Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2023ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3779

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 5ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 15eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena (2023ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia; 2022ko urriaren 13ko EHAA, 196. zk.).

Deialdi-aginduaren 14. artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru kopuruak zein izan diren argitara ematea, publizitate-ondorioetarako.

2023ko ekainaren 14an ebatzi zen deialdia, eta hurrengo egunean Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru kopuruak, publizitate-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 15eko Aginduaren babesean, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru kopuruak argitaratzea (agindu horren bidez, 2023ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia egin zen; 2022ko irailaren 15eko EHAA, 196. zk.). Ebazpen honen eranskinean ageri dira erakunde onuradunen zerrenda eta emandako diru kopuruak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala