Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2023ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3890

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 159/2023 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi lotutako espedientea:

159/2023 prozedura arrunta; horren bidez, izangai batek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 5eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egiten da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko uztailaren 13a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala