151. zk., 2023ko abuztuaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3874
AGINDUA, 2023ko uztailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Berriatuko (Bizkaia) «Berriatuko Haurreskola» Partzuergoko Haur Eskolaren kokalekuaren aldaketa onartzeko dena.
Partzuergoko Haurreskolak «Berriatuko Haurreskola» erakunde titularrak ikastetxearen kokalekua aldatzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena –dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion–; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena, bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Berriatuko udalerrian (Bizkaia), Aransolo 8an dagoen «Berriatuko Haurreskola» delakoaren kokalekua aldatzea onartzen da; aurrerantzean, Zeharbide 5 helbidean egongo da. Haur-eskolak 015458 eta 48016194 kode-zenbakiak ditu.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.