151. zk., 2023ko abuztuaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3876
IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 20koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik arau-hauste aktan jasotakoengatik zehapen-prozedura hasi izana edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Aipatu ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 46 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Kalea Nagusia 50 - 3. solairua, Bilbo), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko uztailaren 20a.
Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,
JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ.