Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2023ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3895

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Papresa SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Errenteriako udalerrian papera fabrikatzeko jarduerarako eta kogenerazio-instalaziorako ingurumen-baimen integratuaren funtsezko aldaketa eskatzeko.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu zein funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu baten bidez, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, horiek jendaurrean jarri behar dira, gutxienez 30 egunez.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, proiektu publiko eta pribatuen xedea lege horren I. eranskinean jaso diren lanak, instalazioak edo beste edozein jarduera garatzea denean, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da legean jaso bezala.

Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioaren prozedurak aurreikusi egiten du proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapide bat, organo substantiboak gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean egin beharrekoa, aldez aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.

Beste alde batetik, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, autonomia-erkidegoek ahalbidetu behar dute ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran ingurumen-inpaktuaren jarduketak sartzea, baldin eta nahitaezkoa bada eta eskumena autonomia-erkidegoarena bada.

Papera fabrikatzeko jardueraren kasuan, jendaurrean jarri behar da, aldi bakar eta komun batean, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Adierazitakoa dela-eta, IPPC AAI00001_MS_2022_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkezteko.

Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea ikusgai jarriko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 24a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria falta izanik (otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarria).

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.


Azterketa dokumentala