Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2023ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3778

AGINDUA, 2023ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Bilboko Haurreskola-Indautxu» Partzuergoko Haur Eskolaren irekiera eta funtzionamendua baimentzeko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Bilboko Haurreskola-Indautxu» erakunde titularrak ikastetxea ireki eta funtzionamenduan jartzeko baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena –dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion–; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen; 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jarraian zehazten den «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskola irekitzeko eta jardunean hasteko baimena ematen da:

Kode-zenbakiak: 015933 (EAE) eta 48019833 (unibertsala).

Izen generikoa: Partzuergoko haur-eskola.

Izen espezifikoa: «Bilboko Haurreskola-Indautxu».

Titularra: Haurreskolak Partzuergoa.

Helbidea: Escuza 4.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023ko martxoaren 1etik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala