Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2023ko abuztuaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4060

EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 4koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Gaitasun Digital Profesionalak» 2023 laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu direla jakinarazteko dena.

2023ko maiatzaren 25eko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, «Gaitasun Digital Profesionalak» 2023 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deitzeari buruzko ebazpena eman zuen.

Programa horren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntzen esleipenak, espedienteak osatzen diren unearen arabera egingo dira, eta 2. apartatuan adierazitako zerbitzuen balio zenbatetsia agortu arte.

Beraz, «Gaitasun Digital Profesionalak» 2023 laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Gaitasun Digital Profesionalak» 2023 laguntza-programara bideratutako baliabide ekonomikoak 2023ko abuztuaren 4an agortu direla argitara ematea eta eskaerak egiteko epea amaitu dela adieraztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2023ko abuztuaren 4a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala