Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2023ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3893

IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ordaintzeko errekerimendu bat jakinarazten baita.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak dekretu judizialaren arabera tasatutako kostuak ordaintzeko eskatu zion interesdunari.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek honako epe hauek izango dituzte zorra ordaintzeko:

Likidazioaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean jasoz gero, hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Likidazioaren jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jasoz gero, hurrengo hilabete osoa eta hurrengoaren 5era arte, eta, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidea erabiliko dela, indarrean diren lege-xedapenetan ezartzen denaren arabera.

Interesdunak eskuragarri izango du errekerimenduaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala