167. zk., 2023ko irailaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
4085
AGINDUA, 2023ko abuztuaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Eduardo Valencia Monreal jauna Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Hezkuntzako Ikuskaritzako lurraldeburuaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2017ko abuztuaren 22ko Aginduaren bidez (Agindua, 2017ko abuztuaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bizkaiko Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena, 2017ko irailaren 4ko EHAA) ebatzi zen Eduardo Valencia Monreal jauna Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Hezkuntzako Ikuskaritzako lurraldeburu izendatzea, izendapen askeko sistemaren bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onesten duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak ezarri zuen Hezkuntzako Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 14. artikuluan daude jasota.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluak xedatzen duenez, Ikuskaritzako lurraldeburuak zuzenean egongo dira ikuskari nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eduardo Valencia Monreal jauna Bizkaiko Hezkuntzako Ikuskaritzako lurraldeburuaren kargutik kentzea, erretiroa hartuko duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2023ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 23a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.