Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3816

1530/2023 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Encarnación Cabezuelo Henares andrea Pazientearen Segurtasuneko gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

959/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan Pazientearen Segurtasuneko Gainbegiralea lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Encarnación Cabezuelo Henares andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Pazientearen Segurtasuneko gainbegirale.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Encarnación Cabezuelo Henares andrea izendatzea Pazientearen Segurtasuneko gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko uztailaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari, Uribeko ESIari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2023ko uztailaren 18a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala