1.– Gas naturala eta zergaren eremu objektiboan sartuta dauden 2. tarifako produktuak fabrikatzea eta inportatzea, karburante edo erregaiaz besteko erabileretara zuzentzen direnean.
2.– Zergaren eremu objektiboan sartzen diren produktuak fabrikatzea eta inportatzea, xede hau dutenean:
a) Karburante gisa erabiltzea aire nabigazioan, aisiako abiazio pribatua kenduta.
b) Karburante gisa erabiltzea itsas nabigazioan, arrantza barne, aisiako nabigazio pribatua kenduta.
c) Zentral elektrikoetan elektrizitatea ekoiztea edo zentral konbinatuetan elektrizitatea edo elektrizitatea eta beroa batera ekoiztea.
Salbuespen hau aplikatzearen ondorioetarako, definizio hauek ezartzen dira:
«Zentral elektrikoa»: energia elektrikoa produzitzeko eratutako instalazioa, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legearen aplikazio eremuaren barruan jarduten duena, eta ezarri eta funtzionatzeko lege horren IV. tituluan ezartzen diren baimenak jaso dituena.
«Zentral konbinatua»: elektrizitatea ekoizteko edo energia elektrikoa eta aprobetxamendu energetikorako erabili ahalko den beroa batera ekoizteko eratutako instalazioa, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen aplikazio eremuaren barruan jarduten duena, eta ezartzeko eta funtzionatzeko lege horren IV. tituluan ezartzen diren baimenak jaso dituena.
Salbuespen hau aplikatzeko, ezinbestekoa izango da elektrizitatea ekoizten duten zentral elektrikoen edo zentral konbinatuen titularrak baimena eskatzea aldez aurretik kudeaketa bulegoari eta bulegoak baimen hori ematea.
d) Trenbideko garraioan karburante gisa erabiltzea.
e) Aireontzi eta itsasontziak eraiki, aldatu eta probatzeko edo bertan mantenimendu lanak egiteko erabiltzea.
f) Bide nabigagarriak eta portuak dragatzeko erabiltzea.
g) Labe garaietan injektatzea, kimikoki erreduzitzeko, erregai nagusi gisa erabiliko den ikatzari gehituta, baita injekzio horretatik, bigarren ondorio gisa, berokuntzarako aprobetxatuko den errekuntza bat lortzen denean ere.
2. apartatu honetan aipatzen diren kasuetan gasolioaren erabilerari dagokion salbuespena aplikatzeko, ezinbesteko baldintza izango da, autokontsumo eragiketa lotuen kasuan izan ezik, gasolioak tasa murriztua aplikatzeko erregelamenduz exijitzen diren trazatzaileak eta markatzaileak eramatea.
3.– Biokarburanteak edo bioerregaiak fabrikatu edo inportatzea, gutxiago kutsatzen duten produktuen garapen teknologikorako proiektu pilotuen esparruan. Salbuespena biokarburanteari edo bioerregaiari bakarrik aplikatuko zaio, inoiz ez haiekin nahastuta etor daitezkeen beste produktu batzuei.
Apartatu honen eta foru dekretu arauemaile honen 52. artikuluko c) letraren ondorioetarako, «gutxiago kutsatzen duten produktuen garapen teknologikorako proiektu pilotutzat» hartuko dira adierazitako produktuen ekoizpenari edo erabilerari buruzko proiektu esperimentalak, denboran mugatuak, ekoizpenaren edo erabileraren bideragarritasun teknikoa edo teknologikoa frogatzera bideratuak, emaitzen geroko ustiapen industriala kanpoan utzita. Baldintza horiek betetzat jo ahal izango dira baita erregelamenduz ezarritakoa baino handiagoa ez den produktu kantitate txiki bati eragiten dioten proiektuei dagokienez ere.
4.– 2705 NC kodean sailkatutako produktuak eta biogasa fabrikatu eta inportatzea, elektrizitatea produzitzeko edo elektrizitatea eta beroa kogenerazioz sortzeko edo horiek sortu diren instalazioetan autokontsumitzeko erabiltzen badira.
Salbuespen hau aplikatzeko, beharrezkoa da elektrizitatea produzitzen duen edo energia elektrikoa eta aprobetxamendu energetikorako erabiliko den bero erabilgarria kogenerazioz ekoizten duen instalazioak Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen aplikazio eremuaren barruan jardutea, eta haren establezimendua eta funtzionamendua baimenduta egotea lege horren IV. tituluan ezarritakoaren arabera.
5.– Turismo ibilgailuetako depositu arruntetan dagoen karburantea, baita depositu eramangarrietan bildutakoa ere, inportatzea, ibilgailu bakoitzeko 10 litro gehienez, karburanteen edukitza eta garraio gaietan indarrean dagoen araudia aplikatzea eragotzi gabe.
6.– Ibilgailu komertzialen eta edukiontzi berezien depositu arruntetan dauden karburanteak inportatzea, 200 litroraino gehienez.
52. artikulua.– Itzulketak.
Zergarengatik ordaindutako kuoten itzulketarako eskubidea egongo da, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan, foru dekretu arauemaile honen 10. artikuluan jasotako kasuetan ez ezik, baita honako hauetan ere:
a) Ustiapen industrialen titularrek zergaren xede diren produktuak zuzenean edo zeharka kontsumitzen dituztenean, gas naturala izan ezik, produktu horiei 1. tarifan ezarrita dauden tasak aplikatzen bazaizkie eta karburante edo erregai gisa erabiltzen ez badira.
b) Aisiako nabigazio pribatua ez den nabigazioan aritzen diren ontziei gasolioa hornitzen zaienean. Itzulketa jasotzeko, ezinbestekoa izango da hornitutako gasolioak tasa murriztua aplikatzeko erregelamenduz exijitzen diren trazatzaileak eta markatzaileak eramatea.
c) Gutxiago kutsatzen duten produktuak teknologikoki garatzeko proiektu pilotuetan zergaren xede diren produktuak erabiltzen direnean, bereziki, errekurtso berriztagarrietatik lortutako erregai eta karburanteei dagozkienean.
d) Zergaren xede diren produktuak fabrikara edo gordailu fiskalera itzultzen direnean nahi gabe beste batzuekin nahasteagatik edo kutsatuta gertatzeagatik.
52 bis artikulua. Itzulketa partziala erabilera profesionaleko gasolioagatik.
1.– 2. apartatuan aipatzen diren ibilgailuen titularrek bertan ezartzen diren beharkizunak betetzen badituzte, eskubidea izango dute ordaindutako edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala jasotzeko, ibilgailu horien motorrean karburante gisa erabili den erabilera orokorreko gasolioari dagokionez.
2.– 1. apartatuan aipatzen diren ibilgailuak hauek dira:
a) Merkantziak errepidez garraiatzeko soilik erabiltzen diren motordun ibilgailuak edo akoplaturiko ibilgailu multzoak, garraio hori inoren edo norberaren kontura egiten denean eta ibilgailuen gehieneko pisu baimendua 7,5 tonakoa edo handiagoa denean.
b) Bidaiarien garraio erregularrean edo noizean behingoan erabiltzen diren ibilgailu motordunak, Kontseiluaren 1970eko otsailaren 6ko 70/156/EEE Zuzentarauak, ibilgailu motordunen eta horien atoien homologazioari buruz estatu kideek dituzten legeriak hurbiltzekoak, ezartzen dituen M2 edo M3 kategorietan sartzen direnean.
c) Taxiak. Ondorio horietarako, taxitzat hartzen da udal lizentziapean eta taximetroaz hornituta bidaiarien zerbitzu publikora bideratuta dagoen turismoa.
3.– Aurreko apartatuan aipatutako ibilgailuen titularrek jarduera horretan aritzeko gaitzen duen administrazio titulua eduki beharko dute, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko araudian aurreikusitakoaren arabera. Era berean, aipatutako titularrek agintari autonomikoek edo toki mailakoek eman beharreko lizentziak eta baimenak eduki beharko dituzte.
Titularrak ez badira Espainiako lurraldean egoiliarrak eta Europar Batasunaren gainerako lurraldean baldin badute egoitza edo establezimendu iraunkorra, kasuan kasuko estatu kideko araudiak dagokion jardueran aritzeko ezartzen dituen administrazio baimenak eduki beharko dituzte.
4.– Itzulketaren oinarria interesdunak erosi eta aurreko 2. apartatuan aipatutako ibilgailuetan karburante gisa erabili den gasolio bolumena izango da. Hala kalkulatzen den oinarria mila litrokotan adieraziko da.
5.– (Edukirik gabe).
6. a) Itzulketa tasa, 1.000 litroko eurotan adierazia, eragiketa hau eginez lortzen den zenbateko positiboa izango da: 1.3 epigrafean jasota dagoen tasa orokorra ken 306 euro, eta tasa berezia ken 48 euro (itzulketarako eskubidea sortzen den unean indarrean dauden tasak behar dute izan).
b) Itzulketa tasa foru arau mailako xedapen bidez aldatu ahal izango da.
c) Gehienez itzuli daitekeen zenbatekoa ezin izango da izan 50.000 litroko kopuruari urtean eta ibilgailu bakoitzeko legokiokeena baino handiagoa, taxien kasuan izan ezik. Izan ere, taxiak badira, urte eta taxi bakoitzeko 5.000 litroko kopuruari legokiokeena itzuliko da gehienez.
Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak muga horiek zatikatzea erabaki ahalko du, urtebetetik beherako epealdietan aplikatzeko.
7.– Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak erabakiko du zer prozedura aplikatuko den itzulketa egiteko, eta haren barruan alderdi hauek hartu ahal izango dira kontuan, besteak beste:
a) Interesdunek erregistro espezifiko batean inskribatu behar izatea eta, itzulketa kudeatu eta egiaztatzeko garrantzitsuak direnean, haien jardueraren datuak jasotzen dituzten zerga aitorpenak aurkeztera behartuta egotea.
b) Interesdunek ordainbide espezifikoak erabili behar izatea itzulketa eskaera eragingo duen gasolioa erosteko. Hala ezartzen den kasuetan, itzulketa eskaera eragingo duen gasolioa erosteko ordainbide espezifikoak erabili behar izatea itzulketa eskatzeko erabiltzen den zerga aitorpentzat hartuko da.
c) Aipatutako ordainbide espezifikoak jaulkitzen dituzten entitateek eta horiek onartzen dituzten gasolio saltzaileek itzulketa eskatzen dutenek horrelako ordainbideak erabiltzaileari buruzko informazioa eman behar izatea Zerga Administrazioari.
8.– Aurreko 7. apartatuan aipatutako ordainbide espezifikoak erabiltzen badira gasolio erosketa bat simulatzeko eta horrekin bidegabeki sortzen bada artikulu honetan araututako itzulketa eskubidea, zerga arloko arau-hauste bat egingo da, eta simulatutako erosketaren zenbatekoa hiru halako diruzko isun proportzionalarekin zigortuko da (gutxienez 3.000 euro). Horrelako arau-hausteak egiteak dakarren erantzukizuna egoztearen ondorioetarako, ulertuko da autoreak aipatutako ordainbideen titularrak direla, ordainbidea lapurtu eta behar bezala salatzen denean izan ezik.
9.– Artikulu honetan araututako itzulketa eskaera eragiten duen gasolioa 2. apartatuan aipatu diren ibilgailuen motorretan, eta horietan bakarrik, erabili daiteke. Debekatuta dago beste edozeinetan erabiltzea. Debeku horri kasurik ez egitea zerga arloko arau-haustea izango da, eta foru dekretu arauemaile honen 55. artikuluan aurreikusitakoaren arabera zehatuko da.
Aurreko apartatuan ezarritakoak ez du eragotziko itzulketa eskaera eragingo duen gasolioa hornitzen dutenei behar diren erantzukizunak exijitzea hura jasotzen dutenek horretarako baimenik ez dutenean.
10.– Foru dekretu arauemaile honen 8.6 eta 15.11 artikuluetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, itzulketa eskatzea dakarren gasolioa bere erabileragatik tasa murriztua aplikatu zaion gasoliotzat hartuko da.
52 ter artikulua. Itzulketa partziala nekazaritzan eta abeltzaintzan erabilitako gasolioagatik.
1. a) Nekazariei eskubidea aitortzen zaie gasolio erosketetan ordaindu edo jasan dituzten hidrokarburoen gaineko zergaren kuoten itzulketa jasotzeko, aurreko urte naturalean egin dituzten erosketa horiek foru dekretu arauemaile honen 50.1 artikuluko 1.4 epigrafean ezarritako zerga tasaren arabera zergapetu badira.
b) Itzuli beharreko kuoten zenbatekoa honela kalkulatuko da: aipatutako epealdian nekazaritzan –barazkigintza, abeltzaintza eta basogintza barne– benetan erabilitako gasolio bolumena, mila litrokotan adierazia, hartuko da, eta bolumen horri 63,71 euroko tasa aplikatuko zaio 1.000 litro bakoitzeko.
2.– Itzulketa honen ondorioetarako, nekazaritzat hartuko dira adierazitako epealdian foru dekretu arauemaile honen 50.1 artikuluko 1.4 epigrafeko tasan tributatzen duen gasolioa erabiltzeko eskubidea izan duten pertsonak edo entitateak, hura karburante gisa erabili badute nekazaritzan –barazkigintza, abeltzaintza eta basogintza barne–, eta gainera, jarduera horietan aritzeari begira, kasuan kasuko erregistroan izena emanda egon badira.
3.– Itzulketa Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak erabakiko duen prozedurari jarraituz egingo da, eta gerta daiteke haren ondorioz interesdunak behartuta geratzea zerga aitorpenak aurkeztera, baita zentsu arlokoak ere.
53. artikulua.– Kudeaketako arau bereziak.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 17. apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe, fabrikatzat hartuko dira:
a) Foru dekretu arauemaile honen 49. artikuluko 1. apartatuan definitutako produktu zergapetuei tratamendu jakin bat emateko erabiltzen diren establezimenduak, nomenklatura konbinatuaren 27. kapituluko 5. ohar osagarrian ezarritako kontzeptuaren arabera.
b) Zergaren 1. tarifako produktu zergapetuei eraldaketa kimiko bat emateko erabiltzen diren establezimenduak, beren titularrek eskatzen badute. Ondorio horietarako, «eraldaketa kimikotzat» hartuko da produktuaren molekulak eraldatzea helburu duen edozein eragiketa.
2.– Foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 18. apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe, zergaren xede den produktu baten erabiltzaileak establezimendu berean hura berriro erabiltzeko egiten dituen eragiketak ez dira hartuko fabrikazio eragiketatzat, produktuagatik ordaindutako zerga berriro erabilitako produktuari dagokiona baino txikiagoa ez bada.
3.– Foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 17. apartatuan ezarritakoa gorabehera, zergaren xede diren produktuen kantitate txikiak modu osagarrian lortzen dituzten establezimenduak ez dira fabrikatzat hartuko. Erregelamenduz prozedura sinplifikatu bat ezarriko da kasu horietan zerga likidatu eta ordaintzeko.
4.– Gas naturala eta hidrokarburoen gaineko zergaren eremu objektiboan sartuta dauden produktuak, foru dekretu arauemaile honen 49.1 artikuluko definizioetan jasogabeak, zirkulatu, eduki eta erabiltzeak ez du berariazko beharkizun formalik izango zerga horri dagokionez, baina horrek ez du eragotziko 6. apartatuan xedatutakoa betetzea eta haien sorburua eta jatorria justifikatzea zuzenbidean onartutako frogabideak erabilita.
5.– Foru dekretu arauemaile honen 51.1 artikuluan ezarritako salbuespena aplikatzen zaien 2. tarifako produktuei eta gas naturalari dagokienez, arau partikular hauek beteko dira:
a) Artikulu honen 1. apartatuko a) letran xedatutakoa eragotzi gabe, 2. tarifan jasotako produktuak lortzea tarifa horretan sartuta dauden eta etendura araubidea amaitua duten beste produktu batzuetatik abiatuta, ez da fabrikaziotzat hartuko. Dena den, horrek ez du kentzen foru dekretu arauemaile honen 51.1 artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzeko bete beharrekoak izan daitezkeen beharkizunak bete behar izatea.
b) Gas naturala edo apartatu honetan aipatzen diren 2. tarifako produktuak erregai edo karburante gisa geroko une batean erabiltzen badira, helburu horietarako erabili edo merkaturatzen dituenari exijituko zaio zerga, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz.
6.– Gas naturalaren batasun barruko trukeetan honako erregelak hartuko dira kontuan:
a) Foru dekretu arauemaile honen 16. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan aipatzen diren prozedurak ez dira aplikatuko.
b) Batasunaren gainerako lurralde eremutik iristen den gas naturala zuzenean jasotzen bada barruko lurralde eremuan kokatuta dagoen gordailu fiskal batean –gasbideak eta gasbide sareak barne direla, foru dekretu arauemaile honen 4.10 artikuluan ezarritakoaren arabera–, gas hori etendura araubidean jasotzen dela joko da eta, oro har, aplikatzekoak izango dira foru dekretu arauemaile honek araubide horren pean dauden fabrikazio zerga berezien produktuetarako aurreikusitako arauak.
c) Aurreko letran adierazitakoak diren kasuetan, Batasunaren gainerako lurralde eremutik iristen den gas naturala barruko lurralde eremuan jasotzen bada, jasotzaileei foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 11. apartatuan aipatzen diren operadore erregistratuei dagokien araubidea aplikatuko zaie, artikulu honen 4. apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe.
d) Gas naturala barruko lurralde eremutik Batasunaren gainerako lurralde eremura bidaltzen denean, bidaltzaileek frogatu beharko dute, hala eskatzen zaienean, hartzailea helmugako estatu kidean erregistratutako enpresa bat dela, estatu kide horretako araudiaren arabera, eta hartzaile horrek gas naturala jaso duela.
54. artikulua.– Erabiltzeko debekuak eta mugak.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 46. artikuluko 2. apartatuan aipatutako produktuak karburante gisa erabiltzea edo artikulu horretako 3. apartatuan aipatutako hidrokarburoak erregai moduan erabiltzea debekatuta dago, non eta Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak ez duen erabilera hori espresuki baimentzen interesdunek eskatuta hasiko den espediente bat ebatzi eta gero. Espediente horretan zehaztuko da zergaren 1. tarifako zein hidrokarburok duen espedientearen xede den produktuaren erabilera baliokidea.
2.– Gasolioa karburante gisa erabiltzea, zergaren 1. tarifako 1.4 epigrafean ezarritako tasa aplikatuta, motor guztietan baimentzen da, honako motorrak direnean izan ezik:
a) Artefaktu edo gailuei propultsioa emateko erabilitako motorrak, bide eta terreno publikoetatik zirkulatzeko baimenduta daudenean, nahiz eta ibilgailu bereziak izan ez.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa hala izanik ere, nekazaritzan (barazkigintza, abeltzaintza eta basogintza barne direla) erabiltzen diren traktore eta makinen motorretan zergaren gasolioa erabili ahal izango da 1. tarifako 1.4 epigrafean jasotzen den tasa aplikatuta, bide eta terreno publikoetatik zirkulatzeko baimenduta daudenean.
b) Artefaktu edo gailuei propultsioa emateko erabiltzen diren motorrak, baldin eta beren ezaugarriengatik eta konfigurazio objektiboagatik, bide eta terreno publikoetatik zirkulatzeko baimendu baldin badaitezke bereziak ez diren ibilgailu gisa, nahiz eta baimen hori benetan jaso ez.
c) Itsasontzi eta aisiako ontziei propultsioa emateko erabiltzen diren motorrak.
Aurreko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako kasuak aplikatzearen ondorioetarako, «ibilgailuak» eta «ibilgailu bereziak» Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, II. eranskinean definitutakoak izango dira. Ondorio horietarako ere, «bide eta terreno publikoak» izango dira Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginak, urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 2. artikuluan aipatutakoak.
Foru dekretu arauemaile honen 51.2 eta 52.b) artikuluetan aurreikusitako kasuetatik kanpo, eta apartatu honen arabera baimendutakoak ere alde batera utzita, debekatuta egongo da gasolioa karburante gisa erabiltzea, erregelamenduz ezarritako eran trazatzaileak eta markatzaileak gehitu zaizkionean.
3.– Fuelolioak motor geldikorretan eta itsasontzi eta trenen motorretan bakarrik erabili ahal izango dira karburante gisa.
4.– Kerosenoa ezingo da karburante gisa erabili, baldin eta foru dekretu arauemaile honen 50.1 artikuluko 1. tarifaren 1.12 epigrafeari eta 2. tarifako 2.10 epigrafeari dagozkien tasa murriztuak aplikatzeko erregelamenduz ezarritako trazatzaile eta markatzaileak gehitu bazaizkio.
5.– (Edukirik gabe).
6.– Artikulu honetan ezartzen diren debeku eta mugak zergaren 1. tarifan jasotako olio mineralen pareko erabilera duten ekoizkinei ere aplikatuko zaizkie. aurreko 1. apartatuan ezarritakoarekin bat.
55. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 54. artikuluan ezarritako erabilera debekuak eta mugak ez betetzea zerga arloko arau-haustea izango da. Arau-hauste horiek artikulu honetan xedatutakoaren arabera zehatuko dira, baina horrek ez du eragotziko zerga arloko beste arau-hauste batzuk egiteagatik foru dekretu arauemaile honen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera bidezkoak izan litezkeen bestelako zehapenak ere ezartzea.
2.– Arau-hauste horiek egiteak dakarren erantzukizuna egozteari begira, hauek hartuko dira autoretzat:
a) Beharrezko baimena izan gabe, foru dekretu arauemaile honen 46. artikuluko 3. apartatuan aipatzen diren hidrokarburoak erregai gisa erabiltzen dituztenak.
b) Ibilgailu autopropultsatuen, itsasontzien eta makinen titularrak, haien deposituetan beren funtzionamendurako espresuki baimenduta ez dauden karburanteak erabiltzen edo biltzen dituztenean, baita horiek titularrak berak gidatzen edo eramaten ez dituenean ere, apartatu honetako hurrengo letran eta 3. paragrafoan jasotako kasuetan izan ezik.
c) Aurreko letran aipatutako ibilgailu eta itsasontzien errentariak, tartean gidari edo patroirik gabeko alokairu kontratua dagoenean, baldin eta arau-haustea kontratuaren datatik makina, ibilgailua edo itsasontzia titularrari itzuli bitarteko epean antzematen bada.
3.– Lapurreta kasuetan, salaketaren egunetik berreskurapenaren egunera bitartean antzematen diren arau-hausteak ezingo zaizkie egotziko ibilgailu edo itsasontzien titularrei.
4.– Autoreari edo autore bakoitzari honako zehapen hau ezarriko zaio:
a) Arau-haustea egin duen ibilgailuaren, makinaren edo itsasontziaren motorrak 10 ZP bitarteko potentzia fiskala badu, eta itsasontzien kasuan, potentzia hori 220 kW bitartekoa bada, 1.200 euroko diruzko isun finkoa.
b) 10 ZPtik gorako eta 25 bitarteko zaldi potentzia duten motorren kasuan, edo 220 KWtik gorako eta 550 bitartekoetan –itsasontzien kasuan–, 3.600 euroko diruzko isun finkoa.
c) 25 ZPtik gorako eta 50 bitarteko zaldi potentzia duten motorren kasuan, edo 550 KWtik gorako eta 1.100 bitartekoetan –itsasontzien kasuan–, 7.200 euroko diruzko isun finkoa.
d) 50 ZPtik gorako potentzia fiskala duten motorren kasuan, edo 110 kWtik gorako potentzia fiskala dutenetan –itsasontzien kasuan–, 12.000 euroko diruzko zigor finkoa.
e) Aurreko 2. apartatuko a) letran jasotako kasuetan, zehapena 1.200 euroko diruzko isun finkoa izango da.
5.– Arau-hauste mota hori behin eta berriz errepikatzen bada, aurreko apartatu adierazitako zenbatekoak bikoiztu egingo dira.
Zirkunstantzia hori gertatzen dela joko da arau-hausleak, arau-hauste berria egin aurreko bi urteetan, ebazpen irmo baten bidez zehapena jaso badu bide administratiboan, aurreko artikuluan ezarritako debekuetako edozein urratzeagatik.
6.– Foru dekretu arauemaile honen 50. artikuluko 1. tarifako 1.10.2 epigrafean zehaztutako zerga tasa aplikatuta egiten diren gas naturaleko horniduretan, zerga arloko arau-haustea izango da subjektu pasiboei datu faltsuak edo okerrak ematea, horrek dagozkionak baino kuota txikiagoak jasanaraztea eragiten duenean.
Zehapenaren oinarria jasanarazi behar ziren kuoten eta benetan jasanarazitakoen arteko diferentzia izango da.
Zehapena 100eko 50eko diruzko isun proportzionala izango da.
VIII. KAPITULUA
TABAKO LABOREEN GAINEKO ZERGA
56. artikulua.– Eremu objektiboa.
Zerga honen ondorioetarako, honako hauek dira tabako laboreak:
1.– Zigarroak eta zigarrotxoak.
2.– Zigarretak.
3.– Tabako xehea.
4.– Erretzeko gainerako tabakoak.
57. artikulua.– Zergari ez lotzeko kasuak.
Foru dekretu arauemaile honen 6. artikuluan jasotako kasuez gain, zergapetu gabe geratuko da, erregelamenduz ezarriko den eran eta baldintzetan, fabrika eta gordailu fiskalen barruan Zerga Administrazioaren kontrolpean suntsitzen diren tabako laboreen fabrikazioa eta inportazioa.
58. artikulua.– Zerga oinarria.
1.– Oinarria honako hau izango da:
a) Tasa proportzionalak aplikatzeko, penintsulan edo Balear uharteetan kokatutako tabako eta tinbre saltokietan laboreek duten balioa, jendaurreko gehieneko salmenta prezioaren arabera kalkulatua, zerga guztiak barne.
b) Tasa espezifikoak aplikatzeko, unitate kopurua.
2.– Aurreko apartatuko a) letran ezarritakoaren ondorioetarako, fabrikatzaileek eta inportatzaileek, tabako laboreak merkaturatu aurretik, komunikatu beharko dituzte, erregelamenduz ezarriko den eran, haietarako finkatu dituzten gehieneko salmenta prezioak eta horietan sartzen dituzten aldaketak.
59. artikulua.– Kontzeptuak eta definizioak.
1.– Zerga honen ondorioetarako, eta, betiere, eraldatu gabe erretzekoak badira eta, beren ezaugarriengatik eta kontsumitzaileengan eragin ditzaketen espektatiba arruntengatik, horretarako bakarrik zuzenduta badaude, honako hauek hartuko dira zigarro edo zigarrotxotzat:
a) Tabako naturalez osatutako kanpo geruza bat duten tabako biribilkiak.
b) Tripa irabiatua nahastuta duten tabako biribilkiak, zigarroen ohiko koloreko tabako berreginarekin eratutako kanpo geruza bat dutenak, filtroa barne, halakorik badago, baina ez ahokoa –ahokoa duten zigarroen kasuan–, baldin eta haien masa unitarioa, filtrorik eta ahokorik gabe, 2,3 eta 10 gramo bitartekoa bada, eta haren perimetroa, luzeraren heren batean gutxienez, 34 milimetrokoa edo handiagoa bada.
Labore horiek zigarroak edo zigarrotxoak izango dira, unitateko pisua 3 gramotik gorakoa den edo ez kontuan hartuta.
2.– Orobat, zigarro edo zigarrotxotzat hartuko dira tabakoa ez diren sustantziez partzialki osatutako produktuak ere, aurreko apartatuko gainerako irizpideei erantzuten dietenean.
3.– Zerga honen ondorioetarako, zigarretatzat hartuko dira beren jatorrizko forman erre daitezkeen tabako biribilkiak, aurreko apartatuetan ezarritako eran definitutako zigarroak edo zigarrotxoak ez badira.
Orobat, zigarretatzat hartuko dira industriala ez den manipulazio sinple baten bidez zigarreta zorroetan sartu edo erretzeko paper orrietan biltzen diren tabako biribilkiak.
Zergaren aplikazioaren ondorioetarako, aurreko paragrafoan aipatutako tabako biribilkia bi zigarretatzat hartuko da haren luzera 8 zentimetrotik gorako eta 11 bitartekoa denean, hiru zigarretatzat luzera hori 11 zentimetrotik gorako eta 14 bitartekoa denean, eta horrela hortik aurrera progresio berari jarraituz.
Luzera neurtzeko, filtroa eta ahokoa ez dira kontuan hartuko.
4.– Zerga honen ondorioetarako, erretzeko tabakoa edo tabako xehea honako hau izango da:
a) Moztutako edo beste era batera zatitutako tabakoa, haritua edo plantxan prentsatua, aurreko apartatuetan sartzen ez dena eta geroko eraldaketa industrialik gabe erre daitekeena.
b) Txikizka saltzeko egokitutako tabako hondakinak, zigarro, zigarrotxo edo zigarreta ez direnak, erre badaitezke. Ondorio horietarako, tabako hondakinak izango dira tabako hostoen hondarrak eta tabakoaren tratamendutik edo tabako laboreen fabrikaziotik eratorritako azpiproduktuak.
5.– Zerga honen ondorioetarako, aurreko apartatuko definizioaren ildotik, erretzeko tabakoa biltzeko tabako xehetzat joko da, tabako partikulen 100eko 25 baino gehiagok 1,5 milimetrotik beherako ebaki zabalera dutenean.
Halaber, erretzeko tabakoa, zigarretak biltzeko saltzen denean, tabako xehetzat joko da, baldin eta tabako partikulen 100eko 25 baino gehiagok 1,5 milimetroko edo hortik gorako ebaki zabalera dutenean.
6.– Era berean, erretzeko zigarreta eta tabakotzat hartuko dira trafikoa debekatua ez duten substantziez guztiz edo partzialki osatuta dauden produktuak, tabakoa ez izan arren aurreko 3. eta 4. apartatuetan ezarritako gainerako irizpideei erantzuten dietenean. Hala ere, tabakorik ez duten produktuak ez dira halakotzat hartuko medikuntzarako baino ez direla erabiltzen frogatzen denean.
7.– Zerga honen ondorioetarako, fabrikatzailetzat hartuko da tabakoa tabako labore bihurtzen duena, eta labore hori egokitu ondoren jendaurreko salmentara bideratzen dituena.
60. artikulua.– Zerga tasak.
1.– Tarifa honen arabera exijituko da zerga:
1. epigrafea. Zigarroak eta zigarrotxoak: hurrengo paragrafoa aplikagarria den kasuetan izan ezik, zigarro eta zigarrotxoak 100eko 15,8ko tasan zergapetuko dira.
Zergaren zenbatekoa ezin da izan 41,5 euroko tasa bakarretik beherakoa 1.000 unitateko, eta 44,5 eurora igoko da zigarro eta zigarrotxoei 1.000 unitateko ezartzen zaien jendaurreko salmenta prezioa 215 eurotik beherako denean.
2. epigrafea. Zigarretak: hurrengo paragrafoa aplikagarria den kasuetan izanik ezik, zigarretei tasa hauek aplikatuko zaizkie aldi berean:
a) Tasa proportzionala: 100eko 51.
b) Tasa espezifikoa: 24,7 euro 1.000 zigarretako.
Zergaren zenbatekoa ezin da izan 131,5 euroko tasa bakarretik beherakoa 1.000 unitateko, eta 141 euroraino igoko da zigarretei 1.000 unitateko ezartzen zaien jendaurreko salmenta prezioa 196 eurotik beherako denean.
3. epigrafea. Biltzeko tabako xehea: hurrengo paragrafoa aplikagarria den kasuetan izan ezik, biltzeko tabako xeheari tasa hauek aplikatuko zaizkio aldi berean:
a) Tasa proportzionala: 100eko 41,5.
b) Tasa espezifikoa: 23,5 euro kilogramoko.
Zergaren zenbatekoa ezin da izan 98,75 euroko tasa bakarretik beherakoa kilogramoko, eta 102,75 euroraino igoko da tabako xeheari kilogramoko ezartzen zaion jendaurreko salmenta prezioa 165 eurotik beherako denean.
4. epigrafea. Gainerako tabako laboreak: 100eko 28,4.
Gainerako tabako laboreei 22 euroko tasa bakarra aplikatuko zaie kilogramoko, aurreko paragrafoan ezarritako tasa aplikatzetik ateratzen den kuota tasa bakar honen zenbatekoa baino txikiagoa denean.
2.– Artikulu honen ondorioetarako, epigrafe bakoitzaren kasuan jendaurreko salmenta prezioa penintsulako eta Balear uharteetako tabako eta tinbre saltokietan jendaurrean dagoen gehieneko salmenta prezioa izango da, zerga guztiak barne.
61. artikulua.– Salbuespenak.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 9. artikuluan aipatzen diren eragiketez gain, salbuetsita egongo dira, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan, tabako laboreen fabrikazioa eta inportazioa, xede hau ematen zaienean:
a) Fabriketan eta gordailu fiskaletan desnaturalizatzea, gero industrian edo nekazaritzan erabiltzeko.
b) Analisi zientifikoak edo laboreen kalitateari buruzkoak egitea bai fabriketan bai gordailu fiskaletan.
2.– Salbuetsita egongo dira, halaber, tabako laboreen inportazio hauek:
a) Hirugarren herrialdeetatik datozen hamazazpi urtetik gorako bidaiariek zuzenean egiten dituztenak, betiere honako muga kuantitatibo hauek gainditzen ez badituzte:
1.a 200 zigarreta, edo
2.a 100 zigarrotxo, edo
3.a 50 zigarrotxo, edo
4a. Gainerako tabako laboreen 250 gramo.
b) Partikular batek hirugarren herrialde batetik beste partikular bati lantzean behin egindako bidalketa txikiak, tartean inolako ordainketarik ez badago eta muga kuantitatibo hauek gainditzen ez badira:
1.a 50 zigarreta, edo
2.a 25 zigarrotxo, edo
3.a 10 zigarro, edo
4.a.– Gainerako tabako laboreen 50 gramo.
3.– Hirugarren herrialde edo lurralde batera airez edo itsasoz doazen bidaiariei zergarik gabeko dendetan saltzeko diren tabako laboreak, beren ekipaje pertsonalean daramatzatenean.
62. artikulua.– Itzulketak.
Tabako laboreen gaineko zergarengatik ordaindutako kuoten itzulketarako eskubidea egongo da, erregelamenduz ezarriko den eran eta baldintzetan, foru dekretu arauemaile honen 10. artikuluan jasotako kasuetan ez ezik, baita honako hauetan ere:
a) Tabako laboreak Zerga Administrazioaren kontrolpean suntsitzen direnean.
b) Tabako laboreak fabrikara itzultzen direnean bertan birziklatzeko.
63. artikulua.– Kudeaketako arau bereziak.
Gordailuzain baimenduek, hartzaile erregistratuek, hartzaile ziurtatuek edo urrutiko salmenten sistemako hartzaileek, eta horiek bakarrik, jaso ditzakete tabako laboreak Batasuneko beste estatu batzuetatik, baina, kasu guztietan, horiek nahitaezkoa dute tabako merkatuaren araudian ezarritako baldintzak betetzea.
IX. KAPITULUA
ELEKTRIZITATEAREN GAINEKO ZERGA (EDUKIRIK GABE)
64. artikulua (edukurik gabe).
II. TITULUA
ZENBAIT GARRAIOBIDEREN GAINEKO ZERGA BEREZIA
65. artikulua.– Zerga egitatea.
1.– Zergari lotuta egongo dira:
a) Beren kabuz mugitzeko motorra duten ibilgailuak, berriak zein erabiliak, lehen aldiz matrikulatzea Espainian behin betiko, jarraian aipatzen direnak izan ezik:
1.a Kontseiluaren 1970eko otsailaren 6ko 70/156/EEE Zuzentarauak, ibilgailu motordunen eta horien atoien homologazioari buruz estatu kideek dituzten legeriak hurbiltzeari buruzkoak, 2007ko otsailaren 6an indarrean duen eranskineko testuan aipatzen diren N1, N2 eta N3 kategorietan jasotako ibilgailuak, zergari ez lotzeko beste kasu batzuetan sartuta ez daudenean. Gainera, N1 kategoriakoen kasuan, nahitaezkoa da horiek jarduera ekonomiko bati atxikita egotea modu esanguratsuan. Ibilgailua jarduera ekonomiko bati modu esanguratsuan lotuta dagoela joko da, subjektu pasiboak, Gipuzkoako zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 95. artikuluan jasotakoari jarraituta, gutxienez 100eko 50eko kenkaria aplika dezakeenean erosketa edo inportazioa dela eta BEZean jasan edo ordaindutako kuotengatik. Ondorio horietarako, berdin izango da foru dekretu arauemaile horretan jasotako arauetatik eratorritako kenkarirako eskubidean beste edozein murriztapen aplikatzen den ala ez.
Dena den, ibilgailu horiek etxebizitza gisa erabiltzeko egokitzen direnean, Espainian egiten zaien behin betiko lehen matrikulazioa zergari lotuta egongo da.
2.a Aurreko 1. zenbakian aipatutako testuan aurreikusten diren M2 eta M3 kategorietan sartutako ibilgailuak, eta tranbiak.
3.a Objektiboki aintzat hartuta, industrian, merkataritzan, nekazaritzan, medikuntzan edo zientzian bakarrik aplikatzekoak direnak, betiere haien serieko modeloak edo banaka hartutako ibilgailuak behar bezala homologatu baditu Zerga Administrazioak. Ondorio horietarako, ulertuko da ibilgailuak aplikazio horietarako bakarrik bideratuta daudela horietan baldintza hauek betetzen direnean: bakar-bakarrik bi eserleku izatea (gidariarena eta aldamenekoarena), ez izatea ez eserleku gehigarririk ez eserlekuak ainguratzeko euskarririk, zamarako espazioan alboetako leihorik ez egotea eta espazio horrek barruko bolumenaren 100eko 50 baino gehiago hartzea.
4.a Bi edo hiru gurpileko ziklomotorrak eta kuadriziklo arinak.
5.a Motozikletak eta kuatrizikloak ez diren hiru gurpileko ibilgailuak, bi kasuetan zilindrada ez bada 250 zentrimetro kubikotik gorakoa, barne errekuntzako motorren kasuan, edo gehieneko potentzia garbia 16 kW-tik gorakoa ez denean, gainerako motorretan.
6.a Mugikortasuna mugatua duten pertsonentzako ibilgailuak.
7.a Ibilgailu bereziak, betiere 70.1 artikuluko 4. epigrafean definitzen diren «quad» motako ibilgailuak ez badira.
8.a Ibilgailu misto moldagarriak, karrozeriaren sabaiaren parte estrukturaletik lurreraino duten altura osoa 1.800 milimetrotik gorakoa denean, betiere lur orotako ibilgailuak ez badira eta jarduera ekonomiko bati atxikita badaude modu esanguratsuan. Ibilgailua jarduera ekonomiko bati modu esanguratsuan lotuta dagoela joko da, subjektu pasiboak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 95. artikuluan jasotakoari jarraituta, gutxienez 100eko 50eko kenkaria aplika dezakeenean erosketa edo inportazioa dela eta BEZean jasan edo ordaindutako kuotengatik. Ondorio horietarako, berdin izango da foru dekretu arauemaile horretan jasotako arauetatik eratorritako kenkarirako eskubidean beste edozein murriztapen aplikatzen den ala ez.
Dena den, ibilgailu horiek etxebizitza gisa erabiltzeko egokitzen direnean, Espainian egiten zaien behin betiko lehen matrikulazioa zergari lotuta egongo da.
9.a Indar armatuek, Estatuko, autonomia erkidegoetako eta toki korporazioetako segurtasun indarrek eta kidegoek, bai eta aduanako zaintzaileek ere, defentsa, zaintza eta segurtasun eginkizunetan erabiltzeko direnak.
10.a Anbulantziak eta, dauzkaten ezaugarriengatik, autobide eta errepideetan zaintza eta sorospen lanetarako bakarrik erabil daitezkeen ibilgailuak.
b) Aisiarako edo ur kiroletarako itsasontzi edo ur ontziak, izan berriak izan erabiliak, lehen aldiz matrikulatzea itsasontzien matrikula erregistro arruntean edo berezian, haien luzera zortzi metrokoa baino handiagoa denean, edo, erregistro horretan inskribatu ezin badira, kasuan kasuko kirol federazioan lehen aldiz matrikulatzea.
Foru dekretu arauemaile honen 70.1 artikuluko 4. epigrafean definitutako ur motoen lehen matrikulazioa beti egongo da zergari lotuta, edozein luzera dutela ere.
Aintzat hartuko den luzera apirilaren 27ko 544/07 Errege Dekretuak 2007ko ekainaren 30ean indarrean duen testuan halakotzat definitzen duena izango da (544/2007 Errege Dekretua, itsasontzien matrikula erregistroko zazpigarren zerrendan aisiako urontziak estatu baten banderapean jarri eta matrikulatzea arautzen duena).
Aisiarako edo ur kiroletarako urontzi eta ontzitzat hartzen dira honako hauek:
1.a Itsasontzien matrikula erregistro arrunt edo bereziko seigarren edo zazpigarren zerrendan inskribatzen diren itsasontziak edo, hala badagokio, kasuan kasuko kirol federazioaren erregistroan izena emandakoak.
2.a Aurreko 1. paragrafoan aipatutakoak ez diren itsasontziak, aisiako nabigazio pribaturako erabiliak, foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 13. apartatuan definitutako eran.
c) Hegazkinak, hegazkin txikiak eta motor mekanikoz hornitutako gainerako aireontziak, berriak zein erabiliak, lehen aldiz matrikulatzea aireontzien erregistroan, jarraian aipatzen direnak izan ezik:
1.a Beren ezaugarri teknikoengatik, nekazaritza edo basogintzako lanetarako edo gaixoak eta zaurituak garraiatzeko bakarrik erabili daitezkeen aireontziak.
2.a Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak emandako ziurtagiriaren arabera, aireratzeko unean gehienez 1.550 kilogramo pisatzen duten aireontziak.
d) Aurreko apartatuetan aipatutako garraiobideak Espainian zirkulatu edo erabiltzea zergari lotuta egongo da, baldin eta Espainian erabiltzen hasi ondorengo 30 egunen barruan oraindik ez bada eskatu horiek Gipuzkoan behin betiko matrikulatzea, foru dekretu arauemaile honen lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat. Epe hori 60 egunekoa izango da, garraiobideak Espainian erabiltzearen arrazoia titularraren ohiko bizilekua lurralde espainiarrera aldatzea denean, betiere foru dekretu arauemaile honen 66. artikuluko 1.n) apartatuan jasotako salbuespena aplikatzekoa bada.
Ondorio horietarako, ulertuko da ibilgailuak data hauetan hasi direla Espainian zirkulatzen edo erabiltzen:
1.a Aldi baterako inportazio araubidean edo matrikula turistikoei aplikatutakoan egon diren garraiobideak badira, araubide horiek utzi edo iraungitzen diren egunean.
2.a Gainerako kasuetan, garraiobidea Espainian sartzen den egunean. Data hori ez bada ezagutzen modu sinesgarrian, erabileraren hasiera datatzat bi hauetako azkena hartuko da:
– Garraiobidearen eskurapen data.
– Interesduna Espainian egoiliartuta dagoela edo Espainian kokatutako establezimendu baten titular dela irizten den data.
2. a) Aurreko 1.a) apartatuan eta foru dekretu arauemaile honen 70. artikuluko 1. apartatuan aipatzen diren ibilgailuak mugatu eta zehazteko, aintzat hartzekoak izango dira, apartatu horietan espresuki jasota ez dagoen guztian, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrak II. eranskinean jasotzen dituen definizioak eta kategoriak (2007ko ekainaren 30ean indarrean duen testuari jarraituta).
b) Foru dekretu arauemaile honen ondorioetarako, garraiobide berritzat joko dira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailean ezarritakoaren arabera halakotzat hartzen direnak, lehen matrikulazioa Kanarietan egin arren.
c) Aurreko 1.a) apartatuko 9. eta 10. zenbakietan aipatzen diren ez-zergapetze kasuak aplikatzeko, Zerga Administrazioak aldez aurretik onartu beharko ditu erregelamenduz erabakiko den eran. Zerga egitatea garraiobideak Espainian zirkulatzea edo erabiltzea denean, ez-zergapetze kasu horiek aplikatzeko, beharrezkoa izango da, gainera, aldez aurreko onarpen hori foru dekretu arauemaile honen 65.1.d) artikuluan ezarritako epeen barruan eskatzea.
Zergari ez lotzeko gainerako kasuetan, beharrezkoa izango da Zerga Administrazioari aitorpen bat aurkeztea Ogasun eta Finantza Departamentuko diputatuak egoki iritzitako tokian, moduan, epean eta inprimakietan. Zerga Administrazioak homologatutako ibilgailuak paragrafo honetan aurreikusitakotik kanpo geratzen dira.
3.– Zerga egitatea egin eta lau urte pasatu baino lehen aldaketarik baldin badago foru dekretu honetan aurreikusitako ez-zergapetze edo salbuespen kasuak eragiten dituzten zirkunstantzia edo baldintzetan, aldaketa hori gertatu den momentuagatik autolikidatu eta ordaindu beharko da zerga berezia, non eta aldaketa hori egin ondoren ez den aplikatzekoa foru dekretu arauemaile honetan jasotzen diren ez-zergapetze edo salbuespen kasuetakoren bat. Garraiobidearen eskualdaketak matrikulazio alorrean eskumena duen organoaren aurrean ondorioak izan ditzan, ondoko hau egin beharko da, kasuan kasu: zerga ordaindu dela aipatutako organoari frogatu, zergapetu gabe edo salbuetsita egotearen aitorpena hari aurkeztu, kudeaketa organoak behar bezala diligentziatua beti, edo, bestela, Zerga Administrazioak aldez aurretik jotzea aplikagarritzat ez- zergapetze edo salbuespen kasua.
Aurreko paragrafoan aipatzen den epea bi urtera murriztuko da, garraiobideen behin betiko lehen matrikulazioa salbuetsita egon denean foru dekretu arauemaile honen 66. artikuluko 1. apartatuaren b) eta c) letretan xedatutakoari jarraituz.
Era berean, apartatu honetako aurreko paragrafoetan aipatutako autolikidazioa eta ordainketa ez dira exijituko, aldatutako zirkunstantzia baldin bada garraiobidea zergaren aplikazio lurraldetik kanpora bidaltzen dela behin betiko. Horrelakoetan, bidalketa frogatu beharko da bidezko erregistroan baja eman izanaren ziurtagiria, matrikulazio alorrean eskumena duen organo eskudunak emana, aurkeztuta.
Gertatzen bada zergaren aplikazio lurraldetik kanpora behin betiko bidali den garraiobide bat, aurreko paragrafoan edo foru dekretu arauemaile honen 66.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuta joan dena, berriro sartzen dela zergaren aplikazio lurraldean, garraiobide hori zirkulatu edo erabiltzeko baimena matrikulazio arloan eskumena duen organoak ematea behin betiko lehen matrikulaziotzat hartuko da zerga honen ondorioetarako.
4.– Garraiobideen behin betiko lehen matrikulazioa ez da egongo zergari lotuta, baldin eta haien zirkulazioa eta erabilera foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluko 1. apartatuaren d) letrari jarraituz zergapetu badira, eta, gainera, ezarritako epeen barruan:
a) Dagokion zerga autolikidatu edo ordaindu bada, edo
b) Dagokion zerga Zerga Administrazioak likidatu badu eta kasuan kasuko zenbatekoa ordaindu bada, edo
c) Zerga Administrazioak aurrez onartu badu ez-zergapetze edo salbuespen kasu bat aplikatzekoa dela, hala aurreikusita dauden kasuetan, edo
d) Zerga Administrazioari zergan salbuesteari buruzko aitorpen bat aurkeztu bazaio, hala aurreikusitako kasuetan.
66. artikulua.– Salbuespenak, itzulketak eta murriztapenak.
1.– Garraiobideen behin betiko lehen matrikulazioa edo, hala badagokio, horiek Espainian zirkulatzea edo erabiltzea, zergatik salbuetsita egongo da honako garraiobideak direnean:
a) Indarrean dagoen legeriaren arabera taxi, autotaxi edo autoturismoak diren ibilgailu automobilak.
b) Kontraprestazio bidez gidariak trebatzeko ez beste ezertarako erabiltzen diren ibilgailu automobilak.
c) Alokatzeko ez beste ezertarako erabiltzen diren ibilgailu automobilak.
Ondorio horietarako, automobilak alokatzeko jarduerarik ez dagoela joko da automobil horiek Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 79. artikuluan jasotako eran lotuta dauden pertsonei lagatzen zaizkienean, edo, lagapena pertsona edo entitate berberari egiten zaionean hiru hilabetetik gorako epean, hamabi hilabete jarraituen barruan.
Ondorio horietarako, errentamendu-salmenta kontratuak edo horiekin parekatuak, eta erosteko aukera ematen duten errentamenduak ez dira automobilen alokairutzat hartuko.
d) Desgaitasuna duten pertsonen izenean beraiek bakarrik erabiltzeko matrikulatutako ibilgailu automobilak, baldintza hauek betetzen badira:
1.a Gutxienez lau urte igarotzea antzeko baldintzetan beste ibilgailu bat matrikulatu zenetik. Dena den, ibilgailuen erabateko ezbeharra gertatzen denean, baldintza hori ez da exijituko behar bezala frogatzen bada.
2.a Matrikulatu ondorengo lau urteko epearen barruan ibilgailua ez eskualdatzea «inter vivos» egintzen bitartez.
e) Matrikula diplomatikoaren araubide pean matrikulazio berezia duten ibilgailuak, erregelamenduz ezarriko diren muga eta baldintzekin, titularrak honako hauek direnean:
1.a Espainian egoitza iraunkorra duten eta bertan akreditatuta dauden misio diplomatikoak, eta agente diplomatikoak.
2.a Espainiako Estatuarekin egoitza akordio bat sinatu duten nazioarteko erakundeak eta estatutu diplomatikoa duten bertako funtzionarioak.
3.a Karrerako bulego kontsularrak eta atzerriko nazionalitatea duten karrerako funtzionario kontsularrak.
4.a Misio diplomatikoetako eta nazioarteko erakundeetako langile tekniko eta administratiboak, eta bulego kontsularretako karrerako funtzionarioak, nazionalitatez espainiarrak ez direnean eta Espainian egoitza iraunkorrik ez dutenean.
Aurreko 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoa hala izanik ere, erakunde horiek sortzeko izenpetzen diren nazioarteko hitzarmenetan edo haien egoitza akordioetan beste muga edo baldintza batzuk ezartzen badira, erakunde horiei, estatutu diplomatikoa duten bertako funtzionarioei eta bertan lan egiten duen pertsonal tekniko-administratiboari horiek aplikatuko zaizkie.
f) Beste Estatu kide batean matrikulatutako ibilgailu automobilak, beste Estatu kide batean finkatutako pertsonek edo erakundeek Espainian egoiliartutako pertsona fisiko baten eskura jarritakoak, betiere, baldintza hauek betetzen badira:
1.a Eskura jartze hori pertsona fisiko egoiliarrarekin dagoen lan harremanaren ondorioz gertatzea, harreman hori soldatapekoa izan ala ez.
2.a Ibilgailuaren xedea ez izatea zergaren aplikazio lurraldean nagusiki erabiltzea modu iraunkorrean
Ondorio horietarako, ulertuko da ibilgailuaren xedea ez dela zergaren aplikazio lurraldean nagusiki erabiltzea modu iraunkorrean, Espainian egoiliartuta dagoen pertsona baten eskura jartzen denean, haren lantokia mugakidea den beste Estatu kide batean dagoenean, eta ibilgailua egunero erabiltzen duenean lantokirako joan-etorriak egiteko, oporraldiak aintzat hartu gabe.
g) Aisiarako eta ur kiroletarako urontzi eta itsasontziak, alokatzeko ez beste ezertarako erabiltzen direnean.
Salbuespen hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da ibilgailuen alokairurako ezarritako mugak eta beharkizunak betetzea. Edonola ere, alokairu jarduerarik ez dagoela ulertuko da titularrak ontzia errentan emateko lagatzen duenean, betiere baldin eta titularrak edo hari lotutako pertsona batek erabilera eskubide oso edo partzial bat jasotzen badu edozein titulu bidez, dela ontzi horren gainean dela lagapen hartzaileak edo hari lotutako beste pertsona batek duenaren gainean. Apartatu hau aplikatzeari begira, lotutako pertsonak izango dira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 79. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
h) Aisiarako eta ur kiroletarako urontzi eta itsasontziak, titularrak Merkataritzako Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak ofizialki aitortutako kirol eskola nautikoak badira eta ontziak nola gobernatu irakasteko ez beste ezertarako erabiltzen badira.
Dena den, aisiarako edo ur kiroletarako urontzi eta itsasontziek ez dute galduko salbuespenerako eskubide hori, baldin eta, salbuetsita egonik, aldi berean irakaskuntzarako eta alokairurako erabiltzen badira, betiere, artikulu honen 1. apartatuko g) letraren bigarren paragrafoan zehaztutako baldintzen barruan.
i) Duten konfigurazioagatik, arraun edo pala bidez soilik mugiaraz daitezkeen urontziak, bai eta kategoria olinpikoko belaontziak ere.
j) Estatuak, autonomia erkidegoek, lurralde historikoetako erakunde publikoek, toki korporazioek edo enpresa nahiz organismo publikoek matrikulatutako aireontziak.
k) Abiazio Zibileko Zuzendaritza Orokorrak ofizialki aitortutako eskolen titulartasuneko aireontziak, pilotuen irakaskuntza eta prestakuntza aeronautikorako edo horien birziklatze profesionalerako ez beste ezertarako erabiltzen direnean.
l) Aire nabigazioko enpresen titulartasuneko aireontziak, betiere haien erabilera ezin bada sailkatu aisiako abiazio pribatu gisa, foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.
Aire nabigazioko enpresei errentan eman zaizkien eta haien izenean matrikulatuta dauden aireontzien kasuan, salbuespena ez da aplikatuko errentatzailea edo hari lotutako pertsonak, denak batera hartuta, aireontziaren amaierako erabiltzaileak badira hegazkinak urtebeteko epean egindako hegaldi orduen 100eko 5etik gorako portzentajean. Apartatu hau aplikatzeari begira, lotutako pertsonak izango dira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 79. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
m) Aire nabigazioko enpresei bakarrik alokairuan lagatzeko matrikulatu diren aireontziak, betiere haien erabilera ezin bada sailkatu aisiako abiazio pribatu gisa, foru dekretu arauemaile honen 4. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.
Salbuespena ez da aplikatuko aireontzia bere izenean matrikulatuta daukan pertsona edo hari lotutakoak, denak batera hartuta, aireontziaren amaierako erabiltzaileak badira hegazkinak urtebeteko epean egindako hegaldi orduen 100eko 5etik gorako portzentajean. Apartatu hau aplikatzeari begira, lotutako pertsonak izango dira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 79. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
n) Titularrak ohiko bizilekua atzerritik Gipuzkoako Lurralde Historikora aldatzeagatik matrikulatzen edo erabiltzen diren garraiobideak. Salbuespena aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
1.a Interesdunek aldaketa egin aurreko hamabi hilabete jarraituetan gutxienez eduki behar izan dute ohiko bizilekua lurralde espainiarretik kanpo.
2.a Garraiobide horiek jatorrizko herrialdean zerga baldintza normaletan erosiak edo inportatuak beharko dute izan, herrialde hartatik ateratzeagatik sorrarazitako kuoten inolako salbuespenik edo itzulketarik izan gabe.
Baldintza hau betetzat joko da garraiobideen eskurapena edo inportazioa araubide diplomatiko edo kontsularrean jasota dauden salbuespenak aplikatuta egin denean, edo jatorrizko estatuan egoitza duten nazioarteko erakundeetako kideen alde erosi edo inportatu direnean, erakunde horiek sortzeko nazioarteko hitzarmenek egoitza akordioen bidez ezartzen dituzten muga eta baldintzekin.
3.a Interesdunak gutxienez lehengo egoitza utzi aurreko sei hilabeteetan erabili behar izan ditu garraiobideak egoitza horretan.
4.a Matrikulazioa foru dekretu arauemaile honen 65.1.d) artikuluan aurreikusitako epean eskatu beharko da.
5.– Salbuespen hau aplikatzen zaien garraiobideak ezin dira eskualdatu matrikulatu eta hurrengo hamabi hilabeteetan. Baldintza hau ez betetzeak zerga ordainaraztea ekarriko du berekin, ez betetzea gertatu den eguna erreferentzia hartuta.
ń) Beste estatu kide batean matrikulatutako garraiobideak, Espainian egoiliartutako pertsonek edo entitateek beste estatu kide bateko hornitzaile bati gehienez hiru hilabetez alokatuak, baldin eta apartatu honetako c) letran ezarritako salbuespena aplikatu ezin bazaie.
2.– Aurreko apartatuko a), b), c), d), f), g), h), k), m) eta ń) letretan aipatutako salbuespenak aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Zerga Administrazioak salbuespen horiek aurrez onartzea erregelamenduz ezarriko den eran. Bereziki, d) letran aipatzen den salbuespenaren kasuan, beharrezkoa izango da desgaitasuna edo balioezintasuna frogatzea Foru Aldundiko organo eskudunak, autonomia erkidegoetakoak, Gizarte Zerbitzuetako Institutu Nazionalak edo kudeaketa entitate eskudunek emandako ziurtagiria aurkeztuta.
Aurreko apartatuko e) letran aipatutako salbuespena aplikatzeko, ezinbestekoa izango da Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak haren bidezkotasuna aurrez ziurtatzea.
Gainerako salbuespen kasuetan, Zerga Administrazioari aitorpen bat aurkeztu beharko zaio Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak erabakitako tokian, eran, epean eta inprimakian.
Zerga egitatea garraiobideak Espainian zirkulatzea edo erabiltzea denean, aurreko apartatuan aurreikusi diren salbuespenak aplikatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurreko onarpenerako eskaera edo kasuan kasuko aitorpena foru dekretu arauemaile honen 65.1.d) artikuluan ezarritako epeen barruan aurkeztea.
3.– Garraiobideen birsalmentan profesionalki jarduten duten enpresaburuek eskubidea izango dute, zerga egitatea gertatu denetik lau urte igaro baino lehen zergaren aplikazio lurraldetik kanpo behin betiko bidali dituzten garraiobideei dagokienez, bidalketaren unean garraiobideagatik ordaindutako kuotaren zatiaren itzulketa jasotzeko. Garraiobidea zergaren aplikazio lurraldetik kanpora behin betiko bidali dela frogatzeko, kasuan kasuko erregistroan baja eman izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, matrikulazio alorrean eskumena duen organo eskudunak emana.
Aurreko paragrafoan aipatzen den itzulketan erregela hauek aplikatuko dira:
a) Garraiobidea zergaren aplikazio lurraldetik kanpora bidaltzearen arrazoia salmenta irmo batek izan behar du.
b) Itzulketaren oinarria garraiobideak bidali zen momentuan zuen merkatu balioa izango da, eta ezin izango du gainditu foru dekretu arauemaile honen 69. artikuluko b) apartatuan aipatzen diren balorazio taulen aplikaziotik ateratzen den balioa.
c) Itzulketaren tasa zerga likidatzeko unean aplikatu zena izango da.
d) Itzulketaren zenbatekoa ez da inoiz izango ordaindutako kuota baino handiagoa.
e) Garraiobidea birsaltzen duen enpresaburuak eskatu behar du itzulketa, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak erabakitako tokian, moduan, epeetan eta inprimakietan.
4.– Zerga oinarria, foru dekretu arauemaile honen 69. artikuluan aurreikusitako eran kalkulatua, 100eko 50 murriztuko da ibilgailu automobilen edukiera homologatua bost eta bederatzi plaza bitartekoa denean, gidariarena barne bi kasuetan, eta indarrean dagoen legerian familia ugaritzat hartzen direnek ez bestek erabiltzeko direnean, betiere baldintza hauek betetzen badira:
a) Ibilgailuaren behin betiko lehen matrikulazioa familiako aitaren edo amaren izenean edo, bestela, bien izenean egin behar da.
b) Gutxienez lau urte igaro behar dira aurreko a) letran aipatutako pertsonen izenean eta murriztapen horren babesean beste ibilgailu bat matrikulatu denetik. Dena den, ibilgailuen erabateko ezbeharra gertatzen den kasuetan, baldintza hori ez da exijituko ezbeharra behar bezala frogatzen bada.
c) Murriztapen hori aplikatuta matrikulatzen den ibilgailua ezingo da gero «inter vivos» eskualdatu matrikulazio egunaren ondorengo lau urteetan.
d) Murriztapen hau aplikatzeko nahitaezkoa izango da Zerga Administrazioak hura aldez aurretik onartzea erregelamenduz ezarriko den eran. Nolanahi ere, Zerga Administrazioari familia ugaria izateari buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko zaio, erakunde eskudunak emana.
5.– Tributuaren zerga oinarria, foru dekretu arauemaile honen 69. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kalkulatua, 100eko 30 murriztuko da ibilgailu hauek direnean:
a) Abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren II. eranskinean (2007ko ekainaren 30ean indarrean zegoen testua aintzat hartuta) «autokarabana» bezala definitutako ibilgailuak.
b) Etxebizitza gisa erabiltzeko egokitutako ibilgailuak, foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluko 1.a) apartatuko 1. zenbakiaren azken paragrafoan eta apartatu horretako 8. zenbakiaren azken paragrafoan aipatuak.
67. artikulua.– Subjektu pasiboak.
Zergaren subjektu pasiboak dira:
a) Garraiobidearen behin betiko lehen matrikulazioa euren izenean egiten duten pertsonak edo entitateak.
b) Foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluko 1. apartatuaren d) letran aurreikusitako kasuetan, foru dekretu arauemaile honen lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren pertsonak edo entitateak.
c) Foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako kasuetan, garraiobidea euren izenean matrikulatua duten pertsonak edo entitateak.
68. artikulua.– Sortzapena.
1.– Garraiobidearen lehen behin betiko matrikulazioa egiteko eskaera subjektu pasiboak aurkezten duen unean sortuko da zerga.
2.– Foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluko 1. apartatuaren d) letran aurreikusitako kasuetan, sortzapena letra horretan aipatzen den epea amaitu eta hurrengo egunean gertatuko da.
3.– Foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako kasuetan, zerga sortuko da ez zergapetzea edo zergaz salbuestea eragin zuten zirkunstantziak edo baldintzak aldatzen diren unean.
69. artikulua.– Zerga oinarria.
Zerga oinarria honako hau izango da:
a) Garraiobide berrietan, garraiobidearen erosketa dela eta balio erantsiaren gaineko zergaren edo beste zerga baliokide baten ondorioetarako zerga oinarri gisa kalkulatutako zenbatekoa. Bi horien faltan, eskuratzaileak ordaindutako kontraprestazioaren zenbateko osoa izango da zerga oinarria, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 78. artikuluaren arabera zehaztua. Hala ere, azken kasu horretan, garraiobidearen saltzaileak Kanarietako zeharkako zerga orokorrarengatik zuzenean ordaindu edo jasandako kuotak ez dira zerga oinarrian sartuko.
b) Garraiobide erabilietan, zergaren sortzapenaren datan duten merkatu balioa.
Aurretik atzerrian matrikulatuta egon diren garraiobideak lehen aldiz matrikulatzen badira Espainian behin betiko, ibilgailu erabili gisa, merkatu baliotik gutxituko du, haren barruan egonez gero, zeharkako zergengatik exijigarriak izango ziren kuoten zenbateko erresiduala. Aldiz, garraiobidea ibilgailu berri gisa egon bada Espainian lehen aldiz matrikulatuta, kuota horiek ez dira kengarriak izango. Horretarako, zenbateko erresiduala zehazteko, garraiobide erabiliak sortzapenaren unean duen merkatu balioari portzentaje hau aplikatuko zaio: garraiobidea berria izan balitz, zerga horien kuotek haren salmenta prezioan, zergak barne, egingo zuten portzentaje bera.
Merkatu balioa zehazteko, subjektu pasiboek Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak onesten dituen batez besteko salmenta prezioak erabili ahal izango dituzte, hain zuzen ere, zergaren sortzapenaren unean indarrean daudenak. Aurreko paragrafoan aipatutako gutxipena aplikaziozkoa denean, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak ezarriko du zer prozedura erabili behar den zeharkako zergengatik jasandako kuoten zenbateko erresidualak batez besteko prezio horietan hartzen duen zatia kalkulatzeko.
Subjektu pasiboek aitortzen duten merkatu balioa aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera kalkulatu bada, Zerga Administrazioak ezingo du balio hori egiaztatu Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 56. artikuluan aurreikusitako beste bitartekoak erabilita.
70. artikulua.– Zerga tasa.
1.– Aplikatzekoak diren zerga tasak zehazteko, ondorengo epigrafeak ezarri dira:
1. epigrafea.
a) Gehienez 120 g/km-ko CO2 emisio ofizialak egiten dituzten ibilgailuak; quad motako ibilgailuak eta 6., 7., 8. eta 9. zenbakietan adierazitako ibilgailuak izan ezik.
b) Motor bakarreko ibilgailuak, motor hori barne errekuntzakoa ez denean, «quad» motako ibilgailuak izan ezik.
2. epigrafea. 120 g/km-tik gorako eta 160 g/km-tik beherako CO2 emisio ofizialak egiten dituzten ibilgailuak, «quad» motako ibilgailuak eta 9. epigrafean jasotako ibilgailuak izan ezik.
3. epigrafea. Gutxienez 160 g/km-ko eta 200 g/km-tik beherako CO2 emisio ofizialak egiten dituzten ibilgailuak, «quad» motako ibilgailuak eta 9. epigrafean jasotako ibilgailuak izan ezik.
4. epigrafea.
a) 200 g/km-ko edo hortik gorako CO2 emisio ofizialak egiten dituzten ibilgailuak, quad motako ibilgailuak eta 9. epigrafean adierazitako ibilgailuak izan ezik.
b) CO2 emisioak neurtzea beharrezkoa duten ibilgailuak, emisio horiek egiaztaturik ez daudenean.
c) N2 eta N3 kategorietako ibilgailuak, etxebizitza gisa egokituta daudenean.
d) «Quad» motako ibilgailuak. «Quad» motako ibilgailutzat hartzen da lau gurpil edo gehiagoko ibilgailua, eskuleku bidezko direkzio sistemaz hornituta dagoena, gidaria hankalatraba eserita daramana, eta errepidetik kanpo ibiltzeko egokia den trakzio sistema bat duena.
e) Uretako motoak. «Uretako mototzat» hartzen da motor batek mugiarazitako urontzia, pertsona batek edo gehiagok, zutik edo belauniko, kroskoaren ertzen gainean, eta ez barruan, gidatzeko diseinatua.
5. epigrafea.
a) 1., 2., 3., 4., 6., 7., 8. edo 9. epigrafeetan jaso ez diren ibilgailuak.
b) Aisiarako edo ur kiroletarako urontzi eta itsasontziak, ur motoak izan ezik.
c) Hegazkinak, hegazkin txikiak eta gainerako aireontziak.
6. epigrafea. 9. epigrafeko c) letran sartu gabeko motozikletak, CO2 emisio ofizialak 100 g/km-tik gorakoak ez direnean.
7. epigrafea. 9. epigrafeko c) letran sartu gabeko motozikletak, CO2 emisio ofizialak 100 g/km-tik gorakoak eta 120 g/km-koak edo txikiagoak direnean.
8. epigrafea. 9. epigrafeko c) letran sartu gabeko motozikletak, CO2 emisio ofizialak 120 g/km-tik gorakoak eta 140 g/km-tik beherakoak direnean.
9. epigrafea.
a) Epigrafe honetako c) letran sartu gabeko motozikletak, CO2 emisio ofizialak 140 g/km-koak edo handiagoak direnean.
b) Epigrafe honetako c) letran sartu gabeko motozikletak, CO2 emisio ofizialak egiaztatu gabe daudenean.
c) 74 kW-ko edo hortik gorako EEE potentzia (100 zp) duten motozikletak, gehieneko potentzia garbiaren eta masaren arteko erlazioa, ibilgailua martxan dagoela, eta kw/kg-tan adierazia, 0,66koa edo handiagoa denean, CO2 emisio ofizialak edozein direla ere.
2.– Zerga tasa hauek aplikatuko dira:
1. eta 6. epigrafeak: 100eko 0.
2. eta 7. epigrafeak: 100eko 4,75.
3. eta 8. epigrafeak: 100eko 9,75.
4. eta 9. epigrafeak: 100eko 14,75.
5. epigrafea: 100eko 12.
3.– Zerga tasa sortzapenaren unean indarrean dagoena da.
4.– Zergaren sortzapena Ceutan eta Melillan gertatu bada eta garraiobidea behin betiko inportatzen bada penintsulara, Balear uharteetara edo Kanarietara, zerga likidatzeko aplikatuko diren zerga tasak aurreko 2. apartatuko a) edo b) paragrafoetan adierazitako tasak koefiziente hauekin biderkatuta kalkulatuko dira:
a) Behin betiko inportazioa zerga egitatea gertatu eta lehen urtearen barruan egiten bada: 1,00.
b) Behin betiko inportazioa zerga egitatea gertatu eta bigarren urtearen barruan egiten bada: 0,67.
c) Behin betiko inportazioa zerga egitatea gertatu eta hirugarren edo laugarren urtearen barruan egiten bada: 0,42.
Apartatu honetan jasotako kasuetan, zerga oinarria garraiobidearen aduanako balioa izango da.
5.– Zerga Kanarietan sortuta daukan garraiobidea behin betiko sartzen bada penintsulan edo Balear uharteetan zerga egitatea gertatu eta hurrengo lehen urtearen barruan, titularrak autolikidatu eta ordaindu beharko ditu Kanarietako Autonomia Erkidegoan aplikatzen den zerga tasaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatu beharrekoaren arteko aldeari dagozkion kuotak. Horrelakoetan, aintzat hartuko den zerga oinarria garraiobideak lurralde horietan sartzean duen balioa izango da.
Apartatu honetako aurreko paragrafoan esandakoa ez da aplikagarria izango sartzen den garraiobideagatik dagoeneko zerga ordaindu bada Kanarietan, eta bertan aplikatu den zerga tasa ez bada izan sartzeko unean Gipuzkoako Lurralde Historikoan garraiobide horretarako indarrean dagoena baino txikiagoa.
6.– Artikulu honetako 4. eta 5. paragrafoen arabera bidezkoak diren likidazio eta autolikidazioak ez dira exijigarriak izango garraiobidearen titularrak behin betiko inportazioaren edo behin betiko sarreraren lurraldera aldatzen duenean bizilekua.
Apartatu honetan xedatutakoa aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Ohiko bizilekua tokiz aldatu aurreko hamabi hilabete jarraituetan gutxienez, interesdunek Ceutan, Melillan edo Kanarietan eduki behar izan dute bizileku hori, kasuan kasu.
b) Garraiobideek Ceuta, Melilla edo Kanarietako tributazio baldintza normaletan izan behar dute eskuratuak, lurralde horietatik irteteagatik inolako salbuespenik edo zerga itzulketarik izan gabe.
c) Interesdunak bizileku hori utzi aurreko sei hilabeteetan gutxienez erabili behar izan du garraiobidea bizileku zaharrean.
d) Apartatu honetan aipatzen diren garraiobideak ezingo dira eskualdatu horiek inportatu edo sartu ondorengo hamabi hilabeteetan. Baldintza hori betetzen ez bada, bidezko likidazio edo autolikidazioa egin beharko da, ez-betetzea gertatu den unea erreferentzia hartuta.
7.– CO2 emisio ofizialak ibilgailuaren fabrikatzaileak edo inportatzaileak horretarako propio emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko dira, salbu eta emisio horiek ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartelean edo ibilgailuari buruz indibidualki luzatzen den beste edozein agiri ofizial batean jasotzen direnean.
70 bis artikulua. Zergaren kuota.
1.– Zerga kuota kalkulatuko da zerga oinarriari foru dekretu arauemaile honen 70. artikuluan araututako karga tasak aplikatuta.
2.– Nolanahi ere, hurrengo kasuetan zerga kuota garraiobideak zergaren aplikazio lurraldean erabiltzen diren hilabete edo hilabete zatiki bakoitzeko finkatuko da:
a) Beste Estatu kide batean matrikulatutako ibilgailu automobilen kasuan, beste Estatu kide batean ezarrita dauden pertsonek edo entitateek ibilgailu horiek Espainian egoiliartutako pertsona fisiko baten eskura jarri dituztenean, betiere, baldintza hauek betetzen badira:
1.a Eskura jartze hori pertsona fisiko egoiliarrarekin dagoen lan harremanaren ondorioz gertatzea, harreman hori soldatapekoa izan ala ez.
2.a Ibilgailua nagusiki zergaren aplikazio lurraldean modu iraunkorrean erabiltzeko izatea.
b) Beste estatu kide batean matrikulatutako garraiobideen kasuan, horiek Espainian egoiliartutako pertsonek edo entitateek beste estatu kide bateko hornitzaile bati alokatzen dizkiotenean hiru hilabetetik gorako epe baterako.
Zehazki, zerga kuota kalkulatuko da 1. apartatuaren arabera zehaztutako zenbatekoa portzentaje hauekin biderkatuta:
Lehen 12 hilabeteetan: 100eko 3.
13 eta 24 hilabete bitartean: 100eko 2.
25 hilabete baino gehiago: 100eko 1.
Apartatu honetan ezarritakoaren arabera zehaztutako zerga kuotaren zenbatekoa ezingo da izan 1. paragrafoaren arabera kalkulatutako zenbatekoa baino handiagoa.
71. artikulua.– Zergaren likidazioa eta ordainketa.
1.– Subjektu pasiboak zerga autolikidatu eta ordaindu beharko du Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak erabakitzen dituen toki, modu, epe eta inprimakietan.
Zerga kuota foru dekretu arauemaile honen 70 bis artikuluko 2. apartatuan ezarritakoaren arabera zehaztu bada, eta Zerga Administrazioko organoek egoki irizten badute, dagokion autolikidazioarekin batera bermatu beharko da zerga kuota foru dekretu arauemaile honen 70 bis artikuluko 1. apartatuaren arabera kalkulatu izan balitz ordaindu beharko zen zenbatekoa, eta hori kreditu entitate edo elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioa edo kauzio ziurtagiria aurkeztuz egingo da.
Bermearen zenbatekoa itzuliko da garraiobidea zergaren aplikazio lurraldetik kanpora bidali dela frogatzen denean.
Garraiobidea aitortutakoa baino denbora luzeagoan erabiltzen bada zergaren aplikazio lurraldean subjektu pasiboak hori erregularizatu gabe, zerga kuota likidatuko da foru dekretu arauemaile honen 70 bis artikuluko 1. apartatuan xedatutako eran kalkulatuta eta aurretik ordaindutako zenbatekoa gutxituta.
2.– Zerga Administrazioak autolikidazioa bisatu beharko du, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak ezarriko duen eran, organo eskudunaren aurrean behin betiko matrikulatu baino lehen.
Autolikidaziotik ondorioztatzen den kuota txikiagoa bada Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak onetsitako batez besteko salmenta prezioak aplikatuta aterako litzatekeena baino, autolikidazioa bisatu aurretik Zerga Administrazioak zilegi izango du zerga oinarri gisa adierazi den zenbatekoa edo balioa egiaztatzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 56. artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Aplikatuko diren batez besteko prezioak interesdunak Zerga Administrazioari bisatua eskatzen dion unean indarrean daudenak izango dira. Posible izango da, orobat, aitortutako zenbateko edo balioa aurrez egiaztatzea, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak ez duenean oraindik onetsi batez besteko salmenta preziorik autolikidazioaren xede den garraiobideari dagokionez.
Egiaztapena egiteko gehieneko epea 60 egunekoa izango da, garraiobidearen dokumentazioa Zerga Administrazioaren eskura jartzen denetik aurrera. Epe horretan egiaztapena egiten ez bada, zergapekoak aitortutako zenbateko edo balioari behin-behineko bisatua emango zaio. Epea zenbatzeko, aplikatzekoa izango da martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, 100. artikuluaren 2. apartatuan jasotakoa. Bisatua behin-behineko izaeraz eman ahal izango da, zenbatekoa edo balioa aurrez egiaztatu gabe, autolikidazioa aurkezten den unean berean, eta horretarako kode elektroniko bat jaulki ahal izango da.
Bisatua behin-behinik emateak ez du eragotziko Administrazioak geroago autolikidazioa bere elementu guztietan egiaztatzea.
3.– Garraiobidearen behin betiko matrikulazioa egiteko, zerga ordaindu dela frogatu beharko da edo, hala badagokio, ez dagoela zergari lotuta edo salbuetsita dagoela.
72. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.
Zerga honi dagozkion arau hausteak kalifikatu eta zehatzeko, aintzat hartuko da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta aplikazio orokorrekoak diren gainerako arauetan ezarritakoa.
73. artikulua (Edukirik gabe).
74. artikulua (Edukirik gabe).
III. TITULUA
IKATZAREN ETA ELEKTRIZITATEAREN GAINEKO ZERGA BEREZIAK
I. KAPITULUA
IKATZAREN GAINEKO ZERGA BEREZIA
75. artikulua.– Eremu objektiboa.
1.– Zerga honen ondorioetarako, ikatztzat hartuko dira Kontseiluaren 1987ko uztailaren 23ko 2.658/87 (EEE) Erregelamenduko aduana zergen eta estatistiken nomenklaturan («nomenklatura konbinatua, aurrerantzean») 2701, 2702, 2704, 2708, 2713 eta 2714 kodeen barruan jasota dauden produktuak.
2.– Nomenklatura konbinatuaren egituran aldaketak gertatzen direnean, foru dekretu arauemaile honen 18.2 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.
76. artikulua.– Aplikazioaren lurralde eremua.
1.– Ikatzaren gaineko zerga berezia foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren arabera exijituko da Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
2.– Aurreko apartatuan xedatutakoak ez du deusetan eragotziko nazioarteko hitzarmen eta itunduetan ezarritakoa.
77. artikulua.– Zerga egitatea.
1.– Ikatza kontsumora jartzea egongo da zergapetuta.
2.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, ikatza «kontsumora jarriko da» eragiketa hauek egiten direnean:
a) Ikatza produzitu edo erauzi ondoren, edo inportatu edo batasunaren barruan eskuratu ondoren, lurralde eremuan egiten den lehen salmenta edo entrega. Era berean, lehen salmenta edo entregatzat joko dira ikatza eskuratu ondoren enpresaburuek gero egiten dituzten salmentak edo entregak, xedea ikatz hori birsaltzea bada eta eskuratzeko unean foru dekretu arauemaile honen 79.1 artikuluan araututako salbuespena aplikatu bazaie..
b) Ikatzaren autokontsumoa. Xedapen honen ondorioetarako, autokontsumotzat hartuko da aurreko letran aipatutako ekoizle edo erauzleek, inportatzaileek, batasun barruko eskuratzaileek edo enpresaburuek ikatza erabiltzea edo kontsumitzea.
3.– Ikatza kontsumora jarri dela joko da ekoiztu, inportatu edo erositako ikatza zertan erabili den subjektu pasiboek frogatzen ez dutenean.
78. artikulua.– Zergari ez lotzeko kasuak.
1.– Ikatz salmentak edo entregak ez dira zergari lotuta egongo, ekoizleak, erauzleak, inportatzaileak edo batasun barruko eskuratzaileak ikatza zergaren aplikazio lurralde eremutik kanpora zuzenean bidali beharra badakarte.
2.– Aurreko 1. apartatuan jasotakoa eraginkorra izan dadin, baldintza hauek bete behar dira:
a) Ikatza foru dekretu arauemaile honen 4.7 artikuluan definituta dagoen «Batasunaren lurraldera» bidaltzen bada –-foru dekretu arauemaile honen 76. artikuluan definitutakoa ez lurralde eremu batera–, ikatza bidali duen enpresaburuak frogatu behar du, hala eskatzen bazaio, hura jaso duena kasuan kasuko estatu kidean erregistratutako enpresa bat dela, estatu kide horretako araudiarekin bat etorriz, eta hartzaileak ikatza jaso duela. Kanarietako Autonomia Erkidegora egiten diren ikatz igorpenetan hurrengo letran xedatutakoa aplikatuko da.
b) Ikatza zergaren lurralde eremutik kanpo bidaltzen bada, aurreko letran adierazi ez den leku batera, bidaltzen duen enpresaburuak ikatzaren esportazioa frogatu beharko du, aduana agiriaren bitartez, edo, bestela, Kanarietako Autonomia Erkidegora igorri duela justifikatu.
3.– Ekoizleek edo erauzleek beren ekoizpen edo erauzpen instalazioetan ikatza autokontsumitzea ez da zergapetuko, jarduera horiekin zuzenean lotuta egiten denean.
79. artikulua.– Salbuespenak.
1.– Salbuetsita egongo da ikatza zergaren aplikazio lurralde eremuan birsaltzen duten enpresaburuei egiten zaien lehen salmenta edo entrega.
2.– Salbuetsita egongo da eskuratutako ikatza zergaren aplikazio lurralde eremutik kanpo bidaltzen duten enpresaburuei egiten zaien lehen salmenta edo entrega. Salbuespen hori eraginkorra izan dadin, foru dekretu arauemaile honen 78. artikuluko 2. apartatuan ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Dena den, hala eskuratutako ikatza zergaren aplikazio lurralde eremuaren barruan kontsumitzeko erabiltzen bada, lehen salmenta edo entrega ikatzari xede hori ematen zaion unean egiten dela joko da.
3.– Ikatza kontsumora jartzeko eragiketak salbuetsita egongo dira ondoko erabileretarako baliatzea dakartenean:
a) (Edukirik gabe).
b) Erredukzio kimikoa, eta prozesu elektrolitikoak eta metalurgikoak.
c) Prozesu mineralogikoak. Prozesu mineralogikotzat hartzen dira Kontseiluaren 1990eko urriaren 9ko 3037/90/EEE Erregelamenduaren NACE nomenklaturako DI 26 kodean sailkatutakoak («metalezkoak ez diren beste produktu mineral batzuen industriak»).
d) Erregai gisa, etxe eta egoitzetako kontsumorako. Ikatzari erabilpen hori ematen zaiola joko da industriatik kanpoko amaierako kontsumitzaileei saltzen edo entregatzen zaienean.
e) Errekuntza ez dakarren edozein prozesu.
4.– 2. apartatuan ezarritakoa gorabehera, artikulu honetan jasotako salbuespenak aplikatzeko, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak bete beharko dira.
80. artikulua.– Itzulketak.
1.– Ikatza zergaren aplikazio lurralde eremutik kanpo bidaltzen duten enpresaburuek eskubidea izango dute zerga horregatik aurrez ordaindu dituzten kuoten itzulketa jasotzeko.
2.– Itzulketa aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Ikatza benetan bidali dela frogatu behar da foru dekretu arauemaile honen 78. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.
b) Autolikidazioaren interesdunaren alea aurkeztu beharko da itzultzeko eskatzen diren kuotak aurrez ordaindu direla frogatzeko. Dena den, ikatza bidaltzen duen enpresaburua ez bada subjektu pasiboa edo ordainketa egitera behartutakoa, diru-sarrera hori frogatuko da kuota horiek enpresaburuari jasanarazi zaizkiola erakusten duen faktura aurkeztuta.
3.– Itzultzen diren kuoten zenbatekoa jasandako kuoten zenbateko berdina izango da. Dena den, zenbateko hori zehatz-mehatz zehazterik ez dagoenean, kuotak kalkulatuko dira itzulketa eskubidea dakarren eragiketaren data baino hiru hilabete lehenago indarrean zegoen tasa aplikatuta.
4.– Itzulketa behin-behineko izaeraz baimendu ahal izango da. Behin-behineko likidazioak behin betiko bihurtuko dira Zerga Ikuskaritzak haien egiaztapena egiten duenean, edo itzulketarako eskubidea sortu duen eragiketaren egunetik hasita lau urteko epean, oraindik egiaztatu ez direnean.
81. artikulua.– Subjektu pasiboak.
1.– Zergari lotuta dauden salmentak edo entregak edo autokontsumo eragiketak egiten dituzten ekoizle edo erauzleak, inportatzaileak edo batasun barruko eskuratzaileak eta enpresaburu birsaltzaileak dira zergaren subjektu pasiboak.
2.– Foru dekretu arauemaile honen 79.2 artikuluko bigarren paragrafoan araututako kasuetan, ikatza eskuratu ondoren zergaren aplikazio lurralde eremuan kontsumitzeko bideratzen duten enpresaburuak izango dira subjektu pasiboak.
82. artikulua.– Sortzapena.
1.– Ikatza eskuratzaileen esku jartzen den unean edo, kasua bada, autokontsumoa egiten denean, gertatuko da zergaren sortzapena.
2.– Foru dekretu arauemaile honen 77. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako kasuetan, ikatzari emandako xedea justifikatu gabe dagoela egiaztatzen den unean sortuko da zerga.
3.– Foru dekretu arauemaile honen 79.2 artikuluko bigarren paragrafoan araututako kasuetan, zerga sortuko da ikatza zergaren aplikazio lurraldean kontsumitzeko erabiltzen den unean.
83. artikulua.– Zerga oinarria.
1.– Zerga oinarria zergapetutako eragiketen xede den ikatzaren energia ahalmena izango da, gigajuliotan (GJ) adierazia.
2.– Zerga oinarria zuzeneko zenbatespenaren araubidea aplikatuta zehaztuko da. Zerga oinarriaren zeharkako zenbatespena Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrean aurreikusitako kasuetan eta moduan aplikatu ahal izango da.
84. artikulua.– Zerga tasak.
1.– Epigrafe hauei jarraituz exijituko da zerga:
1.1 epigrafea.– helburu profesionaletara bideraturiko ikatza, betiere energia elektrikoa sortzeko edo kogenerazioz produzitzeko prozesuetan erabiltzen ez bada: 0,15 euro gigajulioko.
Epigrafe honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, helburu profesionaletara bideraturiko ikatztzat hartuko da planta eta instalazio industrialetan kontsumitzeko egiten diren ikatz hornidurak. Kanpoan geratzen da energia termiko erabilgarria ekoizteko erabiltzen dena, haren amaierako aprobetxamendua planta edo instalazio industrialak ez diren establezimendu edo lokaletan egiten denean. Era berean, helburu profesionaletara bideratutako ikatztzat hartuko da nekazaritza laboreetan erabiltzen dena.
1.2 epigrafea.– beste erabilera batzuetara bideratutako ikatza: 0,65 euro gigajulioko.
2.– Energia elektrikoaren eta energia termiko erabilgarriaren kogenerazio instalazio batean erabiltzera bideraturiko ikatz horniduretan, instalazio hori Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen garapen araudian aipatzen den errendimendu elektriko baliokidea betetzen duela egiaztatzera behartuta badago, artikulu honen 1. apartatuko 1.1 eta 1.2 epigrafeetan araututako zerga tasak aplikatuko dira, alternadore borneetan neurtutako energia produkzioari eta energia termiko erabilgarriari egotzi behar zaien ikatz portzentajearen arabera, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz.
85. artikulua.– Zerga jasanaraztea.
1.– Hala dagokionean, subjektu pasiboek sortutako kuoten zenbatekoa jasanarazi beharko diete ikatza eskuratzen dutenei, eta eskuratzaileak kuota horiek jasatera behartuta daude.
Foru dekretu arauemaile honen 84. artikuluko 2. apartatuan jasotako eran egindako ikatz horniduretan, subjektu pasiboek, sortutako kuoten zenbatekoa jasanarazteko, kontuan hartu badute elektrizitatea eta energia termiko erabilgarria batera sortzeko zentralen titularrek adierazitako behin-behineko portzentajea, jasanarazitako kuoten zenbatekoa erregularizatu beharko dute ikatzari emandako erabileraren behin betiko portzentajea aplikatuta, behin hura ezagutu eta gero, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz.
2.– Zergapetutako eragiketa faktura edo antzeko agiri batean dokumentatu behar bada indarrean dagoen araudiarekin bat, sortutako kuotak bertan jasotzen diren beste kontzeptu guztietatik berezita jasanaraziko dira. Eragiketak ez badaude zergari lotuta edo salbuetsita badaude, agiri horretan zirkunstantzia hori aipatuko da, eta onura hori foru dekretu arauemaile honen zer artikuluren arabera aplikatzen den adierazi beharko da.
86. artikulua.– Kudeaketako arauak
1.– Hiru hilean behin, subjektu pasiboak behartuta daude sortutako kuoten autolikidazioa aurkeztera eta, harekin batera, baita zerga zorra ordaintzera ere. Betebehar hori ez da exijituko dena delako epealdian ordaindu beharreko kuotarik sortu ez denean.
2.– Subjektu pasiboak behartuta daude, halaber, urteko aitorpen laburtzaile bat aurkeztera zergaren eremu objektiboan sartutako produktuekin lotuta egindako eragiketengatik.
3.– Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak ezarriko du zein eredutan, zein epetan eta zer baldintzatan aurkeztu beharko diren aurreko apartatuetan aipatzen diren aitorpenak.
87. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.
1.– Foru dekretu arauemaile honen 84. artikuluko 1.1 epigrafean ezarritako zerga tasa aplikatuta egiten diren ikatz horniduretan, zerga arloko arau-haustea izango da subjektu pasiboei datu faltsuak edo okerrak ematea, horrek dagozkionak baino kuota txikiagoak jasanaraztea eragiten duenean.
Zehapenaren oinarria jasanarazi behar ziren kuoten eta benetan jasanarazitakoen arteko diferentzia izango da.
Zehapena 100eko 50eko diruzko isun proportzionala izango da.
2.– Zerga arloko arau-haustea izango da subjektu pasiboek ez betetzea foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzeko araudian ezarrita dauden baldintzak eta betekizunak, bertan aurreikusitako salbuespenak edo tasa murriztuak aplikatzeko beharrezkoak direnean eta onura horien xede den ikatza zertarako edo nola erabili den justifikatzen ez denean.
Zehapenaren oinarria hauxe izango da: legez edo erregelamenduz ezarritako baldintzak eta betekizunak bete gabe dituen ikatzari aplikatutako zerga onuraren zenbatekoa.
Zehapena 100eko 50eko diruzko isun proportzionala izango da.
3.– Zerga arloko arau-haustea izango da subjektu pasiboek ez betetzea foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzeko araudian ezarrita dauden baldintzak eta betekizunak, bertan aurreikusitako salbuespenak edo tasa murriztuak aplikatzeko beharrezkoak direnean eta horrek aurreko 1. eta 2. apartatuetan aurreikusitako arau-hausteetako bat egitea ez dakarrenean.
Zehapenaren oinarria hauxe izango da: legez edo erregelamenduz ezarritako baldintzak eta betekizunak bete gabe dituen ikatzari aplikatutako zerga onuraren zenbatekoa.
Zehapena 100eko 10eko diruzko isun proportzionala izango da.
4.– Zerga honi dagozkion gainerako arau-hausteak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrean xedatutakoari jarraituz kalifikatu eta zehatuko dira.
88. artikulua.– (Edukirik gabe).
II. KAPITULUA
ELEKTRIZITATEAREN GAINEKO ZERGA BEREZIA
89. artikulua.– Izaera.
Elektrizitatearen gaineko zerga berezia elektrizitatearen kontsumoa zergapetzen duen zeharkako tributu bat da, kontsumorako energia elektrikoa hornitzea eta ekoizleek sortutako elektrizitatea beraiek kontsumitzea fase bakarrean kargatzen dituena.
90. artikulua.– Eremu objektiboa.
Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren eremu objektiboa Kontseiluaren 1987ko uztailaren 23ko 2.658/87/EEE Erregelamenduko aduana zergen eta estatistiken nomenklaturako 2716 NC kodean sailkatutako energia elektrikoa da.
91. artikulua.– Aplikazioaren lurralde eremua.
1.– Elektrizitatearen gaineko zerga berezia foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoaren arabera exijituko da Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
2.– Aurreko apartatuan xedatutakoak ez du deusetan eragotziko nazioarteko hitzarmen eta itunduetan ezarritakoa.
92. artikulua.– Zerga egitatea.
1.– Zergapetuta egongo dira:
a) Pertsona edo entitate bati energia elektrikoa hornitzea berak kontsumitzeko. Alde horretatik, ulertuko da energia elektrikoa hornitzen dela bai sare elektrikorako sarbide sarien zerbitzua ematen denean eta bai elektrizitatea entregatzen denean.
Energia ibilgailuak kargatzeko eskuratzen duten pertsona fisiko edo juridikoak beti izango dira kontsumitzaile zerga honen ondorioetarako.
b) Energia elektrikoaren ekoizleek sortutako elektrizitatea beraiek kontsumitzea.
2.– Foru dekretu arauemaile honetan agertzen diren eta substantibitate propioa duten kontzeptu eta terminoei dagokienez, bertan definitutakoetan izan ezik, sektore elektrikoaren estatuko araudian xedatutakoari jarraituko zaio.
93. artikulua.– Zergapetu gabeko kasua.
Zergapetu gabe egongo da, beraiek produzitutako energia elektrikoa denean, guztira 100 kilowattetik (kW) gorako potentziarik ez duten sorgailuek edo sorgailu multzoek egiten duten kontsumoa.
94. artikulua.– Salbuespenak.
Salbuetsita egongo dira, erregelamendu bidez ezarriko diren baldintzetan, honako hauek:
1.– Harreman diplomatiko edo kontsularren esparruan hornitzen den energia elektrikoa.
2.– Espainian nazioarteko erakunde gisa aitortutako erakundeei eta erakunde horietako kideei hornitutako energia elektrikoa, erakunde horiek eratzeko nazioarteko hitzarmenetan edo egoitza akordioetan zehaztutako mugetan eta baldintzetan.
3.– Espainia ez den beste edozein estatutako indar armatuei hornitutako energia elektrikoa, estatu hori Ipar Atlantikoko Tratatuko kide bada, edo haren zerbitzuko langile zibilek edo haien jantokietan eta kantinetan kontsumitutakoa.
4.– Hirugarren herrialde batzuekin edo nazioarteko erakundeekin formalizatutako akordio baten esparruan hornitutako energia elektrikoa, baldin eta akordio hori onartzen edo baimentzen bada balio erantsiaren gaineko zergaren salbuespen gaietan.
5.– Teknologia berriztagarriak, kogenerazioa eta hondakinak erabiliz energia elektrikoa produzitzen duten instalazioen titularrek kontsumitutako energia elektrikoa, potentzia instalatua 50 megawattetik (MW) gorakoa ez denean.
6.– Erregai pilen bidez sortuta kontsumitzen den energia elektrikoa.
7.– Elektrizitatea ekoizteko instalazioetan jarduera hori gauzatzeko kontsumitutako energia elektrikoa, baita energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioei jarduera horiek gauzatzeko hornitutako energia elektrikoa ere.
8.– Itsasontzietan kontsumitzen den energia elektrikoa, ontzian bertan sortu delako.
9.– Autokontsumo modalitatean, soberako ordu energiarekin konpentsatu daitekeen energia elektriko hornitua, soberakinaren konpentsazioa energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera egiten denean.
10.– Espainia ez den beste edozein estatu kidetako indar armatuei hornitutako energia elektrikoa, indar horiek edo haien zerbitzuko langile zibilek erabiltzeko edo haien jantokiak edo kantinak hornitzeko denean, baldin eta indar horiek, segurtasun eta defentsa politika erkidearen esparruan, Batasunaren jarduera bat gauzatu behar badute defentsa ahalegin bati atxikita.
95. artikulua.– Sortzapena.
Zerga une hauetan sortuko da:
a) Foru dekretu arauemaile honen 92. artikuluko 1. apartatuaren a) letran aurreikusitako kasuan, fakturazio aldi bakoitzean hornitutako energia elektrikoari dagokion prezioaren zatia exijigarria den unean.
b) Foru dekretu arauemaile honen 92. artikuluko 1. apartatuaren b) letran aurreikusitako kasuan, kontsumitzen den unean.
96. artikulua.– Zergadunak.
1.– Honako hauek dira zerga honen zergadunak:
a) Foru dekretu arauemaile honen 92. artikuluko 1. apartatuaren a) letran aurreikusitako kasuan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoaren arabera behar bezala gaituta egonik kontsumitzaileari energia elektrikoa hornitzen diotenak, artikulu honetako 3. apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe.
b) Foru dekretu arauemaile honen 92. artikuluko 1. apartatuaren b) letran aurreikusitako kasuan, eurek sortutako energia elektrikoa kontsumitzen dutenak.
2.– Irregulartasunen bat somatzen bada erabileragatik salbuetsi eta murriztutako elektrizitateari emandako erabileraren justifikazioan, hornitzaileak behartuta egongo dira zerga zorra eta jar litezkeen zehapenak ordaintzera, harik eta horniketa hori kudeaketa bulegoak baimendutako edo zerga onura horiek jasotzeko gaitutako kontsumitzaile bati egin zitzaiola frogatu arte.
3.Artikulu honetako hurrengo apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe, ez-zergapetze kasu bat, salbuespen bat edo murriztapen bat aplikatuta egiten diren elektrizitate horniduretan, zergadun izaera hartuko dute, zerga zuzen jasanarazi gabe jasotako elektrizitate kantitateagatik, erregelamendu bidez zehaztutako epeetan eta terminoetan erregularizazioaren datu zehatzak hornitzaileari jakinarazi ez izateagatik, zerga onura horiek bidegabeki eskuratu dituzten kontsumitzaileek.
4.– Kontsumitzaileei hornidura puntu bakarrarekin egindako elektrizitate horniduretan, hornitutako energiaren parte bat salbuetsita badago foru dekretu arauemaile honen 94.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontsumitzaileak izango dira zergadunak. Halaber, zergadunak izango dira artikulu honen 1. apartatukoa) letran aipatutakoak, euren kontsumorako eskuratutako elektrizitateagatik.
97. artikulua.– Zerga oinarria.
Honako hau izango da zerga oinarria: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 78. eta 79. artikuluetan ezarritakoaren arabera, balio erantsiaren gaineko zergaren aplikazio lurraldean loturarik gabeko pertsonen artean egindako energia elektrikoaren kostu bidezko hornidura batek zerga horren zergaren ondorioetarako zehaztuko zen zerga oinarria, elektrizitatearen gaineko zergaren beraren kuotak kenduta.
98. artikulua.– Oinarri likidagarria.
1.– Oinarri likidagarria kalkulatuko da zerga oinarriari 100eko 85eko murriztapena aplikatuta. Dena den, murriztapen hori aplikatuko da, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak eta betekizunak beteta betiere, erabiltzen den energia elektrikoak erabilera hauetako bat duenean:
a) Erredukzio kimikoa eta prozesu elektrolitikoak.
b) Prozesu mineralogikoak. Prozesu mineralogikotzat hartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 (EE) Erregelamenduaren 23. dibisioan sailkatutakoak. Erregelamendu horren bidez, jarduera ekonomikoen nomenklatura estatistikoa (NACEren 2. berrikuspena) ezarri eta Kontseiluaren 3037/90/EEE Erregelamendua eta alderdi estatistiko espezifikoei buruzko EEren zenbait erregelamendu aldatzen dira.
c) Prozesu metalurgikoak. Prozesu metalurgikotzat hartuko dira metala ekoizteko eta prestatzeko prozesuak, eta, produktu metalikoen ekoizpenaren barruan, forjaketa, prentsa, trokelaketa eta tenkaketa piezak, eraztun ijeztuak eta mineral hautsen produktuak ekoiztea, gainazalak tratatzea, eta galdaketa, beroketa, kontserbazio eta distentsio termotratamenduak edo beste termotratamendu batzuk egitea helburu dutenak.
d) Industria jarduerak, haien elektrizitate kostua produktu baten kostuaren 100eko 50 baino handiagoa denean.
Ondorio horietarako, produktu baten kostua honako hauen batura izango da: erositako ondasun eta zerbitzuen kostu osoa, laneskuaren kostua eta kapital finkoaren kontsumoa. Kostua unitateko kalkulatzen da, batekoz beste.
Elektrizitatearen kostua elektrizitatearen benetako erosketa balioa da, edo haren ekoizpen kostua, enpresan bertan sortzen bada, zerga guztiak barne, BEZ kengarria izan ezik.
e) Nekazaritzako ureztapenak.
f) Industria jarduerak, haien elektrizitate erosketak edo kontsumoa gutxienez ekoizpen balioaren 100eko 5 baino gehiago direnean.
Ondorio horietarako, kontzeptu hauek ezartzen dira:
– «Elektrizitate erosketak edo kontsumoa»: erositako edo kontsumitutako energia elektrikoaren kostu erreala, zerga guztiak barne, BEZ kengarria izan ezik.
– «Ekoizpenaren balioa»: negozio zifraren zenbatekoa da, eta horri izakinen, fabrikatzen ari diren produktuen eta produktu amaituen bariazioa gehituko zaio.
2.– Oinarri likidagarria kalkulatuko da zerga oinarriari 100eko 100eko murriztapena aplikatuta, hala badagokio. Murriztapen hori aplikatzeko, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak eta betekizunak bete beharko dira, eta portuan atrakatuta dauden itsasontziei hornitutako elektrizitate kantitatearen gainean izango da aplikagarria, betiere, aisiako ontzi pribatuak ez badira.
Ondorio horietarako, «aisiako ontzi pribatu»tzat joko dira jabeak edo beste pertsona fisiko zein juridiko batek – errentamenduz edo beste edozein tituluz baliatuta azken hori–, erabiltzen dituen ontziak, erabilera horren helburuak merkataritzakoak ez direnean eta, batik bat, haien xedea ez denean bidariak edo salgaiak garraiatzea, kostu bidezko zerbitzuak ematea edo agintari publikoek adierazitako premietara bideratzea.
3.– Oinarri likidagarria kalkulatuko da zerga oinarriari 100eko 100eko murriztapena aplikatuta, hala badagokio. Murriztapen hori aplikatzeko, erregelamenduz ezarriko diren baldintzak eta betekizunak bete beharko dira, eta trenbideko garraioan hornitu edo kontsumitutako elektrizitate kantitatearen gainean izango da aplikagarria.
99. artikulua.– Zerga tasa.
1.– Artikulu honen 2. apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe, zerga 100eko 5,11269632ko tasan exijituko da.
2.– 1. apartatuan finkatutako zerga tasaren aplikaziotik ondorioztatzen diren kuotak ezingo dira izan ondoko zenbatekoak baino txikiagoak:
a) 0,5 euro megawatt eta ordu bakoitzeko (MWh), baldin eta hornitutako edo kontsumitutako elektrizitatea industria erabileratarako, aisiako ontzi pribatuak ez diren ontzi porturatuen xedeetarako edo trenbideko garraioetarako erabiltzen bada.
b) 1 euro megawatt eta ordu bakoitzekoko (MWh), hornitutako elektrizitatea beste xede batzuetarako erabiltzen bada.
Apartatu honetan aurreikusitako baldintza betetzen ez denean, a) eta b) letretan adierazitako zenbatekoak 1. apartatuan ezarritakoaren ordez aplikatzeko zerga tasatzat hartuko dira, eta epealdian izandako hornidura edo kontsumo osoaren gainean aplikatuko dira (kontsumoa edo hornidura orduko megawatt-etan adierazita).
3.– Aurreko 2. apartatuan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako hauek industria erabileretarako bideratuta daudela joko da:
a) Goi tentsioan edo industria instalazioetan egindakoak.
b) Behe tentsioan egindakoak, nekazaritzako ureztapenetarako badira.
4.– 2. apartatuan ezarritakoa ezin izango zaie aplikatu foru dekretu arauemaile honen 98. artikuluko 1. apartatuaren a), b), c) eta d) letretan ezarritako kasuei.
100. artikulua.– Kuota osoa.
Kuota osoa lortuko da oinarri likidagarriari aurreko artikuluaren arabera dagokion zerga tasa aplikatuta.
101. artikulua.– Jasanarazpena.
1.– Zergadunek oso-osorik jasanarazi beharko diote zergaren zenbatekoa zergapetutako eragiketa egiten zaionari, eta azken hori behartuta egongo da hura jasatera, jasanarazpena foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoarekin bat eginda badago, haien artean dauden estipulazioak zeinahi direla ere.
Zergadunek, sortutako kuotak jasanarazteko, foru dekretu arauemaile honen 98. artikuluan aipatutako murriztapenen onuradunek komunikatutako behin-behineko portzentaje bat erabili badute, edo zerga ez badute jasanarazi zergapetu gabeko kasu baten edo salbuespen baten onuradunek hasieran komunikatutako datuetatik abiatuta, jasanarazitako edo jasanarazi behar zituzten kuoten zenbatekoa erregularizatu beharko dute, erregelamenduz ezarriko den prozedurari jarraituz, hornidura horien datu zehatzak zein diren erregelamendu horretan ezarritako eran jakinarazten zaienean.
2.– Sortutako kuotak fakturan jasanaraziko dira, bertan jasotzen diren gainerako kontzeptuetatik bereizita. Eragiketa salbuetsita badago edo oinarri likidagarriari murriztapena aplikatu bazaio, fakturan zirkunstantzia horren berri jasoko da, onura zer artikuluren arabera aplikatu den adierazita.
3.– Sortutako kuotak ez dira jasanaraziko foru dekretu arauemaile honen 92.1 artikuluko b) letran aurreikusitako kasuetan, kontsumitzaileak zergadun izaera duenean. Gauza bera gertatuko da, likidazioak ikuskapen akten ondorioz egiten direnean eta oinarriak kalkulatzeko zeharkako zenbatespena aplikatzen denean.
102. artikulua.– Kudeaketako arauak.
1.– Zerga honen zergadunak behartuta daude dagozkien autolikidazioak aurkeztera eta, aldi berean, zerga zorra ordaintzera.
Aurreko paragrafoan aipatutako autolikidazioak aurkezteko prozedura eta epea Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak ezarriko ditu.
2.– Zerga honen autolikidazioak aurkeztu behar dituztenek, artikulu honen 4. apartatuan aipatzen diren ordezkariek, eta foru dekretu arauemaile honen 94. artikuluko 5., 6. eta 7. apartatuetan araututako salbuespenen eta haren 98. artikuluko 1. apartatuan aipatzen diren murriztapenen onuradunek zerga berezien lurralde erregistroan inskribatzeko eskatu beharko dute.
Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak zerga honen zergapekoen erroldak izango duen egitura finkatuko du, baita zergapeko horiek lurralde erregistroan inskribatzeko prozedura eta epea ere.
3.– Aurreko bi apartatuetan ezarritakoa hala izanik ere, erregelamenduz, beharrezkotzat jotzen diren informazio aitorpenak aurkezteko eta beste betebehar formal batzuk betetzeko betekizunak eta baldintzak ezarriko dira.
4.– Zergadunak ez badaude Espainiako lurraldean finkatuta Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauak, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema erkideari buruzkoak, 358. artikuluan xedatutakoaren arabera, Espainian egoiliartutako pertsona fisiko edo juridiko bat izendatu beharko dute zerga honekiko betebeharrei dagokienez Zerga Administrazioaren aurrean ordezkatu ditzan; izendapen hori, behar bezala frogatu beharko dena, zerga egitatea gertatu baino lehen edo, beranduenik, zerga egitatearen unean egin beharko dute.
103. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.
1.– Zergapetu gabeko kasu bat, salbuespen bat edo murriztapen bat aplikatuta egindako elektrizitate horniduretan, zerga arloko arau-haustea izango da erregelamenduz ezarritako epeetan datu zehatzen berri ez ematea, horrek kuotarik ez jasanaraztea edo jasanarazitako kuotak behar baino txikiagoak izatea dakarrenean.
Zehapenaren oinarria jasanarazi behar ziren kuoten eta benetan jasanarazitakoen arteko diferentzia izango da.
Zehapena 100eko 15eko diruzko isun proportzionala izango da.
Horrelako kasuetan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 192. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Artikulu honetan ezarritako zehapena ez da aplikatuko Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 195. artikuluan ezarritako ara-haustea egiteagatik (autolikidazio batetik ondorioztatzen den zerga zorra ez ordaintzeagatik) zilegi den zehapena aplikatzea dagokionean.
2.– Aurreko artikuluko 4. apartatuan aipatutako betebeharra ez betetzea zerga arloko arau-hauste bat izango da eta zehapena 1.000 euroko diruzko isun finkoa izango da.
3.– Zerga arloko arau-haustea da zergadunek ez betetzea foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzen duen araudian ezartzen diren baldintzak eta betekizunak, bertan aurreikusitako salbuespenak edo tasa murriztuak aplikatzeko beharrezkoak direnean eta onura horien xede den elektrizitatea zertarako edo nola erabiltzen den justifikatzen ez denean.
Zehapenaren oinarria hauxe izango da: legez edo erregelamenduz ezarritako baldintzak eta betekizunak bete gabe dituen energia elektrikoari aplikatutako zerga onuraren zenbatekoa.
Zehapena 100eko 50eko diruzko isun proportzionala izango da.
4.– Zerga arloko arau-haustea izango da zergadunek ez betetzea foru dekretu arauemaile honetan eta berau garatzeko araudian salbuespenak edo tasa murriztuak aplikatzeko ezarrita dauden baldintzak eta betekizunak, ez-betetze hori aurreko apartatuetan aurreikusitako arau-hausteetako bat egitea ez dakarrenean.
Zehapenaren oinarria hauxe izango da: legez edo erregelamenduz ezarritako baldintzak eta betekizunak bete gabe dituen energia elektrikoari aplikatutako zerga onuraren zenbatekoa.
Zehapena 100eko 10eko diruzko isun proportzionala izango da.
5.– Zerga honi dagozkion gainerako arau-hausteak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrean xedatutakoaren arabera kalifikatu eta zehatuko dira, hargatik kendu gabe aurreko artikuluan ezarritakoa.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
1.– Foru dekretu arauemaile honetan aipatzen diren garraiobideak, berriak zein erabiliak, behin betiko matrikulatu beharko dira Espainian, bertan egoiliartuta dauden edo Espainian kokatutako establezimenduen titular diren pertsonek edo entitateek Espainiako lurraldean erabiltzeko direnean.
2.– Garraiobideen matrikulazioari buruzko araudi espezifikoan ezarritakoa eragotzi gabe, aurreko apartatuan jasotako obligazioa betetzea ez da exijituko baldin eta, foru dekretu arauemaile honen 65. artikuluko 1. zenbakiaren d) letran zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaz ezarritako betekizunari dagokionez, eta prezeptu horretan ezarritako epeen barruan:
a) Zerga autolikidatu edo ordaindu bada, edo
b) Zerga Administrazioari zergapetu gabeko kasu baten edo salbuespen baten aplikazioa onartzea aurrez eskatu bazaio, hala aurreikusita dauden kasuetan, edo
c) Zerga Administrazioari zerga salbuespen baten inguruko aitorpen bat aurkeztu bazaio.
3.– Garraiobideen matrikulazioari buruzko araudi espezifikoan ezarritakoa eragotzi gabe, aurreko 1. apartatuan aurreikusitako obligazioa ez da bete beharko, halaber, matrikulazio horri dagokion zerga Zerga Administrazioak likidatu duenean eta zenbatekoa ordainduta dagoenean.
4.– Aurreko apartatuetan aipatutako obligazioa ez dela betetzen egiaztatzen denean, Zerga Administrazioko organoek edo trafikoari, bide segurtasunari, nabigazioari edo aire nabigazioari buruzko arloan eskumena duten organoek bost eguneko epea emango diote zergapekoari, hura bete dezan edo kreditu entitate baten edo elkarrekiko bermedun sozietate baten abal solidarioa edo kauzio aseguru baten ziurtagiria aurkeztu dezan, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren ordainketa bermatzeko. Epe hori igarotzen bada behin betiko matrikulazioa egin gabe edo abal edo ziurtagiri hori aurkeztu gabe, organo horiek garraiobidea ibilgetuko dute egoera administratibo eta tributarioa erregularizatu dela frogatu arte. Dena den, ibilgetze hori bertan behera geratuko da zergapekoak abal solidarioa edo aseguruaren ziurtagiria esandako terminoetan aurkezten duenean.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
98. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoa eraginkortasunez aplikatzeko, ezinbestekoa izango da Batasunaren ordenamenduarekin bateragarria izatea.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
1.– Indarrik gabe geratzen dira foru dekretu arauemaile honetan xedatutakoarekin bat ez datozen xedapen guztiak.
Bereziki, honako xedapen hauek indargabetu dira:
– 20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legean xedatutakora egokitzen duena.
– Martxoaren 20ko 2/2002 Foru Araua, Zenbait Hidrokarburoen Txikizkako Salmenten gaineko Zergari buruzkoa.
2.– Foru dekretu arauemaile hau indarrean jartzen denetik aurrera, Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudian martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretuari, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legean xedatutakora egokitzen duenari, edo aipatu den zerga berezien legeari egiten zaizkion erreferentzia guztiak foru dekretu arauemaile honi egindakotzat joko dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Indarrean jartzea.
Foru dekretu arauemaile hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Arauak emateko ahalmena.
Diputatuen Kontseiluak eta Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak, bakoitzak bere eskumenen esparruan, beharrezkoak diren xedapen guztiak emango dituzte foru dekretu arauemaile hau garatu eta betearazteko.
Donostia, 2023ko uztailaren 26a.
Diputatu nagusia,
EIDER MENDOZA LARRAŃAGA.
Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua.
JOKIN PERONA LERCHUNDI.