147. zk., 2023ko abuztuaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3769
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 24koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bete gabe uzten den Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendariorde Teknikaria lanpostua, izendapen askeko sistemaren bidez, betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.a) artikuluan eta 2023ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren laugarren oinarrian (EHAA 105, 2023ko ekainaren 5a) xedatutakoa betez, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak txostena egin ondoren, aipatutako plaza esleitzeko ezintasunari buruzko azalpen-memoria aztertu da eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehena– Bete gabe deklaratzea zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia. Kodea: 512006, zuzkidura: 3, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendaritzaordetza Teknikoa.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Barakaldo, 2023ko uztailaren 24a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.