Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2023ko abuztuaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3925

AGINDUA, 2023ko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Mondragon Unibertsitateko unibertsitate-titulazio ofizialak ezartzeko baimena ematen duena.

Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8.2 artikuluak unibertsitate-titulu ofizialei buruz ezartzen duenez, irakaskuntza bat emateko beharrezkoak dira autonomia-erkidego eskudunak unibertsitate-titulu ofiziala ezartzeko behar eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruz igorritako aldeko eta nahitaezko txostena, kalitate-agentzia egokiak ikasketa-planaren memoriaren kalitatea egiaztatzeko igorritako aldeko txostena, Unibertsitate Kontseiluak ikasketa-planaren gainean egindako egiaztapena eta autonomia-erkidegoak horren ezarpenerako emandako baimena.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluak goi-mailako hezkuntzako espazio europarrera egokitzeko era arautzen du. Unibertsitateen gaineko eskumena duen sailak eta unibertsitateek ikasketa-planen egokitzapenak eta kreditu- eta balorazio-sistemak sustatuko dituzte, bai eta euskal unibertsitate-sistema goi-mailako irakaskuntzako sistema europarrean sartzeko eta Europako titulazio-osagarriko diploma emateko beharrezkoak diren gainerako neurriak ezarri ere.

Irakaskuntza ofizialen ezarpena honako bi arau hauetan ezartzen da: irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretua, Unibertsitateko irakaskuntzen antolaketa eta irakaskuntza horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituena, eta abenduaren 19ko 274/2017 Dekretua, gradu-, master- eta doktorego-tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa.

822/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluak irakaskuntza ofizialen ikasketa-planak egiaztatzeko prozedura arautzen du. 3. puntuaren arabera, autonomia-erkidegoek, unibertsitate-programazioaren gaineko eskumenak baliatuz eta beren lurralde-eremuko titulazio ofizialen mapa antolatuz, nahitaezko txostena egingo dute unibertsitate-titulu ofiziala ezartzeko behar eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruz, egiaztapen-prozedura hasi baino lehen. Prozedura honetan, baimendu beharreko titulazio guztiek jaso dituzte proposatutako ezarpenen behar eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruzko aldeko txostenak, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak igorrita.

Abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuaren 15. artikuluak gradu, master eta doktoretzako unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzeko baimena eskuratzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak egiaztapen positiboko ebazpena igorritakoan, Hezkuntza Sailak agindu-proposamena egingo du eta, horren bidez, gradu, master eta doktoretzako unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzeko baimena emango du.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) edo ebaluazio-agentzia eskudunak, 822/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluko 5., 6. eta 7. ataletan ezarritakoaren arabera, egiaztapen-txosten positiboa egin die Mondragon Unibertsitateak aurkeztutako masterren unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzeko proposamenei (eranskinean zerrendatuak).

Unibertsitate Kontseiluak eranskinean zerrendatutako masterreko unibertsitate-irakaskuntza ofizialei dagozkin ikasketa-planen aldeko egiaztapena ematea ebatzi du.

Hori guztia dela kausa, eta Master- eta doktorego-tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuaren 15. artikulua aplikatuz, Unibertsitateen Euskal Kontseiluari aurkeztutakoan, hura jakinaren gainean egon dadin eta txostena igor dezan, 2023ko uztailaren 26ko bileran, honako hau

XEDATZEN DUT:

Eranskinean zerrendatutako unibertsitate-masterreko irakaskuntza ofizialak ezartzeko baimena ematea.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Unibertsitate Politikako Konferentzia Nagusiari eta Unibertsitateen Ministerioari agindu hau jakinaraztea, azken horrek Gobernura igor dezan proposamena, tituluen izaera ofiziala ezartzeko eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzeko, bai eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzeko ere.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Unibertsitate-titulu ofizialek beren tituluen akreditazioa berrituko dute, Unibertsitateko irakaskuntzen antolaketa eta irakaskuntza horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 34. eta 35. artikuluen arabera.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

ERANSKINA
UNIBERTSITATE-MASTERREKO TITULAZIO OFIZIALAK EZARTZEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala