Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2023ko abuztuaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4055

EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 21ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoa arautzen duen dekretu-proiektua.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoa arautzen duen dekretu-proiektua prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2023ko maiatzaren 25ean, agindu bat eman zuen aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko.

6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide edo interes legitimoak zuzenean ukitzen badira, eta, betiere, artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat ematen ez bada.

Horretarako, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoa arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera ematen dion Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko maiatzaren 25eko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 16 a) artikuluari dagokionez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoa arautzen duen dekretu-proiektua, 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, edo, bestela, aurrez aurre, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean ere, eta Gizarte Zerbitzuen zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 21a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.


Azterketa dokumentala