Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2023ko abuztuaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4059

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak emateko 2023ko deialdia, ekintza humanitarioko estrategien modalitatean.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dira, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioek eragindako pertsonak babesteko direnak; eta, beste aldetik, ekintza humanitarioko estrategiak, hots, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez (2023ko apirilaren 17ko EHAA, 72. zk.), garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak emateko deialdia egin zen, 2023ko ekitaldirako.

Ikusi da aipatutako deialdi-ebazpenaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egindako proposamena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero. Hori horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez deitutako ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasotako entitateei emango zaizkie, eranskin horretan adierazitako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– Ukatzea II. eranskinean ageri diren entitateen laguntza-eskaerak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Onartzea III. eranskinean zerrendatutako entitateek laguntza-eskabideetan atzera egitea.

Laugarrena.– Baztertzea IV. eranskinean ageri diren entitateen laguntza-eskaerak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2023ko ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen modalitatera bideratuko dira ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzen modalitateko 2023ko aurrekontuko 41.971,06 euro, esleitu gabe geratu baitira.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da errekurtsoa, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 26a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala