Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2023ko abuztuaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3927

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 18koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntza EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1989ko maiatzak 22an 161 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntza 2023ko martxoak 29an egindako ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 19.5 eta 28.5 artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren Estatutuen 19.5 eta 28.5 artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluen erredakzioak ondoko moduan geldituko lirateke:

«19.5 artikulua.– Egoerak hala eskatzen duenean, Batzarra modu telematikoan egin ahal izango da, bideokonferentziaren edo antzeko sistemaren bidez, bertaratutakoen aintzatespena eta bozkatzeko sistema bermatuz, baita estatutu hauetan jasotzen diren gaietarako isilpeko bozketa ere.

28.5 artikulua.– Zuzendaritza Batzordeko kideek berariaz hala onesten dutenean, posta elektronikoz, faxez, bideokonferentziaz edo antzeko bide teknikoak erabiliz hartu ahal izango dira erabakiak. Kasu horretan, aktarekin batera faxaren, posta elektronikoen eta bestelako euskarrien ziurtagiriak gorde beharko dira.»

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea ez du amaitzen eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.


Azterketa dokumentala