Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3818

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita David de Sancho Sánchez jaunak gainditu egin duela 2023ko martxoaren 22ko Ebazpenak (2023ko martxoaren 29ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Kimika Fisikoa» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du David de Sancho Sánchez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6535**. Kodea: IDPTCL1 – D00340-7 Jakintza arloa: Kimika Fisikoa. Saila: Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia. Ikastegia: Kimika Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: Osoa. Ikertzaile profila: «Kimika Fisikoa II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko uztailaren 12a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala