Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2023ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3891

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 141/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako hautaketa-prozedurarako zenbait hautagaik 141/2023 prozedura laburtua aurkeztu dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenen aurka. Ebazpen horien bidez ezetsi egin dira 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio eta Itzaltze Zerbitzuetako suhiltzaile kategoriako Administrazio Bereziko Zerbitzuan sartzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko uztailaren 13a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala