Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2023ko irailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4137

AGINDUA, 2023ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2023rako Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Errusiak Ukraina inbaditu izana ondorio handiak izaten ari da arlo guztietan. Bereziki, modu kritikoan larriagotu da nekazaritza-sektore askok lehendik bizi zuten egoera, EBtik kanpoko baliabideen mendekotasun handia baitzuten. Ekoizpen-kostuen igoera etengabea da egoera horren ezaugarri nagusia, animaliak elikatzeko lehengaien eta energiaren eta erregaien prezioen igoeraren ondorioz.

2022an zehar hainbat sargairen prezioak etengabe igo izanak oso koloka jarri ditu oinarrizko sargaien (besteak beste, olioaren, irinaren, ontzien eta abarren) mendekotasun handia duten hainbat sektore. Egoera korapilatsua da, ez bakarrik kostuaren ikuspegitik, baizik eta, neurri handiagoan, merkatu berrietan –hegakor eta espekulatiboetan– hornitu beharragatik. Izan ere, merkatu horien eraginez garestitu dira aipatutako lehengaien prezioak, nazioarteko merkatuetan.

Ukrainako gerraren testuinguruan lehengaien prezioak igo izanak eragin handia izan du elikaduraren balio-katea osatzen duten zenbait jarduera ekonomikotan. Olioa, irina, ontziak, bilgarriak eta halako sargaien mendekotasun handiena duten sektoreen ekoizpen-kostuak nabarmen igo dira. Orobat, energiaren eta erregaien prezioen igoerak ere eragin handia izan du energiaren erabilera oso intentsiboa duten jardueretan.

Elikaduraren balio-katearen barruan, analisi bat egin da gerrako testuinguruan prezioa gehien igo zaien lehengaien erabilera intentsiboena zein sektorek duten identifikatzeko. Horrela, elikagaien industriako adarren artean, 2022an prezio-hazkunderik handiena izan duten sargaiei dagokienez intentsiboenak diren adarrak identifikatu dira (olioa, zerealak, barazkiak, ontziak, energia elektrikoa, garraioa, etab.). Egoera korapilatsua da, ez bakarrik kostuaren ikuspegitik, baizik eta, neurri handiagoan, merkatu berrietan –hegakor eta espekulatiboetan– hornitu beharragatik. Izan ere, merkatu horien eraginez garestitu dira aipatutako lehengaien prezioak, nazioarteko merkatuetan.

Merkatuan nahasmena dagoenez –oso handia–, eta egoera txarrak pilatzen ari direnez, gerraren iraupenari buruzko ziurgabetasunarekin eta, espero denez, ziurrenik 2023 amaitu ondoren ere aurrera jarraituko duen krisiarekin batera, beharrezkotzat jotzen da elikakateko sektoreei laguntzeko neurri bat abian jartzea, merkatuaren eskaintza orekatzen laguntzeko eta horri lotutako jarduera eta enpleguak mantentzen laguntzeko. Horrekin, neurri batean, epe luzeko kalteak arindu nahi dira, ia guztiz ziurra baita prezioak ez direla lehengoratuko epe laburrean.

Laguntzak emateko, hainbat inguruabar hartuko dira kontuan, ukitutako sektore zehatzaren arabera. Hala, antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresetarako, elikagai horiek egiteko eta/edo fabrikatzeko beharrezkoak diren hainbat aldagai hartu dira kontuan: metalezko ontzi eta bilgarri arinak, beira hutsa, uhin-paper eta -kartoia, paper eta kartoizko ontzi eta bilgarriak, plastikozko ontzi eta bilgarriak, zurezko ontzi eta bilgarriak, oliba-olioa, ekilore-olioa, gas naturala eta hiri-gasa, eta elektrizitatea.

Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresentzat, mota horretako enpresen jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren zenbait aldagai hartu dira aintzat; adibidez, gas industrialak, uhin-paper eta -kartoia, paper eta kartoizko ontzi eta bilgarriak eta elektrizitatea.

Landare-kontserben enpresentzat, elikagai horiek egiteko eta/edo fabrikatzeko beharrezkoak diren hainbat aldagai hartu dira kontuan: metalezko ontzi eta bilgarri arinen fabrikazioa, beira hutsaren fabrikazioa, uhin-paper eta -kartoiaren fabrikazioa, paperezko eta kartoizko ontzien eta bilgarrien fabrikazioa, plastikozko ontzien eta bilgarrien fabrikazioa, zurezko ontzien eta bilgarrien fabrikazioa, gas naturala eta hiri-gasa, mahats-ardoa. Igoera hori langile kopuruaren gain aplikatuko da, laguntza izapidetzeko eragiketa-kontu batengatik.

Okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresentzat, bai eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegientzat ere, elikagai horiek egiteko eta/edo fabrikatzeko beharrezkoak diren hainbat aldagai hartu dira kontuan: elektrizitatea, gas naturala eta hiri-gasa, gas industrialen fabrikazioa, metalezko ontzi eta bilgarri arinen fabrikazioa, uhin-paper eta -kartoiaren fabrikazioa, paperezko eta kartoizko ontzien eta bilgarrien fabrikazioa, plastikozko ontzien eta bilgarrien fabrikazioa, zurezko ontzien eta bilgarrien fabrikazioa, irina eta beste zereal batzuk, esne osoa, arrautzak, gurina, beste olio jangarri batzuk, azukrea, gatza, espeziak eta sukaldaritzako belarrak, konfiturak, marmeladak eta eztia, kakaoa eta txokolate hautsa. Igoera hori langile kopuruaren gain aplikatuko da, laguntza izapidetzeko eragiketa-kontu batengatik; izan ere, sektore horietan ezinezkoa litzateke fakturak hilero alderatzea.

Ogiaren txikizkako saltokientzat, baita ogiaren salmenta-puntuentzat ere, energia-hazkundearen aldagaiak izan dira kontuan (elektrizitatea eta gas naturala/hiri-gasa). Baldintzak betetzen dituen establezimendu bakoitzeko laguntza bat izango da, bai eta erakunde onuradunarentzako ere, betekizunak bete ondoren.

Garagardoa egiten duten enpresentzat, elikagai hori egiteko eta/edo fabrikatzeko beharrezkoak diren hainbat aldagai hartu dira kontuan: elektrizitatea, gas naturala eta hiri-gasa, gas industrialen fabrikazioa, beira hutsaren fabrikazioa, metalezko ontzi eta bilgarrien arinen fabrikazioa, uhin-paper eta -kartoiaren fabrikazioa, paper eta kartoizko ontzi eta bilgarrien fabrikazioa, plastikozko ontzi eta bilgarrien fabrikazioa, zurezko ontzi eta bilgarrien fabrikazioa, kimika organikoko beste oinarrizko produktu batzuen fabrikazioa eta garagarra. Gastuen gehikuntza hori 2022ko ekoizpen-bolumenarekin dago lotuta.

Eta, azkenik, abeltzaintzarako animalia-elikadurako enpresentzat, 2022ko artoaren erosketa-bolumena hartu da kontuan, eta kopuru hori tonako finkatutako laguntzaren zenbateko unitarioarekin biderkatuko da, garestitze handiena jasan duen lehengaia dela uste baita.

Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzei buruzko Krisi eta Trantsizioko Aldi Baterako Esparruaren arabera emango dira agindu honetan jasotzen diren laguntzak (2023/C 101/03). Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzei buruzko Aldi Baterako Esparrua ordezkatzen du esparru horrek, alegia, Batzordearen 2022ko martxoaren 24ko Jakinarazpenaren bidez arautu zena (2022/C 131 I701, C 131I EO, 2022-03-24koa), eta Batzordearen 2022/C 280/01 Jakinarazpenaren bidez aldatu zena (C 280/1 EO, 2022-07-27koa).

Zehazki, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren ekonomia babesteko laguntza-neurriei buruzko Espainiako Aldi Baterako Esparruaren babesean ematen dira agindu honetan araututako laguntzak, Europako Batzordearen SA 102771 (2022/N) Erabakiaren edukia eta haren aldaketak kontuan hartuta.

Espainiako Aldi Baterako Esparru hori 2023ko abenduaren 31ra arte izango da aplikagarria, eta Errusiak Ukrainari egindako inbasioak sortutako testuinguru ekonomikora egokitzeko izan dituen aldaketen ondoren finkatutako bertsioan, Espainiako Aldi Baterako Esparruaren 2.2 apartatuan zenbateko mugatuko zuzeneko dirulaguntzak emateko aukera gaitzen da.

Hala, Europako Batzordeak gaitutako Krisialdiko Aldi Baterako Esparruak, 1.4 puntuko 37.a) letrako printzipioetan, ezartzen du laguntzak beharrezkoa, egokia eta proportzionatua izan behar duela (hau da, ezin du joan Ukrainak Errusiari egindako erasoak eragindako krisiaren aurretik onuradunak zuen kapital-egitura berrezartzetik haratago), enpresa horiek bat-batean merkatutik irten ez daitezen, eta, nolanahi ere, ezin duela gainditu bideragarritasuna bermatzeko beharrezkoa den gutxienekoa.

Horrekin batera, adierazi behar da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren esparruan, Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzkoan, 2014-2020 aldirako Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren Programa Operatiboaren bidez (programa hori 2023ko abenduaren 31ra arte dago indarrean laguntzak onetsi eta ordaintzeari dagokionez) kofinantzatuko direla antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresei, eta arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresei, eta jatorrian handizkariak diren eta lehen salmentan erositako produktuak biltegiratzen eta izozten dituzten enpresei dagozkien laguntzak. Erregelamendu hori, era berean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2022ko uztailaren 18ko 2022/1278 (EB) Erregelamenduak aldatu du, Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerrak arrantza-jardueretan izan dituen ondorioak arintzeko eta gerra horrek arrantzako eta akuikulturako produktuen hornidura-katean eragindako merkatu-nahasmenduaren ondorioak leuntzeko neurri espezifikoei dagokienez.

Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko Erregelamenduaren 68.3 artikuluan babesten dira eraldatze-sektorearentzako laguntzak (antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresak, eta arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak, baldin eta jatorrian handizkariak badira eta lehen salmentan erositako produktuak biltegiratzen eta izozten badituzte). Artikulu horrekin bat etorriz, Europako Itsas eta Arrantza Funtsak dirulaguntzak eman ahal izango dizkie arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko operadoreei lortu gabeko irabaziengatik eta izan dituzten kostu gehigarriengatik, Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerrak merkatuan nahasmena eragin baitu eta horrek ondorioak izan baititu arrantzako eta akuikulturako produktuen hornidura-katean.

Hala, Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko Erregelamenduaren 96. artikuluak ezartzen duenez, kostu gehigarriak edo lortu gabeko irabaziak oinarri hartuta laguntzak ematen direnean, estatu kideek bermatuko dute kalkuluak egokiak eta zuzenak izango direla, eta aldez aurretik ezarriko direla, bidezko, ekitatibo eta egiaztagarria den kalkulu-metodo baten bidez.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.

Horregatik guztiagatik, behar adina zuzkidura dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen Legean (15/2022, abenduaren 23koa) baimendutako kredituen arabera, laguntzen deialdi hau argitaratu da. Honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

2023. urterako ezohiko laguntzak deitzea, Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Laguntza horiek inbasio horren ondoriozko testuinguru ekonomikoaren eragin handia jasan duten elikakateko sektoreei zuzenduta daude, eta Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzei buruzko Krisi eta Trantsizioko Aldi Baterako Esparruaren aplikazio-eremura egokitzen dira (2023/C 101/03), Errusiak Ukrainaren hasitako gerrak arrantza-jardueretan izan dituen ondorioak arintzeko eta gerra horrek arrantzako eta akuikulturako produktuen hornidura-katean eragindako merkatuaren nahasmenduaren ondorioak leuntzeko neurri espezifikoei dagokienez. Agindu honen I. eranskinean eta hurrengoetan jasotzen dira neurri horien oinarriak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 26a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARÁNZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA

1. oinarria.– Xedea eta izaera.

1.– Agindu honen xedea da Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzak emateko deialdia egitea.

Laguntza horien helburua da Ukrainaren inbasioaren ondorioek asko eragin dien hainbat sektoreren egungo egoera egonkortzea.

2.– Agindu honen babespean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

3.– Hurrengo oinarrian jasotako 1. eta 2. laguntza-lerroak Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren arabera emango dira. Funts hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduak arautzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2022ko uztailaren 18ko 2022/1278 (EB) Erregelamenduak aldatu ondoren, Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerrak arrantza-jardueretan izan dituen ondorioak arintzeko eta gerra horrek arrantzako eta akuikulturako produktuen hornidura-katean eragindako merkatu-nahasmenduaren ondorioak leuntzeko neurri espezifikoei dagokienez. Enpresei emango zaien laguntzaren zenbateko osoa ez da 300.000 euro baino gehiagokoa izango erakunde eskatzaile bakoitzeko, erakundeak zenbat establezimendu dituen alde batera utzita.

4.– Ondorengo oinarrietan jasotako 3., 4., 5., 6. eta 7. laguntza-lerroak Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzei buruzko Krisi eta Trantsizioko Aldi Baterako Esparruaren arabera emango dira (2023/C 101/03), eta, zehazki, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren ekonomia babesteko laguntza-neurriei buruzko Espainiako Aldi Baterako Esparruaren babesean, Europako Batzordearen SA102771 (2022/N) Erabakiaren edukia eta haren aldaketak kontuan hartuta. Erakunde eskatzaile bakoitzeko gehieneko laguntza 400.000 eurokoa izango da.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

1.– Antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresak (II. kapituluan arautua).

2.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak (III. kapituluan arautua).

3.– Landare-kontserben enpresak (IV. kapituluan arautua).

4.– Okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresak, bai eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegiak ere (V. kapituluan arautua).

5.– Ogiaren txikizkako saltokiak, baita ogiaren salmenta-puntuak ere (VI. kapituluan arautua).

6.– Garagardoa egiten duten enpresak (VII. kapituluan arautua).

7.– Abeltzaintzarako animalia-elikadurako enpresak (VIII. kapituluan arautua).

3. oinarria.– Aurrekontu-zuzkidura.

Laguntza honen zuzkidura, guztira, 30.450.000 eurokoa da; horietatik 22.950.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura izango dira, eta 7.500.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura.

Sektoreka, hau da banaketa:

– 7.500.000 euro antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresentzat; horietatik 1.875.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, eta 5.625.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura.

– 2.500.000 euro arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresentzat; horietatik 625.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, eta 1.875.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura.

– 600.000 euro landare-kontserben enpresentzat; Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura izango da.

– 14.500.000 euro okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresentzat, bai eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegientzat ere; Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura izango da.

– 3.000.000 euro ogiaren txikizkako saltokientzat, baita ogiaren salmenta-puntuentzat ere; Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura izango da.

– 750.000 euro garagardoa egiten duten enpresentzat; Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura izango da.

– 1.600.000 euro abeltzaintzarako animalia-elikadurako enpresentzat; Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura izango da.

4. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

Diruz lagunduko dira lehengaiek eta elikagaiak egiteko beharrezkoak diren beste produktu batzuek jasandako prezioen gehikuntzak eragindako kostu gehigarriak, II. kapitulutik VIII. kapitulura bitartean zehazten direnak.

5. oinarria.– Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke 6. oinarriko betekizunak betetzen dituzten enpresak, bai eta dagokion kapitulu bakoitzean zehaztutako beste betekizunak betetzen dituztenak ere. Enpresa kontzeptuari dagokionez, Mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren 1. artikuluan ezarritakoa hartuko da aintzat [C(2003) 1422 zenbakiarekin jakinarazia].

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta lege horren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

6. oinarria.– Betekizun orokorrak.

1.– Agindu honetan iragarritako edozein laguntza-lerroren onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betekizunak bete behar dira.

13.3.bis artikuluko betekizunari dagokionez, V. eranskinean deskribatutako dokumentua erantsi beharko da.

2.– Era berean, onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

a) Errusiak Ukraina inbaditzearen ondoriozko krisiaren eragina jasan duten enpresak izatea.

b) Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

3.– Europako Itsas eta Arrantza Funtsarekin batera finantzatutako laguntzen kasuan, aurreko betekizunak betetzeaz gain, ezin izango dira agindu honetan araututako laguntzak jaso, honako alderdi hauek egiaztatzen badira:

a) Arau-hauste astuna egin du, eskaera ez onartzea dakarrena, Europako Kontseiluaren 2008ko irailaren 29ko 1005/2008 (EE) Erregelamenduaren 42. artikuluaren arabera. Erregelamendu horren bidez, legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantza prebenitzeko, desakuilatzeko eta ezabatzeko Batasuneko sistema ezartzen da, 2847/93 (EEE), 1936/2001 (EE) eta 601/2004 (EE) erregelamenduak aldatzen dira, eta 1093/94 (EE) eta 1447/1999 (EE) erregelamenduak edo 1224/2009 Erregelamenduaren 90.1 artikulua indargabetzen dira.

b) 1005/2008 Erregelamenduko 40.3 artikuluan jasotzen den Europar Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartutako arrantza-ontzien edo Erregelamendu horretako 33. artikuluan zehazten diren hirugarren herrialde ez-kooperanteen banderapean diharduten ontzien ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan nahasita egon da.

c) Arrantza Politika Erkidearen aurkako arau-hauste astunak egin ditu.

d) Iruzurra egitearen erruduntzat jo da, Europako Erkidegoen finantza-interesak babesteari buruzko Hitzarmenaren (1) 1. artikuluaren definizioaren arabera, Europako Arrantza Funtsaren edo Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren esparruan.

Dokumentazioaren barruan, erantzukizunpeko adierazpen bat sartuko da, non zehaztuko baita eskatzaileak ez duela aipatutako debeku horietako bat ere. Horretarako, dirulaguntzaren organo kudeatzaileak deklarazioa egiazkoa dela egiaztatuko du eragiketa onetsi aurretik, 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 93. artikuluan aipatzen den arau-hausteen estatu-erregistroaren arabera edo eskuragarri dagoen beste edozein daturen arabera.

Horri dagokionez, iruzur edo irregulartasun gisa har daiteken edozein gertakari SNCAri jakinarazi ahal izango zaio (Espainiako iruzurraren aurkako koordinaziorako zerbitzuari), honako honen bidez: https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/paginas/inicio.aspx

7. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Ezohiko laguntzen deialdi honetarako eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea egongo da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluari jarraikiz, pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, bai eta ondorengo izapideak egin ere. Pertsona fisikoek hala aurrez aurre nola elektronikoki aurkez ditzakete eskabideak.

– Aurrez aurre: eskabideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bulegoetan aurkez daitezke (Donostia kalea 1, 01010, Gasteiz), edo, bestela, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietako batean. Zuzenean Zerbitzuko eskabideak soilik aurkeztuko dira aldez aurretik hitzordua hartuta helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean

– Bide elektronikoa: bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahalko dira eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan. Dagozkien kapituluetan egongo dira eskuragarri bai eskabide-formularioaren helbidea, bai eskabideak aurrez aurre nahiz telematikoki aurkezten eta justifikatzen laguntzeko informazioaren helbidea ere.

3.– Pertsona fisiko edo juridikoen taldeen, ondasun-erkidegoen edo bestelako unitate ekonomiko edo ondare bereizien kasuan, baldin eta, nortasun juridikorik ez izan arren, dirulaguntza ematea eragin duen egoeran badaude, eskabidean berariaz adierazi beharko dira taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio-konpromisoak, bai eta bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuradun izango baitira. Era berean, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Taldea ezingo da desegin, harik eta azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

4.– Eskabide bakarra onartuko da eskatzaile bakoitzeko, salbu eta okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresen kasuan, bai eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegien kasuan ere. Izan ere, kasu horietan, bigarren eskabide bat aurkeztu ahal izango dute ogiaren txikizkako saltokientzako laguntzetan, bai eta ogiaren salmenta-puntuentzakoetan ere, horien titularrak direnean eta laguntza eskatu duen lantokiaren establezimenduaz bestelako merkataritza-establezimendu batentzako edo batzuentzako eskatzen dutenean.

5.– Lerro bakoitzari dagokion kapituluko esteketan egongo dira eskuragarri eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak izapidetzeko zehaztapenak. Eskabide-formularioa ere esteka horietan eskuratu ahal izango da.

Eskabidea egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

6.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ahalordeen erregistro elektronikoaren bitartez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

7.– Laguntza-lerro bakoitzeko eskabide-ereduaren oinarrizko edukia oinarri hauen eranskin gisa argitaratu da.

8.– Eskabidearekin batera, lerro bakoitzari dagokion kapituluan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

9.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Egiaztapen hori egiteko, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa hartuko da kontuan. Agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da. Sozietate zibilen, ondasun-erkidegoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie.

Aurrekoa gorabehera, pertsona edo enpresa eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

10.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoaren arabera, eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean, dokumentu horiek noiz eta zein administrazio-organotan aurkeztu zituen adierazi beharko du interesdunak, eta administrazio honek eskatu egin beharko ditu. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

11.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

12.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo behar diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko Legearen 39/2015 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

13.– Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

8. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

2.– Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek osatua. Zuzendaritza bereko hiru teknikarik osatuko dute, eta emakumeen eta gizonen presentzia bermatuko da, behar bezala arrazoitutako arrazoi oinarridun eta objektiboak egon ezean. Horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da.

Balorazio-batzordeko kide guztiak eta horien ordezkoak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, batzordeko idazkaria eta batzordeburua ere izendatuko dira. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Batzordeak, bere funtzioak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezkoa baderitzo.

3.– Balorazio-batzordearen funtzioak hauek izango dira:

a) Aurkeztutako eskabideak eta agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen diren ebaluatzea, laguntza motaren arabera.

b) Ondorengo kapitulu bakoitzean ezarritakoaren arabera, laguntzak kuantifikatzea, bai eta onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatzea ere.

4.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamen bat egingo dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari laguntza-lerro bakoitzeko. Proposamenak gutxienez 10. oinarrian aipatzen den edukia jasoko du.

5.– Balorazio-batzordea behar adina aldiz bilduko da ebazpen-proposamenak egiteko.

6.– Balorazio-batzordeak funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Arau horiek arautzen ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.

9. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Laguntza horiek laguntza metagarriak dira, baina ez lehiakoak, eta, beraz, onuradun izaera betetzen duen eskabide bakoitzari funtsak esleituko zaizkio zuzenean (ikus 6. oinarria eta II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluak).

2.– Agindu honetan jasotzen den laguntza-lerro bakoitzaren barruan, eta laguntza-lerro bakoitzerako aparte, eskabide bakoitzari emango zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako dokumentuak egiaztatuko dira eta laguntza kalkulatuko da kapitulu espezifiko bakoitzean ezarritakoaren arabera.

3.– Funtsen muga kontuan hartuta, eta lerro bakoitzeko laguntza guztiek aurrekontu-esleipena gainditzen badute, erakunde onuradunen baterako funtsen hainbanaketa aplikatuko da.

4.– Lerro bateko funtsak agortzen ez badira, aurrekontu-zuzkidura handiagoa behar duten beste lerro batzuetara aldatzeko aukera egongo da.

10. oinarria.– Ebazpena.

1.– Aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertu ondoren, balorazio-batzordeak egin duen proposamena ikusirik, 8. oinarrian xedatutakoaren arabera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebatziko du deialdiko lerro bakoitzean eskatutako laguntzak eman ala ez, deialdiko lerro bakoitzeko ebazpen bakar baten bitartez.

– Agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hileko epean eman eta jakinaraziko da lerro bakoitzaren ebazpena.

2.– Lerro bakoitzaren ebazpenak arrazoituta egon behar du, eta informazio hau jaso behar du gutxienez:

Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

a) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

b) Laguntza-lerroa.

c) Laguntzaren zenbateko osoa.

d) 7.3 oinarrian deskribatutako onuradunen kasuan, kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio-konpromisoak jaso beharko dira, baita bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ere.

Ukatutako eskabideei dagokienez:

a) Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

b) Laguntza-lerroa.

c) Eskabidea ukatzeko arrazoiak.

3.– Onuradunei dirulaguntzok eman eta ordaintzeko, amaituta izan behar dute EAEko Administrazio Orokorrak eta organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan abian jarri ahal izan den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.

4.– Laguntza-lerro bakoitzaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpenaren ondoreetarako, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluko 1. apartatuko b) letrarekin bat, hargatik eragotzi gabe aurreikusitako laguntzen ebazpenaren komunikazio indibidualizatua egitea gero.

5.– Oinarri honen lehenengo atalean aurreikusitako sei hilabeteko epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, eskabideak ezetsi zaizkiela ulertu beharko dute interesdunek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.9 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6.– Prozedurako lerro bakoitzaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hilekoa, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa ebazpena eman zuen organoari edo Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari aurkeztu ahal izango zaio, eta hark ebatziko du.

11. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetako laguntzen onuradunek artikulu hauetan jasotako betebeharren araubidea bete behar dute: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikulua –testu bategin hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen–; eta, bereziki, hauek bete behar dituzte:

14.1 artikuluari dagokionez:

a) Frogatzea, organo emailearen aurrean, baldintzak eta betekizunak betetzen direla.

b) Organo emaileak egiten dituen egiaztapenak eta Estatuko nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egiten dituzten egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaien informazio guztia ematea.

c) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideak lortu izanaren berri ematea dirulaguntza ematen duen organoari edo erakunde laguntzaileari. Jakin bezain laster jakinarazi behar zaio, eta betiere jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen.

d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, laguntza edo dirulaguntza likidatu arte.

e) Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea, onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro izatea, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

f) Emandako laguntza onartzea. Horretarako, onartu egin dela ulertuko da, baldin eta ebazpena argitaratu eta 15 eguneko epean esanbidez atzera botatzen ez bada.

g) Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluaren 4. apartatuan jasotako zabalkunde-neurriak hartzea.

h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako baldintza guztietan jasotako funtsak itzuli behar dituzte.

Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 46. artikuluari dagokionez, laguntzeko betebeharra ezartzen da:

a) Fiskalizazio-organoei eta, Estatuko, autonomia-erkidegoko edo Europar Batasuneko araudiarekin bat etorriz, finantza-kontroleko funtzioak esleituta dituzten organoei dagozkien kontrol-funtzioak betetzeko, onuradunek laguntza eman beharko dute, bai eta eskatzen zaien dokumentazio guztia eman ere. Horretarako, honako ahalmen hauek izango dituzte:

i) Egiaztatu beharreko dokumentazioa haien esku jarri behar dute, are programa eta fitxategi informatikoak ere.

ii) Negozio-lokaletan sartzen utzi behar diete, bai eta dirulaguntzaren xede izan den jarduera egiten den establezimendu eta toki guztietan eta dirulaguntzaren kargura finantzatutako eragiketak egiazkoak eta erregularrak diren egiaztatzeko arakatu beharreko tokietan ere.

iii) Dirulaguntzak kobratu diren finantza-erakundeetako banku-kontuei buruzko informazioa eman behar diete.

b) Betebehar hori betetzeari uko egitea erresistentzia, aitzakia, oztopo edo ukapentzat hartuko da, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluaren arabera, eta, hala badagokio, zehapenak ezarri ahalko dira.

2.– Europako Itsas eta Arrantza Funtsarekin batera finantzatutako laguntzetan, honako betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, zeren eta egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke. Era berean, Europako Batzordearen eta Europako Kontuen Auzitegiaren eskura jarri beharko dira diruz lagundutako gastuei dagozkien egiaztagiriak, bi urteko epean, eragiketaren gastuak jasotzen dituzten kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera, eragiketa amaitu ostean.

b) Deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak ezartzen dituen kontrolak egin ahal izateko, eta, zehazki, auditoretza-pista errazteko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 125. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horren bitartez, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzen da.

c) Onartzea laguntza onartzeak berekin dakarrela onuraduna eragiketen zerrenda publiko batean sartzea. Zerrenda hori elektronikoki edo beste bide batzuetatik argitaratuko da, hauetan aurreikusitakoaren arabera: 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115.2 artikuluan eta XII.1 eranskinean eta 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 119.2 artikuluan eta V. eranskinean.

d) EIE funtsen beste laguntza batzuk edo helburu horretarako beste programa nazional batzuetakoak jaso eta eskatu izanaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea.

e) 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluko 1. apartatuko a) eta d) letren artean jasotako baldintzak betetzen jarraitzea, eskaera aurkeztu ondoren eta eragiketa gauzatzeko aldi osoan, baita onuradunari azken ordainketa egin eta bost urteko epean ere.

3.– Amaitzeko, azkeneko bost urteetan Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso ez bada, hirugarrenen altaren dokumentua aurkeztu beharko da, laguntza ordaindu ahal izateko; hau da, agiri hori dirulaguntza ordaindu aurretik aurkeztu behar da.

Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

12. oinarria.– Atzera egitea.

Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

13. oinarria.– Ez-betetzeak eta dirua itzultzea.

1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

c) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan adierazitako itzulketa-kausaren bat denean.

2.– Aurreko ez-betetzeen kasuan, eta erakunde onuradunak agindu honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, ez da beharrezkoa izango laguntza edo dirulaguntza ordaintzea, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, bai eta aplikatzekoak diren berandutze-interesak ere.

Horrez gain, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik eskuratutako soberakina itzuli beharko da, eta dagokion berandutze-interesa ordaindu, betiere beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, agindu honen 14. oinarrian ezarritakoari jarraituz.

Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

3.– Itzultzeko prozedura honako hauetan ezarritakoaren arabera izapidetuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53.4 artikulua eta haren erregelamenduzko garapena, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan arautua –dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira–.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak hasi eta ebatziko du itzulketa-espedientea. Espedientea hasteko ebazpenean, honako hauek jakinaraziko zaizkio onuradunari: itzulketa-prozeduraren hasiera, bete ez diren betebeharrak eta ukitutako dirulaguntzaren zenbatekoa. Prozeduraren ebazpenak, kasua bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta dagozkion berandutze-interesak itzultzea erabakiko du.

4.– Arau-hauste administratiboak izan litezkeen gertakarien ondorioz hasi bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan. Administrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren III. kapituluan jasotako jokabideak.

14. oinarria.– Bateraezintasunak.

II. eta III. kapituluetan araututako laguntzak ez dira bateragarriak izango helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin.

Ostera, IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, Aldi Baterako Esparru Nazionaleko 7. apartatuan («Metatze-arauak») ezarritakoaren arabera.

15. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatuta biltzen diren izaera pertsonaleko datuak Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

Datuen babesari buruzko informazioa lortzeko:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa1-eu.shtml

II. KAPITULUA
ANTXOAREN ETA/EDO HEGALUZEAREN KONTSERBA ETA ERDIKONTSERBEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZAK

16. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezartzen da 2022ko ekitaldian lehengaiek eta energiak izan duten prezio-igoera handia konpentsatzeko, Ukrainaren inbasioak antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresetan izan duen eraginaren ondorioz.

2.– Enpresa eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar ditu egoitza soziala eta fiskala, eta autonomia-erkidego berean benetan fabrikatutako produktua bakarrik izango da kontuan.

17. oinarria.– Onuradunak.

II. kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresak, 6. oinarrian ezarritako betekizunak betetzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.

b) Laguntzaren xede den ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaien Industrien Erregistroko establezimendu aktibo batean egitea.

c) Enpresa eskatzailea EJSN 2009ren 1022 epigrafean alta emanda egotea agindua argitaratu aurretik, eta 2022an jarduera frogagarria izatea.

18. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Diruz lagundu daitekeen gastu-partida bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, fakturaren datari dagokion hileko tasa finkoa aplikatuko zaio BEZik gabeko fakturaren zenbatekoari.

Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko martxoaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarteko fakturak.

Agindu honen II. eranskinean, fakturen zenbatekoari aplikatuko zaion hileko tasa finkoa edo diruz lagundu daitekeen ehunekoa jasotzen da. Taulan, gastu-partida bakoitzaren fakturen gainean hilero aplikatuko diren ehunekoak biltzen dira, 2022ko martxotik abendura bitartekoak.

Onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du, inola ere, 1.3 oinarrian ezarritako muga gaindituko, hots, 300.000 euro.

2.– Mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoaren arabera, onuraduna ETEa bada, aurreko puntuan adierazitako prozeduraren bidez kalkulatutako laguntzaren zenbatekoa % 100ean lagunduko da diruz.

3.– Europako Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoaren arabera, onuraduna ETEa ez bada, aurreko prozedura aplikatzearen ondoriozko diruz lagun daitekeen zenbatekoa ehuneko 20 puntu murriztuko da Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera, hau da, % 80an lagunduko da diruz.

4.– Diruz lagundutako produktuen zenbatekoen % 100 enpresaren jarduera propioan kontsumitu behar da, aurreko urteetan egindako batez besteko kontsumo efektiboarekin bat etorriz, eta ez du lagundu behar etorkizunean kontsumitzeko, merkaturatzeko edo hirugarrenei saltzeko stocka handitzen.

5.– Laguntza hauek bateraezinak izango dira gastu bera estaltzea helburu duen estatuko edo Europar Batasuneko beste edozeinekin.

6.– Fakturak aurkeztu ordez, auditoretza-txosten bat aurkeztu ahal izango da. Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egin beharko du, eta aurreko apartatuetan azaldutako kalkulu osoa zehaztuko da.

7.– Gastuen justifikazioa aurkezteko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore baten txostena egiteari dagokion gastua hautagarritzat hartuko da.

8.– XKEren 69.3 artikuluaren arabera, fakturen BEZa ez da hautagarria, salbu eta BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera berreskuratu ezin denean.

9.– Partida guztietarako, diruz lagundu daitezkeen ehunekoak 2022rako erlatibizatuta daude.

19. oinarria.– Laguntza-eskabideak.

1.– Laguntza-eskabideak egiteko, I. kapituluko 7. oinarrian eta oinarri honetan ezarritakoa bete beharko da.

2.– Eskabide bakarra onartuko da enpresa bakoitzeko.

3.– 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, kapitulu honetan araututako laguntzetarako eskabidea esteka honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1236101

4.– Eskabide horrekin batera, enpresa eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

– Ahalordetze-eskritura (ordezkari baten bidez jardunez gero).

– Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Elkarteak izanez gero, sorrera-akta. Gainera, publizitatea egiaztatzeko, dagokion elkarteen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fundazioak izanez gero, eraketaren eskritura publikoa dagokion fundazioen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Beste araudi bati atxikitako pertsona juridikoak izanez gero, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legeria arautzailearen arabera.

– Ondasun-erkidegoak izanez gero, parte-hartzaile bakoitzaren exekuzio-konpromisoak jasotzen dituen agiri publikoa edo pribatua.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak izanez gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, non berariaz jasoko baitira taldea osatzen duten kideak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horiek guztiak onuraduntzat hartuko dira, eta betekizun orokorrak eta kapitulu honetan zehaztutako espezifikoak bete beharko dituzte. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

b) Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

c) Hirugarrenen altaren agiria, azken bost urteetan ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

d) EJSN 2009ren 1022 epigrafean alta eman izana, agindua argitaratu aurretik.

e) 2022ko martxotik abendura bitarteko fakturen kopia (bi hilabete horiek barne), gastu mota hauei dagokienez:

– Metalezko ontzi eta bilgarri arinen erosketak.

– Beira hutsaren erosketak.

– Uhin-paper eta -kartoiaren erosketak; paperezko eta kartoizko ontzi eta bilgarrien fabrikazioa.

– Plastikozko ontzien eta bilgarrien erosketak.

– Zurezko ontzien eta bilgarrien erosketak.

– Oliba-olioaren erosketak.

– Ekilore-olioaren erosketak.

– Gas naturalaren eta hiri-gasaren hornidura.

– Elektrizitatearen hornidura.

f) Antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserben urteko ekoizpenaren ziurtagiria (2022).

g) Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak (ETE) izanez gero, baldintza hori egiaztatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

– Pertsona fisikoentzat:

• Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskabidea aurkeztu aurreko hiru ekitaldietakoa.

• Azpi-ekintza ekonomikoen eranskina, eskabidea aurkeztu aurreko azken hiru ekitaldietakoa.

– Pertsona juridikoentzat:

• Sozietateen gaineko zerga, eskabidea aurkeztu aurreko azken hiru ekitaldietakoa.

Fakturak jatorrizko faktura elektronikoak edo gastuen kopia autentifikatuak izan beharko dira. Fakturatutako kontzeptuek behar den banakapena izango dute, diruz lagun daitekeen tasa finkoa aplikatu ahal izateko eta gastu mota identifikatzeko.

Fakturek ordainduta egon beharko dute, eta, hori frogatzeko, dagozkien ordainagiriak aurkeztuko dira (bankuko egiaztagiriak).

Gastuaren hautagarritasuna zehazte aldera, albaranaren data hartuko da kontuan, edo fakturan agertzen den data, hala nola zerbitzua/hornidura eman zen data; data horrek (eta ez faktura jaulki zeneko datak) egon beharko du diruz lagundu daitekeen aldiaren barruan. Dena den, albaranik ez badago edo fakturak ez badu jasotzen zerbitzua/hornidura noiz eman zen, faktura jaulki zen data hartuko da zerbitzua/hornidura eman zen datatzat, eta diruz lagundu daitekeen aldiaren barruan egon beharko du.

Gastuak Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditorearen txosten baten bidez justifikatu ahal izango dira.

Auditorearen txosten hori bat etorriko da Ikuskatzaile Nagusiaren Bulegoarekin adostutako lan-prozedurarekin, eta ordaindutako fakturen informazioari buruzkoa izango da soilik.

Txostenak honako alderdi hauek jaso ahal izango ditu: ordainketa-frogagiriaren egiaztapena (bankuko egiaztagiria), eta eskabidean aurkeztutako dagokion partidako gastuen zerrenda xehatuetan oinarrituta, deialdian aurreikusitako ereduetan jasoak, eta, hala dagokionean, onuradunaren kontabilitatean dagokion partida erregistratuta dagoen kontabilitate-kontuaren eta azpikontuaren egiaztapena, bai eta hornitzailearen izena, hornitzailearen IFZ, faktura-zenbakia, faktura jaulki den data ere, edo, hala badagokio, zerbitzua/hornidura eman den data, faktura ordaindu den data, fakturaren guztizko zenbatekoa eurotan eta fakturaren zenbateko hautagarria eurotan (kasua bada).

Onuradunak, laguntza-eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, non egiaztatuko duen aurkeztutako fakturak ekoizpen-prozesuan osorik erabiltzen diren produktuei dagozkiela, eta ez etorkizunean kontsumitzeko, merkaturatzeko edo hirugarrenei saltzeko stocka handitzeari, baita justifikatutako kopuruak bat datozela ere aurreko urteetan egindako batez besteko kontsumo efektiboarekin.

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

20. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 10. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

21. oinarria.– Ordainketak.

Onespen-ebazpena eman ondoren eta hura onesteko epea igaro ondoren ordainduko da laguntza.

III. KAPITULUA
ARRANTZAKO ETA AKUIKULTURAKO PRODUKTUAK MERKATURATZEN DITUZTEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZA

22. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezartzen da 2022ko ekitaldian lehengaiek eta energiak izan duten prezio-igoera handia konpentsatzeko, Ukrainaren inbasioak arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresetan izan duen eraginaren ondorioz.

23. oinarria.– Onuradunak.

III. kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak, 6. oinarrian ezarritako betekizunak betetzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea, eta autonomia-erkidego berean benetan fabrikatutako produktua bakarrik izango da kontuan.

b) Laguntzaren xede den ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaien Industrien Erregistroko establezimendu aktibo batean egitea.

c) Enpresa eskatzailea ekonomia-jardueren gaineko zergaren 754.4 epigrafean alta emanda egotea agindua argitaratu aurretik, eta 2022an jarduera frogagarria izatea.

d) EAEko lonjetan lehen salmentan erositako produktuak biltegiratzen eta izozten dituzten handizkariak izatea jatorrian.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaien Industrien Erregistroan aitortutako jardueren artean «arraina izoztea» egotea.

24. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Diruz lagundu daitekeen gastu-partida bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, fakturaren datari dagokion hileko tasa finkoa aplikatuko zaio BEZik gabeko fakturaren zenbatekoari.

Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko martxoaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarteko fakturak.

III. eranskinean, fakturen zenbatekoari aplikatuko zaion hileko tasa finkoa edo diruz lagundu daitekeen ehunekoa jasotzen da. Taulan, gastu-partida bakoitzaren fakturen gainean hilero aplikatuko diren ehunekoak biltzen dira, 2022ko martxotik abendura bitartekoak.

Onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du, inola ere, 1.3 oinarrian ezarritako muga gaindituko, hots, 300.000 euro.

2.– Europako Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoaren arabera, onuraduna ETEa bada, aurreko puntuan adierazitako prozeduraren bidez kalkulatutako laguntzaren zenbatekoa % 100ean lagunduko da diruz.

3.– Europako Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoaren arabera, onuraduna ETEa ez bada, aurreko prozedura aplikatzearen ondoriozko diruz lagun daitekeen zenbatekoa ehuneko 20 puntu murriztuko da 508/2013 Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera, hau da, % 80an lagunduko da diruz.

4.– Diruz lagundutako produktuen zenbatekoen % 100 enpresaren jarduera propioan kontsumitu behar da, aurreko urteetan egindako batez besteko kontsumo efektiboarekin bat etorriz, eta ez du lagundu behar etorkizunean kontsumitzeko, merkaturatzeko edo hirugarrenei saltzeko stocka handitzen.

5.– Laguntza hauek bateraezinak izango dira gastu bera estaltzea helburu duen estatuko edo Europar Batasuneko beste edozeinekin.

6.– Fakturak aurkeztu ordez, auditoretza-txosten bat aurkeztu ahal izango da. Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egin beharko du, eta aurreko apartatuetan azaldutako kalkulu osoa zehaztuko da.

7.– Gastuen justifikazioa aurkezteko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore baten txostena egiteari dagokion gastua hautagarritzat hartuko da.

8.– XKEren 69.3 artikuluaren arabera, fakturen BEZa ez da hautagarria, salbu eta BEZari buruzko estatu-legerian arabera berreskuratu ezin denean.

9.– Partida guztietarako, diruz lagundu daitezkeen ehunekoak 2022rako erlatibizatuta daude.

25. oinarria.– Laguntza-eskabideak.

1.– Laguntza-eskabideak egiteko, I. kapituluko 7. oinarrian eta oinarri honetan ezarritakoa bete beharko da.

2.– Eskabide bakarra onartuko da enpresa bakoitzeko.

3.– 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, kapitulu honetan araututako laguntzetarako eskabidea esteka honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1236102

4.– Eskabide horrekin batera, enpresa eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

– Ahalordetze-eskritura (ordezkari baten bidez jardunez gero).

– Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Elkarteak izanez gero, sorrera-akta. Gainera, publizitatea egiaztatzeko, dagokion elkarteen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fundazioak izanez gero, eraketaren eskritura publikoa dagokion fundazioen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Beste araudi bati atxikitako pertsona juridikoak izanez gero, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legeria arautzailearen arabera.

– Ondasun-erkidegoak izanez gero, parte-hartzaile bakoitzaren exekuzio-konpromisoak jasotzen dituen agiri publikoa edo pribatua.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak izanez gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, non berariaz jasoko baitira taldea osatzen duten kideak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horiek guztiak onuraduntzat hartuko dira, eta betekizun orokorrak eta kapitulu honetan zehaztutako espezifikoak bete beharko dituzte. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

b) Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

c) Hirugarrenen altaren agiria, azken bost urteetan ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

d) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 754.4 epigrafean alta eman izana, agindua argitaratu aurretik.

e) 2022ko martxotik abendura bitarteko fakturen kopia (bi hilabete horiek barne), gastu mota hauei dagokienez:

– Uhin-paper eta -kartoiaren erosketak; paperezko eta kartoizko ontzi eta bilgarrien fabrikazioa.

– Plastikozko ontzien eta bilgarrien erosketak.

– Gas industrialen hornidura.

– Elektrizitatearen hornidura.

f) Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak (ETE) izanez gero, baldintza hori egiaztatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

– Pertsona fisikoentzat:

– Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskabidea aurkeztu aurreko hiru ekitaldietakoa.

– Azpi-ekintza ekonomikoen eranskina, eskabidea aurkeztu aurreko azken hiru ekitaldietakoa.

– Pertsona juridikoentzat:

– Sozietateen gaineko zerga, eskabidea aurkeztu aurreko azken hiru ekitaldietakoa.

Fakturak jatorrizko faktura elektronikoak edo gastuen kopia autentifikatuak izan beharko dira. Fakturatutako kontzeptuek behar den banakapena izango dute, diruz lagun daitekeen tasa finkoa aplikatu ahal izateko eta gastu mota identifikatzeko.

Fakturek ordainduta egon beharko dute, eta, hori frogatzeko, dagozkien ordainagiriak aurkeztuko dira (bankuko egiaztagiriak).

Gastuaren hautagarritasuna zehazte aldera, albaranaren data hartuko da kontuan, edo fakturan agertzen den data, hala nola zerbitzua/hornidura eman zen data; data horrek (eta ez faktura jaulki zeneko datak) egon beharko du diruz lagundu daitekeen aldiaren barruan. Dena den, albaranik ez badago edo fakturak ez badu jasotzen zerbitzua/hornidura noiz eman zen, faktura jaulki zen data hartuko da zerbitzua/hornidura eman zen datatzat, eta diruz lagundu daitekeen aldiaren barruan egon beharko du.

Gastuak Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditorearen txosten baten bidez justifikatu ahal izango dira.

Auditorearen txosten hori bat etorriko da Ikuskatzaile Nagusiaren Bulegoarekin adostutako lan-prozedurarekin, eta ordaindutako fakturen informazioari buruzkoa izango da soilik.

Txostenak honako alderdi hauek jaso ahal izango ditu: ordainketa-frogagiriaren egiaztapena (bankuko egiaztagiria), eta eskabidean aurkeztutako dagokion partidako gastuen zerrenda xehatuetan oinarrituta, deialdian aurreikusitako ereduetan jasoak, eta, hala dagokionean, onuradunaren kontabilitatean dagokion partida erregistratuta dagoen kontabilitate-kontuaren eta azpikontuaren egiaztapena, bai eta hornitzailearen izena, hornitzailearen IFZ, faktura-zenbakia, faktura jaulki den data ere, edo, hala badagokio, zerbitzua/hornidura eman den data, faktura ordaindu den data, fakturaren guztizko zenbatekoa eurotan eta fakturaren zenbateko hautagarria eurotan (kasua bada).

Onuradunak, laguntza-eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, non egiaztatuko duen aurkeztutako fakturak ekoizpen-prozesuan osorik erabiltzen diren produktuei dagozkiela, eta ez etorkizunean kontsumitzeko, merkaturatzeko edo hirugarrenei saltzeko stocka handitzeari, baita justifikatutako kopuruak bat datozela ere aurreko urteetan egindako batez besteko kontsumo efektiboarekin.

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

26. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 10. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

27. oinarria.– Ordainketak.

Onespen-ebazpena eman ondoren eta hura onesteko epea igaro ondoren ordainduko da laguntza.

IV. KAPITULUA
LANDARE-KONTSERBEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZA

28. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezartzen da 2022ko ekitaldian lehengaiek eta energiak izan duten prezio-igoera handia konpentsatzeko, Ukrainaren inbasioak landare-kontserben enpresetan izan duen eraginaren ondorioz.

29. oinarria.– Onuradunak.

IV. kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke landare-kontserben enpresak, 6. oinarrian ezarritako betekizunak betetzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea edo Espainiako lurraldean jardutea, lurralde horretan finkatutako establezimendu iraunkor baten bidez.

b) Laguntzaren xede den ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaien Industrien Erregistroko establezimendu aktibo batean egitea.

c) Enpresa eskatzailea ekonomia-jardueren gaineko zergaren 415.1 epigrafean alta emanda egotea agindua argitaratu aurretik, eta 2022an jarduera frogagarria izatea.

30. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: 2022ko abenduaren 31n establezimenduan besteren konturako zenbat langile zeuden, gehi bat, bider pertsona bakoitzeko ezarritako laguntzaren zenbateko unitarioa (1.000 euros).

Onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du, inola ere, 1.4 oinarrian ezarritako muga gaindituko, hots, 400.000 euro.

31. oinarria.– Laguntza-eskabideak.

1.– Laguntza-eskabideak egiteko, I. kapituluko 7. oinarrian eta oinarri honetan ezarritakoa bete beharko da.

2.– Eskabide bakarra onartuko da enpresa bakoitzeko.

3.– 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, kapitulu honetan araututako laguntzetarako eskabidea esteka honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1236103

4.– Eskabide horrekin batera, enpresa eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

– Ahalordetze-eskritura (ordezkari baten bidez jardunez gero).

– Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Elkarteak izanez gero, sorrera-akta. Gainera, publizitatea egiaztatzeko, dagokion elkarteen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fundazioak izanez gero, eraketaren eskritura publikoa dagokion fundazioen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Beste araudi bati atxikitako pertsona juridikoak izanez gero, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legeria arautzailearen arabera.

– Ondasun-erkidegoak izanez gero, parte-hartzaile bakoitzaren exekuzio-konpromisoak jasotzen dituen agiri publikoa edo pribatua.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak izanez gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, non berariaz jasoko baitira taldea osatzen duten kideak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horiek guztiak onuraduntzat hartuko dira, eta betekizun orokorrak eta kapitulu honetan zehaztutako espezifikoak bete beharko dituzte. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

b) Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

c) Hirugarrenen altaren agiria, azken bost urteetan ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

d) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 415.1 epigrafean alta eman izana, agindua argitaratu aurretik.

e) Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa, 415.1 epigrafean alta emanda, laguntza argitaratu ondorengo datarekin.

f) 2022ko ekitaldiko batez besteko plantillaren txostena, Gizarte Segurantzak emana.

g) Altan dauden langileen txosten eguneratua.

h) Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen establezimenduan besteren kontura lan egiten duten langileen kopuruaren zinpeko adierazpena, dedikazioaren ehunekoa adierazita.

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

32. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 10. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

33. oinarria.– Ordainketak.

Onespen-ebazpena eman ondoren eta hura onesteko epea igaro ondoren ordainduko da laguntza.

V. KAPITULUA
OKINTZAKO ETA PASTELGINTZAKO LANTEGIEN ENPRESENTZAKO ETA OKINTZAKO EDO PASTELGINTZAKO ARTISAU-LANTEGIENTZAKO LAGUNTZA

34. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezartzen da 2022ko ekitaldian lehengaiek eta energiak izan duten prezio-igoera handia konpentsatzeko, Ukrainaren inbasioak okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresetan, okintzako edo pastelgintzako lantegietan eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegietan izan duen eraginaren ondorioz.

35. oinarria.– Onuradunak.

V. kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke okintzako eta pastelgintzako lantegiak, bai eta okintzako edo pastelgintzako lantegiak ere, 6. oinarrian ezarritako betekizunak betetzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

1.– Okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresen kasuan:

a) Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea edo Espainiako lurraldean jardutea, lurralde horretan finkatutako establezimendu iraunkor baten bidez.

b) Enpresa eskatzailea ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea 2022an: 419.1, 419.2, 421.1 edo 421.2.

c) Okintzako edo pastelgintzako ekoizpen industrialeko lantegi bat izatea.

2.– Okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegien kasuan:

a) Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Enpresa eskatzailea ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea 2022an: 644.1, 644.2, 644.3 edo 644.5.

c) 2022an 3.0TD edo gehiagoko potentzia elektriko kontratatua izatea, edo RLT.3 edo gehiagoko gas-hornidura.

d) Okintzako eta/edo pastelgintzako artisau-lantegi bat izatea, salmenta-puntuari atxikita eta bereizita.

36. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: 2022ko abenduaren 31n okintzako/pastelgintzako lantegian besteren konturako zenbat langile zeuden dedikazio osoan, gehi bat, bider pertsona bakoitzeko laguntzaren zenbateko unitarioa (3.000 euro).

Onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du, inola ere, 1.4 oinarrian ezarritako muga gaindituko, hots, 400.000 euro.

37. oinarria.– Laguntza-eskabideak.

1.– Laguntza-eskabideak egiteko, I. kapituluko 7. oinarrian eta oinarri honetan ezarritakoa bete beharko da.

2.– 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, kapitulu honetan araututako laguntzetarako eskabidea esteka honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1236104

3.– Eskabide horrekin batera, okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresa eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

– Ahalordetze-eskritura (ordezkari baten bidez jardunez gero).

– Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Elkarteak izanez gero, sorrera-akta. Gainera, publizitatea egiaztatzeko, dagokion elkarteen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fundazioak izanez gero, eraketaren eskritura publikoa dagokion fundazioen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Beste araudi bati atxikitako pertsona juridikoak izanez gero, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legeria arautzailearen arabera.

– Ondasun-erkidegoak izanez gero, parte-hartzaile bakoitzaren exekuzio-konpromisoak jasotzen dituen agiri publikoa edo pribatua.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak izanez gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, non berariaz jasoko baitira taldea osatzen duten kideak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horiek guztiak onuraduntzat hartuko dira, eta betekizun orokorrak eta kapitulu honetan zehaztutako espezifikoak bete beharko dituzte. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

b) Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

c) Hirugarrenen altaren agiria, azken bost urteetan ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

d) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta eman izana, agindua argitaratu aurretik: 419.1, 419.2, 421.1 edo 421.2.

e) Altan dauden langileen txosten eguneratua.

f) 2022ko ekitaldiko batez besteko plantillaren txostena, Gizarte Segurantzak emana.

g) Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen lantoki bakoitzean besteren kontura lan egiten duten langileen kopuruaren zinpeko adierazpena, dedikazioaren ehunekoa adierazita, eta zehazki lantegian lan egiten dutenen kopuruarena.

h) Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa, epigrafe hauetako batean alta emanda: 419.1, 419.2, 421.1 edo 421.2, laguntza argitaratu ondorengo datarekin.

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

5.– Eskabide horrekin batera, okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegien enpresa eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

– Ahalordetze-eskritura (ordezkari baten bidez jardunez gero).

– Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Elkarteak izanez gero, sorrera-akta. Gainera, publizitatea egiaztatzeko, dagokion elkarteen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fundazioak izanez gero, eraketaren eskritura publikoa dagokion fundazioen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Beste araudi bati atxikitako pertsona juridikoak izanez gero, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legeria arautzailearen arabera.

– Ondasun-erkidegoak izanez gero, parte-hartzaile bakoitzaren exekuzio-konpromisoak jasotzen dituen agiri publikoa edo pribatua.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak izanez gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, non berariaz jasoko baitira taldea osatzen duten kideak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horiek guztiak onuraduntzat hartuko dira, eta betekizun orokorrak eta kapitulu honetan zehaztutako espezifikoak bete beharko dituzte. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

b) Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

c) Hirugarrenen altaren agiria, azken bost urteetan ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

d) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta eman izana, agindua argitaratu aurretik: 644.1, 644.2, 644.3 edo 644.5.

e) Altan dauden langileen txosten eguneratua.

f) 2022ko ekitaldiko batez besteko plantillaren txostena, Gizarte Segurantzak emana.

g) Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen lantoki bakoitzean besteren kontura lan egiten duten langileen kopuruaren zinpeko adierazpena, dedikazioaren ehunekoa adierazita, eta zehazki lantegian lan egiten dutenen kopuruarena.

h) Okintzako edo gozogintza-lantegi bat izatearen erantzukizunpeko adierazpena eta lantegiko instalazioen argazkiak.

i) Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa, epigrafe hauetako batean alta emanda: 644.1, 644.2, 644.3 edo 644.5, laguntza argitaratu ondorengo datarekin.

j) 2022ko urriko, azaroko edo abenduko faktura, elektrizitate-hornitzailearena, 3.0TD edo gehiagoko potentzia kontratatua agertzen duena, edo gas-hornitzailearena, RTL.3 edo gehiagoko gas-kontratazioa jasotzen duena. Fakturek ordainduta egon beharko dute, eta, hori frogatzeko, dagozkien ordainagiriak aurkeztuko dira (bankuko egiaztagiriak).

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

38. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 10. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

39. oinarria.– Ordainketak.

Onespen-ebazpena eman ondoren eta hura onesteko epea igaro ondoren ordainduko da laguntza.

VI. KAPITULUA
OGIAREN TXIKIZKAKO SALTOKIENTZAKO ETA OGIAREN SALMENTA-PUNTUENTZAKO LAGUNTZA

40. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezartzen da 2022ko ekitaldian lehengaiek eta energiak izan duten prezio-igoera handia konpentsatzeko, Ukrainaren inbasioak ogiaren txikizkako saltokietan eta ogiaren salmenta-puntuetan izan duen eraginaren ondorioz.

41. oinarria.– Onuradunak.

VI. kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke ogiaren txikizkako saltokiak, baita ogiaren salmenta-puntuak ere, 6. oinarrian ezarritako betekizunak betetzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea edo Espainiako lurraldean jardutea, lurralde horretan finkatutako establezimendu iraunkor baten bidez.

b) Enpresa eskatzailea ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea 2022an: 644.1, 644.2, 644.3 edo 644.5.

c) 2022an 3.0TD edo gehiagoko potentzia elektriko kontratatua izatea, edo RLT.3 edo gehiagoko gas-hornidura.

42. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Merkataritza-establezimendu bakoitzeko laguntzaren zenbateko osoa 3.000 eurokoa izango da.

Onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du, inola ere, 1.4 oinarrian ezarritako muga gaindituko, hots, 400.000 euro.

43. oinarria.– Laguntza-eskabideak.

1.– Laguntza-eskabideak egiteko, I. kapituluko 7. oinarrian eta oinarri honetan ezarritakoa bete beharko da.

2.– Eskabide bakarra onartuko da enpresa bakoitzeko.

3.– 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, kapitulu honetan araututako laguntzetarako eskabidea esteka honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1236105

4.– Eskabide horrekin batera, enpresa eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

– Ahalordetze-eskritura (ordezkari baten bidez jardunez gero).

– Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Elkarteak izanez gero, sorrera-akta. Gainera, publizitatea egiaztatzeko, dagokion elkarteen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fundazioak izanez gero, eraketaren eskritura publikoa dagokion fundazioen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Beste araudi bati atxikitako pertsona juridikoak izanez gero, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legeria arautzailearen arabera.

– Ondasun-erkidegoak izanez gero, parte-hartzaile bakoitzaren exekuzio-konpromisoak jasotzen dituen agiri publikoa edo pribatua.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak izanez gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, non berariaz jasoko baitira taldea osatzen duten kideak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horiek guztiak onuraduntzat hartuko dira, eta betekizun orokorrak eta kapitulu honetan zehaztutako espezifikoak bete beharko dituzte. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

b) Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

c) Hirugarrenen altaren agiria, azken bost urteetan ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

d) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez alta eman izana 2022an: 644.1, 644.2, 644.3 edo 644.5.

e) Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa, epigrafe hauetako batean alta emanda: 644.1, 644.2, 644.3 edo 644.5, laguntza argitaratu ondorengo datarekin.

f) 2022ko urriko, azaroko edo abenduko faktura, elektrizitate-hornitzailearena, 3.0TD edo gehiagoko potentzia kontratatua agertzen duena, edo gas-hornitzailearena, RTL.3 edo gehiagoko gas-kontratazioa jasotzen duena. Fakturek ordainduta egon beharko dute, eta, hori frogatzeko, dagozkien ordainagiriak aurkeztuko dira (bankuko egiaztagiriak).

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

44. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 10. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

45. oinarria.– Ordainketak.

Onespen-ebazpena eman ondoren eta hura onesteko epea igaro ondoren ordainduko da laguntza.

VII. KAPITULUA
GARAGARDOA EGITEN DUTEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZA

46. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezartzen da 2022ko ekitaldian lehengaiek eta energiak izan duten prezio-igoera handia konpentsatzeko, Ukrainaren inbasioak garagardoa egiten duten EAEko enpresetan izan duen eraginaren ondorioz.

47. oinarria.– Onuradunak.

VII. kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke garagardoa egiten duten enpresak, 6. oinarrian ezarritako betekizunak betetzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea edo Espainiako lurraldean jardutea, lurralde horretan finkatutako establezimendu iraunkor baten bidez.

b) Laguntzaren xede den ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaien Industrien Erregistroko establezimendu aktibo batean egitea.

c) Enpresa eskatzailea EJSN 2009ren 1105 epigrafean alta emanda egotea agindua argitaratu aurretik, eta 2022an jarduera frogagarria izatea.

48. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren guztizko zenbatekoa honela kalkulatuko da: garagardogileak 2022ko ekitaldian ekoitzitako litroak bider litroko finkatutako laguntzaren zenbateko unitarioa (0,4 euro).

Onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du, inola ere, 1.4 oinarrian ezarritako muga gaindituko, hots, 400.000 euro.

49. oinarria.– Laguntza-eskaerak.

1.– Laguntza-eskabideak egiteko, I. kapituluko 7. oinarrian eta oinarri honetan ezarritakoa bete beharko da.

2.– Eskabide bakarra onartuko da enpresa bakoitzeko.

3.– 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, kapitulu honetan araututako laguntzetarako eskabidea esteka honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1236106

4.– Eskabide horrekin batera, enpresa eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

– Ahalordetze-eskritura (ordezkari baten bidez jardunez gero).

– Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Elkarteak izanez gero, sorrera-akta. Gainera, publizitatea egiaztatzeko, dagokion elkarteen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fundazioak izanez gero, eraketaren eskritura publikoa dagokion fundazioen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Beste araudi bati atxikitako pertsona juridikoak izanez gero, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legeria arautzailearen arabera.

– Ondasun-erkidegoak izanez gero, parte-hartzaile bakoitzaren exekuzio-konpromisoak jasotzen dituen agiri publikoa edo pribatua.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak izanez gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, non berariaz jasoko baitira taldea osatzen duten kideak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horiek guztiak onuraduntzat hartuko dira, eta betekizun orokorrak eta kapitulu honetan zehaztutako espezifikoak bete beharko dituzte. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

b) Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

c) Hirugarrenen altaren agiria, azken bost urteetan ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

d) EJSN 2009ren 1105 epigrafean alta eman izana, agindua argitaratu aurretik.

e) 2022ko laugarren hiruhilekoko 558 aitorpena, hau da, Garagardoaren fabrika eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena, edo dagokion foru-ogasunaren ziurtagiria aitorpen elektronikoetan.

f) 2022ko 390 eredua.

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

50. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 10. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

51. oinarria.– Ordainketak.

Onespen-ebazpena eman ondoren eta hura onesteko epea igaro ondoren ordainduko da laguntza.

VIII. KAPITULUA
ABELTZAINTZARAKO ANIMALIA-ELIKADURAKO ENPRESENTZAKO LAGUNTZA

52. oinarria.– Aplikazio-eremua.

1.– Laguntza bat ezartzen da 2022ko ekitaldian lehengaiek eta energiak izan duten prezio-igoera handia konpentsatzeko, Ukrainaren inbasioak abeltzaintzarako animalia-elikadurako enpresetan izan duen eraginaren ondorioz.

53. oinarria.– Onuradunak.

VIII. kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke abeltzaintzarako animalia-elikadurako enpresak, 6. oinarrian ezarritako betekizunak betetzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egitea edo Espainiako lurraldean jardutea, lurralde horretan finkatutako establezimendu iraunkor baten bidez.

b) Laguntzaren xede den ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaien Industrien Erregistroko establezimendu aktibo batean egitea.

c) Pentsuen fabrikatzailea eta merkaturatzailea izatea, eta honako hauetan ezarritakoaren arabera erregistratuta egotea: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko urtarrilaren 12ko 183/2005 (EE) Erregelamendua, pentsuen higienearen arloko betekizunak ezartzen dituena, eta urriaren 31ko 629/2019 Errege Dekretua, animalia-elikaduraren sektoreko establezimenduen erregistro orokorra, establezimendu horien eta estatuko sarrera-puntuen baimen- edo erregistro-baldintzak, pentsuen operadoreen jarduera eta animalien elikaduraren arloko Espainiako Koordinazio Batzordea arautzen dituena.

d) Behar bezala inskribatuta egotea Animalia Elikaduraren Sektoreko Operadoreen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan.

e) 2022an, 629/2019 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluan jasotako adierazpena egin izana.

54. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren guztizko zenbatekoa honela kalkulatuko da: 2022an deklaratutako artoaren erosketa-bolumena bider tonako finkatutako laguntzaren zenbateko unitarioa (30 euro).

Onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du, inola ere, 1.4 oinarrian ezarritako muga gaindituko, hots, 400.000 euro.

55. oinarria.– Laguntza-eskabideak.

1.– Laguntza-eskabideak egiteko, I. kapituluko 7. oinarrian eta oinarri honetan ezarritakoa bete beharko da.

2.– Eskabide bakarra onartuko da enpresa bakoitzeko.

3.– 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, kapitulu honetan araututako laguntzetarako eskabidea esteka honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1236107

4.– Eskabide horrekin batera, enpresa eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

– Ahalordetze-eskritura (ordezkari baten bidez jardunez gero).

– Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Elkarteak izanez gero, sorrera-akta. Gainera, publizitatea egiaztatzeko, dagokion elkarteen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fundazioak izanez gero, eraketaren eskritura publikoa dagokion fundazioen erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

– Beste araudi bati atxikitako pertsona juridikoak izanez gero, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentua, berariazko legeria arautzailearen arabera.

– Ondasun-erkidegoak izanez gero, parte-hartzaile bakoitzaren exekuzio-konpromisoak jasotzen dituen agiri publikoa edo pribatua.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak izanez gero, dokumentu bat aurkeztu beharko dute, non berariaz jasoko baitira taldea osatzen duten kideak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horiek guztiak onuraduntzat hartuko dira, eta betekizun orokorrak eta kapitulu honetan zehaztutako espezifikoak bete beharko dituzte. Ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute, zeina taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsia izango baita. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan adierazitako preskripzio-epea igaro arte.

b) Pertsona fisikoak:

– NANaren kopia, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen ziurtagiria, baimenari espresuki uko egin bazaio bakarrik.

c) Hirugarrenen altaren agiria, azken bost urteetan ez bada Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso.

d) 183/2005 (EE) Erregelamenduan eta 629/2019 Errege Dekretuan ezarritakoaren araberako erregistro-ziurtagiria.

e) Animalien Elikaduraren Sektoreko Operadoreen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroko inskripzio-ziurtagiria.

f) 629/2019 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluan jasotako aitorpenaren kopia, 2022. urteari dagokiona.

Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

56. oinarria.– Ebazpena.

Ebazpena 10. oinarriak dioenaren arabera egingo da.

57. oinarria.– Ordainketak.

Onespen-ebazpena eman ondoren eta hura onesteko epea igaro ondoren ordainduko da laguntza.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala