149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3828
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Gorka Javier Gallastegui Ruiz de Gordoa jaunak gainditu egin duela 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenak (2023ko martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Gorka Javier Gallastegui Ruiz de Gordoa jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***4287**. Kodea: AGC8L1-D00112-33. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurmenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingeniaritzaren Oinarri Kimikoak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko uztailaren 20a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.