149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 4 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3838
76/2023 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko Migrazioen Estatu Idazkaritzako Integrazio eta Arreta Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren (ACNUR) eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Elizbarrutietako Cáritas gizarte-entitateen eta Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioaren artean adostutako hitzarmenaren luzapenaren gehigarria, EAEn babesletza komunitarioko esperientzia pilotua (Auzolana II) garatzekoa nazioarteko babesa eskuratzen duten pertsonen harrera eta integrazio prozeduraren inguruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du aipatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapenaren gehigarri hori, eta behar bezalako publizitatea emateko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko Migrazioen Estatu Idazkaritzako Integrazio eta Arreta Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren (ACNUR) eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Elizbarrutietako Cáritas gizarte-entitateen eta Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioaren artean adostutako hitzarmenaren luzapenaren gehigarria, EAEn babesletza komunitarioko esperientzia pilotua (Auzolana II) garatzekoa nazioarteko babesa eskuratzen duten pertsonen harrera eta integrazio prozeduraren inguruan. Gehigarri hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 18KO 76/2023 EBAZPENARENA
LAN, MIGRAZIO ETA GIZARTE SEGURANTZAREN MINISTERIOKO MIGRAZIOEN ESTATU IDAZKARITZAKO INTEGRAZIO ETA ARRETA HUMANITARIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, ERREFUXIATUENTZAKO NAZIO BATUEN GOI KOMISARIOAREN (ACNUR) ETA BILBO, GASTEIZ ETA DONOSTIAKO ELIZBARRUTIETAKO CÁRITAS GIZARTE-ENTITATEEN ETA IGNACIO ELLACURÍA GIZARTE FUNDAZIOAREN ARTEAN ADOSTUTAKO HITZARMENAREN LUZAPENAREN GEHIGARRIA, EAEN BABESLETZA KOMUNITARIOKO ESPERIENTZIA PILOTUA (AUZOLANA II) GARATZEKOA NAZIOARTEKO BABESA ESKURATZEN DUTEN PERTSONEN HARRERA ETA INTEGRAZIO PROZEDURAREN INGURUAN
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 10a.
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Alde batetik, Amapola Blasco Marhuenda andrea, Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioaren izen eta ordezkaritzan, Nazioarteko eta Aldi Baterako Babeserako Harrera Sistema Kudeatzeko zuzendari nagusia den aldetik, halaxe izendatu baitu martxoaren 30eko 232/2022 Errege Dekretuak, entitate publikoekin hitzarmenak egiteko Migrazioen Estatu Idazkaritzaren eskumen eskuordetuaren arabera esleituta dauzkan ahalmenei jarraikiz, apirilaren 26ko ISM/419/2021 Aginduak (Gastuen kredituak administratzeko mugak ezartzen dituena eta eskumenak baliatzeko eskuordetzeak Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioaren esparruan eskuordetzan eman eta onartzen dituena) 22. artikuluaren a) atalean ezarritakoa kontuan hartuta.
Bestetik, Nerea Melgosa Vega andrea, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, otsailaren 13ko 6/2023 Dekretuaren bidez eta urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuak (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) esleitzen dizkion ahalekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27ko bilkuran Hitzarmen hau sinatzeko baimenduta.
Bestetik, Sophie Muller andrea, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren (ACNUR) ordezkaria Espainian, 2019ko urriaren 4an izendatua eta, behin izendapen hori 2019ko urriaren 11ko 7/7.2 zenbakidun hitz-oharrez onetsirik, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak egiaztatuta.
Bestetik, Carlos Bargos Cucó jauna, Bilboko Elizbarrutiko Cáritaseko zuzendaria, 2012ko abuztuaren 16an izendatua 2012ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta entitate hori ordezkatuz haren estatutuen 10.4 artikuluan ezarritakoaren arabera; Gasteizko Elizbarrutiko Cáritaseko zuzendari Miren Maite Sebal Arrien andrea, 2017ko abenduaren 21ean izendatua 2018ko urtarrilaren 25etik aurrerako ondorioekin, eta entitate hori ordezkatuz, haren estatutuen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera; eta José Ramón Aramendi Mendizabal jauna, Donostiako Elizbarrutiko Cáritaseko zuzendaria, 2019ko urriaren 30ean izendatua, aipatutako entitatea ordezkatuz haren estatutuen 25 – C.– 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eta, bestetik, José Javier Pardo Izal jauna, Fundación Social Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioko zuzendaria, Fundazioko Patronatuak horretarako 2020ko abenduaren 16an eman zion ahalordea baliatuz, Juan Ignacio Gomeza Villa notarioak 2021eko maiatzaren 13an baimendutako eskritura publikoan aurreikusitako eran (965 protokolo-zenbakia).
Alderdi guztiek hitzarmen hau egiteko eskumena eta gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– 2019ko ekainaren 20an sinatu zen Hitzarmena Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko Migrazioen Estatu Idazkaritzako Integrazio eta Arreta Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren (ACNUR) eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Elizbarrutietako Cáritas gizarte-entitateen eta Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioaren artean, EAEn babesletza komunitarioko esperientzia pilotua (Auzolana II) garatzeko nazioarteko babesa eskuratzen duten pertsonen harrera eta integrazio prozeduraren inguruan.
Hitzarmena 2019ko uztailaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 174. zenbakian.
Bigarrena.– Ministerioetako departamentuak berregituratzen dituen urtarrilaren 12ko 2/2020 Errege Dekretuaren 22. artikuluaren arabera, Migrazioen Estatu Idazkaritza da Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioko organo gorena.
Martxoaren 29ko 216/2022 Errege Dekretuaren bidez (Ministerioetako Departamentuen Oinarrizko Egitura Organikoa ezartzen duen urtarrilaren 28ko 139/2020 Errege Dekretua aldatzen duena) eta apirilaren 28ko 497/2020 Errege Dekretuaren bidez (Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena), Nazioarteko eta Aldi Baterako Babeserako Harrera Sistema Kudeatzeko Zuzendaritza Nagusia ezartzen da, eta haren eginkizunak zehazten dira.
Bestalde, Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 13. artikuluak ezartzen duenez (18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eginkizun eta jarduera-arlo gisa ezartzen da giza eskubideak, bizikidetza eta immigrazioa gauzatzeko baldintzak sustatzea.
Era berean, eta arestian aipatutako Dekretuaren Seigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera, Lehendakaritzaren aurreko egiturako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko organoak eta unitateak gehitzen zaizkio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari.
Azkenik, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 20.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, sail horretako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren eginkizuna da errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko behar diren jarduera-programak eta erantzunak koordinatzea.
Hirugarrena.– 2019ko ekainaren 20an sinatutako hitzarmenaren laugarren klausulak bi urteko indarraldia ezartzen zuen, hitzarmena «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu ondoren indarrean jartzen zenetik kontaturik, eta aurreikusten zuen edozein unetan luza zitekeela indarraldia amaitu aurretik, bi urteko aldietan, alderdiek aho batez adostuta, eta gehienez ere lau urte gehiago.
Laugarrena.– 2021eko uztailaren 22an, hitzarmenaren laugarren klausulan ezarritakoaren arabera (2021eko abuztuaren 4ko BOEn argitaratua), luzapen-akordioa sinatu zen indarrean zegoen bitartean.
Bostgarrena.– Orain arte egindakoaren esperientzia ona dela eta, Hitzarmenaren luzapena erabaki da, abian diren esperientziei estaldura emateko, eta, hala badagokio, nazioarteko babesaren onuradun berriak hartzeko eta gizarteratzeko.
Hitzarmenaren luzapenak irauten duen bitartean, Jarraipen Batzordeak erabakiko du zenbat lagun hartuko diren eta nola banatuko diren, hala badagokio, Hitzarmenaren hirugarren klausulan Batzordeari emandako koordinazio-ahalmenetan oinarrituta.
Hori guztia ikusita, esku hartzen duten alderdiek, beren erakundeetako ordezkariak diren aldetik, bigarren luzapen-akordio hau izenpetzen dute, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Luzatu egiten da, beste bi urtez, aurretik sinatu zen Hitzarmena, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko Migrazioen Estatu Idazkaritzako Integrazio eta Arreta Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren (ACNUR) eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Elizbarrutietako Cáritas gizarte-entitateen eta Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioaren artean, Euskadin Babes Komunitarioko esperientzia pilotua (Auzolana II) garatzeko nazioarteko babesa jasotzen duten pertsonak hartzeko eta integratzeko prozeduraren inguruan.
Luzapen horren eraginkortasunak eta baliozkotasunak ondorioak izango dituzte Estatuko Sektore Publikoko Lankidetza Organoen eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatzen denetik aurrera, formalizatu eta 5 egun balioduneko epean. Halaber, formalizatu eta 10 egun balioduneko epean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean,.
Bigarrena.– 2019ko ekainaren 20an sinatutako hitzarmenean Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioari egiten zaizkion erreferentziak Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioari egiten zaizkiola ulertuko da. Integrazio eta Arreta Humanitarioko Zuzendaritza Nagusiari dagozkionak Nazioarteko eta Aldi Baterako Babeserako Harrera Sistema Kudeatzeko Zuzendaritza Nagusiari dagozkiola ulertuko da.
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiari egindako aipamenak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari egindakotzat hartuko dira.
Adierazitako guztiarekin ados daudela erakusteko, alderdiek hitzarmenaren luzapen hau sinatu dute, zazpi aletan, goiburuan ageri den leku eta egunean.