163. zk., 2023ko abuztuaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4049
AGINDUA, 2023ko abuztuaren 11koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten den Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan eta 94.2 b) artikuluan xedatzen dutenaren arabera eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 25eko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu haren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten da; 2023ko otsailaren 2ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Nekazaritza eta Abeltzaintzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa:66).
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 11.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.