149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3842
IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 10ekoa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun programako espedienteak zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak jakinarazteari buruzkoa.
Aipatutako prozedurak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:
– Gamarrako Atea kalea 1-A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.
Donostia, 2023ko uztailaren 10a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.