153. zk., 2023ko abuztuaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 8 orri.)
- EPUB (524 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3926
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.
2023ko martxoaren 3an argitaratu zen EHAAn 2023ko otsailaren 21eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 21eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko eta Sarea dantza-zirkuitua garatzeko laguntzen modalitateetan diruz lagundutako eskabideak (I. eranskina) diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 7a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.