Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2023ko abuztuaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3873

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie 809. ikastarotik 814. Ikastarora bitarteko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 809. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola LHIIk emandakoa: Paisajismoa eta landa-ingurunea, Basoen kudeaketa, Lorezaintza eta loreak, eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 810. ikastaroa, Arkaute Nekazaritza LHIIk emandakoa: Paisajismoa eta landa-ingurunea, Lorezaintza eta loreak, eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 811. ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: Lanbideren profesionaltasun-ziurtagiria, landare-osasunerako produktuei buruzkoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 812. ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: Basoen kudeaketa, Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena, eta Lorezaintza eta loreak ikastaroetako ikasleak, maila kualifikatukoak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 813. ikastaroa, Murgiako Bigarren Hezkuntza Institutuak emandakoa: Basoa eta ingurunea kudeatzeko, eta Natura ingurunea aprobetxatzeko eta kontserbatzeko ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 814 ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira sei ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, hain zuzen, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– Maila kualifikatukoa, 809. ikastaroan, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Maila kualifikatukoa, 810. ikastaroan, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Maila kualifikatukoa, 811. ikastaroan, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– Maila kualifikatukoa, 812. ikastaroan, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

5.– Maila kualifikatukoa, 813. ikastaroan, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

6.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 814. ikastaroan, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendetan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 7a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala