167. zk., 2023ko irailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (461 KB - 55 orri.)
- EPUB (718 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4089
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdia argitaratzeko dena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko uztailaren 27ko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdia egitea onetsi du. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideko Estatutuen 10.2 artikuluko n) letran xedatutakoaren arabera, abuztuaren 30eko 98/2023 Dekretuak emandako idazkuntzan, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.
Azaldutakoa dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdia argitaratzea, erakunde horren Administrazio Kontseiluak 2023ko uztailaren 27an egin zuen batzarrean onartua, eta ebazpen honen eranskinean jasota dagoena.
Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntza-deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.
Hirugarrena.– Jakinaraztea, deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 27a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREKIN LANKIDETZAN ORIENTAZIO PROFESIONALEKO EKINTZAK ETA ZERBITZUAK GARATZEKO DIRULAGUNTZEN 2023-2025EKO DEIALDIA.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren herritarrekiko harremanaren elementu nagusia arreta indibidualizatu eta espezializatua da. Arreta hori hurbilketa bat da langabezian daudenen enplegagarritasuna hobetzeko eta lana dutenek enpleguari eusteko helburuak betetzeko bidean. Gaur egun, gizarteak enplegurako orientazio-zerbitzuak eskatzen jarraitzen du, laguntza pertsonalizatuaren prestazioa bermatzeko. Hori, era berean, bat dator EAEko lan-merkatuaren beharrekin. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak gizartearen eskaera horri erantzuten dio, eta, horretarako, laneratzeko eta enplegurako zerbitzuak eskaintzen dizkie herritarrei.
COVID osteko errealitatea, haren osteko hasierako susperraldi ekonomikoa eta egungo nazioarteko arazo eta ziurgabetasun sistemikoa kontuan hartuta, beharrezkoa da zerbitzu publikoek eta horien erakunde laguntzaileek une oro egokitzea herritarren eskura jartzen diren bitartekoak, gobernu-ekintzan konprometitutako arreta-helburuak lortzeko. Ondorioz, eszenatoki bikoitza dugu. Batetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak are gehiago erraztu eta handitu nahi die herritarrei enplegu, orientazio eta prestakuntzako zerbitzu batzuk eskuratzeko bidea, bitarteko telematikoen bidez, eta, bestetik, orientazio profesionalaren eremuan herritarrekin zuzenean eta aurrez aurre ezartzen den harremana baloratzen du, oraindik ere, bere arreta-ardatz nagusi gisa.
Enpleguari buruzko otsailaren 23ko 3/2023 Lege berrian ezarritako irizpideei jarraikiz, ikus daiteke, lehenik eta behin, 2. artikuluan honela definitzen direla enplegu-politika aktiboak: hainbat erabaki, neurri, zerbitzu eta programa, enplegagarritasuna hobetu eta langabezia murrizteko, enplegu duin, egonkor eta kalitatezkoa eskuratzeko eskubidea osorik garatzeko, lan dezentea sortzeko eta enplegu osoko helburua lortzeko, Konstituzioaren 35. eta 40. artikuluetan eta Europar Batasunaren enplegurako estrategia koordinatuaren esparruan ezarritakoaren arabera.
Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 4. artikuluaren e) letran enplegu-politikaren helburu espezifikotzat jotzen da enplegu-politikarako lehentasunezko kolektiboei arreta espezializatua ematea eta edozein diskriminazio-mota ezabatzea, aipatu kolektiboei zuzendutako laneratze-politika egokiak bermatuz; era berean, eta lerro horri jarraikiz, 31. artikuluak dio enplegu-politikarako lehentasunezko kolektiboetako pertsonei bermatu egin beharko zaiela beren laneratzea errazteko, edo, hala badagokio, enplegua mantendu edo lanean sustatzeko zerbitzu espezializatuak ematen zaizkiela.
Aipatu Legearen 12. artikuluan ezarri eta zehaztutakoaren arabera, orientazioa da Enplegua Aktiboki Babesteko Espainiako Estrategiaren barruko 1. ardatza. Horren barruan sartzen dira honako jarduera hauek: informazioa, orientazio profesionala, motibazioa, aholkularitza, diagnostikoa, profil profesionalaren eta konpetentzien zehaztapena, ikaskuntza-ibilbide indibidualaren diseinua eta kudeaketa, enpleguaren bilakaera, lan-bitartekaritza, eta laburbilduz, onuradunen laneratzea babesteko jarduerak.
Era berean, Lege beraren 30. artikuluak nabarmentzen duenez, enplegu-zerbitzu publikoetako eta erakunde laguntzaileetako langileek espezializazioa eta profesionaltasuna behar dute, hala okupazioa eskatzen duten profil desberdinei eta errealitate berriei erantzuteko.
Bestalde, 32.3 artikuluan arabera, enplegu-politika planifikatu eta koordinatzeko tresnetan jasotako zerbitzu eta programak zuzenean kudeatu ahalko dira aipatu enplegu-zerbitzuetatik edo lankidetza publiko-pribatuaren edo lankidetza publiko-publikoaren bidez, kontratu-programak sinatuz, dirulaguntza publikoak emanez, kontratazio administrazioaren bidez, eta, bereziki, esparru-akordioak sinatuz, hitzarmenak adostuz edo zuzenbidearen arabera egokia den bestelako edozein forma juridiko baliatuz.
Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 47.3 artikuluak ezartzen duenez, enplegagarritasuna eta lan-merkaturako sarbidea hobetzeko ibilbide edo plan pertsonalizatuan aipatutako ekintzak, programak edo jarduerak garatuz gero, bete egingo da jardueraren akordioa. Hori betetzen dela egiaztatzeko ardura enplegu-zerbitzu publikoena edo erakunde laguntzaileena izango da.
Azkenik, Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 56. artikuluak enplegu-zerbitzuen eskatzaileei bermatutako zerbitzuak jasotzen ditu. Honako hauek dira bermatutako zerbitzuak:
Erabiltzailearen profil indibidualizatua egitea, enplegu-zerbitzuen eskatzailea ebaluatu ahal izateko, bere enplegagarritasuna hobetzeko ebidentzia estatistikoen laguntzaz; hala, ondoren, prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua, enpleguaren bilaketa aktiboa edo ekintzailetza egokia diseinatzea errazagoa izango da.
Banakako tutoretza, aholkularitza jarraitua eta arreta pertsonalizatua, aurrez aurre nahiz ez, lan-trantsizioetan: bai hezkuntzaren eta enpleguaren arteko trantsizioan, bai enpleguaren eta langabeziaren arteko trantsizioan.
Bere profilerako egokia den ibilbide edo plan pertsonalizatua, prestakuntza barne. Horretarako, enplegu-zerbitzu publikoaren eta erabiltzailearen artean sinatutako jarduera-akordioa formalizatu beharko da.
Bestalde, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legean honako hau hartzen da bizialdi osoko orientaziotzat: prozesu jarraitu bat, herritarrari akonpainamendua emateko, bere bizitzako edozein unetan, bere gaitasunak eta interesak zehazten, hezkuntza, ikaskuntza eta enpleguari buruz erabakiak hartzen, eta ikaskuntzako, txertaketa profesional edo sozialeko, edo interes pertsonaleko proiektu bat definitzen, planifikatzen eta kudeatzen. Lege horren III. kapituluan azaltzen da zer den bizialdi osoko orientazio-sistema bateratua, Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio- eta orientazio-zerbitzuak barne hartzen dituena.
Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen 40. artikuluko bigarren puntuak azaltzen duenez, bizialdi osoko orientazio-sistema bateratua osatuko dute: herritarrak hezkuntza-testuinguruan eta testuinguru profesional, pertsonal eta sozialean informatzea eta aholkatzea eta, hala badagokio, akonpainamendua ematea helburutzat duten eragile, tresna eta ekintza guztiek.
Azkenik, urriaren 10eko 1/2013 Legearen 40. artikuluko 3. puntuaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio- eta orientazio-zerbitzuek osatuko dute orientazio-sistema bateratua, hezkuntza-sistemako orientazio-zerbitzuekin, eta bizialdi osorako ikaskuntzaren inguruan lanean dabiltzan gizarte-eragileen eta erakundeen informazio- eta orientazio-zerbitzuekin batera.
Bestalde, kontuan hartu behar da Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen helburuetako bat dela enplegu-zerbitzuen laneko laguntza indartzea, eta, horrez gain, gizarte-zerbitzuek laguntza emateko aukera desberdinak estaltzea.
Deialdi honek bere gain hartzen ditu 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren (www.euskadi.eus) 3. bektore estrategikoan proposatutako orientabideak. Estrategia horren helburua da, hain zuzen ere, laguntza eta orientazio pertsonalizatua ematea enplegu-politika aktiboen funtsezko elementu gisa, pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-merkatuan sartzea errazteko. Pertsonalizazioa esku-hartzeko ereduen eta horien emaitzen arrakastaren funtsezko zutabe gisa ulertzen da. Hori horrela, beharrezkoa da talde eta pertsona bakoitzaren beharretara eta errealitateetara egokituko diren zerbitzu espezializatuen konfigurazioan modu irmoan aurrera egitea. Hau da, gizarteratze pertsonalizatuko benetako ibilbideak diseinatzea ahalbidetzen duten esku-hartze ereduak behar dira.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ardura da langabeen edo okupatuen (enplegu-eskatzaile gisa edo enplegu aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa inskribatuta dauden horien) enplegu-ibilbide pertsonal eta indibiduala diseinatu, prestatu eta gauzatzea, hala badagokio. Ibilbidearen itxuran, edo pertsonen eskariaren ondorioz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ardura izango dira enplegurako eta autoenplegurako orientazio- eta informazio- zerbitzuak, lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzeko zerbitzuak, eta enpresekin eta entitate nahiz erakunde publikoekin harremanetan jartzeko zerbitzuak, interesduna laneratzea errazteko, enplegurako gaitasunak hobetuz eta motibazioarekin erlazionatutako alderdiak alde batera utzi gabe.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegagarritasunaren balorazioa egin eta ibilbide pertsonalizatuak diseinatzeko aukera eskaintzen du, betiere pertsonekin lankidetzan. Balorazio hori, ibilbide pertsonalizatuak, ekintza zehatzak eta horien ziozko zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak zuzenean edo erakunde laguntzaileen bitartez emango ditu.
Orientazio profesionalaren zerbitzuaren jardueren hartzaile potentzialen kopurua kontuan hartuta, premiazkoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuekin lan egingo duten erakundeen sare bat aukeratzeko finkatutako prozedurari eustea. Enplegu-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonentzat ezartzen diren ibilbide pertsonalizatuen ondoriozko orientazio-jarduketak eta -zerbitzuak ematen lagunduko dute sare horretako erakundeek.
Hori guztia dela eta, deialdiak aparteko kapitulu bat dauka, III. kapitulua izenekoa, desabantailan dauden kolektibo batzuei arreta ematen espezializatutako erakundeen bidez orientazio-zerbitzuak garatzeko lankidetza-prozesuak ezartze aldera; hain zuzen ere, enplegua bilatzen ari diren kolektibo hauei: desgaitasunen bat duten pertsonak, ijitoak, % 33ko desgaitasuna edo altuagoa duten pertsonak, eta espetxeratuta dauden edo egon diren pertsonak.
Laguntzen deialdi honen bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik kanpoko erakundeen laguntza behar duten orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak zehazten dira, eta haiek finantzatzeko laguntzen deialdia egiten da.
Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko erakunde laguntzaileek izan beharreko gutxieneko baliabide pertsonal eta materialen baldintzak ezartzen dira, jarduera horren kalitatea eta eraginkortasuna bermatze aldera.
Deialdi honetako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2023ko ekitaldirako Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita. Erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2022ko abenduaren 21eko bileran hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren webgunean dago argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus. Hartara, deialdiak 3. helburu estrategikoa betetzen laguntzen du (Enplegu-politika aktiboen eskubide subjektiboa eta haien betebeharra zerbitzu gisa kalitatezko enplegua sortzeko), eta 3.4. gako estrategikoari erantzuten dio (Interbentzio-ereduak neurrira egiten dituen Euskal Enplegu Sistema eta enpresen eta pertsonen beharrei erantzun azkarra ematen diena, langabeziaren kronifikazioa ekiditeko).
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hala proposatuta, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak, 2023ko uztailaren 27ko batzarrean, orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzen 2023-2025 deialdia onartu du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, honako baldintza hauetan:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.– Deialdiaren xedea.
1.– Deialdi honen xedea da orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak garatzeko laguntza ekonomikoak jasotzeko oinarri arautzaileak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan. 2023-2025 epealdian gauzatuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, diruz lagun daitezkeen bi lerroren bitartez:
a) Orokorrean Lanbideko erabiltzaileei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak garatzeko laguntzak.
b) Desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak garatzeko laguntzak.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa.
1.– Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 12.129.550,00 eurokoa da, eta, horietatik, 2.425.910,00 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio. 2024rako konpromiso-kredituan sartuko dira 6.064.775,00 euro, eta 2025erako konpromiso-kredituan, berriz, 3.638.865,00 euro. Horiek guztiak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren aurrekontuan aurreikusita daude.
2.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa aipatu diren dirulaguntza-lerroen artean banatzekoa da, honela:
a) II. kapituluak arautzen dituen Lanbideko erabiltzaileei orokorrean zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak garatzeko laguntzak finantzatzeko: 5.957.000,00 euro; horietatik, 1.191.400,00 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.978.500,00 euro 2024ko konpromiso-kredituari, eta 1.787.100,00 euro 2025eko konpromiso-kredituari.
b) III. kapituluak arautzen dituen desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonentzat orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzak finantzatzeko: 6.172.550,00 euro; horietatik, 1.234.510,00 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, 3.086,275.00 euro 2024ko konpromiso-kredituari, eta 1.851.765.00 euro 2025eko konpromiso-kredituari.
3.– Aurreko apartatuko a) eta b) puntuetan aipatutako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz finantza daitezke, EAEko 2021-2027 EGF Plus Programaren esparruan.
II. KAPITULUA
OROKORREAN LANBIDEKO ERABILTZAILEEI ZUZENDUTAKO ORIENTAZIO PROFESIONALEKO EKINTZA ETA ZERBITZUAK GARATZEKO LAGUNTZAK
3. artikulua.– Kapitulu honen xedea.
Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen laguntzen oinarri espezifiko arautzaileak, orokorrean Lanbideko erabiltzaileei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak garatzeko 2023-2025 epealdiko ekitaldietan zehar.
4. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak: orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak.
1.– Banakako nahiz taldeko aurrez aurreko eta bestelakoetako orientazio-ekintza eta -zerbitzuek jaso ditzakete kapitulu honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Zerbitzuak I. eranskinean adierazitako eran emango dira, han zehazten baitira lurralde historikoko jardun-eremuak edo, dagokionean, -azpieremuak zein diren eta zenbat orientazio-ordu eman behar diren.
Aurrez aurrekoak ez diren zerbitzuak egin direla justifikatzeko, pertsonak erakundean duen sinadura biometrikoaren bidez edo Lanbideren webguneko Nire Lanbidenet-en dagoen espazioko urrutiko sistemaren bidez baliozkotu behar da, gehienez ere bost egun balioduneko epean, zerbitzua eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Aurrez aurreko zerbitzua egiteko ebidentzia justifikatzeko, gehienez ere bost egun balioduneko epean baliozkotu beharko da, zerbitzua eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, pertsonak erakundean bertan duen sinadura biometrikoaren bidez, justifikatutako arrazoietan salbu.
Pertsona bakoitzeko aurrez aurrekoak ez diren orduen % 30 bakarrik baimenduko dira, itzultzeko asmoa duten eskatzaile emigratzaileen kasuan salbu, horien kasuan % 100 izan ahalko baitira aurrez aurrekoak ez diren zerbitzuak.
2.– Jarraian datozen jarduerak jasotzen dituzte diruz lagun daitezkeen orientazio-ekintza eta zerbitzuek:
a) Lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko informazioa ematea eta zorroko zerbitzu komunen eta osagarrien eskaintzari buruzko informazioa eskaintzea.
Lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko datuak eta inguruabarrak jakinaraztea, erabiltzaileen enplegu-aukerak areagotzeko baliagarri izan daitezkeen neurrian. Orientazioa banaka edo taldean egin ahal izango da.
b) Enplegu-eskariaren administrazio-egoera aldatzea, baja eman, berrikusi edo eskaera eguneratuta.
Erabiltzailearentzako arreta indibidual espezifikoa ematen du. Horren barruan sartzen da eskaeraren administrazio-egoera aldatzea, eskaera berrikustea eta, hala badagokio, enplegu-eskaria, eskatutako okupazioak, prestakuntza eta esperientziaren datuak eta bestelakoak eguneratzea.
c) Diagnostiko indibidualizatua egitea, enplegagarritasunaren balorazioa bidez, eta eskatzailearen profila eta baliabideak prestatzea.
Atal honetan pertsonarentzako arreta indibiduala sartzen da. Horretarako, enplegagarritasunari buruzko galdetegi indibidualak egin, gaitasunak, konpetentziak, prestakuntza eta esperientzia identifikatu, aukera-profesional posibleak, testuingurua eta interesak antzeman, eta jarduera hau garatzeko protokolo espezifikoan esanguratsuak jotzen diren aldagai guztiak jasotzen dira. Erabiltzailearen profila osatu eta haren enplegagarritasuna baloratzeko erabiliko da informazio hori.
d) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea, enplegu-akordio pertsonal baten bidez.
Erabiltzailearen profilari, beharrizanei eta aurreikuspenei erreparatu ondoren, erabiltzaile horrek enplegua eskura dezan egokien irizten den ibilbidea sortzean datza arreta indibiduala da, eta adostasunean erabakitzen da. Ibilbide hori sortzeko, irizpide teknikoak eta estatistikoak erabiliko dira, eta, horretaz gainera, proposatutako ekintza nagusi batzuk, haiek egiteko egutegia eta haiek egiaztatu eta jarraitzeko elementuak zehaztuko dira. Ibilbide hori egiteko, beharrezkoa izango da erabiltzaileak izena ematea eta enplegu-zerbitzu publikoarekin jarduera-akordio pertsonal bat sinatzea.
e) Enplegurako ibilbide pertsonala garatzeko laguntza ematea.
Banaka eta modu pertsonalizatuan egingo da erabiltzailearen ibilbidearen jarraipena, eta horren barruan sartuko da, era berean, ibilbidea berrikusi eta eguneratzea, betebeharrak, helmugak eta etapak finkatzea eta haiek betetzen direla ikuskatzea. Era berean, erabiltzaileak hartutako jarduera-konpromisoaren jarraipena egingo da, baldin eta haiek prestazioen hartzaile baldin badira. Horrez gainera, erabiltzailea suspertzeko eta haren enplegagarritasuna hobetzeko aholkularitza, informazio eta laguntza emango da.
f) Orientazioa, aholkularitza eta laguntza indibiduala ematea pertsonari babesa emateko orduan, helburuak eta estrategiak zehaztu eta martxan jartzeko, planifikatzeko, eta enplegua bilatu eta enplegagarritasuna hobetzeko orduan norbere burua ezagutzeko.
Horren barruan sartzen da erabiltzailearentzako arreta eta banakako lana, laneratzeko eta prestakuntza jasotzeko helburuei oro har edo/eta espezifikoki aurre egiteko estrategiak identifikatze aldera.
g) Aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria ematea bere burua aurkeztu eta curriculuma definitzeko, profil profesionala isla dadin konpetentzia pertsonal eta profesionalen arabera.
Erabiltzaileei emango zaien informazio eta aholkularitza banakakoa edo taldekoa izango da, haien konpetentziak eta lanbide-profilak identifikatzeko. Horrez gainera, laguntza-tresnak eta -teknikak jarriko dira haien eskura, curriculum pertsonalizatuak, portfolioak, aurkezpen-gutuna, marka pertsonala... egin ditzaten.
h) Enplegu-bilaketa aktiborako aholkularitza eta teknikak ezartzea. Banaka edo taldean.
Atal honetan, informazioa emango da, eta besteren konturako enplegua bilatzeko eskuragarri dauden bitartekoen, tekniken eta tresnen oinarrizko erabilera erakutsiko da. Azken horietan sartuko da, besteak beste, bitarteko telematikoak eta sare sozialak erabiltzeko aholkularitza. Egokia denean, autoenpleguaren eta ekintzailetzaren alorreko aholkularitza-zerbitzura bideratuko dira.
i) Hasierako informazioa eman eta ekintzailetza eta autoenplegurako aukerak antzematea.
Horren barruan sartzen da banakako edo taldeko oinarrizko laguntza, autoenplegurako motibazioarekin, ekintzailetzarako prozedura eta laguntzekin, eta enpresa-helburu posibleak antzematearekin lotutako alderdietan.
3.– Diruz lagunduko diren ekintzak eta zerbitzuak emateko aldia bi urtekoa izango da, dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ostean, bertan adierazten den data zehatzetik aurrera.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura sartzeko gakoak eskuratzeko eskabidea onartutako kokapen guztietarako egin beharko da, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, 18.3.4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan argitaratuko da.
Erakunde onuradunak ez badu baimen informatikoak eskuratzeko eta aipatutako baldintzak egiaztatzeko eskaera egiten hilabeteko epean, ebazpen hau dirulaguntza eskatu den kokapen guztietan jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, onuradunaren izaera galduko du eskatu den eremu guztietan, salbu eta berariaz uko egiten badio eremu bati edo gehiagori, epe hori amaitu baino lehen.
Era berean, hamabi hilabeteko aldi bakoitzean, erakundeek diruz lagundutako jardueraren guztirakoaren gutxienez % 35 izan beharko dute gauzatuta eremu edo/eta azpieremu bakoitzean. Bestela, deialdi honen 7. artikuluaren 3. apartatuan aurreikusitako murrizketak aplikatuko dira. Era berean, jardueraren lehen hamabi hilabeteetan erakunde bakoitzari eremu eta azpieremu bakoitzean esleitutako ordu guztien % 55 gainditzen duten zerbitzuak ez dira zenbatuko ez diruz lagunduko.
4.– www.lanbide.eus webgunearen bitartez zabaldu ahal izango dira enplegua bilatzeko tresnei buruzko taldeko ekintzak, baita lan-merkaturatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin erlazionatutako beste gai espezifiko batzuei buruzkoak ere; esaterako, honako gaiarekin zerikusia dutenak: emakumeen eta gizonen aukeren berdintasuna enpleguan.
5.– Enpresa edo erakunde onuradunak egin behar ditu diruz laguntzen diren orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta ezin dira haiek hirugarrenen bitartez azpikontratatu.
6.– Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak lortzeko gauzatuko dituzte orientazio-ekintza eta -zerbitzuak, deialdi honetako II. eranskinean ezarritako betetze-era eta -ehunekoei jarraituz.
Lan-munduan txertatzea dela ulertuko da lan-kontratu bat sinatzea edo norberaren kontura jarduera bat hastea. Hasiera-data dagokion gizarte-segurantzako erregimeneko alta-eguna dela ulertuko da.
7.– Erakunde onuradunek ezin izango dituzte erabiltzaileak lehen aldiz inskribatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Ostera, diruz lagundutako ekintza egin ahal izateko, bajako administrazio-egoeran dauden pertsonei alta-egoera eman ahal izango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak betez.
5. artikulua.– Orientazio profesionaleko ekintzen eta zerbitzuen hartzaileak.
1.– Orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuen hartzaile izan ahalko dira Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.
2.– Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.
3.– Ez dira deialdi honetako II. kapituluaren arabera diruz lagundu daitezkeen orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuen hartzailetzat hartuko estatuko lan-merkaturako sarbiderik ez duten pertsonak.
4.– Erakunde onuradunek erabateko arreta-lehentasuna emango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko kasuan kasuko enplegu-bulegoek bideratutako pertsonei.
6. artikulua.– Laguntzen onuradun diren erakunde laguntzaileak.
1.– Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, kapitulu honen xede diren orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak, eta hartarako aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da 17. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz gain, orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak behar bezala gauzatzeko behar den esperientzia eta baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea, artikulu honetako 2. eta 3. apartatuetan azaltzen den bezala.
2.– Erakundeek aurretiazko esperientzia egiaztatua eduki beharko dute, gutxienez 36 hilabetekoa, 2016ko urtarrilaren 1aren eta 2023ko apirilaren 30aren arteko aldian eskuratua, denboran gainjarri gabe, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, langabeei orientazio profesionaleko ekintzak zuzenak eginez, honako jarduera hauetakoren batean:
– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako edo autoenplegurako motibazioa.
– Laneratzean laguntzeko prozesuak.
Jarduera horiek programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:
– Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko martxoaren 9ko Agindua, irabazi-asmorik gabeko erakunde laguntzaileek profesionaltasuna, lanbide-informazioa, lanbide-orientazioa eta enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko ekintzak egiteko Enpleguko Institutu Nazionalak eman beharreko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena (indargabetua).
– Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua, enplegu-orientaziorako eta autoenplegurako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena (indargabetua).
– TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enplegu-arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituena (indargabetua).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22ko erabakiaren bitartez onartua (2015eko urriaren 26an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bidez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomoko horren Administrazio Kontseiluaren 2015eko urriaren 22ko Erabakiz onartua (2015eko urriaren 23ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bidez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bitartez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomoko horren Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).
– 2019-2021eko laguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2018ko abenduaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpenaren bidez); zehazki, deialdiko II. eta III. kapituluak.
– 2021-2023ko laguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko erabakiaren bidez onartua (2021eko ekainaren 15ean argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 26ko ebazpenaren bidez); zehazki, deialdiko II. eta III. kapituluak.
– Enplegurako orientaziorako edo/eta laneratzen laguntzeko beste programa batzuk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak.
– Enplegurako orientazio-jarduerak, baldin eta jarduera horiek Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2003 Legearen 12. artikuluko 4. apartatuko 1. ardatzean ezarritako baldintzetan egin badituzte, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuta. Deialdi honen 8.2.1 artikuluak arautzen duen moduan egiaztatu behar dute eskakizun hori betetzen dutela.
– Tokiko administrazioak eta horien menpeko sektore publikoko erakundeek beren bitartekoen bidez garatutako orientazio profesionaleko jarduera.
– Tokiko eta erkidegoko administrazioek edo horien menpeko sektore publikoko erakundeek finantzatutako orientazio profesionaleko programa espezifikoak.
– Birkokatzeko prozesuen programak eta kontratuak gauzatzea, enpresa berregituratzeko prozeduren barruan, enplegu-erregulazioko espedienteen bidez.
3.– Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da, honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:
3.1.– Eskaera aurkezten den unean lokal- eta ekipamendu-azpiegitura egokia izatea, orientazioko beste erakunde batekin partekatu gabea, dirulaguntzen xede diren jardun-eremu edo -azpieremuetan, orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak diruz lagun daitekeen jardueraren hasieratik eta 4.3 artikuluan ezarritako baldintzetan eskaini ahal izateko, helbide edo toki jakin batean. Gutxienez, honako baliabide hauek izan behar dituzte:
a) Gainerako aretoetatik banatutako bulego bat, arreta pertsonalizatua emateko. Erakundeak baino ezin izango du erabili bulego hori, eta ezin izango da bertan bestelako jarduerarik egin. Bulegoak gutxienez 6 metro koadroko azalera izan behar du.
b) Talde-arretarako gela bat, gainerako ataletatik bereizia, orientazioko beste erakunderen batekin partekatzen ez dena eta lanerako mahaiak, beharrezko apalategiak eta altzari lagungarriak dituena. Gelak 18 metro koadroko azalera izan beharko du gutxienez.
3.2.– Eskaera aurkezteko unean, lokala egokituta egon beharko da, irisgarritasuna sustatzeko arloko arauei jarraituz: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Honako alderdi hauek hartuko dituzte barne, gutxienez:
a) Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
b) Barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea.
c) Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
3.3.– Aurreko 3.1. eta 3.2. apartatuetan aurreikusitako baldintzak betetzen direla ulertuko da, enplegurako orientazio-zerbitzuak emateko dirulaguntzen onuradun diren erakundeek aurkeztutako lokalen kasuan, baldin eta Lanbidek lehendik baliozkotzat jo bazituen eta harrezkero aldaketarik jasan ez badute, orientazioko honako deialdi honetan:
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bitartez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).
– Orientazio profesionalaren 2019-2021eko deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, II. eta III. kapituluetan (2018ko abenduaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpenaren bidez).
– 2021-2023ko laguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko erabakiaren bidez onartua (2021eko ekainaren 15ean argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 26kko ebazpenaren bidez).
3.4.– Eskaera aurkeztean 6. artikuluko 3.1. eta 3.2. apartatuetako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten lokalak eta 3.3. apartatuak aipatzen dituen lokalak izango dira dirulaguntzak ematerakoan kontuan hartuko direnak. Lokalez aldatzeko eskaera prozedura behin betiko ebatzi ondoren eta deialdi honetako 21. artikuluan adierazitako moduan baino ezingo da aurkeztu.
3.5.– Jarduerei ekitean, honako hauek izango dituen azpiegitura bat edukitzea:
a) Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
b) Taula grafikoko periferiko bat, sinadura biometrikoa jasotzeko euskarri moduan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konexioa duena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak jakinaraziko dituen sistemaren espezifikazio teknikoei erantzun diezaien.
3.6.– Jarduerari ekitean, esleitzen zaizkion kokapenei erantzuteko giza baliabide propioak izatea: gutxienez kontratupeko teknikariak, unibertsitate-ikasketak amaituta dituztenak, urtebetetik gorako esperientzia eta orientazio profesionaleko lanen arloan curriculum egiaztatua dutenak, bai eta bulegotikari, Interneti eta lan-merkatuari buruzko jakintza ere.
Era berean, erakunde esleipendunak zerbitzua EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dela bermatu beharko du.
7. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1.– II. kapitulu honetan araututako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak garatzeko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa orduko 37 eurokoa izango da arreta zuzeneko ordu bakoitzeko; kopuru hori jarduerari lotutako gastu zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik jarraian ezartzen diren mugak:
(Ikus .PDF)
Taldeko ekintzak (37 euro orduko) gutxienez 4 pertsona bertaratzen badira bakarrik lagundu ahal izango dira, edo, salbuespen gisa, aldez aurretik 4 pertsonak izena eman eta bakarra bertaratzen bada.
2.– Dirulaguntzaren guztirako zenbatekoa lan-munduan txertatzeari dagozkion ehunekoen betetze-mailaren araberakoa izango da (Gizarte Segurantzan alta ematea). Deialdiko II. eranskinean daude ezarrita:
a) Laneratzeko helburuen (Gizarte Segurantzako alta) betearazpen-maila artatutako pertsonen gainean deialdi honen II. eranskinean adierazitakoa bezalakoa edo altuagoa bada, azken dirulaguntza 37 eurokoa izango da diruz lagundutako eta emandako ordu bakoitzeko.
b) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (Gizarte Segurantzako alta) helburuen betetze-maila deialdiko II. eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez % 10eraino minorizatuko da, deialdiaren II. eranskinean adierazitako lanbideratze-emaitzari begira izan den desbideratzearen arabera. Murrizte-ehuneko zehatza lortzeko, 0,10ez biderkatu behar da desbideratze horri dagokion ehunekoa, formula honen arabera:
(Ikus .PDF)
M1= dirulaguntzaren murrizketaren %-a = desbideratzearen %-a X 0,10
3.– Hamabi hilabeteko aldi bakoitzean, diruz lagun daitekeen aldiaren hasieratik, erakundeek diruz lagundutako jardueraren guztirakoaren gutxienez % 35 izan beharko dute gauzatuta eremu edo/eta azpieremu bakoitzean.
Hamabi hilabeteko aldi horietakoren batean ehuneko hori lortzen ez bada, jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 5 murriztuko da. Bi aldi horietakoren batean ehuneko hori lortzen ez bada, jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 15 murriztuko da, nahitaezko kasuetan izan ezik.
Era berean, erakunde bakoitzari eremu eta azpieremu bakoitzean esleitutako ordu guztien % 55 gainditzen duten zerbitzuak ez dira zenbatuko ez diruz lagunduko, jardueraren lehen hamabi hilabeteetan.
4.– Era berean, zenbateko hori jaso ahal izateko, lokal guztietan egin beharko da gutxienez erakunde bakoitzak eremu edo azpieremu bakoitzeko egin beharreko orduen ehuneko jakin bat, zehazki, 9.2.c) artikuluan ezarritakoa, baldin eta puntuazioa eskuratu badute artikulu honetan jasotako baldintzetan, eremu edo azpieremu berean kokapen puntuagarri bat baino gehiago edukitzeagatik, I. eranskinaren arabera.
Aipatutako ehuneko hori lortuko ez balitz, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da aipatutako ehuneko horren eta gauzatutako ehunekoaren arteko ezberdintasunaren baliokide izango den ehunekoan, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Baldin eta kokaleku gehigarrietan ekintzarik egin ez bada, dirulaguntza osorik bueltatu beharko da.
5.– Behin artikulu honetako 2., 3. eta 4. apartatuetako minorazioak aplikatuta jasoko den zenbatekoa honako formula hau aplikatuz lortuko da:
AZ= N x (1-M1) x (1-M2) x (1-M3)
Non:
AZ: Jaso beharreko azken zenbatekoa.
N: Diruz lagun daitekeen ordu-kopurua (egindakoak eta sinatutakoa) x 37 euro.
M1: artikulu honetako 2. apartatuan deskribatutako minorazioa.
M2: artikulu honetako 3. apartatuan deskribatutako minorazioa.
M3: artikulu honetako 4. apartatuan deskribatutako minorazioa.
8. artikulua.– Laguntzen eskaerak eta dokumentazioa.
1.– II. kapitulu honetan aipatzen diren dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://euskadi.eus; horra iristeko, esteka bat egongo da Lanbideren webgunean.
Izapidetzeko jarraibideak jasotzen dituen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa eskuragarri dago: https://www.euskadi.eus/servicios/1086506 helbidean; eta fitxa horren bitartez eskura daiteke, halaber, datuak aldatu edo alta emateko formularioa.
Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordeen erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Orientazio-zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen erakunde bakoitzak eskabidean adierazi beharko ditu lurraldeko jardun-eremua edo -eremuak, eta zenbat 1.150 orduko bloke egingo dituen eremu edo azpieremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu edo azpieremu bakoitzeko 1.150 orduko ordu-blokeko minimoa adierazi behar dela; gehiengoa, berriz, I. eranskinean eremuka eskainitako bloke-kopurua izango da.
2.– Eskabide horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
2.1.– 6.2 artikuluan aipatzen den esperientzia egiaztatzeko, beharrezkoa izango da jarduerak finantzatu dituen Enplegu Zerbitzu Publiko egokiaren, tokiko edo erkidegoko administrazio egokiaren edo horien menpeko sektore publikoko erakundeen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagiri horretan zehazki adierazi eta azaldu beharko da zein ekintza edo programa egin diren, noiz hasi eta amaitu diren, eta kolektibo onuradunak zein izan diren.
Enplegu-erregulazioko espedienteen bidez enpresa berregituratzeko prozeduren barruan birkokatzeko prozesuen kasuan, enplegu-erregulazioko espedienteei lotutako kanpoko birkokatze-plana emateko kontratua aurkeztea, bertan egiaztatuz orientazio profesionaleko ekintzak zein aldi zehatzetan egin diren (hasierako eta amaierako data), eta, gainera, berariaz jasota horren barruan sartzen direla enplegurako edo/eta autoenplegurako orientazio-jarduerak edo laneratzen laguntzeko prozesuak. Bertan azaltzen ez bada, egiaztatzen deneko enpresa kontratugileak igorritako dokumentazio osagarria aurkeztu beharko da.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek soilik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaezkoa izango da eskaeran hala jakinaraztea, behar bezala baloratzeko.
2.2.– 6.3 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, eskatutako dirulaguntzari dagokionez, eta gutxienez honako hauek bilduta:
a) Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen azalpen-txosten eguneratua. Derrigorrean atxiki behar dira 6. artikuluko 3.1. eta 3.2. apartatuetan jasotako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.
b) Txosten bat, teknikari eskudunak emana eta dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Txostenak bat egin behar du, eskaera egiteko unean, lokalaren egoera eguneratuarekin, 6.3.2 artikuluko a), b) eta c) apartatuetan deskribatutako terminoetan:
– Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
– Barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea.
– Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
6.3.3.– artikuluan aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango a) eta b) apartatuetan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 6.3.3 artikuluak aipatzen dituen deialdietan eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
c) Lokalerako banda-zabaleko internet-zerbitzua izateko konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena, jarduerari hasiera ematean.
2.3.– 9.2 artikuluko e) apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, genero-berdintasunarekiko konpromisoa tartean, txosten hauek aurkeztu beharko dira:
– Prestakuntza-erakundeak dituen kotizazio-kontuen kode guztietako lan-bizitzaren txostenak, administratzaileei dagozkienak barne, halakorik bada; eta, kooperatiba-sozietateen kasuan, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emandako langile bazkide guztiena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina).
– Merkataritza-sozietateek, horrez gainera, administratzaileen kotizazio-kontuen kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, halakorik badute, edota administratzaile guztien lan-bizitzen txostenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eginak).
– Deialdira aurkezten diren kooperatiba-sozietateek, langile bazkideak autonomoen araubidean izena emanda badaude, ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bazkideen liburuaren kopia erantsita, bai eta langile horien kopurua adierazi ere.
2.4.– Kalitatezko kudeaketa-sistema dagoela egiaztatzeko, 9.2 artikuluko d) apartatuan zehaztutako egiaztapenen aitorpen edo ziurtagiri ofizialen kopia.
3.– Baloratzeko, eskabideak aurkezteko epean edo, hala badagokio, zuzentzeko errekerimenduari erantzuteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan.
4.– Eskaerak 10 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
5.– Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Lanbidek bere webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko du zer eskaera ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu aurreko zenbakian adierazitako dokumentuak. Eragindako erakundeek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izango dute, webgunean eskaera horien berri ematen den egunetik hasita. Hori egin ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, eta, halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berariazko ebazpena eman beharko du eta haren berri eman.
9. artikulua.– Eskaerak ebaluatzeko eta dirulaguntza esleitzeko irizpideak.
Horrela jokatuko da II. kapitulu honetan araututako baldintzak betetzen dituzten eskabideak ebaluatzeko eta orientazio-ekintzei eta -zerbitzuei dagozkien dirulaguntzak esleitzeko:
1.– Lurraldeko jardun-eremuan edo -azpieremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den kopuruaren berdina edo hori baino txikiagoa bada, eskatu dituen orientazioko ordu-blokeen araberako dirulaguntza emango zaio erakunde bakoitzari.
2.– Lurraldeko jardun-eremuan edo -azpieremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den gehieneko kopurua baino handiagoa bada, eskabideak baloratu egingo dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:
a) 0,2 puntu emango dira erakunde eskatzaileek 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartean froga dezaketen ibilbide-hilabete bakoitzeko, denboran gainjarri gabe (gehienez 12 puntu emango dira), orientazio profesionaleko ekintzak egiten, hau da, pertsona langabeei enplegurako orientazio-ekintza zuzenak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:
– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako edo autoenplegurako motibazioa.
– Laneratzean laguntzeko prozesuak.
Jarduera horiek deialdi honetako 6.2 artikuluan deskribatutako programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek soilik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaezkoa izango da eskaeran hala jakinaraztea, behar bezala baloratzeko.
b) I. eranskinak adierazitako moduan, jardun-eremuaren edo -azpieremuaren barruan, gehienez 10 puntu emango dira zerbitzua emateko instalazioak jartzeko aukeratutako udalerriagatik. Erakunde batek kokapen bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, jardun-eremu horretan punturik gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.
c) Diruz lagun daitezkeen jarduketak gauzatuko diren jardun-eremu edo -azpieremu berean kokapen puntuagarri bat baino gehiago izateagatik (I. eranskina) 4 puntu emango dira, betiere 6. artikuluko 3.1. eta 3.2. apartatuetako baldintzak betetzen badira, edo, hala badagokio, 3.3. apartatuetan zehaztutako baldintzak betetzen badira:
– gutxienez erakunde horrek jardun-eremu edo -azpieremu horretan egin dituen orduen guztirakoaren % 25, bi kokapen puntuagarri dituenean, I. eranskinaren arabera.
– gutxienez erakunde horrek jardun-eremu edo -azpieremu horretan egin dituen orduen guztirakoaren % 15, bi kokapen puntuagarri baino gehiago dituenean, I. eranskinaren arabera.
d) Gehienez 5 puntu emango dira honako hauek edukitzeagatik:
d.1.– Kudeaketa aurreratuaren aitorpenak, soilik baloratuta azken hamar urteetan honako hauen artean aitorpen altuena duena:
– Urrezko A edo EFQM +500 eta altuagoa: 4 puntu.
– Zilarrezko A edo EFQM +400: 3 puntu.
– Brontzezko A edo EFQM +300: 2 puntu.
– Kudeaketa aurreratuaren diploma indarrean: puntu 1.
d.2.– Ziurtagiriak indarrean:
– ISO 9001 ziurtagiria: 2 puntu.
– ISO 14001 ziurtagiria, ISO 45001 ziurtagiria edo UNE 166002 berrikuntzaren kudeaketa, indarrean: puntu 1.
d.3.– Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, QIA-Quality Innovation Award-Fase internacional Award edo Prizze Winner, azken 10 urteetan: puntu 1.
e) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.
2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzioan baloratuta:
–% 51 eta % 60 artean: 3 puntu.
–% 61 eta % 75 artean: 4 puntu.
–% 75etik gora: 5 puntu.
Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:
Lan-kontratuaren kodea duten emakumeen kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak) / lan-kontratuaren kodea duten gizonen kopurua (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak).
Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 8. artikuluko 2.3. apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.
f) Puntu 1 emango da, baldin eta esparru osagarri bat badago pertsona erabiltzaileen eskura, enplegua bilatzeko tresna eta materialak erabiltzeko aukera ematen duena; WIFI konexioa ere izan beharko du. Erakunde batek kokapen bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, b) apartatuan puntu gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.
Baloratzeko, eskabideak aurkezteko epean edo, hala badagokio, zuzentzeko errekerimenduari erantzuteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan.
3.– Eskabideak aurreko atalaren arabera baloratu ondoren, dirulaguntza banatzeko eta esleitzeko honako prozedura hau erabiliko da:
a) Erakunde eskatzaile bakoitzari eman zaion puntuazioari dagokion ehunekoa kalkulatuko da, jardun-eremu edo -azpieremu berean parte hartzen duten erakunde guztiek lortutako guztizko puntuazioaren arabera.
b) Jardun-eremu edo -azpieremu bakoitzean banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopuruari aplikatuko zaio lortutako ehunekoa, zenbaki oso hurbilenaren arabera biribilduta. Erakunde eskatzaile bakoitzari egokitu zaion bloke-kopurua esleituko zaio, handienetik txikienerako hurrenkeran lortutako puntuazioaren arabera.
c) Behin aurreko banaketa egin ondoren, esleitu gabeko blokerik geratzen bada eremuren edo azpieremuren batean, banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopurutzat hartuko dira bloke horiek, eta ordena honen arabera esleituko:
– Lehenik, b) atalaren arabera eremu edo azpieremu berean blokeren bat esleitu zaien erakundeen artean, baldin eta eskaturiko bloke-kopuru guztiak eskuratu ez badituzte. Banaketa hori egiteko, aurreko a) eta b) ataletan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.
– Bigarrenik, orientazioko ordu-blokerik esleitu ez zaien erakundeen artean. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) ataletan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.
d) Ordu-blokeen esleipenean berdinketarik badago guztizko puntuazioetan, lehentasun-hurrenkera honetan egingo da esleipena:
– Lehentasuna izango dute ordu-bloke gutxien esleitu zaizkien erakundeek. Banaketa hori egiteko, aurreko banaketetan erabilitako prozedura bera erabiliko da.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.a) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.b) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.c) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.d) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.e) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.f) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Puntu-berdinketak bere horretan badirau, lehentasuna izango dute, honako ordena honetan, udalaz gaindiko administrazio publikoek, udaleko toki-administrazio publikoek, araututako prestakuntza-zentro publiko edo pribatuek, irabazi-asmorik gabeko erakundeek, enplegu-agentziek eta, azkenik, gainerako erakundeek.
– Puntu-berdinketak bere horretan badirau aurreko arau guztiak aplikatu ondoren, eskaeraren sarrera-erregistroko eguna eta ordua lehenago duten erakundeek izango dute lehentasuna.
e) Baldin eta eremuren batean ordu-blokerik sobera bada ordu-blokeak aurreko ataletan adierazitakoaren arabera esleitu ondoren, bloke horiei dagozkien orduak zati berdinetan banatuko dira eremu edo azpieremu horretan gutxienez bloke bat esleituta daukaten erakundeen artean; baldin eta ez badute lortu eskaturiko guztizko bloke-kopurua, edo eskabidean onartu badute orientazio-ordu gehiago egitea aurreko atalean aurreikusitakoa gertatzen den kasurako.
III. KAPITULUA
DESABANTAILA-EGOERAN DAUDEN KOLEKTIBOETAKO PERTSONENTZAKO ORIENTAZIO PROFESIONALEKO EKINTZAK ETA ZERBITZUAK EMATEKO LAGUNTZEN DEIALDIA
10. artikulua.– Kapitulu honen xedea.
Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen dirulaguntzen oinarri espezifiko arautzaileak, desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko, 2023-2025 epealdiko ekitaldietan zehar.
11. artikulua.– Jarduera diruz lagungarriak: desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak.
1.– Banakako nahiz taldeko orientazio-ekintza eta -zerbitzu presentzialek eta ez-presentzialek jaso ditzakete kapitulu honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Zerbitzuak III., IV., V. eta VI. eranskinetan adierazitako eran emango dira, han zehazten baitira lurraldeko jardun-eremuak edo, dagokionean, eta zenbat orientazio-ordu eman behar diren.
Aurrez aurrekoak ez diren zerbitzuak egin direla justifikatzeko, pertsonak erakundean duen sinadura biometrikoaren bidez edo Lanbideren webguneko Nire Lanbidenet-en dagoen espazioko urrutiko sistemen baliozkotu behar da, gehienez ere bost egun balioduneko epean, zerbitzua eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Aurrez aurreko zerbitzua egiteko ebidentzia justifikatzeko, gehienez ere bost egun balioduneko epean baliozkotu beharko da, zerbitzua eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, pertsonak erakundean bertan duen sinadura biometrikoaren bidez, justifikatutako arrazoietan salbu.
Pertsona bakoitzeko aurrez aurrekoak ez diren orduen % 30 bakarrik baimenduko dira, jasotako orientazio-zerbitzu guztietatik, itzultzeko asmoa duten eskatzaile emigratzaileen kasuan salbu, kasu horretan % 100 izan ahalko baitira aurrez aurrekoak ez diren zerbitzuak.
2.– Kapitulu honen babesean diruz lagun daitezkeen orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuek barne hartuko dituzte 4.2 artikuluan deskribatutako ekintzak.
3.– Diruz lagunduko diren ekintzak eta zerbitzuak emateko aldia bi urtekoa izango da, dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ostean, bertan adierazten den data zehatzetik aurrera.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura sartzeko gakoak eskuratzeko eskabidea onartutako kokapen guztietarako egin beharko da, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, 18.3.4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan argitaratuko da.
Erakunde onuradunak ez badu baimen informatikoak eskuratzeko eta aipatutako baldintzak egiaztatzeko eskaera egiten hilabeteko epean, ebazpen hau dirulaguntza eskatu den kokapen guztietan jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, onuradunaren izaera galduko du eskatu den eremu guztietan, salbu eta berariaz uko egiten badio eremu bati edo gehiagori, epe hori amaitu baino lehen.
Era berean, hamabi hilabeteko aldi bakoitzean, erakundeek diruz lagundutako jardueraren guztirakoaren gutxienez % 35 izan beharko dute gauzatuta eremu edo/eta azpieremu bakoitzean. Bestela, deialdi honen 14. artikuluaren 3. apartatuan aurreikusitako murrizketak aplikatuko dira.
Era berean, jardueraren lehen hamabi hilabeteetan erakunde bakoitzari eremu eta azpieremu bakoitzean esleitutako ordu guztien % 55 gainditzen duten zerbitzuak ez dira zenbatuko ez diruz lagunduko.
4.– Enpresa edo erakunde onuradunak zuzenean egin behar ditu III. kapitulu honen babesean diruz laguntzen diren orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta ezin dira horiek hirugarrenen bitartez azpikontratatu.
5.– Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak lortzeko gauzatuko dituzte orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak, deialdi honetako VII. eranskinean ezarritako betetze-era eta -ehunekoei jarraituz.
Lan munduan txertatzea dela ulertuko da lan-kontratu bat sinatzea edo norberaren kontura jarduera bat hastea. Hasiera-data dagokion gizarte-segurantzako erregimeneko alta-eguna dela ulertuko da.
6.– Erakunde onuradunek ezin izango dituzte erabiltzaileak lehen aldiz inskribatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Ostera, diruz lagundutako ekintza egin ahal izateko, bajako administrazio-egoeran dauden pertsonei alta-egoera eman ahal izango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak betez.
12. artikulua.– Orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuen hartzaileak.
1.– Honako pertsona hauek izan daitezke III. kapituluko orientazio profesionaleko ekintzen eta zerbitzuen hartzaileak:
– Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.
– Estatuko merkaturako irisgarritasunik ez duten baina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratuta daudenak.
Horiek guztiek jarraian datozen baldintzetako bat bete beharko dute, gutxienez:
a) Zigor-egoeran dagoen espetxeratu bat izatea, erakunde laguntzaile batera joateko aukera duena orientazio-zerbitzua jasotzera, edo espetxeratuta egon izana zerbitzua hasi aurreko 18 hilabeteetan.
b) Ijitoak.
c) Gutxienez % 33ko desgaitasun-maila aitortua izatea.
d) Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baztertuta geratzeko arriskuan edo bestelako desabantaila-egoeretan dauden pertsonak. Desabantaila-egoeratzat hartuko da:
– Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baldin eta azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak 5. artikuluko b) letratik h) letrara bitartean adierazitako kolektiboren bateko kide badira (182/2008 Dekretua, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen duena).
– Lanbideren iritziz kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak, honako arrazoi hauetako bat tarteko: egoera soziolaborala, langabezian emandako denbora, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradun izatea edo enplegagarritasun urria izatea.
– Lanbideren zerbitzuen eskatzaileak, laneko merkatu nazionalean sartzeko aukerarik ez dutenak eta laneratzeko eta lanaren aurreko laguntza jasotzeko egokiak izan daitezkeenak.
– Bestelako pertsonak, baldin eta gizarte-bazterketako egoeran edo baztertuta gertatzeko arriskuan daudela behar bezala egiaztatuta badago.
2.– Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.
3.– Erakunde onuradunek erabateko arreta-lehentasuna emango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren tokiko enplegu-bulegoek edo zerbitzu zentralek bideratzen dizkieten pertsonei.
13. artikulua.– Dirulaguntzen onuradun diren erakunde laguntzaileak.
1.– Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete III. kapitulu honen xede diren orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren dirulaguntzen onuradun izan daitezke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, betiere 17. artikuluan ezarritako baldintza orokorrez gain, haien sozietate- edo fundazio-xedeen artean jarduera hauetako bat egitea sartzen bada:
a) Espetxeratuak edo espetxeratu ohiak –12.1 artikuluaren a) apartatuan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honen 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera.
b) Ijitoak –12.1 artikuluaren b) apartatuan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honen 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera.
c) Desgaitasuna duten pertsonak –12.1.c) artikuluan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honen 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera.
d) Gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan izateko arriskuan edo gizarte- edo lan-arloko desabantaila-egoeran dauden pertsonak –12.1.d) artikuluan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honen 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera.
2.– Halaber, orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatu eta III. kapitulu honek arautzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute artikulu honen 1. paragrafoan adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarteek eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoa aplikagarri bazaie eta, zehazki, honako hauek:
a) Elkarte eta talde horietako kideek beren, gain hartzen badute horien izenean egingo dituztela diruz laguntzekoak izango diren jarduerak, eskaeran adierazi beharko dute hori egiteko asmoa dutela, eta onuradun-izaera izango dute.
b) Elkarte edo taldeei elkartutako kideek, beren gain hartzen badute jarduera guztiak elkarte edo talde horien izenean egiteko konpromisoa, artikulu honen 4. paragrafoan ezarritakoari jarraituz behar adinako bitarteko materialak nahiz giza baliabideak izan behar dituzte orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko. Horretaz gainera, deialdi honek onuradun-izaera edukitzeko agintzen dituen gainerako eskakizunak bete behar dituzte.
Halaber, 12.1. a) artikuluan definitzen den espetxeratuen edo espetxeratu ohien kolektiboa eta 12.1.b) artikuluan definitzen den ijitoen kolektiboa artatzeko, elkarte eta taldeei elkartutako kide guztiek 13. artikuluko 3.1. paragrafoan ezarritako aurretiko esperientziaren eskakizuna bete beharko dute.
c) Aurreko apartatuetan arautzen dena betetzekoa izango da, eta, horretaz gainera, erakunde-taldeak nortasun juridikorik ez badu, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da taldearentzat. Pertsona horrek eskumen askietsiak izan behar ditu taldeari, onuradun den aldetik, dagozkion betebeharrak betetzeko.
d) Taldeko kideek diruz lagundutako orientazio-jarduerak betetzeko eginkizunarekiko duten konpromisoa adierazi behar da taldea eratzeko formalizatzen den agirian, baita dirulaguntza banatzeko modua ere. Banaketa hori 14. artikuluan arautzen den moduan egin behar da, kideetako bakoitzak diruz lagundutako jarduera egitean betetzen duen proportzioaren arabera. Halaber, agiri horretan, elkarteari dagokion dirulaguntza osoaren zenbatekoaren transferentzia ekonomikoa zehazki zer erakundek jaso eta elkarteko kideen artean banatuko duen adierazi beharko da. Alde horretatik, dirulaguntzaren xede den taldearen jarduerak egiteko konpromisoa hartzen duen kide bakoitzak gutxienez diruz lagundutako jarduera osoaren % 10 egiteko konpromisoa hartu beharko du.
e) Taldea ezin izango da desegin, harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 44. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea igarotzen den arte.
3.– Izaera espezifikoarekin:
3.1.– 12.1 artikuluko a) atalean (espetxeratuak eta espetxeratu ohiak) eta b) atalean (ijitoak) aurreikusitako kolektiboei arreta emateko, erakundeek edo, hala badagokio, taldeetako kide guztiek aurretiazko esperientzia izan beharko dute, 12 hilabetekoa, denboran gainjarri gabe, dirulaguntzaren bidez artatu nahi den kolektiboaren orientazio profesionalaren jardueran, enplegu-zerbitzu publikoekin edo estatuko, erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin edo horien partaide diren erakundeekin lankidetzan. Esperientzia hori zerbitzuek edo administrazioek horretarako igorritako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horretan, berariaz adieraziko da erakundea beraiekin lankidetzan aritu dela kasuan kasuko kolektiboari zehazki zuzendutako orientazio-ekintzetan, eta zehaztasunez adieraziko da ekintza horien hasiera eta amaierako data, edo, bestela, diruz laguntzeko moduko jarduera hori egiteko aukeratu izana argitaratzen duen ebazpena aurkeztuko da.
3.2.– 12.1 artikuluko c) atalean (desgaitasunen bat duten pertsonak) eta d) atalean (gizarte-bazterketako egoeran, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan edo lan- edo gizarte-desabantailan dauden pertsonak) aurreikusitako kolektiboei arreta emateko, erakundeek, edo, hala badagokio, taldeetako kide guztiek aurretiazko esperientzia izan beharko dute, gutxienez 24 hilabetekoa, 2016ko urtarrilaren 1aren eta 2023ko apirilaren 30aren artean eskuratua, denboran gainjarri gabe, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, langabeei orientazio profesionaleko ekintzak zuzenean emanez, enplegu-zerbitzu publikoekin edo estatuko, erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin edo horien partaide diren erakundeekin lankidetzan.
Esperientzia hori zerbitzuek edo administrazioek horretarako igorritako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horretan, berariaz adieraziko da erakundea beraiekin lankidetzan aritu dela kasuan kasuko kolektiboari zehazki zuzendutako orientazio-ekintzetan, eta zehaztasunez adieraziko da ekintza horien hasiera eta amaierako data, edo, bestela, diruz laguntzeko moduko jarduera hori egiteko aukeratu izana argitaratzen duen ebazpena aurkeztuko da.
4.– Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da, honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:
4.1.– Eskaera aurkezten den unean, lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea, banaka edo taldean egin eta emateko orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak, eskatu den dirulaguntzari dagokion eremuetan. Baldintza hau betetzeko, kolektibo eta eremu bakoitzerako II., IV., V. eta VI. eranskinetan adierazten diren lantokien kopurua izan behar du han adierazten diren kokagune konkretuetan.
Erakundeek lantoki bakoitzeko baliabide hauek izan behar dituzte gutxienez:
– Bulego bat, gainerako ataletatik bereizia, banakako arreta eskaintzeko, erakundeak bakarrik erabiliko duena horretarako eta ez beste ezein jardueratarako. Bulegoak gutxienez 6 metro koadroko azalera izan behar du.
– Talde-arretarako gela bat, gainerako ataletatik bereizia, orientazioko beste erakunderen batekin partekatzen ez dena eta lanerako mahaiak, beharrezko apalategiak eta altzari lagungarriak dituena. Gelak 18 metro koadroko azalera izan beharko du gutxienez.
4.2.– Eskaera aurkezten den unean lokala egokitzea irisgarritasunaren sustapen-arloan indarrean dagoen araudira: 20/1997 Legea eta bere garapen-arau teknikoak, honako alderdi hauek jasotzen baitituzte:
a) Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
b) Barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea.
c) Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
4.3.– Aurretik aipatutako 4.1. eta 4.2. apartatuetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela ulertuko da Lanbidek enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak emateko onartu zituen lokalak, baldin eta onartu zirenetik aldaketarik jasan ez badute, deialdi hauen babespean dirulaguntzak eskatu dituzten erakundeen eskutik:
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).
– Orientazio profesionaleko 2019-2021eko deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, II. eta III. kapituluetan (2018ko abenduaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpenaren bidez).
– Laguntzen 2021-2023ko deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomoko horren Administrazio Kontseiluaren 2021eko maiatzaren 25eko erabakiaren bidez onartua (2021eko ekainaren 15eko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 26ko ebazpenaren bidez).
4.4.– Eskaera aurkeztean 4.1. eta 4.2. apartatuetako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten lokalak izango dira dirulaguntzak ematerakoan kontuan hartuko direnak edo 4.3. apartatuak aipatzen dituenak. Lokalez aldatzeko eskaera prozedura behin betiko ebatzi ondoren eta deialdi honetako 21. artikuluan adierazitako moduan baino ezingo da aurkeztu.
4.5.– Jarduera hasten den unean honako hauek izatea:
a) Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektatzeko.
b) Taula grafikoko periferiko bat, sinadura biometrikoa jasotzeko euskarri moduan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konexioa duena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak jakinaraziko dituen sistemaren espezifikazio teknikoei erantzun diezaien.
4.6.– Jarduerari ekitean, giza baliabide propioak izatea, esleitzen zaizkion kokapen guztiei artatzeko: kontratupeko teknikariak, unibertsitate-ikasketak amaituta dituztenak, urtebetetik gorako esperientzia eta orientazio profesionaleko lanen arloan curriculum egiaztatua dutenak, bai eta bulegotikari, Interneti eta lan-merkatuari buruzko jakintza ere.
Era berean, erakunde esleipendunak zerbitzua EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dela bermatu beharko du.
Desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko dirulaguntza eskatzen duten erakundeek, berriz, orientazio-materialak ezintasun-mota guztietara egokitzen adituak diren giza baliabideak izan beharko dituzte, eta, zehazki entzumen-urritasuna duten pertsonei arreta emateko, zeinu-mintzaira dakiten orientazioko profesionalak izango dituzte.
4.7.– Erakunde-elkarteen eta -taldeen kasuan, kide guztiek bete behar dituzte 4. apartatu honetako aurreko lerrokadetan arautzen diren baldintzak, haiei dagokien kokagunerako.
14. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1.– III. kapitulu honetan jasotako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa orduko 41 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arrunt zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik kapitulu honen bidez diruz laguntzen diren erakunde guztietarako jarraian ezartzen diren mugak:
(Ikus .PDF)
Taldeko ekintzak (41 euro orduko) gutxienez 4 pertsona bertaratzen badira bakarrik lagundu ahal izango dira, edo, salbuespen gisa, aldez aurretik 4 pertsonak izena eman eta bakarra bertaratzen bada.
2.– Dirulaguntzaren guztirako zenbatekoa lan-munduan txertatzeari dagozkion ehunekoen betetze-mailaren araberakoa izango da (Gizarte Segurantzan alta ematea). Deialdiko VII. eranskinean daude ezarrita:
a) Laneratzeko helburuen (Gizarte Segurantzako alta) betearazpen-maila artatutako pertsonen gainean deialdi honen VII. eranskinean adierazitakoa bezalakoa edo altuagoa bada, azken dirulaguntza 41 eurokoa izango da diruz lagundutako eta emandako ordu bakoitzeko.
b) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, laneratzeko helburuen (Gizarte Segurantzako alta) betearazpen-maila deialdiko VII. eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez % 10eraino minorizatuko da, deialdiaren VII. eranskinean adierazitako lanbideratze-emaitzari begira izan den desbideratzearen arabera. Murrizte-ehuneko zehatza lortzeko, 0,10ez biderkatu behar da desbideratze horri dagokion ehunekoa, formula honen arabera:
(Ikus .PDF)
Dirulaguntzaren murrizketaren %-a = 0,10 x desbideratzearen %-a
3.– Hamabi hilabeteko aldi bakoitzean, diruz lagun daitekeen aldiaren hasieratik, erakundeek diruz lagundutako jardueraren guztirakoaren gutxienez % 35 izan beharko dute gauzatuta eremu edo/eta azpieremu bakoitzean.
Hamabi hilabeteko aldi horietakoren batean ehuneko hori lortzen ez bada, jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 5 murriztuko da. Bi aldi horietakoren batean ehuneko hori lortzen ez bada, jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 15 murriztuko da, nahitaezko kasuetan izan ezik.
Era berean, erakunde bakoitzari eremu eta azpieremu bakoitzean esleitutako ordu guztien % 55 gainditzen duten zerbitzuak ez dira zenbatuko ez diruz lagunduko, jardueraren lehen hamabi hilabeteetan.
4.– Halaber, eta soilik 13. artikuluko 1. apartatuko c) eta d) ataletan aurreikusitako kolektiboei arreta emateko erakundeen kasuan, zenbateko hori jaso ahal izateko, lokal guztietan egin beharko dira gutxienez erakunde bakoitzak eremu bakoitzeko egin beharreko orduen ehuneko jakin bat, zehazki, 16.2.2.c) artikuluan ezarritakoa, baldin eta ez badute puntuaziorik jaso artikulu horrek jasotako baldintzetan, eremu berean kokapen puntuagarri bat baino gehiago edukitzeagatik, V. eta VI. eranskinen arabera.
Aipatutako ehuneko hori lortuko ez balitz, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da aipatutako ehuneko horren eta gauzatutako ehunekoaren arteko ezberdintasunaren baliokide izango den ehunekoan, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
5.– Gainera, 11.3 artikuluko zenbaki berean adierazita dagoen bezalaxe, ezingo dira diruz lagundu epealdi horretan guztira esleitutako orduen % 55 gainditzen dutenak kolektibo eta lurraldeko.
Baldin eta kokaleku gehigarrietan ekintzarik egin ez bada, dirulaguntza osorik bueltatu beharko da.
6.– Behin artikulu honetako 2., 3. eta 4. apartatuetako minorazioak aplikatuta jasoko den zenbatekoa honako formula hau aplikatuz lortuko da:
AZ= N x (1-M1) x (1-M2) x (1-M3)
Non:
AZ: Jaso beharreko azken zenbatekoa.
N: Diruz lagun daitekeen ordu-kopurua (egindakoak eta sinatutakoa) x 41 euro.
M1: artikulu honetako 2. apartatuan deskribatutako minorazioa.
M2: artikulu honetako 3. apartatuan deskribatutako minorazioa.
M3: artikulu honetako 4. apartatuan deskribatutako minorazioa.
15. artikulua.– Laguntzen eskabideak eta dokumentazioa.
1.– III. kapitulu honetan aipatzen diren dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://euskadi.eus; horra iristeko, esteka bat egongo da Lanbideren webgunean.
Izapidetzeko jarraibideak jasotzen dituen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa eskuragarri dago: https://www.euskadi.eus/servicios/1086507 helbidean; eta fitxa horren bitartez eskura daiteke, halaber, datuak aldatu edo alta emateko formularioa.
Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordeen erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Erakunde bakoitzak eskabidean adierazi beharko du zein eremurako edo eremutarako eskatzen duen lankidetza, orientazioko zerbitzuak emanez, eta zein kolektibo artatuko duen, kontuan hartuta eskabidea III. eta IV. eranskinetako jardun-eremu bakoitzerako jasotzen diren ordu guztiei buruzkoa izan behar dela, 12.1 artikuluaren a) atalean (espetxeratuak eta espetxeratu ohiak) eta b) atalean (ijitoak) jasotako kolektiboei arreta emateko laguntza eskatzen duten erakundeen kasuan.
12.1.– artikuluko c) atalean (desgaitasunen bat duten pertsonak) eta d) atalean (gizarte-bazterketako egoeran, baztertuta geratzeko arriskuan edo bestelako desabantaila-egoeretan dauden pertsonak) aurreikusitako kolektiboei arreta emateko laguntza eskatzen duten erakundeen kasuan, eskabidea V. eta VI. eranskinetan jardun-eremu bakoitzerako jasotzen diren orientazio-orduen blokeei buruzkoa izan beharko da.
Era berean, azken erakunde horientzat, eskabidean adierazi beharko da orientazioko zerbitzuak emanez lankidetzan aritzeko eskaera zein lurralde-eremurako eskatu den, eta zenbat 1.150 orduko bloke egingo dituen eremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu bakoitzeko 1.150 orduko blokeko minimoa adierazi behar dela; gehiengoa, berriz, V. eta VI. eranskinetan eremuka eskainitako bloke-kopurua izango da.
2.– Eskabide horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
2.1.– Deialdi hau EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago erakundeak 13. artikuluko 1. zenbakian adierazitako sozietate- edo fundazio-xedea duela adierazten duen eraketako edo sorrerako eskrituren zatiaren kopia.
Erakunde-elkarte eta -taldeen kasuan, haiek osatzen dituzten kide guztiek aurkeztu behar dute dokumentazio hori, elkartearen edo taldearen eratze-agiriaz gain, 13.2.d) apartatuan ezarritakoaren arabera.
2.2.– Elkarte eskatzaileak nortasun juridikorik ez badu: elkartearen eratze-agiria, 13.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.3.– 12.1 artikuluko a) eta b) apartatuetan deskribatutako kolektiboei arreta emateko 13.3 artikuluan aipatzen den nahitaezko esperientzia espezifikoari buruzko ziurtagiria edo jarduera gauzatzeko dirulaguntza emateko ebazpenaren argitalpen ofiziala.
2.4.– 13. eta 16. artikuluetan aipatzen den esperientzia egiaztatzeko, beharrezkoa izango da jarduerak finantzatu dituen Enplegu Zerbitzu Publiko egokiaren, tokiko edo erkidegoko administrazio egokiaren edo horien menpeko sektore publikoko erakundeen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagiri horretan zehazki adierazi eta azaldu beharko da zein ekintza edo programa egin diren, noiz hasi eta amaitu diren, eta kolektibo onuradunak zein izan diren.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek soilik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaezkoa izango da eskaeran hala jakinaraztea, behar bezala baloratzeko.
2.5.– Deialdiaren 13. artikuluko 4. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, eskatutako dirulaguntzari dagokionez, eta gutxienez honako hauek bilduta:
a) Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen txosten deskribatzaile eguneratua. Derrigorrez atxiki behar dira 13. artikuluko 4.1. eta 4.2. apartatuetan zehaztutako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.
b) Txosten bat, teknikari eskudunak emana eta dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Txostenak bat egin behar du lokalaren egoera eguneratuarekin, eskaera egiteko unean, 13.4.2. artikuluko a), b) eta c) apartatuetan deskribatutako terminoetan:
– Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
– Barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea.
– Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
13.4.3. artikuluan aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango 2.5. apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 13.4.3. artikuluak aipatzen dituen deialdietan eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
2.6.– Deialdi honen 16.2.2.d) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak enplegu-zentro berezien titularrak direla edo haietan gehiengo partaidetza dutela egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
2.7.– Deialdi honen 16.2.2.e) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak laneratzeko enpresak edo laneratzeko enpresen sustatzaileak direla egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
2.8.– 16. artikuluko 1.2.d) apartatuan eta 16. artikuluko 2.2.g) apartatuan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, genero-berdintasunarekiko konpromisoa tartean, txosten hauek aurkeztu beharko dira:
– Prestakuntza-erakundeak dituen kotizazio-kontuen kode guztietako lan-bizitzaren txostenak, administratzaileei dagozkienak barne, halakorik bada; eta, kooperatiba-sozietateen kasuan, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena emandako langile bazkide guztiena (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina).
– Merkataritza-sozietateek, horrez gainera, administratzaileen kotizazio-kontuen kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko dute, halakorik badute, edota administratzaile guztien lan-bizitzen txostenak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eginak).
– Deialdira aurkezten diren kooperatiba-sozietateek, langile bazkideak autonomoen araubidean izena emanda badaude, ziurtagiri bat aurkeztuko dute, bazkideen liburuaren kopia erantsita, bai eta langile horien kopurua adierazi ere.
2.9.– Kalitatezko kudeaketa-sistema dagoela egiaztatzeko, 16.1.2.c) eta 16 2.2.f) artikuluan zehaztutako egiaztapenen aitorpen edo ziurtagiri ofizialen kopia.
3.– Merezimenduak baloratzeko, eskabideak aurkezteko epean edo, hala badagokio, zuzentzeko errekerimenduari erantzuteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan.
4.– Eskaerak 10 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
5.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko du zer eskabide ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu aurreko atalean adierazitako dokumentuak; eragindako erakundeek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar eguneko epea izango dute, webgunean horien berri ematen den egunetik aurrera. Hori egin ezean, eskabideetan atzera egintzat emango dira. Halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esanbidezko ebazpen bat eman beharko du, eta horren jakinarazpena egin.
16. artikulua.– Eskabideak ebaluatzeko eta dirulaguntza esleitzeko irizpideak.
1.– Honela jokatuko da araututako baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebaluatzeko eta III. kapituluan jasotako orientazio-ekintzei eta -zerbitzuei dagozkien dirulaguntzak esleitzeko, 12.1 artikuluko a) ataleko (espetxeratuak eta espetxeratu ohiak) eta b) ataleko (ijitoak) kolektiboei arreta emateko eskaeretan:
1.1.– Lurralde historiko eta kolektiboren baterako erakunde eskatzaile bakar bat baldin badago, erakunde horri esleituko zaio dirulaguntza, deialdian jasotako ordu guztietarako.
1.2.– Eskaera bat baino gehiago egiten baldin bada lurralde historiko eta kolektibo bakoitzerako, honela jokatuko da eskaerak ebaluatu eta dirulaguntzak esleitzeko:
a) 0,2 puntu emango dira erakunde eskatzaileek 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartean froga dezaketen ibilbide-hilabete bakoitzeko, denboran gainjarri gabe (gehienez 12 puntu emango dira), orientazio profesionaleko ekintzak egiten, hau da, 12.1 artikuluko a) eta b) ataletan aurreikusitako kolektiboei berariaz zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza zuzenak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:
– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako edo autoenplegurako motibazioa.
– Laneratzean laguntzeko prozesuak.
Jarduera horiek programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:
– Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko martxoaren 9ko Agindua, irabazi-asmorik gabeko erakunde laguntzaileen profesionaltasuna, lanbide-informazioa, lanbide-orientazioa eta enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko ekintzak egiteko Enpleguko Institutu Nazionalak eman beharreko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena (indargabetua).
– Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua, enplegu-orientaziorako eta autoenplegurako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena (indargabetua).
– TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enplegu-arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituena (indargabetua).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko erabakiaren bidez onartua (2013ko martxoaren 27an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20ko ebazpenaren bidez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2014ko urriaren 23ko erabakiaren bidez onartua (2014ko urriaren 24an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 23ko ebazpenaren bitartez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomoko horren Administrazio Kontseiluaren 2014ko irailaren 29ko erabakiaren bidez onartua (2014ko urriaren 8ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko ebazpenaren bidez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22ko erabakiaren bidez onartua (2015eko urriaren 23an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bitartez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomoko horren Administrazio Kontseiluaren 2015eko urriaren 22ko erabakiaren bidez onartua (2015eko urriaren 23an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bidez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bitartez).
– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomoko horren Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).
– 2019-2021eko laguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 26ko erabakiaren bidez onartua (2018ko abenduaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpenaren bidez); zehazki, deialdiko II. eta III. kapituluak.
– 2021-2023ko laguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko erabakiaren bidez onartua (2021eko ekainaren 15ean argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 26ko ebazpenaren bidez); zehazki, deialdiko II. eta III. kapituluak.
– Enplegurako orientaziorako edo/eta laneratzen laguntzeko beste programa batzuk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak.
– Enplegurako orientazio-jarduerak, baldin eta Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 12. artikuluaren 4. apartatuko 1. ardatzean adierazitako moduan egin badituzte, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuta. Deialdi honen 15.2.4. artikuluak arautzen duen moduan egiaztatu behar dute eskakizun hori betetzen dutela.
– Tokiko administrazioak eta horien menpeko sektore publikoko erakundeek beren bitartekoen bidez garatutako orientazio profesionaleko jarduera.
– Tokiko eta erkidegoko administrazioek edo horien menpeko sektore publikoko erakundeek finantzatutako orientazio profesionaleko programa espezifikoak.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek soilik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaezkoa izango da eskaeran hala jakinaraztea, behar bezala baloratzeko.
b) 2 puntu emango zaizkio lurralde historiko bakoitzean III. eta IV. eranskinetan jasotako gutxienekoez gain beste eskualde batean arreta ematen duen lantoki bakoitzari, baldin eta 13.4 artikuluko 1. eta 2. apartatuetako baldintzak betetzen baditu. Gehienez 4 puntu emango dira.
c) Gehienez 5 puntu emango dira honako hauek edukitzeagatik:
c.1.– Kudeaketa aurreratuaren aitorpenak, soilik baloratuta azken hamar urteetan honako hauen artean aitorpen altuena duena:
– Urrezko A edo EFQM +500 eta altuagoa: 4 puntu.
– Zilarrezko A edo EFQM +400: 3 puntu.
– Brontzezko A edo EFQM +300 edo ISO 9001 (indarrean): 2 puntu.
– Kudeaketa aurreratuaren diploma indarrean: puntu 1.
c.2.– Ziurtagiriak indarrean:
– ISO 9001 ziurtagiria: 2 puntu.
– ISO 14001 ziurtagiria, ISO 45001 ziurtagiria edo UNE 166002 berrikuntzaren kudeaketa, indarrean: puntu 1.
c.3.– Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, QIA-Quality Innovation Award-Fase internacional Award edo Prizze Winner, azken 10 urteetan: puntu 1.
d) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.
2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzio honetan baloratuta:
– % 51 eta % 60 artean: 3 puntu.
– % 61 eta % 75 artean: 4 puntu.
– % 75etik gora: 5 puntu.
Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:
Lan-kontratuaren kodea duten emakumeen kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak) / lan-kontratuaren kodea duten gizonen kopurua (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak).
Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 15. artikuluko 2.8. apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.
e) Puntu bat emango da, baldin eta esparru osagarri bat badago pertsona erabiltzaileen eskura, enplegua bilatzeko tresna eta materialak erabiltzeko aukera ematen duena; halaber, WIFI konexioa eduki beharko du.
1.3.– Lurralde historiko eta kolektibo baterako dirulaguntzen esleipenean berdinketarik ematen baldin bada guztirako puntuazioetan, lehentasun-ordena honetan egingo da esleipena:
a) Lehentasuna izango dute artikulu honetako 1.2.a) apartatuan puntuazio altuena lortu dutenek.
b) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 1.2.b) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
c) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 1.2.c) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
d) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 1.2.d) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
e) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 1.2.e) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
f) Puntu-berdintasunak bere horretan badirau, eskaerak zer egunetan eta ordutan erregistratu ziren kontuan hartuta, eskaera lehenago aurkeztu duen erakundeak izango du lehentasuna.
2.– Honela jokatuko da 12.1 artikuluko c) atalean (desgaitasuna duten pertsonak) eta d) atalean (gizarte-bazterketako egoeran, baztertuta geratzeko arriskuan edo bestelako desabantaila-egoeretan dauden pertsonak) aurreikusitako kolektiboak artatzeko eskaerak ebaluatzeko, baldin eta aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte, eta III. kapituluan jasotako orientazio-ekintzei eta -zerbitzuei dagozkien dirulaguntzak esleitzeko:
2.1.– Lurraldeko jardun-eremuan edo -azpieremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den kopuruaren berdina edo hori baino txikiagoa bada, eskatu dituen orientazioko ordu-blokeen araberako dirulaguntza emango zaio erakunde bakoitzari.
2.2.– Lurraldeko jardun-eremuan edo -azpieremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den gehieneko kopurua baino handiagoa bada, eskabideak baloratu egingo dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:
a) 0,2 puntu emango dira erakunde eskatzaileek 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartean froga dezaketen ibilbide-hilabete bakoitzeko, denboran gainjarri gabe (gehienez 12 puntu emango dira), orientazio profesionaleko ekintzak egiten, hau da, pertsona langabeei enplegurako orientazio-ekintza zuzenak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:
– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako edo autoenplegurako motibazioa.
– Laneratzean laguntzeko prozesuak.
Jarduera horiek deialdi honetako 16.1.1.2.a) artikuluan deskribatutako programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek soilik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaezkoa izango da eskaeran hala jakinaraztea, behar bezala baloratzeko.
b) V. eta VI. eranskinek adierazitako moduan, jardun-eremuaren edo -azpieremuaren barruan, gehienez 10 puntu emango dira zerbitzua emateko instalazioak jartzeko aukeratutako udalerriagatik. Erakunde batek kokapen bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, jardun-eremu horretan punturik gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.
c) Diruz lagun daitezkeen jarduketak gauzatuko diren jardun-eremu edo -azpieremu berean desberdina kokapen puntuagarri desberdina bat baino gehiago izateagatik (V. eta VI. eranskinak) 4 puntu emango dira, betiere 13. artikuluko 4.1. eta 4.2. apartatuetako baldintzak betetzen badira, edo, hala badagokio, 4.3. apartatuetan zehaztutako baldintzak betetzen badira:
– gutxienez erakunde horrek jardun-eremu edo -azpieremu horretan egin dituen orduen guztirakoaren % 25, bi kokapen puntuagarri dituenean, V. eta VI. eranskinen arabera.
– gutxienez erakunde horrek jardun-eremu edo -azpieremu horretan egin dituen orduen guztirakoaren % 15, bi kokapen puntuagarri baino gehiago dituenean, V. eta VI. eranskinen arabera.
d) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-taldeei, baldin eta enplegu-zentro bereziak baldin badira, enplegu-zentro berezien jabeak baldin badira edo enplegu-zentro berezien sozietate-kapitalaren gehiengoa baldin badute harpidetua, eta, gainera, dirulaguntza zein lurralde historikotarako eskatzen duten, lantokiak lurralde hartantxe baldin badituzte. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horretaz gainera, dirulaguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.
e) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie bazterketa-egoeran dauden edo bazterketa-egoeran izateko arriskuan dauden pertsonei (deialdiko 12.1. d) artikuluan adierazten den kolektiboari) arreta emateko dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-elkarteei, baldin eta, dirulaguntza zein lurralde historikotarako eskatzen duten, lantokiak lurralde hartantxe dituzten laneratze-enpresak badira edo laneratze-enpresen sustatzaileak badira. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horretaz gainera, dirulaguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.
f) Gehienez 5 puntu emango dira honako hauek edukitzeagatik:
f.1.– Kudeaketa aurreratuaren aitorpenak, soilik baloratuta azken hamar urteetan honako hauen artean aitorpen altuena duena:
– Urrezko A edo EFQM +500 eta altuagoa: 4 puntu.
– Zilarrezko A edo EFQM +400: 3 puntu.
– Brontzezko A edo EFQM +300 edo ISO 9001 (indarrean): 2 puntu.
– Kudeaketa aurreratuaren diploma indarrean: puntu 1.
f.2.– Ziurtagiriak indarrean:
– ISO 9001 ziurtagiria: 2 puntu.
– ISO 14001 ziurtagiria, ISO 45001 ziurtagiria edo UNE 166002 berrikuntzaren kudeaketa, indarrean: puntu 1.
f.3.– Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, QIA-Quality Innovation Award-Fase internacional Award edo Prizze Winner, azken 10 urteetan: puntu 1.
g) Gehienez ere 5 puntu emango dira genero-berdintasunarekiko konpromisoagatik.
2022ko plantillan, kontratu mugagabearekin lanaldi osoan dauden emakumeen ehunekoa hartuko da aintzat, baldintza beretan dauden gizonezkoen kopuruarekin alderatuta, honako proportzio honetan baloratuta:
– % 51 eta % 60 artean: 3 puntu.
– % 61 eta % 75 artean: 4 puntu.
– % 75etik gora: 5 puntu.
Puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da:
Lan-kontratuaren kodea duten emakumeen kopurua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren erreferentziaren arabera (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak) / lan-kontratuaren kodea duten gizonen kopurua (100+109+130+139+150+189 + aldi baterakoa ez den kontratuarekin lanaldi osoan dauden bazkide kooperatibistak + administratzaileak).
Irizpide hau aintzat hartu ahal izateko, erakunde eskatzaileak 15. artikuluko 2.8. apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.
h) Puntu 1 emango da baldin eta esparru osagarri bat badago pertsona erabiltzaileen eskura, enplegua bilatzeko tresna eta materialak erabiltzeko aukera ematen duena; WIFI konexioa ere izan beharko du. Erakunde batek kokapen bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, b) apartatuan puntu gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.
Baloratzeko, eskabideak aurkezteko epean edo, hala badagokio, zuzentzeko errekerimenduari erantzuteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan.
2.3.– Eskabideak aurreko atalaren arabera baloratu ondoren, dirulaguntza banatzeko eta esleitzeko honako prozedura hau erabiliko da:
a) Erakunde eskatzaile bakoitzari eman zaion puntuazioari dagokion ehunekoa kalkulatuko da, jardun-eremu edo -azpieremu berean parte hartzen duten erakunde guztiek lortutako guztizko puntuazioaren arabera.
b) Jardun-eremu edo -azpieremu bakoitzean banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopuruari aplikatuko zaio lortutako ehunekoa, zenbaki oso hurbilenaren arabera biribilduta. Erakunde eskatzaile bakoitzari egokitu zaion bloke-kopurua esleituko zaio, handienetik txikienerako hurrenkeran lortutako puntuazioaren arabera.
c) Behin aurreko banaketa egin ondoren, esleitu gabeko blokerik geratzen bada eremuren edo azpieremuren batean, banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopurutzat hartuko dira bloke horiek, eta ordena honen arabera esleituko:
– Lehenik, b) atalaren arabera eremu edo azpieremu berean blokeren bat esleitu zaien erakundeen artean, baldin eta eskaturiko bloke-kopuru guztiak eskuratu ez badituzte. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.
– Bigarrenik, orientazioko ordu-blokerik esleitu ez zaien erakundeen artean. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.
d) Ordu-blokeen esleipenean berdinketarik badago guztizko puntuazioetan, lehentasun-hurrenkera honetan egingo da esleipena:
– Lehentasuna izango dute ordu-bloke gutxien esleitu zaizkien erakundeek. Banaketa hori egiteko, aurreko banaketetan erabilitako prozedura bera erabiliko da.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.2.a) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.2.b) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.2.c) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.2.d) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.2.e) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.2.f) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.2.g) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.2.h) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Puntu-berdinketak bere horretan badirau aurreko arau guztiak aplikatu ondoren, eskaeraren sarrera-erregistroa lehenago duten erakundeek izango dute lehentasuna.
e) Baldin eta eremuren batean ordu-blokerik sobera bada ordu-blokeak aurreko ataletan adierazitakoaren arabera esleitu ondoren, bloke horiei dagozkien orduak zati berdinetan banatuko dira eremu edo azpieremu horretan gutxienez bloke bat esleituta daukaten erakundeen artean; baldin eta ez badute lortu eskaturiko guztizko bloke-kopurua, edo eskabidean onartu badute orientazio-ordu gehiago egitea aurreko atalean aurreikusitakoa gertatzen den kasurako.
IV. KAPITULUA
DIRULAGUNTZEN XEDAPEN KOMUNAK
17. artikulua.– Laguntzen onuradun diren erakundeen baldintza komunak.
1.– Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
b) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik, honako arrazoi hauengatik ezarritakoak barne:
– Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik edo, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan edo Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
– Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.
c) Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
d) Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion kausaren bat ez izatea legez ezarrita, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoak barne:
– Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada.
– Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena edota indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.
e) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.
f) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko erakundea ez dena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea.
Betekizun hori betetzat joko da, abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila enpresak sortu eta handitzeko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoaren berdina edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztien gainean ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epean).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu egiaztatzen 1. apartatuan xedatutako eskakizunen bat, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko da; adierazpen hori eskabide-orrian jasota dago.
f) apartatuan jasotako betekizunaren kasuan, behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren webgunean argitaratu eta 10 eguneko epe berean egiaztatuko da, 18. artikuluaren 3.2 apartatuan aurreikusitako moduan, honako dokumentazio hau aurkeztuta:
– Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galera eta irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera.
– Ezin badu galera eta irabazien kontu laburtua aurkeztu 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren b) apartatuan aipatzen den dokumentazioaren bidez, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukiarekin; edo ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, aipatutako apartatuaren 2. zenbakian eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
2.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, pertsona edo erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du.
Pertsona ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, helbide honetan egin beharko du: https://euskadi.eus/hirugarrenak
18. artikulua.– Ebazteko eskumena duen organoa, emakida-prozedura, ebazpena, berraztertze-errekurtsoa eta publizitatea.
1.– Lana Aktibatzeko zuzendaria izango da dirulaguntzen esleipen-prozedura kudeatu eta bideratzeaz arduratuko den organoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia horiek ebazteko eskuduna.
2.– Lehiaketa-sistemaren bidez esleituko dira dirulaguntzak; hala, 9. eta 16. artikuluetan aurreikusitako ebaluazio- eta esleipen-irizpideen arabera ebaluatuko dira aurkezten diren eskaerak II. eta III. kapituluetan araututako dirulaguntzei dagokienez, hurrenez hurren. Horri dagokionez, kide anitzeko organo bat eratuko da, eta honako kide hauek izango ditu:
– Presidentea: María Teresa Martínez Granado, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.
– Idazkaria: Jesús María Ordóñez Orzaiz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratze Zerbitzuko arduraduna.
– Bokalak: Angel Altuna Urcelay eta Aloña Landa Piedrafita, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratze Zerbitzuko teknikariak.
3.– Deialdi honetako II. eta III. kapituluetan araututako dirulaguntzak emateko prozedurak ebazteko, honako hau egingo da:
3.1.– Aurreko 2. apartatuan aurreikusitako kide anitzeko organoak behin-behineko ebazpenaren proposamena egingo du, eta, bertan, emateko proposatu diren dirulaguntzak jasoko dira, proposatutako erakunde onuradunak, artatuko den kolektiboa, eta lurraldeko jardun-eremu edo -azpieremu bakoitzeko esleitutako orientazio-orduen blokeak eta orduen kopurua identifikatuta.
Era berean, proposatutako diruz lagun daitekeen zenbatekoa ere adieraziko da, baita zein eskaera ezeztatzea proposatzen den eta zergatik ere. Behin-behineko ebazpen-proposamena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz: www.lanbide.euskadi.eus
Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez die onuradun gisa proposatutako erakundeei eskubiderik emango.
3.2.– Pertsona interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko. Epe hori behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
3.3.– Epe hori igarota eta, hala badagokio, pertsona interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak behin betiko ebazpen-proposamena egin, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna.
3.4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena Lanbideko webgunean argitaratuz jakinaraziko da: www.lanbide.euskadi.eus
3.4.1.– Dagokion prozedurari amaiera jartzen dion ebazpenean jasoko dira erakunde onuradunak, artatu beharreko kolektiboa, eta jardueraren eremu edo azpieremu bakoitzeko orduen kopurua edo orientazioko orduen blokea (bereizita). Ebazpenean honako hauek ere jasoko dira: zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epea, justifikatzeko modua eta ezeztatutako eskaeren zerrenda, ezeztatzeko arrazoiekin.
Ebazpenean berariaz aipatuko da Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu dela, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, halakorik badago.
Edonola ere, erakunde onuradunak ez badu baimen informatikoak eskuratzeko eta aipatutako baldintzak egiaztatzeko eskaera egiten hilabeteko epean, ebazpen hau dirulaguntza eskatu den kokapen guztietan jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, onuradunaren izaera galduko du eskatu den eremu guztietan, salbu eta berariaz uko egiten badio eremu bat edo gehiagori, epe hori amaitu baino lehen.
4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpena espresuki jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da.
5.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaitu egiten du administrazio-bidea, eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena Lanbideren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
6.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko dirulaguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zehapen-prozedurak amaituta egotea.
7.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, eta Lanbideren webgunean prozedura bakoitzaren ebazpena argitaratzeari kalterik egin gabe, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaz emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zer erakundek jaso duten dirulaguntza deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten. Gainera, halakorik ematen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren finantzaketa jaso dutela adieraziko da.
8.– Bestalde, Europako Gizarte Funtsa arautzen duten erregelamendu erkideetatik eratorritako informazio- eta komunikazio-eskakizunak betetzearren, Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioko Europako Gizarte Funtseko Administrazio Unitateak argitaratutako eragiketa-zerrendan sartuko dira laguntzen onuradun diren erakundeak.
19. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Esleitutako dirulaguntzak hiru epetan ordainduko dira:
– Esleitutako guztikoaren % 20ko aurreordainketa bat, 2023ko ordainketa-kreditutik ordainduko dena, laguntza-mota bakoitzari dagokion behin betiko ebazpena argitaratu eta gero. Hori bai, erakundeek aurkeztu beharko dute jarduera ekitearen inguruko erantzukizunpeko adierazpena 4.3., 11.3. eta 18.3.4. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, eta Lanbidek kontratatutako pertsonen Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta ematearen inguruko baldintzak identifikatu eta egiaztatu beharko dituzte.
– Bigarren aurreordainketa bat, 2024ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, laguntza-mota bakoitza emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 12 hilabete igaro direnean. Esleitutako zenbatekoaren % 50ekoa izango da.
– Azken ordainketa, 2025eko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, eta ordaintzeke egongo den dirulaguntza edo zenbatekoaren balioa izango duena. Horretarako, egindako jarduerak justifikatu eta egiaztatu beharko dira, eta baita, hala balegokio, jarraian datorren dokumentazioa aurkeztu aurretik lortutako txertatze-xedeak ere, diruz lagundutako jarduerak burutu eta bi hilabeteko epean:
Orientazio-zerbitzuak emandako zerbitzua azaldu eta ebaluatzen duen memoria (gehienez 20 orri), gutxienez honako hauek jaso beharko dituena:
– Erabiltzaileen datuak eta zerbitzuaren asebetetze-mailari buruzko informazio esanguratsua.
– Dirulaguntza-proiektuen esparruan emandako zerbitzuaren erabiltzaileen, erakunde onuradunetako titularren eta haien plantillaren informazioa, sexuaren arabera banakatuta, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.3.d) artikuluan xedatutakoa betez.
b) Justifikazio-memoria ekonomiko bat, zeinak honako hauek jasoko baititu:
– Onuradunaren egiaztagiria, moduluan sartzen diren eta Lanbideko informazio-sisteman erregistratuta dauden orduak adierazita.
– Moduluan sartutako orduen kopuruaren arabera kalkulatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.
– Erantzukizunpeko adierazpena, ziurtatzen duena benetakoa dela Lanbideren informazio-sisteman mekanizatutako informazioa, egindako ekintzei eta pertsonei emandako arretari dagokienez.
2.– Bi aurreordainketetako edozeinen kopurua 180.303,63 euro baino handiagoa izanez gero, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.
Eskabidea egiteko unean, erakunde eskatzaileak dagokion bermea eratzeko konpromisoa hartu beharko du, kasu horretan egonez gero.
3.– Lehenengo 12 hilabeteetan egindako eta sinatutako orduen ondoriozko zenbatekoa lehen ordainketa aurreratuaren bestekoa edo handiagoa bada, zenbateko hori justifikatutzat joko da, eta ez da zenbatuko 180.303.63 euroko abala eratzeko behar den zenbatekoa kalkulatzeko. Abala jartzea ez da salbuetsiko, baldin eta bigarren ordainketak bere horretan 180.303,63 euroko abala eratzeko beharrezko zenbatekoa gainditzen badu.
Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta dirulaguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoa bada.
20. artikulua.– Dirulaguntzen onuradun diren erakundeen betebeharrak.
1.– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira, deialdi honetako artikuluetan ezarritakoez gain, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:
a) Jarduketak egiten dituzten bitartean lortutako informazioa biltzea, kudeatzea eta iraultzea; gauza bera egin beharko dute erabiltzaileen ebaluazioari eta gogobetetzeari buruz bildutako informazioarekin. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarritako protokoloak, jarraibideak, fitxa teknikoak eta sistema informatikoak erabiliko dituzte.
b) Diruz lagundutako jardueren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen edozein gertaera jakinaraztea, bai eta dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein inguruabar objektiboren nahiz subjektiboren aldaketa ere.
c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan jardutea diruz lagundutako jarduera egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko, ofizioz edo alde batek eskatuta; eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Europako funtsak kontrolatzen dituzten instantziek egin beharreko egiaztatze- eta kontrol-jardunen eraginpean jartzea.
Horretarako, erakunde onuradunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta kontrol ekonomikoko eta fiskalizazioko organoen (Europako Gizarte Funtsak barne, hala badagokio) jarriko ditu diruz lagundutako jarduerei buruzko agiriak, bost urteko epean, kudeaketa-agintaritzak onuradunari azken ordainketa egiten dion urteko abenduaren 31tik aurrera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 Erregelamenduaren (EB) 82.1 artikuluaren arabera.
III. kapituluan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunen kasuan, derrigortasun horrek barne hartzen du dagokion desabantaila-egoeran dagoen kolektiboaren parte diren eta artatu dituzten pertsonen kidetzaren egiaztagiriak ere gordetzea.
d) Lanbideri jakinaraztea helburu bererako beste edozein administrazioren edo erakunde publiko edo pribaturen laguntza, diru-sarrera edo baliabideak jaso izana.
e) Laguntza horiek jakinarazteko material eta ekintza guztietan aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa, eta, gainera, halakorik balego, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa, Euskadiko EGF Plus Programaren esparruan (2021-2027).
f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-betekizunak:
– Emakumeen eta gizonen arteko tratu- edo aukera-berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioa aplikatzea bermatuko da orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak egitean.
– Dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntza ez sexista erabili beharko dute, saihestu beharko dute emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista oro, eta irudi jakin bat sustatu beharko dute, balio hauek izango dituena: berdintasuna, emakume eta gizonen presentzia orekatua, aniztasuna, ardura partekatua, eta rol- eta genero-identitate plurala.
Halaber, dirulaguntza jasotzen duten erakunde onuradunen zerrenda argitara emango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluan adierazten den webgunean.
g) III. kapituluan araututako desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei arreta emateko laguntzen erakunde onuradunek diruz lagun daitezkeen kolektiboetako kideak bakarrik artatuko dituzte.
h) Izaera pertsonaleko datuei dagokien konpromisoari dagokionez, erakunde onuradunaren ordezkari edo ahalduna izendatuko da. Konpromiso hori nahitaez onartu beharko dute deialdiaren erakunde onuradun guztiek, gai hori arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera.
2.– Bermatu egin beharko da diruz lagun daitezkeen ekintzak gauzatzerakoan egindako gastuak ikustea ahalbidetuko duen auditoretza nahikoa dagoela, horrela diruz lagun daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtsaren hautagarritasun-irizpideak betetzen dituztela bermatzeko.
Horretarako honako hauetara behartuta egongo dira erakunde onuradunak:
Bereizitako kontabilitate bat erabiliz edo kontabilitateko kodeketa egoki eta bereizia erabiliz erregistratuko dituzte dirulaguntza honen eraginpeko mugimendu guztiak. Europako Gizarte Funtsak finantzaketan parte hartu duela adierazi beharko da. Horrez gain, bermatu beharko da kontabilitate-egozketa kontabilitate orokorraren arloan eta merkataritzako legeriaren arloan indarrean dauden araudiekin bat datorrela.
Ekintza gauzatu dela, gastuak egon direla eta ordainketak benetan egiten direla egiaztatzeko dokumentazio moduan balio dezaketen jatorrizko agiri kualitatibo eta kuantitatiboak gordeko dituzte, bost urtez, kudeaketa-agintaritzak onuradunari azken ordainketa egiten dion urteko abenduaren 31tik aurrera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 82.1 artikuluaren arabera.
3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaren jarraipena egiteaz gain, auditorien eta ikuskaritzen urteko plan bat ezarri ahalko du egiaztatzeko ea betetzen diren deialdian ezarritako baldintzak eta aztertzeko benetan zer baldintzatan gauzatzen diren diruz lagundutako ekintzak.
21. artikulua.– Lokalaren lekualdaketa.
Prozeduren behin betiko ebazpenaren ondoren, diruz lagundutako ekintzak egiteko lokala aldatzeko baimena eskatu ahal izango diote onuradun erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Horretarako, beste lokal bat dutela frogatu beharko dute, eta lokal horrek eskaeran aurkeztutako lokalaren baldintza berak dituela, baldintza horien arabera baloratu baitzen lokala laguntza emateko.
Beharrezkoa izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aldeko irizpena ematea.
22. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.
Dirulaguntza emateko orduan kontuan izandako baldintzetan zerbait aldatzen bada, dirulaguntza ere aldatu ahal izango da; nolanahi ere, dirulaguntzen onuraduna izateko deialdi honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira. Baldintzen aldaketa horren ondorioz dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.
23. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekin pilatzea.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ezin bateratuzkoak izango dira administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu beragatik emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntza lortzearekin. Kontzeptu bera dela ulertuko da, baldin eta diruz lagundutako orientazio-ekintza pertsona berarentzat bada, dirulaguntza edozein deialditakoa dela ere.
24. artikulua.– Aplikatzekoa den araudia urratzea.
Deialdi honetako erakunde onuradunek jasotako zenbatekoak eta legezko interesak –laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak– itzuli beharko dituzte, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53.1 artikuluan dirulaguntzak itzultzeko ezarritako kasuetako batean sartzen badira. Itzuli beharrekoak itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren). Aipatutako kopuru horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.
25. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.
Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetze kasuetan jasotzen diren laguntzak itzultzeko prozedura honako hau izango da:
1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak laguntzak itzultzeko prozedurari ekin, eta Lana Aktibatzeko zuzendariak prozedura hasi izana eta hartarako arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iruditzen zaizkion alegazioak egiteko. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.
2.– Alegazioak jasotakoan edo hartarako epea iragan eta jaso ez badira, prozedurari amaiera emango zaio, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.
3.– Ebazpenean ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez bi hilabeteko epean, dagozkion diru-kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra ekarriko du. Epe hori borondatezko epetzat hartuko da.
4.– Borondatezko epean dirulaguntza itzultzen ez bada, hura berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.
26. artikulua.– Datuak babesteari buruzko informazioa.
Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarduera honako bi xedapen hauen mende egongo da: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta jardueraren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.
Datuen titularrek eskubidea dute datuak eskura izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eta informazioaren tratamendua mugatzeko nahiz aurka egiteko tratamenduaren arduradunaren aurrean, datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez. Prozedura hori www.euskadi.eus/servicios/10842/ helbidean argitaratu da.
Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza kontsultatzeko: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml
27. artikulua.– Dirulaguntzen arloko arau bete beharrekoak.
Dirulaguntzen deialdi honi honako arau hauetan bildutako dirulaguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua). Era berean, arau hauetan xedatutakoa ere aplikatuko da: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra ezartzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak arautzen dituena.
Laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu ahal dituenez, bete beharrekoak dituzte Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2021eko ekainaren 24an emandako 2021/1060 (EB) Erregelamendua, eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2021eko ekainaren 24an emandako 2021/1057 (EB) Erregelamendua, Europako Gizarte Funtsa ezartzen duena (EGF+) eta Kontseiluaren 1296/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.