Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2023ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3903

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabaki duela turismoari lotutako zehapen-prozedura bati hasiera ematea.

Aipatutako egintzaren jakinarazpena saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduraren interesdunak, eranskinean identifikatzen denak, hasiera-erabakiaren testu osora sartzea dauka, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatzea ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz, Donostia kalea, 1-8. solairua (Lakua I), Vitoria-Gasteiz, helbidera. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara ere bertaratu daiteke, ondoko helbideetan kokatzen direnak:

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.

Hamabost (15) egun balioduneko epea izango du interesdunak alegazioak egiteko eta frogaldia eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 26a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

AROA JILETE GONZÁLEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala