163. zk., 2023ko abuztuaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 6 orri.)
- EPUB (306 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4054
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2023ko bekak eman eta ukatzen dituena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin zen 2023rako (abenduaren 29ko EHAA, 248. zenbakia).
Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen adierazi bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta, ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek bekari uko egiten diotenerako.
Ebazpen horren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau onartu eta berehala egingo da lehen ordainketa; bigarren ordainketa 2024ko ekitaldian egingo da, une horretan eginda dagoen ikerlana positiboki baloratu ostean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan, 2024ko ekitaldi horretan bertan.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2023an. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.
Bigarrena.– Berdintasunaren alorreko 2023ko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen da nor diren, eta zen den bakoitzari dagokion hurrenkera.
Hirugarrena.– Berdintasunaren alorreko 2023ko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan jasotakoei, han adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 31.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.