153. zk., 2023ko abuztuaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 4 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3920
945/2023 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, honako Ebazpen hau zuzentzen duena: 585/2023 Ebazpena, ekainaren 26koa, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 274/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpenaren bidez (uztailaren 6ko EHAA 128. zk.), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko eskaintza argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpenaren eranskinean, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda agertzen da, Erizaintzako Laguntzailea kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Eranskinean, destinoen zerrenda, eskainitako destinoen kopurua, helmugako zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena jasotzen dira.
Ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpena 2023ko uztailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akats batzuk aurkitu dira destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen hau ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko, zeinaren bitartez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza argitaratu baitzen Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaileak kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Hala, zuzenketa hau egiten da:
1.– Destino hauek kentzen dira ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpenaren eranskineko destinoen zerrendatik:
(Ikus .PDF)
2.– Destino hauek gehitzen dira ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpenaren eranskineko destinoen zerrendan:
(Ikus .PDF)
3.– Ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpenaren eranskineko zerrendan jasotzen diren destinoen kopuruari dagokionez, honako aldaketa hauek egiten dira, lau destino hauetan:
Hau dio:
(Ikus .PDF)
Eta hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
Hau dio:
(Ikus .PDF)
Eta hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
Hau dio:
(Ikus .PDF)
Eta hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
Hau dio:
(Ikus .PDF)
Eta hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Aldatu egin behar da ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpenean ezarritako erreferentzia-data, 2023ko uztailaren 28an ezarria zegoena, eta beste data bat hartu behar da erreferentziatzat: 2023ko irailaren 4a.
Ondorioz, baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data 2023ko irailaren 4a da. 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko irailaren 4ra arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. 2023ko martxoko ziklo honetan, beraz, 2023ko irailaren 4ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan. 2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko irailaren 4a amaitzen denean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.
Laugarrena.– Gainerako jardueretan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 26ko 585/2023 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, argitara eman zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako / lanpostu funtzionaleko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza.
Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.