Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2023ko abuztuaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4057

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023. urtean artxibo-sistema jartzeko eta/edo sendotzeko toki-erakundeei emandako dirulaguntzen zerrenda.

2023ko apirilaren 26an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 5eko Agindua, 2023. urtean toki-erakundeei beren artxibo-sistema jartzeko edota sendotzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 11. artikuluak dionez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeari dagokio prozedura ebaztea, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Atxikitako eranskinetan, argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 19ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak (I eranskina) eta, halaber, ezetsitako eskaeren zerrenda (II eranskina).

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jendeak horren berri izan dezan.

Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala