151. zk., 2023ko abuztuaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3877
IRAGARKIA, behar ez bezala ordaindutako zenbatekoak itzultzeko erreklamatzeko prozedurari hasiera ematen diona.
Goiburuan aipatutako prozeduran alegazioen-tramitea jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunari edo bere ordezkariei jakinarazten zaie, espedientearen izapidea jarraitu ahal izateko asmoz, 10 laneguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, egoki iristen dituen dokumentu eta egiaztapenak alegatu eta aurkeztu ahal izateko, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1. zk., Vitoria-Gasteiz).
Halaber, jakinarazten da espedientea interesdunaren eskura dagoela aipatutako helbidean.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.