151. zk., 2023ko abuztuaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3883
IRAGARKIA, 200/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Koldo Prada Rodríguez jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du zehazki, 200/2023 prozedura arrunt bidez izapidetua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko martxoaren 22ko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1817/2022 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horien bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautzeko oinarri espezifikoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Erdi Mailako Tituluduna kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 21a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.