Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3843

IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 4koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak.

Aipatutako jakinarazpenak aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen dena betetzeko.

Horretarako, honen bidez interesdunei jakinarazten zaie ezen, beren espedientearen izapidetzeak aurrera egingo badu, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela Arabako Lurralde Historikoko Izatezko Bikoteen Erregistroan Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz) iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 10 egun igaro baino lehen. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epealdi horretan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ezean eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela.

Interesdunek errekerimenduen testu osoa eskuragarri dute Izatezko Arabako Lurralde Historikoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren unitate administratiboan.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean ageri diren interesdunek jakin dezaten, horientzako banakako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 4a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala