Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2023ko irailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4095

EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 18koa, HABEko zuzendariarena, 2022-2023 ikasturtean euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen 2023ko apirilaren 26ko Ebazpena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira 2022-2023 ikasturtean euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen 2023ko apirilaren 26ko HABEko zuzendari nagusiaren Ebazpenean. Ebazpena 2023ko maiatzaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 83. zenbakian. Jarraian huts horiek zuzentzen dira:

2023/2077 (14/4) orrialdean, 2. oinarrian («Onuradun izateko baldintzak», 1 puntuko b) letraren 4) atalean,

honako hau esaten denean:

«4) B1, B2, C1 eta C2 mailak baliokidea den ziurtagiri edota titulu baten bitartez: 2022ko irailaren 1tik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean eskuratu behar da HABEren egiaztagirien baliokide den ziurtagiri edo titulua, betiere, baliokidetzari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak araututakoaren arabera eta deialdi bakoitzaren eragin datari jarraikiz».

honako hau esan behar du:

«4) B1, B2, C1 eta C2 mailak baliokidea den ziurtagiri eta/edo titulu baten bitartez: 2022ko irailaren 1tik 2023ko urriaren 31ra bitartean eskuratu behar da HABEren egiaztagirien baliokide den ziurtagiri edo titulua, betiere, baliokidetzari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak araututakoaren arabera eta deialdi bakoitzaren eragin datari jarraikiz».

2023/2077 (14/5) orrialdean, 4. oinarrian («Eskariak aurkezteko txandak, eskari-epeak eta ebaluazio garaiak»), 4.1 atalean, honako hau esaten denean,

«Eskaria egin ahal izango dute lehen txanda honetan 2022ko uztailaren 1etik 2023ko uztailaren 21 bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek».

honako hau esan behar du:

«Eskaria egin ahal izango dute lehen txanda honetan 2022ko uztailaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek».

Eta 2023/2077 (14/5 eta 14/6) orrialdeetan, 4. oinarrian («Eskariak aurkezteko txandak, eskari-epeak eta ebaluazio garaiak»), 4.2 atalean,

honako hau esaten denean:

«Bigarren txanda honetan, dirulaguntza eskaria egiteko epea 2023ko irailaren 7an irekiko da eta urriaren 6an amaituko da.

Eskaria egin ahal izango dute bigarren txanda honetan 2023ko uztailaren 22tik irailaren 30a bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek».

honako hau esan behar da:

«Bigarren txanda honetan, dirulaguntza eskaria egiteko epea 2023ko irailaren 7an irekiko da eta azaroaren 6an amaituko da.

Eskaria egin ahal izango dute bigarren txanda honetan 2023ko uztailaren 22tik urriaren 31ra bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek».

Donostia, 2023ko abuztuaren 18a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala