Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2023ko abuztuaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3932

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita alegazioak egiteko epea ezartzeko erabakia, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabakitakoa.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpena saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz..

Prozeduraren interesdunak, eranskinean identifikatzen denak, ebazpenaren testu osoa dauka eskuragarri, eta espedientea kontsultatu dezake eta bertan ageri diren dokumentuen kopiak eskatu ditzake; horretarako, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratu behar da: Donostia-San Sebastian Kalea, 1-8. solairua (Lakua I), Vitoria-Gasteiz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere bertaratu daiteke, ondoko helbideetan daudenak:

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Gral. Concha kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.

Hamar egun balioduneko epea izango du interesdunak Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan alegazioak aurkezteko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 21a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

AROA JILETE GONZÁLEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala