Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2023ko irailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4093

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 19koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen da «Morlanseko errekastoa berritzearen eraikuntza proiektua».

2008. urtean, ETSk Amarako saihesbideari buruzko informazio-azterlana idazteko lanak esleitu zituen, alternatibak sortzeko eta salgaien zirkulazioari irtenbide bat emateko, Amarako geltokiko trenbide-hondartzaren luzera-mugak eta errebotea saihestuz.

Informazio-azterlan hori idazteko aldian, Donostialdeko Metroa operazioa sortu zen, Lugaritzeko egungo geltokiaren eta Amara-Morlans eremuaren arteko itsasertzeko trazaduraren saihesbide batean oinarrituta, eta zerbitzuaren kalitatea metro mota batera aldatuta.

Donostialdeko metroaren kontzepzioan izandako kontzeptu-aldaketek Amarako salgaien saihesbidearen filosofia aldatzea eragin zuten. Lugaritz – Mirakontxa – Easo saihesbidearen arabera, gaur egungo hegoaldeko saihesbideak (Lugaritz – Amara) galdu egiten zituen bidaiarien joan-etorriak lehenengo saihesbidea zerbitzuan hastean.

Etorkizuneko salgaien saihesbidea kokatzeko baldintzatzaile nagusietako bat Morlanseko ubidearen trazadura da, proposatutako jarduketa oztopatzen baitu, eta, horregatik, berriz jartzea aurreikusi behar da. Proiektua, beraz, bi fasetan hasiko da; lehenengoan, Morlanseko ubidea birjartzea proiektatuko da, zerbitzu hori aldez aurretik berrezarri behar baita Amarako salgaien saihesbidea egin ahal izateko.

Morlans Ibilbidea eta Pedro Manuel Collado kaleen arteko tartean Morlans ubidea berrezartzea da proiektuaren helburua.

Proiektatutako sekzioa 2,6x2,75 metroko kaxoi bat da, bai eta ibilbide osoan paraleloan dagoen 500 mm-ko ur beltzen hodi bat ere, Topoaren azpiko pasabidea izan ezik, sekzioa 4,20x1,70 m-ra aldatu behar baita.

Ondoren, Morlanseko ubidea birjartzeko kontuan hartu diren baldintza nagusiak deskribatzen dira:

– Donostia-Hendaia linearen trazadura.

– Lehendik dauden eraikinak.

– Lehendik dagoen ubidea.

Proiektuaren xede den ubidea birjartzeko trazadura 547,64 m luze izango da, eta % 0,11ko malda izango du.

Proiektua egikaritzeko aurrekontua zazpi milioi hirurehun eta hiru mila laurehun eta bederatzi euro eta hirurogeita hamabi zentimokoa (7.303.409,72 euro) da. Horrek esan nahi du lizitaziorako oinarrizko aurrekontua hamar milioi bostehun eta hamasei mila ehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita bost zentimokoa (10.516.179,65 euro) dela, BEZ barne; eta administrazioak horren berri izateko aurrekontua: bederatzi milioi zazpi mila berrehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita hamasei zentimokoa da (9.007.299,76 euro) BEZik gabe.

Obrak egiteko hemeretzi (19) hilabeteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi du proiektua eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

Organo honek eskumena du trenbide sareko proiektuak egiteko eta onartzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2021eko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2 b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– «Morlanseko errekastoa berritzearen eraikuntza proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZ barne, hamar milioi bostehun eta hamasei mila ehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita bost zentimokoa (10.516.179,65 euro) da, eta obrak egiteko epea hemeretzi (19) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena.– Eraikuntza proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion Eraikuntza proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 19a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala