170. zk., 2023ko irailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
4145
IRAGARKIA, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, eranskinean adierazitako pertsonari diziplina-espedientea ebazten zaio.
Aipatu egintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Prozeduran interesa duen pertsonak, eranskinean agertzen denak, Aginduaren testu osoa ikusi ahal izango du, baita espedientea kontsultatu eta bertan dauden dokumentuen kopiak eskuratu ere.
Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunari edo haren ordezkariei jakinarazten zaie bi hilabeteko epea dagoela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Hezkuntza sailburuaren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 22a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.