149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3833
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Francisco Javier Asensio De Miguel jaunak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Elektrikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Francisco Javier Asensio De Miguel jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***4148**. Kodea: AGC8L1 – D00142-25. Jakintza arloa: Ingeniaritza Elektrikoa. Saila: Ingeniaritza Elektrikoa. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Sorkuntza Banatuko Teknologiak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko uztailaren 21a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.