Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3836

883/2023 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen den Zuzendaritza Nagusian Segurtasuneko eta Loturako Arduraduna Zerbitzu Korporatiboko Burua-2 lanpostua izendapen askez betetzeko.

Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Segurtasuneko eta Loturako Arduraduna Zerbitzu Korporatiboko Burua-2 lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako atxikipen eta oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Eginkizunak eta lanpostuaren atxikipena.

a) Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza.

– Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.

– 3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-datarik gabe).

b) Lanpostuaren eginkizunak: (Azpiegitura kritikoak babesteko neurriak ezartzen dituen apirilaren 28ko 8/2011 Legearekin lotutakoak).

– Erakundearen segurtasuna planifikatzea eta koordinatzea: segurtasun-planak egitea eta eguneratzea, eta prebentzio- eta zuzenketa-neurriak gauzatzeko lanak gainbegiratzea eta koordinatzea.

– Segurtasun-taldea gainbegiratzea eta zuzentzea: segurtasun-taldearen lidergoa, eta ezarritako arauak eta prozedurak betetzen direla gainbegiratzea eta kontrolatzea.

– Arriskuak aztertzea eta ebaluatzea: segurtasun-azterlanak egitea, arriskuak eta mehatxuak aztertzea eta ebaluatzea.

– Larrialdi-egoerak babesteko eta kudeatzeko neurriak ezartzea.

– Segurtasun-neurriak ezartzea: segurtasun-planak diseinatzea eta ezartzea, erakundearen eta haren ingurunearen beharren arabera.

– Beste sail batzuekin koordinatzea: erakundeko beste sail batzuekin lankidetzan aritzea, segurtasun-neurriak behar bezala ezartzen direla bermatzeko.

Gainera, agintari eskudunekin koordinatu eta lankidetzan aritu behar du edozein krisi-egoera gertatuz gero.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

2.1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari atxikitako langile finkoak izatea (funtzionarioak, estatutupekoak edo lan-legepeko kontratupekoak) eta lanpostua jabetzan izatea A1-A2 taldean.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoari atxikitako langile finkoak izatea (funtzionarioak, estatutupekoak edo lan-kontratupekoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren aplikazio-eremuan sartuta dago, A taldearen jabetzako lanpostuarekin.

2.2.– Era berean, hautagaiek eskakizun hauek bete beharko dituzte:

a) Titulu akademikoa: Unibertsitate-gradua.

b) Segurtasuneko berariazko titulazioa izatea:

– Segurtasuneko zuzendariaren gaikuntza – Nortasun txartela, indarrean dagoen profesionala, Barne Ministerioak emana.

– Autobabes-planak egiteko teknikari eskuduna.

– Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria, Segurtasuneko espezialitatea.

3.– Ezagutza espezifikoak.

Segurtasun-kudeaketako esperientzia:

– Segurtasunaren arlo espezifikoan egindako lanak egiaztatzea.

– Gutxienez 3 urteko esperientzia segurtasunaren arloan:

Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

4.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, helbide honetara: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Curriculum Vitaeko dokumentazioa honelakoa izan behar da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman behar du eskaeran.

6.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzordea osatuko da; batzordeburua Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordeak edo hark eskuordetzen duena izango da, eta hauexek izango dira batzordeko partaideak: Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria, Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordea eta Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako teknikaria (idazkari izango da, eta hitza eta botoa izango ditu).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

7.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala